Filosofía y Ciencia
Mitoa Zer da
Zer da Mitoa?
Antzinako jainko edo eroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen den alegiazko kontakizuna, jatorri ezezaguneko eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren pentsamentua dena, naturako indarren edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak isladatzen dituena.
Mitoa Euskal Herrian
Hurrengo lerroetan azalduko ditugun sineste eta alegiak oraintsura arte ibili izan dira ahotik ahora euskaldunen artean. Baina honekin soil-soilik esan nahi dugu euskaldunek zenbait pertsonaia edo izaki alegiazkori buruzko gertaerak sinesten zituztela, hots, istorio horiek elkarri kontatu dizkiotela mendeetan zehar; ez gara esaten ari istoriook eta berauen oinarriko pentsamolde mi- tikoa euskaldunengan bereziak direnik. Izan ere, euskal pasadizoetako batzuk berdin-berdin ageri dira beste herrialde batzuetan ere; batzuetan elementu bat edo beste baino ez da berdina gertatzen, eta beste batzuetan agerikoa da, esaterako, jatorriz istorio bera denari tokian-tokiko ñabardurak edo bereizgarritasunak itsatsi zaizkiola, kontaketaren itxura zerbait aldaraziz herriaren arabera. Inguruko herrien eragina ere nabarmena da eta ukaezina. Mitorik zaharrenetara joz gero, hain zuzen, euskaldunak Europako eta mundu zabaleko antzinako herri totemista guztien pentsakera mota berekoak izan zirela ohartzen gara. Hala pentsatzen zutenek Naturaren indarrak miresten zituzten eta horien adierazgarriak ziren jeinu eta izakiak bazirela uste zuten; haien ustetan izpiritu horietako batzuk animalia gisa (zaldia, zezena, basurdea, ahuntza, aharia, sugea edo herensugea, saia) agertzen zitzaizkien eta beste batzuk gizaki antzeko izakiak ziren, gehienetan leize edo kobazuloetan bizi zirenak, eta sarritan pizti ezaugarriren bat edukitzen zutenak.
Barandiaranen ustez euskaldunen alegietan gai-zikloak nahasita eta elkargurutzatuta ageri dira. Antzeko ezaugarri, joera eta ahalak egozten zaizkie Mariri, lamiei, sorginei, jentilei, eta beste zenbait jeinu edo izaki mitikori. Beraiek agertzen diren istorioak nahasi egin dira, hots, toki batean lamiez esaten dena, beste batean sorginez esaten da, edo jentilez; koba batean Marik egiten duena, beste eskualde bateko leize batean lamia batek egiten du.
Zeruko jainkoa
Egungo etnologo batzuek, W. Schmidt buru dutela, teorja bat plazaratu dute antzinako herrien erlijio sinesteez, esanez ezen, gaur egun munduan kultur garapen eskasa duten herrietan an- tzematen dena aintzat hartuta. badirudiela gizakiarengan gizarte- -egitura primitiboa zenean nahiko orokorra eta zabala izan zela cczeruko jainkoa” esaten zaiona gurtzea. Sineste horrek teolo- giarekin duen lotura aztertu du batik bat Schmidtek. Horrez gai- nera, Vjenako Eskolako etnologoek «artzain nomaden zikloa” deritzona aztertu dute. aurrean adierazi duguna baino askoz ge- roagokoa; diotenez, kultura horietan zerua bera gurtzen zuten izaki edo jainko nagusi legez, hots, zerua bera zen jainkoa. Hortaz. ba- dugu esatea Europako egungo herri gehienen arbasotzat har ditzakegun artzain herriek zerua edo zeruko izaki bat gurtzen zutela izaki nagusi eta oroahaltsu gisa.
