Historia
Ipar Irlandako gatazka
Aurkibidea
Atala Orrialdea
-
Aurkibidea 2
-
Sarrera 4
-
Kausa urrunak 5
-
Irlanda irlaren konkista 5
-
Enrique VIII.a, Irlandako errege 5
-
Isabel Iaren garaia 6
-
Cromwell militar eta politikoa, 1649 6
-
Jacobo II.a, Guillermo de Orange eta Boyneko guda 7
-
Independentziaren aldeko borroka 7
-
Katolikoen eskubideen lorpena eta “gosete handia” 8
-
“Home Rule”aren gora - beherak 9
-
Bazkoko matxinada, 1916 10
-
Kausa hurbilak 13
-
Irlandaren independentziaren gudak 13
-
Irlandako iraultza 13
-
Irlanda irlaren zatiketa 15
-
Gerra zibila 16
-
IRA eta Sinn Féinaren zatiketa 16
-
Gobernu berriaren antolaketa 17
-
Gerra zibilaren bilakaera 18
-
Hego Irlandaren bilakaera gerra ondoren 19
-
Ipar Irlandaren bilakaera 20
-
Gertaera 22
-
Liskarren hasiera 22
-
Irlandako inbasioa eta indarkeriaren jarraitzea 26
-
Pakerako bidea 27
-
Ondorioak 30
-
Bibliografia 32
Sarrera
Lan honetan, Ipar Irlandan gertatu den gatazka aztertuko dugu.
Gatazka ondo ulertzeko, bere osotasunean aztertua izan behar da. Horretarako, ingelesek Irlanda irla konkistatu zuten egunetatik hasi beharko dugu.
Liskarrak etengabekoak izan dira, irlandar eta ingelesen artean hasieran, eta katoliko eta protestanteen artean geroago.
Baina gatazka garatzen zen bitartean, beste gauza asko gertatu dira, era zuzenean zein ez - zuzenean liskarretan eragina izan dutena.
Gatazka hain luzea eta konplexua da, ze oso zaila da bere barnean atal nagusiak finkatzea. Gure kasuan, kausa urrun, hurbil eta gertaeran zatitu dugu.
Kausa urrunak ingelesen inbasiotik Bazkoko matxinadara arte doaz. Bazkoko matxinada Irlanada independiente bihurtu zuten gerren hasiera da.
Kausa hurbilak, independentziaren gudan bere hasiera dutelarik, 1960ko hamarkadara arte doaz (beste puntu bat finkatzearren), noiz katoliko eta protestanteen arteko indarkeri - saioak bere puntu gorena izan zuten.
Dena den, gatazka osoa kausa - ondorio moduan aztertua izan ahal zen.
Gertaera deritzon zatia Stormont-eko itunaren sinaketan amaitzen da, pake itun honekin indarkeriaren amaiera finkatu zela esan daitekeelako.
Kausa urrunak
Irlanda irlaren konkista
1171. urtean, Irlanda irla politikoki zatiturik zegoen. Anglonormandoek horretaz baliatu ziren Irlanda konkistatzeko. Urte horretan, Enrique II.ak, Ingalaterrako erregeak, Irlanadara ailegatu zen armada handi eta indartsu batekin. Bere helburu nagusia hango baroi bat menderatzea zen, Pembroke kontea, alegia.
1155 edo 1175. urtean, Adrian IV aitasantuak bula bat (dokumentu ofizial bat) eman zion Enrique II.ari, Irlanda irlan bere subiranotasuna aldarrikatzeko eskubidea ematen ziona
Hortik aurrera, irla pixkanaka konkistatua izan zen baroi anglonormandoez, bere sistema feudala, eskubideak eta pribilegioak ezarri zituztenak, Irlanda haien borrokaleku pribatu bezala ezarriz.
Irlandarrek erresistentzia jartzen saiatu ziren, eta altxamendu pare bat egin zituzten (1178.ean, Rory O´Connor-ek zuzendua) baina zatituta eta antolatu gabe zeudenez, ezin izan zuten ezer egin.
Enrique VIII.a, Irlandako errege
Irlanda ingelesen kolonia bat izan arren, 1348.ean peste beltzak Irlandaren ekoizpena eta aberastasuna desegin zituenez, XV. mendean ingelesek Dublin aldea bakarrik kontrolatzen zuten.
Enrique VII.ak, 1949. urtean, bere armada bidali zuen, Irlandako Parlamentuko lege guztiak ingelesen Parlamenturaren menpean jartzeko. Horrela, irlandarren legeek ingelesen onzpena behar zuten. Horrek bi nazioen arteko erlazioak finkatu zituen denbora luzerako.
1541.ean, Enrique VIII.a Irlandako errege izendatu zen. Jadanik lau urte aurretik hasitako Erreforma Protestantearen ezarpenari ekin zion.
Irlanda, aspalditik herrialde oso katolikoa zen, eta monastegi eta misiolari garrantzitsu asko zituen. Enrique VIII.ak monastegi horiek desegiten hasi zen.
Isabel I aren garaia
Isabel Iak Irlandako kolonizazioa kolono ingelesekin egin zuen lehenengoa izan zen. Irlandarrei lurrak kendu eta kolonoei ematen zizkien.
Honek ere erlijio aldaketarekin jarraitu zuen. Horrek, matxinada ugari sortarazi zuen, baina bortitzki zapalduak izan ziren. XVI. menderan erdialdean, eta Espiniako koroaren laguntza zuelarik, Hugh O´Neil konteak matxinada bat zuzendu zuen Ulsterrean (Irlandako iparral-ekialdeko probintzian) Matxinada hau ere gogorki zapaldu zuten, eta hori dela eta Irlandako buruzagiek eta beste irlandar askok emigratu behar izan zuten. Bitartean, milaka eskoziar protestante Ulsterreko probintzian ezarri ziren. Horregatik, Irlandako beste probintzietan (Ipar Leinster, edo Meath, Hego Leinster, Munster eta Connaught-en) katolikoak nagusi ziren bitartean, Ulsterrean protestanteak ziren gehiago.
1611.ean, gerra zibila piztu zen, katoliko eta protestanteak elkarren aurka jarri zituena. Hortik aurrera, bi komunitateen arteko desberdintasun erlijioso eta ekonomikoak eta elkarri zioten gorrotoa handituz joan zen, bi komunitateak gehiago separatuz.
Cromwell militar eta politikoa, 1649
Urte horretan, Cromwellek irlara heldu zen eta sekulako sarraskiak egin zituen.
