Economía y Empresa


Ekonomia 1833-1874 # Economía


AURKIBIDEA

ESPAINIA-KO EKONOMIA ORRIALDEA

SARRERA .................................................................... 2

MODERNIZAZIO GELDOA ........ 3

NEKAZAL SEKTOREA.................... 4

DESAMORTIZAZIOA ........................ 6

INDUSTRIA........................................................ 9

EUSKAL HERRIA ................................................ 13

SARRERA OROKORRA

G

arai honetan, 1833. Ondoko urteetan bezala, Espainiako ekonomia oso atzeratua egongo da eta beste nazioekin konparatuz gero geldikorra azaltzen zaigu. Egoera honen zergatiak eremu zabalago batean aurkitzen ditugu: Iberiar Penintsula, mundu mediterranearrean bezala, baztertua gelditzen da ekonomi arloan Aro Modernoan. Prozesu honen jatorria Erdi Aroan egon arren, XIX. Mendean Ipar aldean asmatutako teknikak, nekazaritza eraldatzekoak batez ere, ez dira Hego aldean ongi egokitzen. Industrializazioa ere inportatu beharrean aurkitzen dira eta Ingalaterran edo Frantzian baino askoz ahulagoa izango da.

Karlos IV. aren erregealdia hasten denean bere aitarekin sortutako ekonomi aurrerakada etenda dago eta Frantziaren aurka eta gero aldeko guduen ondorioak oso txarrak izango dira:

  • Zenbait hiri triskatu eta deuseztatu egin zuten: Zaragoza, Badajoz, Donostia,...

  • Populazioak ere galerak sufritu behar izan zituen.

  • Lantegiak, bai pribatuak, bai publikoak,desagertzen dira.

  • Komunikabideak zaindu gabe eta batzutan erabiltezinak gelditu ziren.

Nazio aberastasun eta kapitala txikitu egin zen: baso eta uzta asko erre egin ziren, gudaroste frantziarra mantendu behar, eta abar...

Azkenik, aipatu behar den Erregimen Zaharraren berrezarketak (1814ean) ekonomiaren bilakaera geldiaraziko duela.

NEKAZARITZA

Lehen aipatu dugun bezala nekazal erreforma ilustratuak gelditu edo atzeratu egingo dituzte, baina hala ere erreforma hauek oraintxe hasten dira beren fruituak ematen, horregatik produkzioa handituko da eta hazkunde demografikoa mantentzeko gauza izango da.

Abelazkuntzarako hazkunde demografikoa kaltegarria da: giza-elikadurarako lur gehiago erabiltzen da eta larre naturalak gutxitu egiten dituzte.

INDUSTRIA

Espainia industri arloan Europako nazio atzeratuenetariko bat izango da eta dauden mugimenduak edo fabrikak salbuespenak dira: 1833. urte arte Kataluniako kotoi industria da ekonomi sektore; Ingalaterratik inportatu behar izan zituzten makinak eta produkzio antolaketa.

Bere merkatu naturala Amerika zen, baina 1823an koloniak galdu eta ondoren barruko eskaera asetzen saiatuko dira.

1820an Jenny eta geroxeago Mule Jenny (azken hau ur-indarrez baliaturik) erabiltzen ziren Bartzelonan.

1830ean Lurrin makinak jarri zituzten.

FINANTZA SAILA

1829. urte arte Banketxe bat, San Karlos deitutakoa, zegoen. Urte horretan San Fernando izenekoa sortu zen, baita komertzio arautegia egin eta publikatu ere, Noski, neurri hauek oso txikiak izan arren, garrantzi handia izan zuten ekonomia berpizteko

EKONOMIAREN MODERNIZAZIO GELDIA:

ATZERAPEN FAKTOREAK

Gure ekonomiaren aroak bi zatitan bana ditzakegu; XIX. mendean hazkunde motela eta Europaren aldean zeuden aurrerakuntzen aurrean, alde handia, eta XX. mendean hazkundea eman ondoren lehenago zeuden alde horiek murriztu zituen aroa.

XIX. mendean, hiru garai aipa daitezke:

-1800-1840. Ekonomiaren geldialdia

-1840-1860. Susperraldi motela

-1860- 1900. Ekonomiaren susperraldi etengabea.