Europarrak aipatu ditugula. ildo honi jarraituta Leopold Von Schroe- der-ek indoeuroparrez egin lana ekarri behar dugu hona, zeren hark antzinako germaniar, zeltiar, eslaviar eta gainerako herri in- doeuroparren zeruko jainkoaz dioena loturjk baitago euskaraz iraun duten zenbait hitzek adierazten duten sinesteei. Izan ere. euskaldunak indoeuroparrez inguraturik bizi izan dira aspaldi sa- marretik eta gainera nahikoa berandu kristautu ziren, inguruko beste herri batzuen aldean behintzat; horregatik, eta herri zaha- rra delako, Euskal Herriko folklorean eta hizkuntzan kristautasuna iritsi aurreko sinesteen eta erlijioaren hondarrak geratu dira, Eu- ropan garai batean erabat zabalduta egon zen zeruko jainkoaren eta horren inguruko mitoen adierazgarri direnak.
Esan berri dugun bezala, hizkuntza da arlo hau ikertzeko bide gehien zabaltzen duena. Gaur egun euskalki guztietan “zeru” da inguruko erderetan “cielo, ciel” esaten zaiona adierazteko erabiltzen den hitza. Hitz hau mailegu zaharra da, latin arruntetik hartua, diptongorik ezak erakusten duen bezala. Alabaina, Erronkarin joan den mendeko erdi aldera hitz egiten zen euskaran bazegoen esangura bereko hitza, “zeru” baino zaharragoa eta gure gaia argitzeko balia dezakeguna: ortzi. Gainera beste euskalki batzuetan ere hitz horren eratorriak erabiltzen dira eta bizirik daude oraindik nahiz eta “ortzi” bera erabili ez: ortzadar/ostadar = ortz(i) + adar; oskarbi = ortz(i) + garbi; ostarte = ortz(i) + arte. Aurrekoetarik batzuetan eta beste zenbaitetan “ortzi” osagaia ost- (ust-) formarekin ageri da; hau ez da harrigarria, jakina delako -rtz- hots taldea -st- bilakatu dela mendebaldeko euskalkietan: ber- tze (ek.) / beste (mend. eta Z); bortz (ek.) /bost (mend.).
Alde batetik, beraz, badakigu antzina “zeru” esateko euskaraz “ortzi”, edo “urtzi” esaten zela. Bada, zerua eta jainkotasunaren arteko erlazioa argitzeko idatzizko testu zaharretara jo behar dugu, hain zuzen ere Santiago Konpostelakoan dagoen kodize batera; kodize hau, Calixto 11.arena deritzona, XII. mendekoa da, eta beraren bost zatietariko azkenaren zazpigarren kapituluan ezagutzen dugun euskarazko hitz zerrendarik zaharrena ageri da. Kapitulu horretan Aymeric Picaud izeneko erromes frantziar batek, euskaldunez hainbat astakeria esateaz gainera. Gasteiz inguruan orduan mintzo zen hizkuntzakoak edo diren hitzak dakartza. Hauek dira lehenbizikoak: “Deum vocant Urcia, Dei genitricem Andrea Maria...”. Hemen dugu falta zitzaigun datua. Dirudienez euskaldunek XII. mendean “Urtzia” esaten zioten orain “Jaun- goikoa” denari. Agi denez, kristautasuna onartuta egonik ere, jainko berriari lehengo jainkoaren izena eman zioten euskaldunek gogoan izan behar dugu, gainera, ordurako “zeru” hitzak “ortzi”ren lekua hartuta zuela, mailegua oso zaharra delako, erromatarren garaikoa izan ere. Beraz, “Urtzia” jainkoaren izena zen orduan, bere adiera generikoagoa galduta zuelarik. Geroago, “zeru” “urtzi”ri nagusitu zitzaion bezala, jainko berriarentzat “Jaungoikoa” hitza sortu bide zen, agian tabuagatik, jainkoaren benetako izena ez erabiltzearren (antzekoa gertatu da geroago beronekin ere, Jainkoa sortu baita), edo beharbada kristautasunean eta katolizismoan jainkoaz nagusi den sinesteetera moldatzeko. Esan dezagun, bidenabar, herri primitibo askotan jainkoaren izena jaun+goikoa tan kerako esamoldea dela.