Oraindik eta lur gehiago konfiskatu zitzaizkien irlandarrei, ingeles eta eskoziarren eskuetara pasa zirenak. Bi talde hauek irla haiek nahi izan zuten bezala kolonizatu ahal izan zuten, Ulsterra, batik bat.
Ingeles eta irlandarren arteko gudak eta liskarrak etengabekoak ziren. Generalki, ingelesek lortzen zuten garaipena.
Jacobo II.a, Guillermo de Orange eta Boyneko guda
1665 eta 1680 urteen artean hainbat lege egin zituzten, Irlandaren produktu eta ekipenaren kontra zihoazenak. Horien artean, adibidez, katolikoei elizara joatea edo lurrak erosi edo heredatzea debekatzen zienak zeuden. Lege horiek Irlandaren merkataritza eta ahalmen ekonomikoa ahuldu zuten.
1685.ean, Jacobo IIa Ingalaterrako errege bihurtu zen, eliza katolikoa berrerazi nahi zuena. 1691. urtean, Limerickeko ituna sinatu zuen, katolikoei askatasun erlijiosoa ematen ziena, eta kendutako lur sail batzuk itzulerazi zituena.
Parlamentuak ez zuen hori onartu nahi, eta Guillermo de Orange gonbidatu zuen, bere armadarekin batera, noski.
Honek, Jacobo II.a menderatu eta bere postua hartu zuen. Irlandarrek errepresio latza jasan zuten Jacobo laguntzeagatik.
Jacobok bere tronua berreskuratzen saiatu zen, armada irlandar baten buruan, baina menderatua izan zen Guillermo de Orange armada protestanteaz Boyneko gudan, 1690.eko uztailaren 1ean.
Independentziaren aldeko borroka
Gertakari horiengatik, protestanteek Irlandan bere nagusitasuna inposatu zuten, eta iraultza piztu gabe luzaro aguantatu zuten.
1795.ean, William Pittek (Gaztea), Britania Handiko lehen ministroak lege bat bultzatu zuen, katolikoei bozkatzeko eskubidea ematen ziena, protestanteen oinarri berberetan, eta kargu publiko gehienetan hautagai izateko eskubidea ematen ziena.
1801eko urtarrilaren 1ean, Pittek Union Act zeritzona sinatu zuen. Lege antzeko honekin, Irlandako parlamentu desegin zen, Irlandak britaniako parlamentuan, Westminsterren, ordezkatua izango zen, baina irlandarrak ezin ziren parlamentari izateko hautagai aurkestu. Horrela Britania Handiko eta Irlandako lurraldeak bateratu zituzten.
Hortik aurrera, Irlandaren historia Britania Handik askatasun erlijioso eta politikoa lortzean oinarritu zen.
Batasun legislatiboa eduki arren, Irlandaren egoera koloniala, pobrezian murgildurik, ez zen aldatu.
-
Katolikoen eskubideen lorpena eta “gosete handia”
Daniel O´Connell abokatu irlandar bat zen. Urte luzez, katolikoen eskubide politikoen alde borrokatu zen. Horretarako, 1823an, Elkargo Katolikoa sortu zuen. Bere mugimendua aldekotasun handia lortu zuen. Horren ondorioz, 1829an, emantzipazio katolikoa onar zezatela lortu zuen, hots, katolikoen eskubide politikoak kentzen zitzaizkien legeak desegitea, talde honi erabateko eskubide politikoak emanez.
Agian, Irlandaren independentziaren aldeko gertakaririk garrantzitsuenetariko bat, Irlandak 1845etik 1849ra jasan zuen gosetea izan zen. Gosete izugarri honen ondorioz (“The Great Famine”) ia milioi bat pertsona hil ziren eta milioi bat baino gehiagok emigratu zuen, (populazioaren laurdena desageraraziz) Estatu Batuetara, batik bat. Emigrante horiek britaniarren aurkako amorru handia zeramaten haiekin, eta bere seme-alabek Irlandaren independentziaren guden finantzatzioan eragin benetan handia izan zuten.
-
Home Rulearen gora-beherak
Home Rule berez, lege antzeko bat da, baina orduan, mugimendu politiko bete bat suposatu zuen. Mugimendu honek Irlandaren autonomiaren alde borrokatzen zuen, hots, Britania Handiaren parlamentuan ordezkatuta izan arren, haien parlamentu propioa nahi zuten.
1870ko hamarkadan hainbat erakunde edo alderdi sortu ziren Home Rulearen aldekoak. Berehala Britania Handiarekin negoziatzen hasi ziren, Irlandako barne arazoez arduratuko zen parlamentu bat sortzeko, inperioaren arazaoak (defentsa....) parlamentu britaniarrari utziz.
Home Rule mugimenduak arrakasta nabarmena izan zuen, erlijio eta ideologia ezberdineko kideez osatuta egon arren, denek helburu komun bat zeukatelako: Irlandaren autonomia politikoa.
1885eko hauteskundeetan hainbat ordezkari lortu zituen, gobernuaren alde agertu zena. Lehen ministroak, urte horietan zehar, Home Rule onartzeko saiakuntza batzuk egin zituen. Arazoa Ulsterrean zegoen, populazioaren gehiengoa lege horren aurka baitzegoen. Komunen Ganbararen onarpena lortu arren, Lorden Ganbara (unionistek, hots Irlanda Britania Handiaren zati bat bezala ikusten zutenek, kontrolatuta zegoenez) bere eskubieak erabiliz, legearen kaleratzea berandutzea lortu zuen, Ulsterreko protestanteen nahiaren arabera. Dena den, azkenean, 1914. urtean, legea onartua izan zen eta Irlanda bere autonomia lortu zuen.
Orduan, urte berean, I. Mundu Gerra piztu zen, eta hori aitzakitzat hartuz, Britania Handiko parlamentuak Home Rulea kendu zuen, onartuberria zena. Arazoa ez konpontzarren ondorioz, Home Rule onartu eta berehala kentzearen ondorioz, Irlandako gazte askok erradikalizatu ziren, Irlanda aske baten aldeko erakunderen baten kide bihurtuz, Arthur Griffithen Sinn Féin mudimenduaren kide, adibidez.
Sinn Féin muturreko alderdi eta mugimendu bat zen (eta da) autonomia ez ezik erabateko independentzia ere lortu nahi zuena.