XIX. mende hasieran iraultza dagoeneko Europaren iparraldean emana zegoen nekazaritza alorrean. Hemen abeltzaintza eta nekazaritza intentsiboa ematen ari zen. Baina hegoaldeko lurraldeetan lehenagoko moldeak jarraituz, ematen zuten laborantza, urtero txandaka aldatuz eta ekoizpen maila apala zutela bere fruitu. Europaren iparraldean ez bezala, Europaren hegoaldeko biztanleriaren bi heren nekazari edo abeltzainak ziren eta hauek ateratako etekinak, nekazari bakoitzak bere mantentzearren erabiltzen zituen. Industriaren eskaintzari erantzuna emateko merkatu honek etekinak eman behar zituen, baina Europako hegoaldean honek ez zuen kapital iturri gisa balio.

Beste faktore bat urbanizazio progresua izan zen. Herioz tasa handia zegoen garai honetan eta landa biztanleen hiritartze prozesuari geldialdi ematen zion, izan ere, herioz hauek mugatzen baitzuten beraien urbanizazio progresua. Lurren topografiak eta pobreziak ere ondorioak izan zituzten laborantzaren garapenean. Heriotza tasa handiak landa biztanleen hiritartze prozesua oztopatzeak, hirien urbanizazio prozesua motelduko du. Hegoaldeko herrialdeetan hezkuntzak eta alfabetazioak Iparraldeko herrialdeetan baino maila apalagoa dute eta hori oztopo handia da industriaren garapen azkarra ziurtatzerakoan. Hona hemen honen eskema:

- Espainian %80 analfabeto (garai honetako media)

- Frantzian %32 analfabeto ( garai honetako media)

-Ingalaterran %50 analfabeto (garai honetako media)

Zerga sistemak ere garrantzi handia izan zuen ekonomiaren atzerapenek bere egiturak ekonomiaren garapena moteltzen zutelarik.

NEKAZAL SEKTOREA:

NEKAZAL IRAULTZA LIBERALA ETA NEKAZAL KRISIA

Lurjabetzaren eta esplotazioaren sistemaren berrikuntzak

1835-1860 artean, gobernu liberalek erreforma prozesu bat egiten hasi ziren lurjabetzaren estrukturaren barruan, jabetzaren eta lur esplotazioaren estruktura berritzeko asmoz. Neurri hauek zuzenean lotzen dira ilustratuek ( Jovellanos-en taldea bereziki) nekazal erreformei buruz pentsatuta zutenarekin. Hauengan ekonomi liberalak eragin handia zuen eta pentsatzen zuten lurren jabeak askatasun osoa eduki behar zutela lurrekin, hau da, lurrak erosi, saldu, landu etab.

Jabetza tipo berri honekin lantzeko modu berriak lor zitezkeela pentsatzen zen, lurjabeak produktibitate handiagoa lortuz. Produkzio hau ahalik eta merkatu zabalen batean komertzializatu behar zen.

Jabetza berri hau lortzeko, gobernu liberalek nekazal estruktura berritu behar izan zuten, hainbat lege berri sortuz, lurren erabileran askatasun osoa lortu arte. Lege hauekin kendu zen:

  • Jabetzaren erlazioak famili nobleetan maiorazgoen abolipenaren bidez.

  • Elizaren jabetza “esku hilen” (manos muertas) forman.

  • Erregimen zaharreko jabetza mota ( lurjabearen eta nekazariaren arteko erlazioa,lurren banaketan).

  • Herri-lurren jabetza forma.

  • Lege hauek 1808-1812 artean izan ziren lehen aldiz aldarrikatuak Jose I eta Cadizko Gorteen gobernuengatik. Hauek ezartzeko gorabeherak izan zituzten, baino azkenean, 1835ean lege horiek ezartzea lortu zuten.

    Lurjabetzaren estatutu berria

    1836an lurjabeari askatasun osoa ematen zien Cadizko Gorteetan sortutako legeak baieztatzen dira. Lege hauen ustez, lurjabeak askatasun osoa zuen eta Estatuak ezin zuen erabaki produktuaren, jornalaren etab. en prezioa, lurjabeak baizik.

    Krisia Espainian eta honen ondorio ekonomiko eta sozialak

    1882tik aurrera europar krisi ekonomikoa Espainian antzematen hasi zen: Zerealaren prezioen jaitsiera nabarmen bat egon zen eta nekazariek arazoa aztertzen hasi ziren eta konpontzeko zerbait bilatzen. Egoera okertzen jarraitu zuen 1895 arte eta laster iritsi zen kezka berri bat: 1890etik aurrera mahaszorriaren agerpena.

