Andy Warhol

Arte contemporáneo del siglo XX. Pop Art. Pintura americana. Biografía

  • Enviado por: El remitente no desea revelar su nombre
  • Idioma: euskera
  • País: España España
  • 5 páginas

publicidad
cursos destacados
Curso de reparación de teléfonos móviles / celulares
Curso de reparación de teléfonos móviles / celulares
El curso de Reparación de Telefonía Celular o Móvil está orientado a todas aquellas...
Ver más información

Graba audio con Apple Logic Pro 9
Graba audio con Apple Logic Pro 9
En este curso aprenderemos a realizar grabaciones de audio de calidad utilizando Apple Logic Pro 9. Exploraremos todo...
Ver más información


*POP ART:

1950eko hamarkadaren erdian eta 1960ko hamarkadaren hasieran gutxi gora behera eman zen Britainia Handian eta gehienbat Estatu Batuetan.Expresionismo abstraktoari aurre eginez beste arte mota bat sortu zen pop (popular art) deiturikoa.Kultura herrikoia eta komertzialaren estereotipoak bereganatu zituzten eta mihisetara eraman zituzten.Arte honek oso lotuta egon zen gizarte kontsumistei hau da gehien garatuak zeuden herrietan eman zen hala nola, Britainia Handia eta EEBB.

Urte hauetan Estatu Batuetan komunikabideen "urrezko aroa" izan zen, eguneroko bizitzan garrantzia handia zuen telebistak (asmatu berria zena beste hainbat aparailu bezala).Pop artistek horretaz baliatuz, komunikabideetako irudiak bereganatu eta teknika komertzialez baliatuz arte berri bat sortu zuten," American Way of Life" hau da, herri honetako bizimodua isladatzen zuenak.

Jasper Johns-ek teknika informalista erabiliz objetuari garrantzi eman zion, ikurrinak, zenbakiak etab. margotu zituen.

Robert Rauschenberg-ek egunkarietan eta aldizkarietan aurkitzen ziren argazkiakerabili zituen transferrrak eginez.Errepikapenaren ideiari garranztia eman zion eguneroko objetuak margotuz.

Roy Lichtenstein-ek hasieran koadro abstraktoak egiten zituen Disney-ko pertsonairen bat sartuz.Geroago komikia erabili zuen margotzeko teknika bezala.Iragarkietako irudiak ere erabili zituen modelo bezala komik itxura emanez.

James Rosenquist-ek publizitateko artista bezala lan egin zuen.Irudi ezberdinen konbinaketa egin zuen.

Claes Oldenburg-ek ikonoak margotzen hasi zen, geroago eguneroko objetuak egin zituen izigarrizko proportzioekin.

Lehenago esan dugunez, Britaini Handian ere eman zen arte estilo hau adibidez:

Eduardo Paolozzi-k kolaje handiak egiten zituen kontsumorako elementuak erabiliz.

Peter Blake 1967ean ospea lortu zuen Beatles-en "Sargent Pepper's " diskaren azala egitean.Bere lanetan ikus daitezke bere bizitza propioaren elementuak.

David Hockey-k bere produkzioa bere egunerokoa bihurtu zuen, bere lagunak,senitartekoak etab. protagonistatzat izanik.

Britaniar pop artearekin ere erlazionatu ditzakegu: Richard Hamilton,

Ronald B.Kitaj,Richard Smith, Allen Jones, Peter Philips eta Derek Boshier.

*ANDY WARHOL (1928-1987):

Pop artearen artistarik adierazgarriena eta konplexuena dugu.Andrew Warhola (bere benetako izena) Abuztuak 6ean jaio zen , Pittsburgen (Pennsylvania).Familia etorkinekoa zen, Txekoslobakiakoa alegia.