-
Bazkoko matxinada, 1916
Garai honetan, gizartearen eta bizitza politikoaren militarizazio nabarmena gertatu zen. Iparraldean, Ulsterrean alegia, Unionistek (Britania eta Irlandaren arteko batasunaren aldekoek) armatu egin ziren, armada paramilitar bat sortuz, Ulsterreko bolondresen armada.
Aipatu denez, Irlandari autonomia eman eta ia aldi berean kentzerakoan, independentziaren aldeko erakunde eta alderdiek arrakasta handia izan zuten. Horien artean, nagusiak hiru izan ziren: Army Citizen (Hiritarren armada), Jim Larkin laboristak eta James Connolly sozialistak sortutako indar ilegala, Irish Volunteers (Irlandar boluntarioak), talde abertzale bat, eta Sinn Féin (gu bakarrik), muturreko talde bat. Altzamendua hiru talde hauen buruzagiek antolatua izan zen. Buruzagi horien artean, Padhraic Pearse, Thomas MacDonaugh eta kontsulatuaren ordezkaria zen Sir Roger Casement zeuden. Hiru taldeak, erakunde sekretu batean bildu ziren: IRBan (Irish Republican Brotherhood, Irlandako anaitasun errepublikarra)
I. Mundu Gerrak eskaintzen zuen aukeran oinarrituta, ondo antolatutako matxinada bat garatu zuten, 1916ko apirilaren 23rako prestatuta egon arren, 24an, Bazkoko astelehenean hasi zena.
1916ko apirilaren 24aren eguerdian, 2000 gizon inguru, Pearse berak buruzagi zelarik, Dublineko Postetxea (GPO) indarrez hartu zuten. Dublineko Postetxea hango eraikuntzarik garrantzitsuena da. Era berean, hiriko beste puntu estrategiko asko okupatu zituzten. Hasierako arrakasta horien ostean, matxinadaren buruzagiek Irlandako independentzia proklamatu zuten, eta behin-behineko Irlandako gobernu errepublikar baten ezarpena adierazi zuten. Gau horretan leku garrantzitsu gehiago okupatuz joan ziren, eta 25aren goizarako Dublin gehiena haien eskuetan zegoen.
25aren arratsaldean britaniarren kontraerasoa hasi zen, indar gehiago bidali zizkietenean. Irlanda osoan gerra-legea ezarri zen. Dublinen liskar handiak zeuden irlandar eta britaniarren artean, orain gehiago zirenez, pixkanaka independentistak hartutako puntuetatik bota zituztenak.
GPOa (postetxea eta independentisten basea) 29an britaniar artileriaren eraso izaugarri bat jaso zuen. Pearsek baldintzabarik errenditu behar izan zuen.
Britaniarrek berehala epaitu zituzten matxinadaren buruzagiak, gerra-epaimahai baten aurrean. Buruzagietatik hamabost, horien artean Pearse, Connolly eta MacDonaugh zeudelarik, heriotz zigorra jaso zuten, eta fusilatuak izan ziren. Casement, kontsulatuaren ordezkaria zenez, traidore bat bezala hil zuten, urkatuta.
Beste lauk bizitza osorako gartzela heriotz zigorraren ordez jaso zuten. Dena den, horietako batzuk amnistia lortu zuten urte bat geroago.
Matxinadan parte hartu zuten askok gartzelan kondena oso luzeak jasan behar izan zituzten.
Bazkoko matxinada, berez, porrot galanta suposatu zuen, bi arrazoi nagusirengatik: Gatazka ia bakarrik Dublinen gertatu zen, eta ez zuten jendetzaren laguntasunik izan. Dena den, buruzagiak hil eta besteak gartzeleratu zituztenean, iritzi publikoa eboluzionatu egin zuen. Gertakari eta ejekuzio horiek bortitzki jo zuen jendearen kontzientzietan. Horren ondorioz, jendea mugitzen hasi zen, eta Sinn Féin alderdiak eta IRA (Irish republican army, Irlandar armada errepublikarra) taldeak milaka afiliatu eta partaide berri jaso zituen.
Kausa hurbilak
Irlandaren independentziaren gudak
-
Irlandako iraultza
Aipatu denez, Bazkoko matxinadaren ostean britaniarrek egin zuten errepresio izugarriarengatik, Sinn Féin alderdi abertzale erradikala partaide asko eta arrakasta nabarmena lortu zituen. Alderdiak Irlanda errepublika independiente bat bihurtzea exigitzen zuen.
1918ko azaroan egin ziren hateskundeetan, Sinn Féinek 73 diputatu lortu zituen (Irlandan hautatzen ziren 106etatik) Britania Handiko parlamentuan, baina 73ek bere postua hartzea errefusatu zuten.
Hurrengo urtean, diputatu talde honek Dáil Éireann (Irlandako asanblada, parlamentu independiente bat) eratu, Irlandaren independentzia proklamatu eta bere buruzagia, Eamon de Valera (Bazkoko matxinadaren ostean amnistia jaso zuen horietako bat) Errepublikako lehendakaria izendatu zuen.
1921eko uratrrilaren 21ean, Dáil Éireann bilduta zegoelarik, IRAk segada bat egin eta Irlandako polizia errealaren (Royal Irish Constalbulary) bi ofizial armatu hil zituen, Irlandako independentziaren gerra deitu zenari hasiera emanez. Garai honetan IRAk gerrila baten jokaera hartu zuen, Britaniako armada eta Royal Irish Constalbularyaren aurka, britaniako polizia espezializatuarengandik laguntza jasotzen ari zena. (Black and Tans deitu zuten gorputz berezi bat) Irlanda osoan zehar polizi ofizialak hiltzeak orden publikoa kolapsatu zuen. Bi aldeek, britaniarrek zein irlandarrek errepresio eta kontraerrepresio bortitzak egin zituzten. Dublinen, Irak, Michael Collins (Bazkoko matxinadako partehartzaile bat) buruzagia zelarik, arrakasta handia lortu zuen. Britaniako inteligentzia serbitzuaren iharduerak eten egin zituzen: Michael Collins berak, Dublin Casttlen (Britaniarren boterearen gune nagusia Irlandan) sartu ahal izan zen, agente nagusiak identifikatuz, berehala hil zituztenak.
Britaniarrek zein irlandarrek egin zituzten izugarrikeriek, Ingalaterrako eta Estatu Batuetako iritzi publikoan hain eragin handia izan zuten, ze Britania Handiko lehen ministroak, David Lloyd Georgek Sinn Féinarekin negoziatzera behartu zuten. 1920an, britaniako parlamentua Ireland Act deitu zen legea kaleratu zuen, Irlanda irla bi eskualdetan banatzen zuena (Ipar eta Hego Irlanda) bakoitza bere autogobernu mugatua izango zuena. Hegoaldeko errepublikarrek ez zuten onartu eta erabateko independentzia bilatzen jarraitu zuten.