    Krisi honen ondorio ekonomikoak hauek izan ziren:

  • Penintsularen barrualdean zeuden gari landaketek merkatu europarra galdu zuten, landatzeko azalera txikitu zuten, eta ondorioz zerealaren produkzioa asko jaitsi zen.

  • Mahastien jabeak asko larritu ziren hauen produkzioa zerora jaitsi zenean. Ondorioz, inbertsio handiak egin behar izan zituzten berriro landatzeko.

  • Krisi ekonomikoak ondorio sozial batzuk sortu zituen eta nekazaritzarengandik bizi ziren talde sozial desberdinak horrela afektatu zituen:

  • Jabeek ikusi zuten nola jaisten zen beren lurren prezioa eta era berean errentapena.

  • Latifundioen jabeen errentapena oso baxua zenez, beren lurretan lana egiten zuten nekazarien soldata asko murriztu zuten.

  • Landatzaile txiki eta ertainak, produkzioaren zati bat merkatuan inbertitzen zutenak, egoera desesperatu batean aurkitu ziren: Beren aurrezkiak agortu ziren, eta zorrak oso handiak zirenez, lurrak saldu behar izan zituzten, eta kasu askotan, Ameriketara emigratu z

  • DESAMORTIZAZIOA

    1811-1813 bitartean Cadiz-ko gorteetako diputatuek nekazaritzako eta hirietako lur sailak, inoren esku egotea erabaki zuten. Horretarako nobleen, elizaren eta udalaren lurrak desamortizatzea erabaki zuten. Juan Alvarez Mendizabalek desamortizazioaren hirugarren faseari ekin zion, lehenago Godoyk eta Cadizeko gorteetan erabaki ziren.

    Nobleentzat maiorazgoaren desagerpena 1836. Urtean ezarri zen. Lege honen arabera oinordekotzaren bidezko lurrak desagertu zirenez, lur jabeek beraien lurrak sal zitzakeen.

    Jaurerriak gutxitzearen legeak kutxu iraultzailea zuen, Iraultza frantsesean baserritarrak jauntxoen lurrak lantzeko pagatzeari utzi zioten. Honek baserritarrak lur hauen jabe izatera pasatzea ekarri zien. Lege hau ezartzea oso luzea izan zenez tentsio momentuak sortu ziren. Azkenik nobleen jaurerriak desagertuko dira, lur komunaletan bihurtuaz baina zergen dirua kobratzeko eskubidea ez zuten galdu. Baserritarrek jaurerrien desagerpenarekin ordaindu beharreko zergak ere desagertuko zirela uste zuten baina ez zen horrela izan.

    Lehiaren funtsa, lurren berezko jabeak nork izan behar zutenean dago. Estatuak arbitro lanak egin zituen lehia honen aurrean, nobleei aurre egiten ez zen ausartu eta justizi tribunalek erabaki beharko du kasu partikular bakoitzean nork zuen arrazoi.

    Herri lurren desamortizazioa

    1854-1856 artean gobernatu zuten gobernu liberalek, azken prozesu desamortizatzailea abian jarri zuten. Honela elizaren eta herri lurrak salgai jarriaz.

    1855eko maiatzaren 1eko legeak udaletxeei errentan zituzten lur komunalak salgai jarrarazi zioten, beste aldetik herritar guztien artean erabiltzen zituzten lur komunala ezin zitezkeen sal. Herri lurren arteko lurrak elkar desberdintzea zaila izan zen, urte batzuetan herri lur batzuk errentan egoten baitziren eta beste urte batzuetan ez. Udaletxe batzuk honetaz aprobetxatuaz lur kopuru handiak salgai jarri zituzten.

    Elizlurren desamortizazioa

    Elizaren lurrak probintzi bakoitzean subasta publiko bidez salduak izan ziren, diru gehien ordaintzen zuenarentzat izango ziren lurrak. Erosleak bi modutara ordain zezakeen estatuari:lurraren balioaren 1/5ª

    Momentuan patuaz eta hurrengo hamabost urteetan beste guztia kuoten bidez ordaintzea ala estatuari zor tituluak itzuliaz.