Orain arte ikusi dugunez, horrenbestez. antzina euskaldunek jainkoa zerua zela uste zuten eta hartaz hitz egiteko zerua esan nahi zuen hitz bera zerabilten: urtzi = zeru; Urtzi = Jainkoa. Beraz, esan dezakegu azken finean gauza bera sinesten zutela gizakion gaineko jainkoaz euskaldunek eta inguruko indoeuroparrek, hauek jainkoari Deus, T(h)or edo beste izen batzuk eman bazizkioten ere. Gainera, zeruko jainkoa gizonezkoa zen indoeuroparren ustez, eta euskaldunek ere halakotzat zuten, eta lurra aldiz emetzat, Mari Lurraren jainkoaren pertsonifikazioa zelako. Latinoen Jove eta Jupiter (deus pater) eta germaniarren Thor izeneko jainkoek tximista menperatzen zuten eta mailu gisa zerabilten. Bada, euskaraz trumoiari “ostots” (ortzi+hots), “ostroi” (ost-), “ortzanz” (ortzi+antz =hots), “ozmin” eta “iurtziri/iusturi” esaten zaio, tokian tokikoa, eta tximistari “oineztu”, “oineztura”,”inizitu”, “oinazkar”, ”ozminarri”, eta “tximistarri”; izendazio hauek guztiok argi uzten dute “o/urtzi” hitzak -hau da, zerua eta jainkoa- erlazio zuzena duela tximista eta trumoiarekin, batetik, eta bestetik euskaldunek tximista zerutik eroritako aizkora edo aiztotzat zutela. Uste hau nahikoa zabala izan da Euskal Herrian, eta bai beste leku batzuetan ere, eta Eneolitoan zerua eta aizkora uztarturik gurtzen zelako susmoa sortarazi du ikerlariengan. Oraindik orain baserri batzuetan aizkorak jartzen dituzte baserritarrek etxeko sapaian, ahoa gora begira dutela, ekaitzetatik eta tximistetatik begira ditzan.
Badugu, horiez gainera, beste datu bat are argi gehiago ematen diona gaiari. Zeren eta, Van Eys-i jarraituz, asteko egunei so arina egitea nahiko baita ohartzeko “ortzegun/ostegun” (ortzi+egun) Europan esistitzen diren egun beraren izen germaniarren eta latin eratorrien kidea dela: “Thursday”, “Donnerstag”, “Tordag”, “Jueves”, “Giovedi”, “Jeudi”,”Joe”, “Dijous”= “Dies Jovis/Jovis Dies”.Gainera, badakigu aurrekoaren jarraiko egunaren izenean ere “zeru”aren nozioa azaltzen dela nolabait, “ortzi” osagai ageri delako: “ortziral/ostiral”. Hala ere, badakigu zerbait interesgarria egun honetaz, hain zuzen ere jainkoaren eguna zenaren (ortzi-egun) biharamuna zorigaiztokoa zela, egun horretan debeku zelako hainbat lan egitea.
Beraz, ikusi dugu euskaldunek eta auzokideek zerua gurtzen zutela eta jainko honen agerkaririk behinentzat tximistak eta trumoiak zituztela. Gaitz da esaten gizakiaz gaindiko indarrei buruzko usteok berezkoak diren euskaldunengan eta beste europarrengan edota gugan hasieran arrotz eta kanpoko maileguak izan ziren, Eneolitoan hainbat gauzarekin gertatu zen bezala. Nolanahi ere, badaude desberdintasunak: indoeuroparrek zeruko jainko bat baino gehiago omen zuten jatorriz, zereginak banatuta zituztenak (vedak: Dyaus/Varuna; grekoak: Zeus/Ouranos), eta euskaldunek ez bide dute eduki bakarra besterik. Gainera Barandiaranen ustez jainkoari “ortzi” ezezik “egu” ere esan izan zaio (bizk.: ostegun = eguen = egu+en); “egu” zeru argitsuaren jainkoa litzateke, hurrengo atal batean ikusiko duguna, eta “ortzi” zeru ekaiztsuarena. Dirudienez bietan zaharrena lehenengoa litzateke eta bigarrena hizkuntza indoeuroparretako *werw (= babestu, estali) erroari loturik legoke.