1921aren hasieran, Irlandako hegomendebalde guztia gerra-llegearekin jarraitzen zuen. Oso nabarmena zen ezingo luketela gatazka amaitu izugarrizko giza-galerarik gabe. Ekaineko 24an, Jorge V.aren pakerako dei baten ondoren, Eamon de Valera lehen ministroaren gonbidapen bat jaso zuen, negoziatzen hasteko. Uztailaren 11n tregoa deklaratu zen. Negoziaketa luze batzuen ostean, Sinn Féinaren ordezkarien taldetxo bat bidaltzera gonbidatu zuten alderdia, Londresera joan eta irlandarren ideia independentistak eta britaniarren inperialistak nola batu eztabaidatzeko.
Ordezkariek, hilabete luzez britaniarrekin negoziatu ondoren, 1921eko abenduaren 6an Anglo-irlandar ituna sinatu zuten, Irlandako Estatu Librea ezagutzen zuena. Estatu horrek bere parlamentu eta gobernu propioak izango zituen.
Erabateko autonomia militarra eta ekonomikoa ere ezagutzen ziren, bi baldintza nagusirekin: Irlanda Commonwealtharen (Britania Handiaren eta bere inperioaren merkataritzarako elkarte ekonomiko bat) partaide izan beharko zuen eta britaniarrek kai garrantzitsu batzuetan nagusigoa izaten jarraituko zuten. Gainera, britainarrek gobernadore bat bidaliko zuten gobernu berria, britaniako koroaren ordezkari bezala, eta Irlandako parlamentuko diputatuek, britaniako koroari fideltasuna zin egin beharko lukete.
Itunaren arabera, Irlandako Estatu Librea hegoaldeko 26 kontatuez osatuta zegoen.
Ipar-ekialdeko probintziari dagokionez, hots Ulsterrari dagokionez, berau osatzen zuten 9 kontatuetatik 6k bere parlamentu propioa izan zuten, Goverment of Ireland Act (Irlandako gobernuko legea) 1920an britaniako parlamentuak sortua. Parlamentu horretan, Irlandako Estatu Libreko partaide ez izatea aukeratu ahal zuten. Ezetz erabakitzen bazuten, britaniaren parte bat bezala jarraitzeko, bi estatuek komisio bat eratuko zuten bien arteko mugak zehazteko.
Irlandari independentzia ematen zion ituna Dáil Éireannean eztabaidatua izan zen, eta azkenean, onartua, 1922ko urtarrilaren 15ean, 64 botu bere alde eta 57 bere kontra eztabaidaren emaitza izan zelarik.
-
Irlanda irlaren zatiketa
Ulsterrekeko sei kontatu berezi horietan, orain arte ikusi denez, protestanteak nagusi ziren (populazioaren ia % 60), eta hori dela eta, Erresuma Batuaren zati politiko bat izatea bere erlijioa eta nagusitasuna mantentzeko aukera bat bezala ikusten zuten. Horrela, bere parlamentuan Erresuma Batuaren zati politiko bat izaten jarraitzea erabaki zuten. Hortik aurrera, Ipar Irlanda bezala ezagutu zen, eta bere konstituzioa, parlamentua eta barne arazoez arduratuko zen administrazio propio bat izan zituen. (Ipar eta Hego Irlandaren arteko muga ez zen erabat zehaztu 1925era arte)
Ipar Irlandaren aukerarekin, Irlanda irla zatituta geratu zen. Ipar Irlanda Erresuma Batuaren zati bat izaten jarraitu zuen, eta Hego Irlanda Irlandako Estatu Librea bilakatu zen.
Irlandako Estatu Libreak ez zuen zatiketa behin betirako gauza bat bezala ikusten, baina ez zuten ikusten Ipar Irlandako unionistek (protestanteek) Irlanda bateratu bat sortzen saiatzeko intentziorik ez zutela.
Hasiera - hasieratik, Ipar Irlandan, katolikoek (populazioaren %30-39a) bigarren mailako estatus sozial eta politiko bat osatu dute. Langabezi altua izan dute beti, eta haien ordezkariak murrizteko saioak egin ziren.
Horixe da Ipar Irlandak irlaren zatiketaz geroxtik duen ezaugarri nagusia: katoliko eta protestanteen komunitateen arteko aurkakotasuna. (zatiketaren aurretik bazegoen, baina orduan gehiago nabarmendu zen)
-
Gerra zibila
-
IRA eta Sinn Féinnaren zatiketa
Irlandako hegoaldea estatu libretzat onartu zuen ituna, ez zuen erabateko onarpena izan Sinn Féin zein IRAren barnean. Itunak talde bakoitzak bitan zatitzea ekarri zuen, zati bat itunaren alde eta bestea itunaren kontra.
Sinn Féinari dagokionez, Arthur Grifith (alderdiaren fundatzailea) eta Michael Collinsek, gehiengoa ordezkatzen zutenek, itunaren aldekoak ziren. Haien ustez, ituna lor zezaketen hoberena zen, eta berau ez onartzeak britaniarren aurkako beste gerra bat piztuko zuen, Armada Errepublikarrak (hots, IRAk) irabazi ezingo lukeena. Era berean, itunak errepublikarren helburu guztiak betetzen ez zituela aitortzen zuten, (Ulsterreko sei kontatu horiek utzi behar izatea) baina haien ustez, geroago independentzia maila altuago bat lortzeko aukera eskaintzen zien.
Itunaren aurka agertu zen Sinn Féinaren zatia, alderdiaren nagusia, Eamon de Valera, talde honetan zegoelarik, ez zuen ituna horrela ikusten, eta bere onarpenaz lotsatzen ziren. Iparraldeko sei kontatu horiek usteaz lotzatzen ziren, Irlanda osoaren batasunaren alde hainbeste borrokatu ondoren.. Hori dela eta, Eamon de Valera bere kargua utzi zuen.
IRA era berean zatitu zen. Itunaren aldekoak Irlandako Estatu Libreko armadan sartu ziren. Beste zatiak Irlanda osoaren batasunaren aldeko borroka jarraitzea erabaki zuen.