    Lur hauen balioa metalikoan ordaindu behar izaten zen, diru honen %10ª estatuaren eskuetara pasatzen zen, diru hau zor publikoa gutxitzeko erabiltzen zuen. Gainontzekoa udaletxeen eskuetara pasatzen zen, diru honekin estatuaren zor tituluak erosi behar zituen.

    Desamortizazioaren helburuak

    Mendizabalen desamortizazioaren helburu nagusiak gerra karlista irabaztea eta zor publikoa ezabatzea izan ziren. Isabel II aren tronoa bermatu behar zuen, hau bermatzeko ezinbestekoa zen gerra karlista irabaztea beraz diruaren beharra zuen armada indartsu bat eratzeko, horretarako herri lurren eta eliz lurren desamortizazioa bultzatu zuen. Era berean, estatuaren sinesgarritasuna indartzeko (gerora atzerriko erakundeei kreditua eskatzeko asmoz), herri zorra ezabatu edo, behintzat, murriztu beharra zegoen.

    Ekonomia 1833-1874 # Economía
    Ekonomia 1833-1874 # Economía

    Desamortizazioaren ondorioak

    Ondorio sozialak:

  • Elizarentzat desamortizazioa oso golpe ekonomiko gogorra izan zen. Klero erregularreko partaide kopurua asko gutxitu zen. Klero sekularra berriz estatuak ematen zion diru apurraren menpe egongo da.

  • Goi nobleziak ez zuen bere oinarri ekonomikoa galdu. Estilo feudaleko beraien lurrak propietate burgesetan bihurtu ziren.

  • Lur jabe handiak nobleziarekin batera gora jo zuten. Talde hau hirietako goi burgesiak osatzen zuen. Beraien dirua elizaren lurrak erosten inbertitu zuten. Hauek nobleen moduan ez zuten enpresa kapitalistarik sortu. Ez ziren lurra lantzeaz arduratzen, hauen errentatik bizi ziren.

  • Errentari handiak batez ere Andaluzian emango dira. Nahiago izan zuten nekazari txikien artean zituzten lur errentatuetatik nekazariak bidaltzea eta hauen tokian latifundio batzuk eratu zituzten.

  • Diru apur bat zuten baserritarrek desamortizazioan salgai jarri ziren lur zati batzuk eroi ahal izan zuten baina hau oso kasu gutxitan topa dezakegu.

  • Errentan bizi ziren nekazariek beraien bizi maila txartzen ikusi zuten. Lur jabeak aldatzen ziren bakoitzean errenta diru kopuru ezberdinak patu behar izaten zituzten, beste kasu batzuetan lurjabeek errenta kontratua deusezten zuten.

  • Esku lan merkeko langileen kopurua asko handitu zen. Hauek oso egoera txarrean bizi ziren, oso diru gutxi irabaziko dute, gainera langabetuen kopurua gora joango da.

  • Ondorio ekonomikoak

    Lurren jabe berriek dirua irabazten hasi nahi zuten beraien lurren bidez.

  • Landutako lurren kopurua handitu zen, batez ere zerealei zegozkienak.

  • Zerealen produkzioak gora egin zuen.

  • Gariaren produkzioaren gorakadarekin merkataritza indartu zen

  • Garia eta irinaren esportazioak garrantzia hartu zuen.

  • Ardotarako mahatsaren produkzioa handitu behar izan zen Europatik eskaera ugari baitzeuden.

  • ..

    .

    .

    .

    .

    .

    INDUSTRIA ESPAINIAN ( 1833 - 1874 )

    Orokorrean garai honetan industrializaziorako baldintza egokiak ematen ari ziren . Oso merkataritza zabala eta diruarekin teknologia berrietan inbertitzeak batak bestea konplimentatzen zituen bi kontzeptu ziren. Garai honetan produktuen trafiko askea zabaltzen hasia zen. Honek produktu kalitate zein prezioaren hobekuntza zekarren.

    Amerikako lurrak galduak ziren, eta honek suposatzen zuen diru galeraren aurrean industrian inbertitzen konponduko zela uste zen. Espainian industrial iraultza oso azkar hasi zen. Belgika, Frantzia edo Alemania baino askoz ere azkarrago. Baina hainbat faktorek eraginda oso hazkunde motela izan zuen. Honek porrot ikaragarria suposatu zuen. Hala ere urrats batzuek emanak ziren.

    Hazkunde motela izanaren zergatia, bi arrazoietan finkatzen da. Espainiar industria “jaioberria” -k gehiegizko dependentzia zuen barne merkatuaz eta ginera gaizki antolaturiko merkataritza zen.

