Geología, Topografía y Minas


Petrolioa


Petrolioa

  • Zer da? Zertaz osatua? Non dago? Etabar...

Petrolioa sustantzia organiko ezberdinez osatutako eratorria da. Duela 100 urtetik gaur egun arte oso erabilia eta garrantsitsua. Erabilpena auurerago azalduko dut baina esan dezaket petrolioa hainbat estatuen ekonomiaren oinarrizko eta beharrezko oinarria dela.

Ezaugarriak:

Petrolioa hidokarburos osatuta dago, nahiz eta normalean baita ere azufrez eta oxigenoz osatutako eratorriak ere eduki. Azufrearen kantitatuea %0,1-5 artean dago. Petrolioa elementu solido, gaseoso eta likidoak ditu. Honen konsistentzia aldakorra da: Gasolina bezalako likidu batetik, ia higitzen ez den likidu likatsu bateraino. Petrolioa dagoenean, normalki gas poltsak arkitzen dira batera.

Badaude 3 petrolio krudo 3 mota nagusi ezberdin:

  • Parafiniko motakoa: Hautan molekula baten hidrogeno atomo kopurua oxigenoarena bikoitza gehi bi atomo gehio.

  • Asfaltiko mota: Hauetan hidrogeno atomo kopurua oxigenoaren bikoitza da, zehazki.

  • Oinarri mixtoa: Honek aurreko bi motetako hidrokarburoak ditu.

ERAKETA

Petrolioa lurpean eratzen da izaki bizidun itsastarren deskonposiziotik. Hauek algekin,hareakin nahasten dira eta bere pisuagatik itsasoen hondoan geratzen dira eta gero eta gainean gauz gehi jarri, gero eta presio eta ondorioz tenperatura gehiago dago. Prozesu hau duela milioi urte asko hasi zen eta oraindik jarraitzen du. Gero eta gainean deposito gehiago presioa mila bider egiten da eta tenperatura ehun bider. Area areniskan bilakatzen da, bizidunen oskolak etabar kalizan eta materia organikoa petroleo eta gas naturalan bihurtzen da.

Behin eratuta, bera dentsitatea geruzak osatzen duten araniska, harriak, etabar saturatzen duen salmeurarena baino txikiago denez goruntz dihoa harri impermeable bat aurkitu arte, poltsa bat eratuz. Baino hari mota hau aurkitzen es badu lurazaleraino igoko da edo besteal itsaso hondoraino deposito superfizialak eratuz. Gasek ere joera hau duakate.

  • Petroleoare aterakuntza, destilazio eta craking-a.

SARRERA

Petrolioa aintzinatik ezagutzen zen lurazalean zeuden putzuengaitik eta honen erabinpena haunditu zen heinean petrolio gehio behar zenez metodo berriak bilatu zituzten. Ura eta gatza lortzeko egiten ziren putzuetan batzuetan petrolio biltrazioak gertatzen zirenez lupean bilatzea okurritu zitzaien eta lehenengo zulaketak Alemanian egin ziren. Baina arrakasta handia izan zuena Pennsylvanian Edwin L. Drake 1859-garren urtean izan zen. Putzu hau lurrazaletik 21,2m-tara zegoen, hau da oso gertu eta

parafiniko matatako petrolioa zenez oso destilaerraza eta fluidoa.

ATERAKUNTZA

-Prospekzioa:

Zientzilariek, petrolioa aurkitzeko sedimentarioa den zonalde bat bilatu behar dute, eta honetan eskisto organikoak aurkitu behar dituzte, petrolioa eratzeko haina urterekin (gutxienez 100 milioi urte). Gainera zonalde honetan petrolioa pilatzeko harri iragaztezin bat egon behar da. Badituzte beste metodoak: Espaziotik ateratako argazkien bidez, lurraren muestren bidez, luke sedimentarioen mapen bidez, filtrazioak dauden ala ez ikusten edota horain oso erabilia den uhin sismikoen bidez. Uhin sismikoa geruza ezberdinen arabera ezberdin jokatzen dutenez sismografoen bidez ikertu eta likidoak uhinak pasarazten uzten ez dutenez lurzoruan kamioen bidez kolpeak ematen dituzte eta dinamita kargak lehertarazi uhinak eratuz petrolioa detektatzearren.