Bi taldeak, Sinn Féin zein IRAko itunaren aldekoak eta aurkakoak, berriro batzeko negoziaketak sei hilabetez luzatu ziren, baina bi mugimenduak ezin ziren ados jarri.
-
Gobernu berriaren antolaketa:
Sei hilabete horietan, itunaren aldekoek, bere onarpena lortu zutenek, estatu berria antolatu zuten. Grifith eta Collinsek, bi gobernu konplementario sortu zituzten. Grifithek, de Valera ordezkatu zuen Dáil Éireannaaren buruzagi bezala, eta Sinn Féinnaren itunaren aldeko zatiarekin gobernu bat egin zuen.
Collinsek, berriz, behin - behineko erakunde politiko bat sortu zuen, buruzagi eta politikari britaniarrek botereak traspasa ahal izateko, erakunde eta departamentuetatik Irlandako Estatu Libreko gobernu berrira.
Bi erakundeak batera lan egin zuten. Aramada eta polizi gorputz barri bat antolatzen hari ziren.
-
Gerra zibilaren bilakaera:
IRAren itunaren aurkao zatiak, 1922ko martxoaren 26an, Dáil Éireannen boterea errefusatu, eta bere organu militar betearazlea aukeratu zuten. Four Courts eraikuntza okupatu zuen 1922ko apirilaren 13an, Irlandako Estatu Librearen aurkako erasoak areagotuz, gerra zibil bat pistuz.
Itunaren aldeko indarrek errebeldeak eraso zituzten ekainaren 28an, hego irlandan bere nagusitasuna kontsolidatu eta, britaniarren presiopean, itunaren aurkakoak zapaldu behar zituztelako.
Dublineko gatazka aste batez luzatu zen, eta garaipen garrantzitsua suposatu zuen itunaren aldekoentzat. Ekainean zehar, garaipen gehiago lortu zituzten, eta hilabete honen amaierarako, hegoaldeko herrialde gehienak itunaren aldekoen menpen zeuden.
Arthur Grifith garun hemorragia batez hil zen abuztuko 12an, eta Michael Collins segada batean hil zuten.
Itunaren aurkako IRAk, gerrila estrategia berrerabiltzen hasi zen, britaniarren aurka aurreko urteetan emaitza onak eman baitzizkion: etsaiaren armada zein estatuaren azpiestrukturak erasotzen zituen (zubiak botaz, eraikuntzetan bonbak jarriz...)
Urrian, gobernuak lege berri bat kaleratu zuen, armadari botere eta eskubide zabalak ematen zizkiona. Lege horren arabera, estatu berriaren aurka aritzen zena edo armen jabeduna zena, gerra - kontseilu batean epaitu eta heriotz zigorrera zigortu zezaketen. Erantzun bezala, IRAren koronel nagusia, Liam Lynchek, itunaren aldeko buruzagi nagusiak hiltzeko agindua eman zuen. Lehenengo hilketak abenduaren 7an gertatu ziren. (Irlandako Esatatu Libreko konstituzioa urriaren 11n idatzia izan zen, eta Erresuma Batuko parlamentuaren onarpena lortu ondoren, abenduaren 6an aplikatzen hasi zen, Irlandako Estatu Librearen izaera ofiziala hasiz, hilketak hasi baino egun bat lehenago)
Hilketei erantzuteko, gobernuak ekainetik preso zituen etsaien lau ofizial hil zituen. Gertaera honen aurrean, gobernuaren aurkakoek bere atentatu - politika utzi zuten.
Gobernuaren indarren eta baliabide kopuruaren nagusitasunari esker, presoen hilketekin batera (beste 77 hil zituzten), gerra zibila gobernuaren aldera jartzen hasi zen, 1923aren hasieran.
Lynchek ez zuen IRAren tropen egoera desesperatua aitortu nahi, eta borrokak jarraiarazi zituen, gobernuaren armadak egindako atentatu batean hil zutenean arte. Bere hurrengokoa, Frank Aikenek, gatazka amaiarazi nahi zuen.
Aiken eta de Valerak, errebeldeen buruzagi militar eta politikoa, alegia, gatazken amaiera eskatu zuten, apirilaren 24an. Gobernuak ez zuen etenaldia ezagutu, eta Aikenek bere tropei armak uzteko agindu zien. Azkenean, gerra zibila 1923ko apirilaren 30ean bukatu zen. Dena den, gobernuak hilabete batzuez bere borroka jarraitu zuen Anglo - irlandar itunaren aurkakoekin.
-
Hego Irlandaren bilakaera gerra ondoren
Irlandako Estatu Librea, William Thomas Cosgrave legendakari zelarik eta estatuaren egoera “normaltzen” hasi zelarik, 1923an Nazioen Elkartean (Nazio Batuen Erakundearen aitzindaria) sartu zen.
De Valera eta bere errepublikar taldea arazoak emateari utzi egin zion, 1927ko hauteskundeen ostean, eta Dáil Éireannean parte hartu ahal izan zuten, Fianna Fáil alderdia sortu ondoren. Ondoren, de Valera lehendakari bihurtu zen, bere eginkizunetako bat Erresuma Batuko influentzia ezereztea izan zelarik.
Westminsterreko estatutua finkatu zenean, 1931n, Irlanda Erresuma Batuaren influentziatik kanpo legeak egiteko boterea izan zuen. (lehen legeak egin ahal zituen, baina Erresuma Batuko parlamentuak ere onartu behar zituen)
1936an, de Valerak senatua (Seanad Éireann) kentzea lortu zuen, bere erabakien aurka agertu ohi zelako.
1937an, hauteskunde berri batzuetan, Irlandako Estatu Librea abolitzea erabaki zuten, Eire (Irlandaren aintzineko izen gaelikoa) ezarriz, estatu subirano, demokratiko eta independiente bat bezala.
Eire neutrala agertu zen II. mundu gerran, baina, aldi berean, aliatuekiko jarrera oso irekia zuen.
1949ko apirilaren 18an, Bazkoko astelehenean (Bazkoko matxinadaren 30. betegintzarrean) Eire Irlandako Errepublika bilakatu zen, ofizialki Erresuma Batuko influentziatik eta Commonwealthetik kanpo. NBEn sartu zen, baina ez NATOn.
Garai horietan, IRA erabat debekatua zuten, baina Ipar Irlandan katolikoen eta protestanteen arteko gatazka gertatu ahala, IRAk atentatu berriak egiten zituen.