Ikasketak amaitzerakoan (diseinuko eskola batean egindakoak).New York hirira joan zen , han apartamentu bat konpartitzen zuen bere laguna Philip Pearlsteinekin.Publizitateko artista bezala lan egiten hasi zen "Vogue" eta "Harper's Bazar" aldizkarientzat.Miller zapata ospetzuentzat lehenengo marrazkiak egiteari ekin zion eta "Bonwitt Teller" almazenentzat eskaparateak apaindu zituen.Aldi honetan bere izena aldatu zuen: Andy Warhol.Esposaketa batzuen ondoren bere lehenengo saria eman zioten "Thirty Fith Annual Art Director's Club Award".

60.hamarkadaren hasieran Lichtensteinek bezala bere lehenengo obrak egingo ditu komikietan oinarriturik.Baina komikia alde batera utzi eta Amerikaren ikonoak margotzen hasi zen :Coca-Cola, Campbel sopa etab.Serigrafia metodoa erabiliz Hollywood-eko izarrak margotu zituen hala nola: Marilyn, Elvis etab.Geroago bere serie katastrofeak margotu zuen.

1962.ean lokal bat alokatu zuen eta lagun batzuekin batera "Factory" bezala ezagutzen den estudioa sortu zuen.Han bere lagunen laguntzarekin bere koadroak egiten zituen.Urte bat geroago kamara bat erosi ondoren bere lehenengo filmak egin zituen.

60.hamarkadaren bigarren erdialdean "The Velvet Underground" taldearen managerra bihurtu zen eta "Exploding Plastic Inevitable" antzezlana egiten hasi ziren.Honetan taldeak jotzen zuen bitartean eskenatokiaren atzealdean filmetako irudiak agertzen ziren eta Warholen kolaboratzaileak dantzatzen zuten irudi horiek antzeztuz."The Factory " eraikin batera eramaten dute.

1968.ean Valeri Solanis ,bere aktoresa bat zena, tirokatu zuen baina Warholek nahiz eta egoera latzean egon gainditu egin zuen.

Ure bat geroago Warholen Interview aldizkariaren lehenengo alea ateratzen da.Aldi honetan egindako obra enkarguak izan ziren.

70.hamarkadaren hasieran beste estilo batean arituko da, Mao Tse Tung- en erretratoa eta Igitaia eta mailua adibidez.Obra hauetan irudikatu zituen sinbolo politiko eta psikologikoak.

80.hamarkadan "Andy Warhol's Tv" agertzen da, saio hauetan bere gustoko gauzak agertzen ziren eta pertsonai famatuei egindako elkarrizketak ere.Aldi honetan koadro famatuak modelo bezala hartu zituen bere obrak gauzatzeko.

1987.eko Otsailak 22an hil zen operazio batean.

*ERAKUSKETA:

Guggenheim Bilbao Museoan 1999eko urriak 19tik 2000eko urtarrilak 16 ra ikus dezakegun erakusketa Andy Warhol-i buruz oso zabala da.Andy Warhol:A Factory izena du.

Erakusketa honetan beste museoetako eta kolekzio pribatuetako obrak ditugu, 400 pieza inguru daude 17 taldetan bana dezakegunak:koadroak( 53), kartelak(14), argazkiak(16), arte grafikoa edo komertziala (39), eskulturak (3), argitarapen/liburu koloreztatuak (14), marrazkiak (12), arropa (3), paperaren gaineko lanak (22), aldizkariak(39), 50 hamarkada (33), filmak (16) , telebistako irudiak(3), hormaren papera (3) , musika (1) eta artistaren obra kolekzio pribatua (134).

Erakusketa honetan bere hain famatuak diren Liz Taylor edo Marilyn Monroe-ren serigarfiak ikus ditzakegu, Brillo xaboiraekin egindako eskulturak, bere filma batzuk etab.Museoak ere antolatu ditu hitzaldi batzuk Robert Rosenblun eta Mark Francis-ekin, serigrafiak egiteko tailer bat eta hitzaldi pedagogikoak diapositiba eta filmen laguntzaz.

*BALORAZIO PERTSONALA:

Hasteko orokorrean oso ondo antolaturik dagoela iruditu zait.Ikusteko era errez eta erakargarri batean agertzen zaigu.erakusketa zabala denez oso ondo ikus daiteke artista honen eboluzioa.