    Honetaz gain aipatzekoa da ere espainiar industriak finantzatzeko arazoak egon zirela. Estatuak oso berandu erdietsi baitzituen merkatu liberalerako oinarri ekonomikoak. Barne bankua sortzekoa zen oraindik, eta finantza onik gabe industriak ezin zuen teknologikoki aurreratu.

    Orain garai honetan sektore ezberdinetan eman zen hazkundea azalduko dugu.

    1.-Siderurgia

    Kalitatezko materialak egitean ikatzaren beharrak, ikatz-hobietatik gertu kokatuarazi zituen Industriak. Espainian hala ere ikatz hobi urriek ez zuten nahi aina ikatz. Horregatik etekin murriztuak ematen zituen industria honek. Ordean burdin asko zegoen baino ez ordea material honen eskari handirik.

    Malagan lehengaiak lortzeko egoera aproposak zeudenez, lehen labe garaiak altxa ziren. Baita Asturiasen ere, hemen industria hau suspertzeko interesa baitzegoen.

    Baina merkatu hau bultzatuko duena aurrerantzean izango da, Ingalaterrako merkatariekin eginiko akordioen bitartez. Ingalaterratik, Bizkaian kantitate altuetan zegoen burdina nahi baitzuten.

    2.-Ehungintza

    Sektore hau Katalunian eduki zuen bere suspertzea. Garraio sare eraginkorrak eta gobernuaren babes politikak, manufakturak erraztu zituen.

    Sektore honetan aurrerapen handiak eman zituen. Indar hidraulikoa eta Ingalaterrako teknologiarik aurrerakoiena kopiatuta Katalunian lehenengo oihal-makina mekanikoak jarri zituzten.

    Teknika berriekin industriaren gastuak altuak ziren eta honetarako espresa mota berria azalduko da. “Elkarte Anonimoa” delakoa. Prezioak orduan konstanteki jaisten hasi ziren.

    Nazio osoko monopolio izatera iritsi zen, eta bere produkzioa erritmo oso azkarrean igo zen.

    3.-Industria txikiak

    3.1Elikagaien industria

    • Metalezko arrabolen bidezko errotak irinaren industria suspertu zuen.

    • Prentsa hidrauliko bidez, oliba-olioaren eskaria asetzeko adina produzitzen zuen.

    • Mahastien produkzioaren igoerak, ardoaren esportazioa ekarri zuen.

    3.2 Industria kimikoa

    • Industria honek besteak hornitzen zituen. Laborarientzako produktuak, ehungintza, meatzea...

    3.3 Industria mekanikoa

    • Industria honek besteak hornitzen zituen makinariaz. Ontziolak, mekanika elkarteak,

    4.- Energia

    Garai honetan ikatza zen energia iturria industrian. Aitzitik egurra etxeetan. Ikatza iraultzaren ikur bihurtu zen ( baporeetan ) , abere, urak edo haizeak eragindako energiak baztertuaz.

    Euskal Herrian eta Katalunian energia hidraulikoak gora egin zuen eta 1874. urtean zentral hidroelektrikoen sorrera

    5.- Meatzaritza

    Aztertzen ari garen garaiaren amaieran emango dira, ustiapenarentzako lehen urratsak.

    Aberastasun handiak bazituen ere Espainiak ez zituen ongi ustiatu 1866. urte arte. ordu arte ustiapenerako baldintza txarrak baitziren. Besteak beste, Koroaren meatz jabetza, kapital eza eta teknika alorrean aurrerapen urriak.

    Teknologia berriek susperraldia ekarriko dute. Hegoaldean, eta Kantauri aldean.

    6.- Garraiobideak

    Itsasoan portuen arteko garraioa eta ubideen artekoa suspertu zen bitartean, lehorrean errepide eta trenbidearen sorrera aipatu behar dira.

    6.1.- Burdinbidearen zuzpertzea.

    SORRERA

    • Garraiobide honek, material kantitate handien garraio azkarra eta merkea suposatzen zuen. Horregatik estatuaren lehenengo ahaleginek (1844) ezerezean gelditu baziren ere bigarrenean progresistak gobernuan zeudelarik (1854) , lege berrien bitartez, burdinbidearen hazkundea bideratu zuten. Estatuak burdinbideen enpresa egileei errentagarritasun ziurtatua ematen zien.