Irlandako Errepublika sortzerakoan, Irlandako hegoaldeak bere erabateko subiranotasuna aldarrikatuz, IRAk eta Sinn Féinnek bere eragina Ipar Irlandan britaniarren manupea desegitera zuzendu zuten, bateratutako Irlanda bat helburutzat zutelarik.
-
Ipar Irlandaren bilakaera
Aipatu denez, Ipar Irlandan, zatiketatik aurrera, katolikoek bigarren mailako estatus sozial bat osatu dute. Zatiketatik aurrera, eta 1940ra, Craigvanon konteak gobernatu zuen, eta oso gogor jokatu zuen katolikoen aurka.
Katolikoen eskubideak zapaltzen zituzten arlo askotan, baina protestanteak nagusi zirenez, ezin zuten ezer egin. Egoera honen aurka ez ziren geldirik egon, eta liskar bat baino gehiago izan zuten.
Gainera, urte horietan zeuden zailtasun ekonomikoek eragin gogorrak zituzten katolikoengan, generalki pobragoak baitziren. Hori dela eta, 1955ean, Irlandako Garapen Ekonomikorako Kontseilua sortu zen, arrakasta nabarmena izan zuen. Ipar Irlandarrek Erresuma Batuaren onura ekonomikoaz aprobetxatu ziren, baina ezin ziren erabat garatu ekonomikoki, gehienbat etengabeko indarkeria eta liskarren erruz.
Katoliko eta protestanteen arteko liskarrak etengabekoak ziren, baina 1960ko hamarkadaren azken urteetan, bere puntu gorena izan zuten.
Gertaera
Irlandako irlan, britaniar eta irlandarren arteko liskarrak etengabe egon dira urte luzez. Ipar Irlandaren kasuan, azken urteetako katoliko eta protestanteen arteko gatazkak ere bata bestearen atzean etorri dira. Baina 1960ko hamarkadaren amaieran hain larriak izan ziren, ze britaniar eta irlandarren arteko liskar luzeetan gertaera zehatz bat seinalatu behar balitz, puntu goren bezala, hauxe izan beharko luke.
-
Liskarren hasiera
1960ko hamarkadaren erdialdean, katolikoek jasaten zuten bereizkeria salatzen hasi ziren, gizartearen orkea hauskorra apurtuz.
1968an, Derryn, katolikoek protesta gogorrak egin zituzten, haien eskubideak aldarrikatzeko, aldaketak eskatuz. T. O´Neill lehen ministroak erreforma horien aldekoa zen, beste protestante moderatuek bezala. Baina agintzen zuen Alderdi Unionistaren zati kontserbadorea aldeketen aurka zegoen, eta O´Neill kendu eta James Chichester Clark jarri zuten, aurrekoa ordezkatzeko.
Hurrengo urtean, protestante orangetarrek XVII. mendearen bukaeran katolikoen aurka lortutako garaipenak (ik. Kausa urrunak, Jacobo II.a, Guillermo de Orange eta Boyneko guda) ospatzeko antolatzen ziren martxen ondorioz gatazka piztu zen. Martxa hauek aspaldi ospatzen ziren, urtero, Belfasten.
Belfast Ipar Irlandako hiriburua izan da irlaren zatiketatik aurrera. Han, badaude auzo batzuk non bakarrik protestanteak bizi diren, eta beste batzuk non bakarrik katolikoak bizi diren.
Martxa orangetarretan (horrela baiteritzote) protestanteak katolikoen auzoetatik paseatzen dira, aspaldiko jantziekin.
1969an, katolikoak haien auzoetatik egiten ziren martxak erasotzt harturik, kalera irten ziren, liskarrei hasiera emanez. Protestanteek kontrolatutako poliziak, abuztuaren 12a eta 15aren artean 8 katoliko hil eta 500 zauritu zituzten.
Gertakari huen ondorioz, katoliko eta protestanteen arteko gatazkak areagotu eta erradikalizatu egin ziren.
-
Irlandako inbasioa eta indarkeriaren jarraitzea
Urte berean, 1969an, tropa britaniarrak bidaliak izan ziren Ipar Irlandara, bertoko poliziari (Royal Ulster Constabulary, RUC) laguntzera. Baina, azkenean, era iraunkorrean ezarri ziren, Ipar Irlandan britaniarren nagusitasuna zihurtatzeko. Hortik aurrera, tropa britainiarrak IRAren atentatuen helburu nagusia bihurtu ziren.
IRA armadak, katolikoek bere eskubideak aldarrikatzen hasi eta berehala, atentatuak areagotu zituen.
Era berean, Sinn Féinn alderdi abertzaleak, bere saioak indartu zituen Ipar Irlandan. Aldi berean, IRAren beso politikoa bezala bere posizioa finkatu zuten.
Urte horretan, IRA taldearen barruan beste zatiketa bat gertatu zen. Alde batetik, IRA ofiziala, marxista eta independentziaren aldeko borroka politikoari garrantzi handia ematen diona, eta bestetik, behin - behineko IRA, ideologia abertzale hutsez borroka armatua defendatzen zuena. Azken talde hau izan da azken urteetan katoliko eta protestanteen arteko liskarretan, nagusiki parte hartu duen taldea.
1970eko hamarkadan, indarkeria jarraitu zuen. IRAren atentatuak areagotu egin ziren, baina britainiarren errepresioa ere.
1972ko urtarrilaren 30ean, jauskari britainiarrek jendearen kontra tiro egiteko agindua jaso zuten, Derry hiriko Bogside auzo katolikoan, jendea manifestatzen ari zelarik, eta jende asko hil zuten.
Urte horretan, eta gatazka politiko eta erlijiosoen erruz, eta Derryko gertakarien ondorioz, britainiarrek Ipar Irlandako konstituzioa eta parlamentua indargabetu zituzten, aginte zuzena ezarriz. Hortik aurrera, Ipar Irlanda Londresetik zuzenean gobernatua izan zen.
1972an, ere, Irlandako gobernuak, Irlanda bateratu baten aldekoak izan arren, IRA erabat legez kanpo utzi zuen, erabat debekatuz eta bere indarkeriazko akzio guztiak kondenatuz..
1973an, Erresuma Batuko parlamentuan onartutako lege batek Ipar Irlandari autonomia bat berreman zion, Erresuma Batuak defentsa, kanpo politika, moneta, prezio eta komunikabideetan kontrola izaten jarraitzen zuelarik. Brian Faulkner izan zen Londrestik ezarritako katoliko eta protestanteak biltzen zituen gobernu baten lehenengo buruzagia.