Zerua eta eguzkia
Hala bada, zerua jainkotu zenean, hasieran zeruko argia edo zeru argitsua gurtu omen zuten euskaldunek bai eta indoeuroparrek ere, haien zeruko jainkoaren izenetan “argia” zentzua zuen div-erroa agertzen zen eta; eta horri Jarraiki argi dago zeruan argia gurtzekotan eguzkia gurtu zutela, berau delako argi-emaile nagusia (bakarra ez, ikusiko dugun bezala, gauez ilargia delako nagusi). Ideia nahiko ezagun eta zabala da esatea eguzkiaren gurtza herri ehiztarien ziklo totemista eta patriarkalari loturik dagoela. Aurreko atalean esan bezala, badirudi “egu”, izan zela antzina-antzina zeruko argia adierazteko erabili zen hitza (div- erroaren parekidea, alegia), eta berriz ere hizkuntzara jo behar dugu adierazpena frogatzeko. Badugu horretarako 1agunduko diguten aspaldiko azterlariak, Vinson esaterako, honek 1910ean esan zuen “egu(n)” hitzak jatorriz argia adierazten zuela, geroago aldi zentzua bereganatu zuela eta azkenik eguraldiari loturiko jazoeretarako era erabili zela; azken zentzun bietan (argi/egun) hemen ditugu egu-osagai den hainbat hitz: “eguantza” = egusentia, “eguzaro” = jai erdiko eguna, “eguerdi”, “eguberri”, “eztegu” ( = ezti-egu(n)) = eztei, “eguraldi”, “eguargi” = argi beteko egun. Askotan, aldiz, ezin esan daiteke erabat ziur “egu(n)” hitzak hitz baten osagai delarik zeruko argia, eguna edo eguzkia adierazten duen. Honen adibiderik garbiena Gabonak adierazteko erabiltzen den “eguberri” dugu, ezin zehaztu delako neguko solztizioaren hurrengo egunetan egunak eurak berritzen diren, edo argia, edota eguzkia. Aitzitik, beste batzuetan ez dugu inolako arazorik: “ekain” (egu-gain) = eguzkia edo argia gainean dagoen aldia; “ekaitz” (egu-gaitz) = eguraldi gaitza.
Gainera. Vinsonen ustez baliteke “egu(n)” eta “egur” erlazionatur egotea, herri askoren pentsamoldean halaxe egon baitira argia, eguzkia eta sua. Beharbada hauxe izan liteke “Gabon subil”/ “Gabon zuzi”aren errituaren jatorria. Are gehiago, “egu(n)”ek ba omen du erlaziorik “(h)ego” hitzarekin ere.
Bestalde, osagai bera ageri da “eguzki” hitzean ere (“eguzki hartuko dugu ereduzko formatzat, hainbat aldagarri baditu ere: iguzki/euzki/iruzki/ek(h)i/ekheri). Kontutan harturik gaueko satelite argi-emailea adierazteko “ilargi” eta “ilazki” hitzak ditugula, ez dugu zail asmatzen bikote horren osakera berekoak direla “eguargi” eta “eguazki”, horien arteko paralelismo nahikoa agerikoa da eta. Horren arabera, badirudi “argi” eta “azki” hitzek esanahi bera dutela; orduan, esan dezakegu “eguzki” hitzak, “egu(n)”ek jadanik gaurko esangura zuela sortua, eguneko argia edo zeruko argia adierazten duela. Hau onartuz gero, erraz uler dezakegu Nafarroa Beherean darabilten “orzaizki”, aurrerago ere aipatu duguna, “zeru argi” delako batez ere jakinik herrialde berean “izarski” esaten zaiola gau oskarbiari. Geroago hitz egingo dugu “ilargi” eta “ilazki” hitz eta berauen inguruko usteei buruz.