Aurreko horrialdeko kamioiarekin zientzilariek lurzoruari plantxa baten bidez kolpeak ematen dizkiote, gero geofonen bidez (neurgailu sismikoak) jaso eta interpretatzeko.

Baina errealitatean petrolio aurkikuntza gehienak filtrazioengatik eta zulatzaile partikularrengaitk izan ziren. Eta azken hauen intuizioan oinarritzen ziren.

Petrolio putzu bat poltsa ezberdinak eduki ditzake altuera desberdinetan. Putzu hauen tamaina oso aldakorra izan daiteke: Hektarea gutxi batzuetatik ehundaka kilometro karratuetara, eta lodiera metro gutxi batzuetatik ehundaka metroraino. Munduko petroliorik gehiena putzu gutxi baina handietatik aterata da.

ATERAKETA ARRUNTA

Putzuak egiterakoan, sistema rotatorioan egiten dituzte. Metodo hau horrelakoa da: Dorrea lotuta dauden hodiak ehusten ditu eta hauek kateen bidez dorrearen oinean dagoen motorearekin lotuta daude hodiak mugieraraziz zuloa eginez. Gero eta zulo luzeagoa egiteko hodi berriak jartzen dira. Badago pelikuletan eta ikusten den beste metodo bat. Mailu baten antzekoa da, zuloak egiteko kolpeak ematen dizkio hodi bati. Baina hau ez da oso erabilia.

1-Zulaketa barra 6-Rotorearen zuhaitza

2-Lokatz korrontea 7-Estator-earen paletak

3-Turbinako estator-rea 8-Rotorearen paletak

4-Residuak igotzen diren tokia 9-Turbinatik ateratzen den lokatz

5-Trepanoa korrontea

Aurreko horrialdean ikusten da zuloa egiteko erabiltzen den teknika. Zulatzaileadorea zuloa egiten duen heinean lokatzaren bidez harri puxkak, etabar kanporatzen dira.

Petrolioa aurkitzerakoan, presiopean dagoenez bakarrik ateratzen da indar handiz baina presio hori jeisterakoan bonba baten bitartez atera behar da. Baina puntu atera iristerakoan bonboz ateratzea hain garestia da non ez da errentablea zergak kendu eta gero, eta ondorioz putzuaren muga ekonomikora iritsi dela esaten da eta petroloioa ateratzeari gelditzen dira.

PUTZUEN ATERAKETA AURRERATUA

Goikaldean aipatutako eran putzuaren muga ekonomikora iristerakoan inoiz ez da petrolioaren %25 baino gehiago atera. Hau dela eta metodo berriak bilatu dira %33-a aprobetzatzeko (media). Gaur egun bi dira metodo erabilenak:

  • Uraren sarkuntza: Hau Pennsylvanian asmatu zen kasualitatez. Putzuetan ura sartuz presioa manten daiteke, eta igo ere. Honen bidez %60-a aprobetzatzera iritsi da.

  • Ur lurrinaren sarkuntza: Hau petrolio oso liskatsuarekin erabiltzen da. Ur lurrinak ez du soilik petrolioa mugierazten, tenperatura igotzerakoan liskatsutasuna murrizten du. Hau oso erabilia da EEBB-tan eta Venezuelan, non petrolio mota honetako poltsa handiak dauden. Gainera honekin esperimentuak egiten ari dira Canadan dagoen Athabasca ibaian eta Venezuelako Orinoco ibaian, hauenpean izugarrizko betun (petrolio oso liskatsu) poltsak baitaude. Esperimentu hauek arrakasta izango balute, petrolioaren nagusitasunaren iraupena zenbait hamarkadetan luzatuko litzateke.

GARRAIOA

Petrolioa garraiatzeko badaude metodo ugari: Kamioiak, trenen bitartez,.. Baina erabiliena oleoduktoak eta petroliuntziak dira. Oleoduktoak kilometroak dituen hodiak dira. Oso lodiak dira (1m-tik 1,2m.ra) eta batzuk 2000 km-kol uzera daukate. Bonbeo eta bentosa (airea kentzeko) zentralak dituzte eta submarinoak, lurrazpikoak eta lurrazalekoak izan daitezke.