Urte honetan, tirabira politiko guzti hauen artean, erreferendum general bat antolatu zen Ipar Irlandan, Erresuma Batuari atzekiturik jarraitzen bazuten aukeratzeko. Katolikoek, irabazi ezin zutela zekitenez, boikota egin zuten erreferendum garaian. Erreferendumaren emaitza Erresuma Batuari lotuta jarraitzea izan zen, noski.
1974ko urtarrilean, Erresuma Batuak Ipar Irlandaren gaineko aginte zuzena kendu zuen, baina urte berean berriro ezarri zuten.
Indarkeria jarraitu egin zuen, eskema berbera jarraituz: IRAk atentatu bat egiten zuen, britaniarrek errepresioa gogortzen zuten, eta erantzun bezala IRAk beste atentatu bortitzago bat antolatzen zuen. Britaniarrek errepresioa egiterakoan, militanteen auka aritzeaz gain, Ipar Irlanda militarki okupatzen zuten.
Urte horretan, 1974an, Londres, Dublin eta Belfasteko gobernuek akordio bat eratu zuten, Ipar Irlandako egoera aldatzeko, baina protestanteek ez zuten akordio hori onartu. (Ipar Irlandatik Londresera akordioa negoziatzera bidali ziren 12 ordezkarietatik, 11 muturreko protestanteak ziren)
1976an, Belfasteko bi emkumek, Mairead Corrigan eta Betty Williamsek, Pakearen Nobel saria jaso zuten, bi komunitateak (katoliko eta protestanteak) pakean bizitzeko egin zituzten saioengatik. Esfortsu handia egin arren, ez zuen ia ezertarako balio, eta indarkeriak jarraitu zuen.
Behin - behineko IRAk (taldearen zatirik erradikalena, dudarik gabe) terrorismoa areagotzen zuen einean, muturreko protestante batzuk haiek bezala jokatzen hasi ziren, hainbat talde armatu antolatuz.
IRAko atentatu eta hilketa batzuk sona handiagoa izan dute besteak baino. Horien artean, lord Mountbattenen hilketa izan zen.
Lord Mountbatten militar bat zen, II. mundu gerran garrantzi nabarmena izan zuena. Mountbatten Ipar Irlandako ministroa zelarik, IRAk bere yatean bonba bat jarri eta hil egin zuten. Egun berean, IRAk enbuskada bat antolatu zuen, soldadu britaniar batzuen kontra. Haietatik 18 hil zituzten.Hilketa hauek Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako iritzi publikoa kolapsatu zituzten, eta denek kondenatu zituzten.
1981ean, gartzela britaniarretan (Mazeko gartzelan, nagusiki) preso zeuden IRAren kideak gose greba egiten hasi ziren, bata bestearen atzean. Haien helburu nagusia, preso politiko izaera onar zekien. Preso bat gosez hiltzen zenean, IRAk indarkeria eta atentatuak areagotzen zituen.
Bitartean, Ipar Irlandako bi komunitateen arteko zatiketa inoiz baino nabarmenagoa zen, eta ez zen aurkitzen.
1985ean, Erresuma Batuak eta Irlandako Errepublikak akordio batera heldu ziren, Gobernuarteko Konferentziari hasiera emanez. Konferentzia honen helburu nagusia, gizarte, ekonomia eta sekuritatea bezalako arloetan kooperazio handiagoa lortzea eta behin - betiko pakea lortzea zen. Gainera, akordio honen bitartez, Ipar Irlandaren gaineko britainiarren subiranotasuna onartzen zen, baina Irlandako Errepublikako gobernuari katolikoen interesak zaintzeko ahalmena ematen zion. Horretarako, Iralandako Errepublikari Ipar Irlandako gobernuan kontsulta - ardura bat eman zitzaion.
Unionista protestanteak eta talde armatu katolikoak akordioaren aurka agertu ziren, eta azkenean pikutara joateko zorian egon zen.
1986an, unionistek britaniar gobernuaren kontra eginiko greba orokorrak arrakasta handia izan zuen. Erresuma Batuak Ipar Irlandako parlamentua desegin zuen. (berriro)
Urte bereko azaroan, Sinn Féin alderdi abertzaleak Dáil Éireannen aurkako jarrera aldatu zuen, bertan parte hartzeko prest agertuz. Horrek (beste) zatiketa bat eragin zuen muturreko alderdi abertzale katolikoan: berez, Sinn Féin beti bezala jarraitu zuen (orain Irlandako Asanbladan parte hartu nahi zuelarik), baina beste taldetxo bat sortu zen, Sinn Féin Errepublikarra, Dáil Éireannaren kontra aritzen jarraitu zuena.
Bitartean, UDA (Ulster Defence Association) eta UVF (Ulster Volunteer Force) talde paramilitar protestanteek, katolikoen aurkako atentatuak areagotu zituzten. Itxura guztien arabera, bi talde hauek britaniar armadaren ezkutuko laguntza jasotzen ari ziren.
IRA ere ez zen geldirik egon.
-
Pakerako bidea
1990eko hamarkadaren hasieran, tropa britaniarrak oraindik zeuden Londonderry eta Belfasten (Ipar Irlandako bi hiri nagusienetan) patruilatzen.
Garai honetan, bi komunitateen agintariek pake - akordio bat lortzeko ahaleginak egiten hasi ziren. Sinn Féin alderdia hasierako pakerako elkarrizketetatik kanpo gelditu zen, indarkeria salatu nahi ez zuelako.
1993an, Irlandako Errepublikak eta Erresuma Batuak “Downing Street-eko deklarazioa” sinatu zuten. Deklarazio honen bitartez, Erresuma Batuak Irlanda bateratu bat onartzeko prest agertzen zen, 1921etik lehenengo aldiz Ipar Irlandaren gaineko subiranotasunari uko egiteko prest agertuz, iparirlandarrek horrela erabakiz gero.
1994ko abuztuan, Dublin eta Londreseko gobernuak, Ipar Irlandako alderdi katoliko nagusiekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, hilabete horretako 31n, IRAk baldintzarik gabeko su - etenaldia aldarrikatu zuen, pakerako negoziaketak bultzatzeko. Hemendik aurrera Sinn Féin alderdia elkarrizketetan parte hartu ahal izan zuen.