Berriro , “eguzki” hitzaren haria harturik, dirudienez berau jainko legez gurtzea lehenengo zerua eta geroago zeruko argia gutu izanaren ondorioa edo litzateke, hots, argiarekiko miresmenaren partikularizazioa. Barandiaranek eguzkiari Euskal Herriko zenbait tokitan ilunabarrean esaten zizkioten bertsoak jaso zituen, nolabaiteko gurtza adierazten dutenak, eta horietan badago ezaugarri berezi bat, alegia, eguzkia emakumezkotzat hartzea: “Eguzki amandría / juan da bere amagana / Bihar etorriko da / denpora bada” (Soraluze); “Adios, amandre / bihar artio” (Nafarroa). Indoeuroparrek ere eguzkia emakumea zela uste zuten, eta , askok “ama” esaten zioten gainera, eslaviarrek esaterako: “Matuxka krasnoie solntse”. Eguzkiaren sinboloa “eguzki lore”a da, basagarduaren lorea. Lore honek eguzkiaren ahal berberak ditu: ilunpeko izpirituak uxatzen ditu; atean jarrita, etxeak tximistetatik begiratzen ditu; jendea sorginengandik begiratu eta etxeko abere gaixoetatik salbu mantentzen ditu.
lIargia, ilunpeko astroa
Eguzkiaren gurtza herri ehiztari eta patriarkalisten sinesteekin erlazionatuta dagoela esan duten bezala, ildo beretik Vienako Eskolako etnologoek esan dute ilargia gurtzea nekazaritzan oinarritutako herri matriarkalen ezaugarria dela. Geroago ikusiko dugun bezala, harreman estuetan daude ilargia eta nekazarientzat berebiziko garrantzia duten denbora-aldi eta natur zikloak. Itxura guztien arabera, halako sineste eta pentsamoldeak Neolitoan sortu ziren seguruenik, nekazaritzarekin batera. Askoren ustea da Euskal Herrian bertan, eta beharbada baita Europako beste lurralde batzuetan ere, lurra eta ilargia eguzkia baino lehenago gurtu zituela gizakiak.
Euskaraz, Lurraren satelitearen izenik arrumena “ilargi” da ( aldaerak: ilhargi / irargi / iretargi / iletargi), baina badaude arreta merezi duten beste bi: “argizari” (argizai / argizaita / argizaila) eta “ilazki”. Hiru izen hauetarik “ilargi” da garrantzitsuena, ezbairik gabe, zeruko argia omen den “eguzki”aren buruz buru dagoelako, erabat kontrajarria. Hala ere, besteez ere zerbait esan beharra dago. Bata, “ilazki”, esan dugu aurrerago “ilargi”rekin pareka daitekeela eta ondorioz “eguzki” nola sortu den pentsatzeko bidea ematen duela, “ilazki” = “ilargi” hipotesia egiazkoa dela onarturik, bestea, “argizari”, nahasiagoa da, baina oso bitxia. Batetik, Ramosek uste du “argi+izari” direla osagaiak, eta zehazten du ilargia argiaren neurrítzat jotzea indogermaniarren usteekin erlazionaturik dagoela. Bestetik, “argizagi” (argi+za- ragi = argi ontzi, agian) ezkoa ere bada eta badirudi horrek adierazten duela jendearen sinesteetan zenbait ideia korapilatu direla: heriotza eta hildakoentzat behar den argia (ezkoak errez), eta ilargia, hilen argia. Honexegatik ematen omen zieten baserrietan etxeko jaunaren heriotzaren berri erleei, argizararia egin zezaten, hildakoaren hilobia argitzeko.