    • Honela urtero handituz zioan Espainiako burdinbidea. Estatuaren eta kanpo diruaren laguntzaz.

    • Oso garrantzitsua izan zen trenaren sorrera. Trenaren inguruan zeuden herriak izan zuten suspertzea, trenbidetik urrun geratzen zirenak baino handiagoa izan baitzen.

    FINANTZAZIOA

    • Espainian egin zen inbertsiorik garrantzitsuena izan zen. Industrian baino 6 aldiz gehiago inbertitzen zelarik

    • Honen zergatia, estatuak ezarritako neurrietan aurkitu behar dugu. Urteko %6ko etekin minimoa eta trenbideko materialen inportazio askea izan ziren bi neurri garrantzitsuak.

    • Gobernuak honetarako behar zen dirutza (estatu inbertsioaren % 16ª) desamortizaziotik lortua zuen.

    ERAIKUNTZA

    • Burdinbideen eraikuntzarako gobernuaz gain, hainbat elkarte pribatuek parte hartu zuten, gehiengo frantsesa zelarik.

    • Frantsesen laguntza oso garrantzitsua izan zen burdinbideen eraikuntzarako. Baina frantsesek lortua zituztelarik jada bi lege progresista garrantzitsu ( Kredituarena eta Burdinbideena) , interes handiak zituzten inbertsio honetan. Ez bere errentagarritasunarengatik, baizik eta hemen inbertitzeak zekarren estatu subentzioen parte hartze zuzena nahi zuten.

    6.2.- Errepideak

    • 1840.urtetik aurrera errepide berriak eraikitzeko plan berri bat sortu zuten

    • Garai honetan zaldi gurdi bidezko garraioa zen erabiliena.

    7.-MERKATARITZAREN SEKTOREA

    Penintsulako barne- merkataritza eta kanpo-merkataritza bereiz daitezke.

    7.1.Barne merkataritza- Espainiako barne- merkataritza eskualde merkatu batzuetan zegoen banatua. Merkatu hauetan prezio aldaketak zeuden. Adibidez: Itsas portuetan inportatutako garia merkeagoa zen barnekaldean ekoiztutako garia baino.

    1840-41 Euskal Herriko aduanak barnekaldetik kostaldera eraman ziren.

    7.2. Kanpo merkataritza- Koloniak galdu ondoren krisi larrian murgildu zen kanpo-merkataritza 1830. urtean. Espainiak manufakturatutako produktuak esportatzen zituen kolonietara eta lehen gaiak inportatzen zituen Europako merkatuetara esportatzeko. XIX. mendearen bigarren erdialdean gorabera handia izan ziren merkataritzan.

    7.3. Ordainketa-balantza- Ekonomiaren bilakaerak zorrak zekarren. Atzerriko kapitalak inportatzen ari ziren baina prezio bat ordaindu behar zen haien truke.

    8.-Bankuen sektorearen sorrera:

    Espainian sortu zen lehenengo bankua, Banco Nacional de San Karlos izan zen 1772. urtean. urte batzuk beranduago banku gehiago sortzen joan ziren baina banku berri hauek akatsa eta gorabehera asko ondoren desagertzen joan ziren. 1856. sortutako lege baten arabera jaulkipen bankuak ziren, dirua emititzeko eta maileguak egiteko ahalmena zutenak.

    1868. urtetik 1914. Urte artean bankuak kontsolidatzen joan ziren. Hauen artean eta zegoen garrantzitsuetariko bat Banco de Bilbao zen 1857. Urtean sortua.

    Bigarren fase honetan Banco de España bankuaren esku geratu zen diru-papera jaulkitzeko monopolioa eta Banco Hiptecario sortu zen. Azkenik, krisia gainditu zuten bankuek industria-enpresei begira hasi ziren.

    9-Enpresariak:

    XVI. mendean Espainiako enpresek ez zuten botere handirik, batetik atzerritarrak protagonismo handia zutelako eta bestetik enpresariek estatuaren babespean egiten zituztelako beraien negozioak.

    XIX. mendean jadanik enpresarien sektorea oso ahula zen. Honen eragina izan zen meatzaritzan eta siderurgian atzerriko konpainia partaidetzaren eraginez. Beste sektore batzuetan atzerriko enpresen eragina txikiagoa zen.