Petroliuntziak dira famatuenak eragin dituzten desastre ekologikoengaitik. Izugarrizko kantitateak daramatzatenez (100.000 tonetatik 500.000 tonetaraino) Bar urperatuz gero itsasoan botatzen duen petrolioak bizidun guztiak hiltzen ditu hainbat urtez ekosistema hori hilez.

Petriliuntzien historia putzuen agerpenarekin batera heldu zen. Lehen itsasountzi batean hainbat deposito jartzearekin aski zen baina gero itsasountziaren kaskoa depositotzat erabiltzea nabaritu zitzaien eta izugarri eboluzionatu da. Gaur egun petroliuntzirik handiena Bellami izeneko 553.000 tona garaiatzen dituen erraldoia da. Honetatik mugitzeko motorrak erabiltzen dituzte eta propultsio nuklearrez dihoa. 379metroko luzera, 62 zabalera eta 28 metrotako sakonera dauka. Guztira 75 metroko altuera dauzka eta gainazala 20.700 m² dauzka. 38 gizon daramatzate eta galditzeko 5Km behar ditu.

DESTILAZIOA

Behin petrolioa atera ondoren produktu kimiko eta beroaren bidez gas naturala, ura eta material solidoak ateratzen dira eta refinerietara eramaten da.

Destilaketa arrunta

Herramintarik arruntena destilazio unitatea da. Petrolioaren zatiak irakite puntu ezberdinak dituztenez propietate hau erabiliz bereizten dira. Krudotik ateratzen den lehen produktua gasolina da, gero naftak eta azkenik hegazkinen erragaia den kerosenoa. Kotxea asmatu baino lehen gasolina botatzen zuten ezertarako balio ez baitzuen baina gero beharra izugarri handitu zen.

CRAQUEO-A

Craqueoa petrolioa tratatzeko prozesu kimiko bat dat beste gauzak (gasolina,..) ateratzearren. Badaude egiteko bi modu: Presio altu eta beroaren bidez edota craqueo catalitikoaren bidez, hau da, beroa eta catalisiaren konbinaketa. Catalisis-a eerakzio kimiko baten abiadura igitzeko erabiltzen den substantzia da. Crakeoa oso erabilia izan da petrolio koporu berdinetik gasolina gehio ateratzeko hidrokarburo molekula handiak txikitan deskonposatzen baititu.

Lehen, 1920.urtean, krudo upel batetik (159 litro) hau zen ateratzen zena: 41,5 l gasolina, 20 l keroseno, 77 l gasoleo eta 20 l soberakin. Gaur egun hau da ateratzen dena: 79,5 l gasolina, 11,5 l hegazkin erregai, 34 l gasoleo, 15 l lubrikante eta 11,5 litro soberakin.

PETROLIOAREN ERABILPENA

PETROLIO ERRESERBAK

Zientzilariek 700.000 milioi upel gelditzen direla kalkulatzen dute baian zifra hau asko handitu daitezke aterakuntza metodo berriak asmatzen badira. Erreserba hauek ez dute betirako iraungo. Horregaitik beste errekurtsoak bilatzen ari dira: Energia geotermika, eguzki energia, nuklearra, eolikoa, etabar...

ERABILPENA

Duela milaka urte, petrolioa bakarrik untziak eta jantziak inpermeabilizatzeko eta antortxak egiteko. Errenazimenduan lubrikanteak eta medizinak egiteko erabiltzen zen baina garrantzi handia XIX mendean artu zuen kaleen eta etxean argipenerako beste erregaiak edo oso garestiak edota gazki usaintzen baitzuten.

Gaur egun medizinak, fertilizanteak, plastikoa, margoak, jantziak, elektrizitatea ekoizteko, eraikuntza materialak, etabar egiteko erabiltzen da. Baina guztien artean famatu eta erabilena kotxe, hegazkin eta itsasountzien erregai gisa da.

BIBLIOGRAFIA

Informazio gehiena ordenagailuentzeko enziklopedietatik atera dut: Encarta, Enciclopedia Futura, etabar-etik. Baina baita ere argazkiak eta duak beste bi entziklopeietatik ateratak izan dira: Gran enciclopedia LAROUSSE eta enciclopedia AULA-tik.

Barañain. Roberto Zoco




Descargar
Enviado por:Roberto Zoco
Idioma: euskera
País: España

Te va a interesar