Baina itzul gaitezen “ilargi” hitzera. Azken osagaia “argi” da, ezbairik ez honetan; baina lehenengoa? Aurrekoa aintzat edukita, heriotzarekin luke zerikusia: hil. Honetaz hainbatek idatzi dute historian zehar; nork bere iritzia azalduz: batzuek argia hila(betea)rena dela esan dute; beste batzuek iluntasunekoa; beste batzuek heriotzarena edo hildakoena, edota argi hila dela; azkenik, ilargiaren argia dela ere esan dute. Gaur egun usterik zabalduena da garai batean “(h)il” hitzak esanahi bi zituela: ilargia eta hila(betea). Horren frogak hauek dira: “hilabete” (hitzez hitz “ilargi bete” litzateke, “ilberri”, “ilzar”, “ilgora”, “ilbera”. Uste honi jarraituz, “ilargi” hitza “eguzki” sortu zen kari beragatik sortu bide zen: izen-tabuagatik. Dirudienez antzina “il” eta “egu” kontrajarrita zeuden -Astarloa bera ohartu zen honetaz- eta batak egunari eta argitasunari loturiko hitzak sortzeko erabili zelarik bestea heriotzari eta iluntasunari loturikoak egiteko erabili zen; aurkako ideiak aderazten zituzten. Izan ere, hitzei zorrotz begiraturik ez “eguzkí”k ez “ilargi”k ez dute inolako osagairik berez eguzki edo ilargí adierazten duenik: lehengoak eguneko bizi-argia dakar gogora eta besteak gaueko heriotza-argia. Bidenabar, oroit gaitezen indoeuroparren ustez ilargian bizi zirela hildakoak. Euskal Herrian ilargiari betidanik izan zaio begirune handia, nekazaritzako zikloetan duen eraginagatik seguraski, zeren eta nekazarien uste komuna baita ilargitik datorrela lantzen diren landareak ernarazten dituen eta sendo hazarazten dituen indarra. Laborarien ustez guztiz erabakiorra da ilgora edo ilbera den kontutan hartzea soro-lan bakoitzerako; gainera landare, barazki edo arbola bakoitzak badu bere ziklo bereizgarria ere, ezagutu behar dena. Antzeko zerbait gertatzen da txerri-boda egiteko aldiarekin, ardiei ile eta buztana moztearekin eta zenbait tresna egiteko zura moztearekin ere. Inor hiltzean ere, hobe ilberan hiltzea ilgoran baino.
Amaitzeko, dauzkagun datuak azterturik esan dezakegu euskaldunek ilargiaren arabera zatitzen zutela alditan urtea. Beste herri batzuek bezala, euskaldunek egunak zenbatu beharrean gauak zenbatzen omen zituzten (gaur = gau + haur), seguruenik hala hobeki beha zezaketelako ilargia eta jakin zein alditan zegoen, gora edo behera; gainera badirudi aste bera ere ilargiaren bera zatitzen zutela: “larunbat” lauren+bat litzateke, zazpi eguneko lau alditan bereizitako hilaren laurdena; “igande” ilgorarekin erlazionaturik legoke, uste honen arabera, “igo” aditza bailegoke osagai gisa. Nezakaritzarako ilargia (ila) zertan zen jakitea zen behinena, eta hortik dator bien arteko erlazioa. Hala bada, jatorriz euskaldunek ilargi-urtea erabili bide zuten, 29 eguneko hilez osatua; geroago urte mota hori nekazaritzakora moldatu zuten, eta azkenik eguzki urtera.