    Ia enpresari guztiak babes-politikoaren alde zeuden, ala nola Gaztelako nekazari-enpresariak, Kataluniako kotoi-enpresariak, euskal siderurgiakoak […]

    XIX. Mendeko ekonomia Euskal Herrian:

  • Sarrera

  • Espainia guztian bezala egoera nahiko txarra zen. Kostaldeko eta barrualdekoen arteko desberdintasunak ekonomi bilakaeran aurkituko ditugu: Bizkaia eta Gipuzkoa merkataritza eta industria tradizionalean oinarrituak dauden bitartean, Nafarroa eta Araban nekazaritza da nagusi, eta nekazaritza tradizionala gainera, inongo aldaketarik gabekoa. Horrez gainera, kalte handia egin zuten Zaragozatik etorri ziren izurriteek 1750 urte inguruan.

    Garai honetan beste probintzietan egin ez zen desamortizazioa Euskal Herrian egin zuten, Frantsesen aurkako guduek sortutako udal zorrak ordaintzeko. Batzuetan arrazoi hau jauntxoen aitzakia besterik ez da izango, horrela haiek usalurren jabe egingo dira lur horiek merke erosiz.

    Desamortizazioaren ondorioa oso latza da nekazari txiki eta maizterrentzat haien ekonomiaren osagarri baitzen usalurra (larre, gaztaina, egur, ezkurrak... ateratzen zituzten handik)

    • Araban herri lurren %79 saldu zuten. Gasteiz eta udal nagusiak izango dira saltzaile gogorrenak

    • Bizkaian ez da hainbeste saltzen guduaren kalteak ez baitziren hain handiak izan.

    • Gipuzkoan ere %70a gutxi gorabehera saldu zuten, baina ekintza honen bidez lortu zuten dirutza. Araban baino 3 bider handiagoa izango da.

    • Nafarroan desamortizazio zibilak ez zuen eragin handirik izan orohar, bai, ordea, elizaren lurrarekin egindakoak. 1820an zenbait konbentu konfiskatu eta gero saldu egin zituzten batez ere liberal funtzionarioen artean.

    Bizkaia eta Gipuzkoako merkatal burgesia izan zen, industria berritze bat eman zedin diru sarrerak egin zituen lehenengoa. 1841. Urte inguruan industria berri hau finantzatzeko oinarriak ezartzen hasi ziren.

    1872-76. urte bitartean Euskal Herriko hazkunde ekonomikoa hasten da, industri berri bat sortzeko asmoz eta burdina handikiro esportatzen hasiz.

    1841. urtetik aurrera Bizkaiko eta Gipuzkoako merkatal burgeseriak industri ekintza berrietan dirua sartzen hasten dira.

    Bizkaiko berriztatze ekonomikoa Pradera Anaien bezalako gizonen eskutik hasi zen, hauek 1838.ean Ibaizabal ibai ertzean, burdinki ekintzara zuzenduko zen industri berri bat sortu zuten, gaur egun Euskal Herriko lantegi zaharrena dugu hau.

    1841.ean “Santa Ana de Bolueta” delako lantegia Bilboko merkatari talde batek sortu zuen.

    1843 urte arte, Euskal Herrian, akzionisten elkarteen lana izan zen errege-bideen eraikuntza. Baina gero Diputazioek hartu zuten lan hau egiteko ardura, sare trinko bat osatuaz.

    1855.ean, burdinki esportatzailea zen Ibarra familiak, “Nuestra Señora del Carmen” lantegia jaso zuen.

    1857.ean Tutera-Bilboko trenbidearen sorrerarekin. Finantziari mailan 1857.ean Bilboko Bankua sortuko da Bilbon. Bigarren Gerrate Karlista ondoren ere euskal kreditu elkartea izan zena.

    1865.ean Bizkaiko burdin esportazioa eta ustiapen ugariak hasten dira. 1874. urtetik aurrera Euskal Herrian, Bretainia handiari burdin salmentan ateratako etekinak kapital akumulazio bat sortzen du.

    Aurrerapauso handia egin zen ekonomi arloan, enpresa eta honelako eraikuntza ugariren sorrerarekin.

    HISTORIA XIX. MENDEKO EKONOMIA ( 1.833 -1.874)

    • 8 -

    Ekonomia 1833-1874 # Economía




    Descargar
    Enviado por:Aitor
    Idioma: euskera
    País: España

    Te va a interesar