Obrak erakusteko era nahiz eta konbentzionala ez izan oso ondo antolatuta dagoela dirudit.Obra baikotzaren informazioa agertzen zaigu eta erakusketaren informazio orokorra ere.Hau oso garrantzitsua iruditzen zait artista hau ezagutzen ez dutenentzat.

Material fotografikoa jartzearena oso aproposa iruditu zait, horrela artista honen bizimodua, itxura etab. ezagutu dezakegu.Ideia hona ere hormetako paperena izan da, oso erakargia da.

Bere filmeen erakusketa ondo dago, artista honen obraren zati garrantzitsu bat hartzen dutelako.Gainera filmeen ordutegia eta datuak jakiteko foiletoak eskura daude.

Erakusketa honek artista honen obra gehiago ezagutzera laguntzeaz gain, bere izaera, Pop Arta eta urte horietako gizartea hobeto ezagutzera lagundu dit.

Erakusketa aproposa iruditzen zait nahiz eta artezale amrratua ez izan.Jende guztiari gomendatuko nioke.

*BIBLIOGRAFIA:

-Klaus Honnef, "Warhol". TASCHEN argitaletxea.1994

-Jose Javier Altuna, Marta Truchuelo Garcia eta Susana Truchuelo Garcia, "Artearen Historia".IBAIZABAL argitaletxea.1997

-, "Historia del Siglo XX" (CD ROM) 6.alea "La reconstruccion y la guerra fría" eta 7.alea "La nueva sociedad de consumo" EL MUNDO argitaratuak.1999

-Angel S. Harguindey, "La inteligente frivolidad de Andy Warhol" (artikulua).BABELIA aldizkarian EL PAIS argitaratua.1999

-Vivien Greene, "Andy Warhol: A Factory" (artikulua).Guggenheim Bilbao Museoaren Gidan aurkiturikoa.1999

*SARRERA HISTORIKOA:

II.Mundu Gerra 1945ean amaitu zen eta urte esanguratsuak izan ziren mundu osoarentzat.Demokrazia parlamentarioak kapitalismoaren inguruan batu ziren, Marshall plana eta Estatu Batuen indar nuklerarra.Herri sozialistak Sobietar eredua hartu zuten, honek industrializazio eta kolektibizaziorantz eraman zituen.

Gerra honek herriei batasunaren nahia eman zien hori zela eta merkatuak handitu ziren, mugak batu eta erlazio internazionalak hobetu ziren.ONU-a eta EB-ren hainbat instituzio sortu ziren.

Baina guzti honek ez zuen egonkortasuna ziurtatzen: Europan egondako banaketa, Txina iraultzailea, arazoak hirugarren munduko herrietan eta mugimendu nazionalistak Egipton eta Hungrian.

50.hamarkadaren amaieran Estatu Batuek Sobietar Batasunarekin akordio batera heltzeko prest zeuden ,nahiz eta azkenean alferrikakoa izan.

Estatubatuarrek oso hurbil ikusi zuten komunisten mehatxua, Fidel Castro eta Che Guevarak Kubara heldu zirenean.Berlin zatitzearekin beste herronka bat jasan zuten.John Fitzgerald Kennedy-ren hautaketa lehendakari bezala ilusio berriak ekarri zituen herri honi.Laguntza militarra bidali zuen Vietnam-era eta erreakzionatu zuen sobietarrek misil nuklearrak Kuban jarri zituztenean.

Kennedy hil zen atentatu baten ondorioz, honek herritar guztien ilusioak apurtu zituen eta zalantzaz bete zituen.Geroago egoera gaizkiagoatuz joan zen Vietnam-en eta milaka gazte borrokatu zuten han, benetan ezistitzen ez zen ideal batengatik.Honek 55.000 gazteren heriotzea ekarri zuen.

Ekonomiari begira EEBBk herri poteretsua zen.Gizarte kapitalista eta kontsumista bat zegoen.Aparailu berri asko agertu ziren, izotzgailua, telebista etab.Komunikabideak garrantzia handia hartu zuten.

Vídeos relacionados