Lurraren jainkosa, Mari
Etnologoek diote Lurra ilargiarekin batera gurtzen dutela edo zutela herri matriarkalek eta gurtza hau zerua jainkotu aurrekoa dela, nolabait esanez. zaharragoa eta elementalagoa. Hori hala izanik, zehatz-mehatz esan daiteke mito ktonikoak nekazaritza nahikoa garaturik dagoen herrietan sortu eta esistitu izan direla; mito horietan lurra eta ilargia dira jainko nagusiak eta bien ezaugarriak askotan nahasirik edo ongi zehaztu gabe ageri dira. Euskaldunek ere eite horretako jainko ktonikoa eduki zutela esateko erabil ditzakegun datu ia guztiak Aita Barandiaranek bilduak dira. Egia esan berau izan zen, halaber, lehen aldiz esan zuena berak hainbat istorio entzun ondoren Mari izena eman zion numena eta Europako beste herri batzuen antzinako jainko bat ahaideak izan zi- tezkeela. Zehazki, ahaidetasunaz mintzo zela eslaviarren “Mati Zemlia” (Ama Lur) zuen gogoan.
Barandiaranek bere lanetan Lurraren pertsonifikazioa den jeinu eme baten hainbat izen bildu ditu; hona batzuk. besteak beste: Puiako Maia (Oihartzun). Mari Muruko (Elduaien). Muruko Da- mea (Ataun), Andre Mari Muiroko (Arano), Mari Munduko (Ataun), Marie Labako (Ipazter), Marie Kobako (Markina), Mariarroka (Ola- zagutia), Mariurraka (Abadiño). Mariburrika (Garai eta Berriz). Aldureko Mari (Gorriti), Aralarko Damea (Amezketa), Aketegiko Dama (Zegama), AnbotokoDama/Señora (B, G), Arpeko Saindua (Bidarrai etab.). Gaizto (Oñati), Izen hauetatik zenbait ondorio ateradaiteke. Hasteko, Itxura guztien arabera ieinu honen bizi lekuak mendi gailurrak dira: Orhi, Aralar, Aia, Oiz, Anboto, Urduña eta Gorbeia. Gainera hainbat koba eta leizetan ere bizi omen da: Mugiro (N), Txindoki (Amezketa), Murumendi (Beasain), Gaiztozulo (Aloria), Baltzola eta Atxali (Igorre), Supelaur (Orozko), Kanterazar (Xemein). Beraz, nahikoa argi dago Mari mito ktonikoa dela, lurrari atxikia. Horregatik, izate hori oinarri hartuta, aurreko izen batzuk azaltzen saia gaitezke: Mariarroka / Mariu- rraka / Mariburrika. Caro Barojaren ustetan hirurak lirateke jatorrizko izen bakarraren aldaerak; hark dioenez. Mari +_____-ko motako izen asko daudenez gero, baliteke hiru horiek Mari Lurreko balizko batetik etortzea: Mariarroka izenean gazteleratik hartutako “arroka” Mari haitzetan bizi delako ustearen aztarna litzatete, eta Mariurraka izenean Urraka pertsona izena nahasita legoke. Bestetik, “Mari” izenak berak kristautasunarekin zerikusirik baduela adierazi dute azterlari askok. Mari delako Maria izenaren euskal ordaina. baina beste batzuek, aldiz, esan dute beharbada Gipuzkoako ekialdetik harantza aski arrunta den Mayi izena kristautasuna baino lehenagokoa dela eta baduela Marirekin erlazioa, geroago Mariarekin ere nahasi arren. Honetaz ari garela, ezin bazter daiteke Mariri zenbait tokitan Andre Mari___ko esaten zaiola.
Mari, beraz, emakumea da -andrea / dama / señora-, normalean oso apain jantzitako andrandi ederra. Honetan badu antzik lamiekin, hauen nagusia delako edo. Hala ere, sutan ere agertzen da sarritan, bai bere kobaren barruan dagoela, bai mendi batetik bestera airez doala, eta honakoetan askotan emakume irudia ere galdu egiten du eta igitai edo bola bihurtu. Airez ibiltzeko hodei edo ortzadar itxura ere har dezake. Batzuetan lau zaldik daramaten gurdiaren gainean ere ageri da, edo ahari baten gainean. Itxura horiez gainera, hainbat animalia legez agertu da, tokian tokikoa: belea, zaldia, bigantxa, saia, akerra, aharia. Hauek guztiok Lurraren jeinuak edo indarrak adierazten dituzte; Mari denen nagusitzat jotzen den numen gorena edo litzateke.