Asko negoziatu arren, ez omen ziren ados jarri. 1996ko otsailaren 9an, IRAk su - etenaldia apurtu zuen, Londresen bonba bat ezarriz. Sinn Féinek su - etenaldiaren apurketa Erresuma Batuko gobernuari leporatu zion. Haien ustez, Erresuma Batuko gobernuak baldintza zorrotzegiak exigitzen zituen pakerako negoziaketak hasteko. Atentatu hau indarkeriaren berpizkunde bat suposatu zuen, hainbat hilabetez luzatu zena eta nohiz behinkako atentatuez markatuta egon zena.
1996ko maiatzean, Ipar Irlandan hauteskundeak egon ziren, “Ulsterreko pakerako debaterako foroa” (Ipar Irlandar parlamentu antzeko bat, bere helburua pakea lortzea zelarik) osatzeko. Sinn Féin botuen % 15ª lortu zuen, baina ezin izan zuen parte hartu, Britainiarrek IRAren su - etenaldia exigitzen zutelako Sinn Féinari pakerako elkarrizketetan parte hartzeko.
1997ko apirilean, IRAk Londreseko jarduera gehienak eten zituen bonba - abisu ugari emanez. Geroago, urte bereko uztailaren 19an, talde armatuak beste tregoa bat aldarrikatu zuen, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro berriak Sinn Féin alderdia elkarrizketetan parte hartzen utzi eta gero. Gerry Adams, Sinn Féineko zuzendari nagusiak su - etenaldi lortzeko asko lagundu zuen. Muturreko talde armatu protestanteek ere denbora batez geldirik egon ziren.
1997ko abenduan, Sinn Féin muturreko alderdi abertzale katolikoak edozein indarkeria mota helburu politikoekin erabiltzea publikoki salatu eta errefusatu zuen. Horrela, pakerako negoziaketak bultzatzen saiatu ziren.
Pakerako elkarrizketak bide onetik zihoazen, eta negoziaketen aurka zeuden talde erradikal katoliko zein protestanteen atentatuek, ezin izan zituzten negoziaketak eten. Tony Blair eta Sinn Féineko ordezkariek (Gerry Adams, alderdiaren nagusia barne) bi bilera nagusi egin zituzten, 1997ko abenduaren 11n eta 1998ko martxoaren 23an, Downing Street-en (Erresuma Batuko lehen ministroaren etxean)
Lehenengo bilera hori bereziki garrantzitsua izan zen, 76 urte pasa izan zirelako horrelako bilera bat gertatu zen azken alditik.
1998ko otsailaren 20an, Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako gobernuek Sinn Féin alderdia elkarrizketetatik bota behar izan zuten, IRAk eginiko bi hilketei buruz zituzten susmoengatik. Zigor bezala, denbora batez negoziaketetatik aldendu zuten. Zigorra martxoaren 23an bukatu zen eta negoziatzen jarraitu ahal izan zuten.
Elkarrizketa guzti hauek bere etekina eman zuten, 1998ko apirilaren 10ean, pake itun bat sinatu zenean. Itun hori “Stormont-eko ituna” deritzo, Stormont-eko gazteluan sinatu zelako, Belfastik hurbil, eta inplikatuta zeuden talde politiko errepublikar zein unionista gehienek sinatu zuten, Ipar Irlandako gatazkari amaiera emanez.
IRAk ia berehala itunaren alde agertu zen, eta maiatzaren 6an, Sinn Féin sortutako Ipar Irlandako Asanbladan parte hartzearen alde ere agertu zen, baina ez zituen armak entregatu nahi izan.
1998ko maiatzaren 22an, erreferendum bat egin zen, itunaren aldekotasuna ala kontrakotasuna jakiteko. Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako populazio gehienak itunaren alde agertu zen. Pakea jadanik errealitate bat zen.
ONDORIOAK :
Stormonteko ituna sinatu zenetik Ipar Irlandan pakea dagoela esan dezakegu, eta horrek ondorio garrantzitsuena izan behar du.
Gatazka honek beste ondorio asko utzi ditu, bi irletako hiritarrengan aurki daitezkeenak. Alde batetik, bere iritzia aldatu da. Haibeste urtez luzatu den indarkeria ehundaka hil eta zauritu utzi ditu gatazkaren bi aldeetan. Horrek jendea sentsibilizatu egin du. Denborarekin, jendea mugitzen hasi zen, bere eskubideak aldarrikatuz.
Horrela, jendearen pentsamoldea eboluzionatu egin du. Orain dela urte batzuk katolikoak eta protestanteak oso txarto konpontzen ziren, baina gatazka honen ondorioz, eta azkenean bakea lortzearen ondorioz jendeak besteak toleratzen eta onartzen ikasi du.
Hau guztiaren beste ondorio bat Ipar Irlandan gertatutako aldaketa politikoa da. Gatazkan zehar, Ipar Irlandako parlamentua behin baino gehiagotan desegin eta berrezarri zuten. Stormonteko itunean finkatzen zenez, Ipar Irlandan gobernu autonomiko bat sortu da, orain dela oso gutxi, itunaren sinatzearen ondorioz. Gobernu autonomiko honi jadanik botereak pasatu dizkiote, eta hezkuntza, osasuna, nekazaritza, eta errepideak, besteak beste, jadanik bere kabus zuzen ditzake. Erresuma Batuko gobernuak, beste batzuen artean, defentsa eta kanpo harremanak oraindik kontrolatzen ditu. Gobernu autonomiko honekin, Erresuma Batuko zatien artean autonomia handiarik lortzen duen lurraldea da.
Ipar Irlandako gatazkan lehenengo aldiz, gobernu bat eratzea lortu dute, alderdi politko guztien ordezkapena daukana, talde paramilitarrekin lotuta daudenak barne. (Sinn Féin, adibidez)
Aldaketa guzti hauen adibide nabarmen bat IRAko nagusi militar ohiak, Martin McGuinnessek gobernu berrian Hezkuntzako Ministro bezala hartu duen postua da. Hau ere gatazkaren konponbidearen ondorio bat da, eta pakearen sinbolo bat bihurtu da, hiltzaile bat pakearen alde aritzen hasi bait da.
Bibliografia
-
Enciclopedia Microsoft ® Encarta ® 99, Microsoft Corporation, 1999
-
Enciclopedia Microsoft ® Encarta ® 2000, Microsoft Corporation, 2000
-
Hiztegi entziklopedikoa, Elhuyar, Usurbil, 1993
-
Euskal hiztegi entziklopedikoa, Klaudio Harluxet Fundazioa, Donostia, 1995
2
Descargar
Enviado por: | Javier Larrea Y Otros. |
Idioma: | euskera |
País: | España |