Horrenbestez, Mari Lurraren barrualdean bizi da eta mendi eta leizetan zehar agertzen da lur-azalera. Bera bizi den kobetan ustea dago urre eta harribitxi ugari dagoela; gauza bera uste da lamien egoitzez ere. Toki batzuetan uste dute Mari 7 urte bizi dela Anboton, 7 Oizen eta 7 Mugarran. Amezketan gauzabera, baina mendiak Aralar, Aizkorri eta Murumendi direla.
Azkoitian Marik senarra duela diote, “Majua” “Peru” ere deitua. Biak elkartzen direnean ekaitza sortzen da eta honek euri-jasak eta kazkabarra ekartzen du. Dirudienez Maju hau eta Goierriko “Sugaar” izaki bera dira. Baltzolako koban bizi denari “Sugoi” deritzo eta Bizkaiko jaunen jatorriari buruzko kontakizun mitikoari loturik dago; istorio horren arabera Eskoziako erregea Mundakara heldu zenean Sugoi zeritzon “deabru” batek haurdun utzi zuen haren alaba, eta hau bederatzigarren hilean Jaun Zuriaz erditu zen. Hala, Bizkaiko jaunek euren leinua Marirekin uztartu zuten nolabait; hau ez da harrigarria, oso ezaguna baita botere-leinuek euren aginteari indar mitikoa eman nahia. Istorio batzuetan Marik zazpi seme ditu gizaseme batekin ezkondurik eta beste istorio batzuetan bi besterik ez, bata ona, “Atarrabi”, eta bestea gaiztoa, “Mikelats”, edo “Hodei” ere baderitzona beste toki batzuetan. Azkenengoaren bitartez Marik ekaitzak bidal ditzake berak nahi duen tokira. Istorio askotan Mari gaizto ageri da, lantzean toki batera ekaitza edo txingorra bidaltzen duela. Dena dela ez da inoiz “ama” legez ageri. Funtsean, badirudi Mari jainko ktoniko oso antzinakoa dela, sarritan gaizkilea izan daitekeena eta eguraldia eta euri-lehorte erregimena bere menpean duena. Euskaldunen “sorginkeria” esan zaion horretan Mariren gurtza zaharraren hondarrak daudela ere esan daiteke.
Mitoaren Funtzioa
Antzina, mitoen funtzioa, antzinako pertsonek zituzten bildur eta jakinminak asetzeko sortutako pertsonaia edo gertaera mitikoak ziren. Jendeak heriotza edota eguraldiari beldur zion eta guzti horiek arrazoitzeko mitologia sortzen zuten, eta beraien inguruko zenbait faktore ulertezin esplikatzen zituzten.
Gaur egungo Mitoa
Gaur egun mitoak ez dira antzinakoak bezalakoak, orain zerbait ez badakizu edo bildurra badiozu ez dira hipotesi fantastikoak egiten, hipotesi zientifikoak bilatzen baino. Beraz, gaur egungo mitoa dirua da, zergatik? Ba, ditugun arazo gehienen konponbidea delako. Osasuna, nahiak eta beharrak asetzeko nahitaezkoa den gaia da dirua.
Bibliografia
-Planeta Entziklopedia Tematikoa
-Euskal Mitologia Konparatua (Juan Ignazio Hartsuaga)
-Sorgiñak, lamiak eta zenbait jainkosa (Julio Caro Baroja)
-Mitologia del Pueblo Vasco (J.M. Barandiaran)
-Mitos y leyendas (Internet)
Descargar
Enviado por: | Beñat Egiarte |
Idioma: | euskera |
País: | España |