Música
The Beatles
Aurkibidea
The Beatles taldearen bizitza.....................................................................1-2or.
Biografiak..................................................................................................3-6or.
The Beatles-ak 1963an..............................................................................7-8 or.
Rock-a eta Pop-a........................................................................................9or.
Ekarri dugun musika eta Iritzia.................................................................10or.
The Beatles taldearen bizitza:
The Beatles taldea, ez zen bapatean sortu. Dena The Quarrymen musika taldea sortu zenean hasi zen. Talde hau, Liverpoolen jaio zen, eta liderra John Winston Lennon zen bere auzolagunekin jotzen zuena: Pete Shotton, Nigel Walley eta Ivan Vaughan. Batzutan ere, eskolakideak taldera sartzen ziren edo taldetik kanporatzen. Dantzetan eta parrokien ospakizunetan jotzen zuten. Parrokietako ospakizun horietako batera, Ivan Vaughanek bere lagun bat gonbidatu zuen: Paul McCartney.
1957an, Paulek 14 urte bakarrik zituen eta ospakizun hartara joan zen, baina ez pentsa The Quarrymen taldea ikustera joan zela, neskak konkistatzera baizik. Aktuazioa eta gero, Pauleri The Quarrymen taldeko kitarra bat utzi zioten eta jotzen hasi zen. Taldekideak, ahozabalik gelditu ziren kitarra afinatzen zekielako. Kualitate hau, ez zuen taldeko inork oso ondo menperatzen eta horregaitik gelditu ziren hain hunkiturik. Egun batzuk geroago taldean onartu zuten.
Paul eta John, oso lagun onak egin ziren antzeko gauza gutxi izan arren. Nahiz eta lehenengo urteetan bakarrik konposatu zuten, lehenengo urtean 100 kanta baino gehiago idatzi zituzten. Abesti hauek galdu egin ziren, Jane Asher, Paulen neskalagunak, McCartneyen Londreseko etxean garbiketa egin eta bota zituenean.
Paul The Quarrymen taldean sartu zenean, noiz eta nola jo behar zen agintzen hasi zen eta honegatik taldeko musiko zaharrenak (taldean denbora gehiago egon zirenak) kanporatzen hasi ziren. Hauek beste batzuengatik aldatu ziren eta zaharretatik bi gelditu ziren: Lennon eta McCartney.
George Harrison Paulen laguna egin zen bere familia McCartneyen auzora bizitzen joan zelako etxez aldatzeagatik.
Harrison Paul McCartneyekin aurkitu zenean, George oraindik ez zen oso ona kitarra jotzen besteekin gonbaraturik, taldekideak oso onak baitziren. Urte horretan, 1959an hain zuzen, taldea izenez aldatu eta “John and the Moondogs “ izan zen.
George-ek , “Ranchee” deituriko abesti bat jo zuen taldekideentzako. Hoberen jotzen zuen kanta zen, baina ez zuten onartu. John and The Moondogs taldeak jotzen zuen toki guztietara jarraitzen zituen Harrisonek, eta ezagutzen zutenez, batzutan ordezko bezala jotzen uzten zioten eta noizbehinka bakarlari bezala. Denborarekin eta inor konturatu gabe, George taldean sartu zen.
Lehenengo John and The Moondogs, ondoren Long John and the Silver Beatles, eta gero Silver Beatlesen utzi zuten taldeko izena. Stu Sutclifferi “beetles” (kakarraldo) izena bururatu zitzaion. Izen honez oroitu zen The Crickets (kilkerrak) izeneko taldeari erantzuteagatik. John hitz jokuetan ona zenez, “Beatles” izena bururatu zitzaion Musika Beat-etik hartuta. “Silver” hura, Beatles-eri laguntzeko jarri zuten.
Denbora zertxobait igaro ondoren, kontratu bat sinatu zuten Hamburgora joateko.
Hamburgorantz joaten zirenean, bi berri garrantzitsu gertatu ziren: taldeko izenaren “Silver” desagertu zela eta Pete Best taldean bateriajole bezala sartu zela. Beatlesak urteak zirela ezagutzen zuten Pete, baina bateriajole berria zen.
Hamburgon, Stu Sutcliffe-ek taldea utzi zuen artea ikasteko eta Astrid Kirschner-ekin eskontzeko.
Alemaniatik 1960ren bukaeran joan ziren eta 1961ean itzuli ziren Tony Sheridan bokalistarekin grabatzeko.
“Teddy boys” bezala jantzita (beltzez eta larruzko kanperekin), musika motak aldatzen joaten zaizkie: Harrison-eri Countrya gustatzen zaio, Paul-eri standarra eta John-eri intelektual kuriositatea hasi zitzaion.
Liverpoolera itzuli zirenean, The Cavern izeneko lurrazpiko klub batean jotzen hasi ziren.
1961eko urriaren 28an, NEMSeko Whitechapel sukurtsalera, mutiko bat sartu zen ea The Beatles taldeak Alemanian grabatutako “My bonnie” diskoa zuten galdezka. Dendako jabeak, Brian Epstein, The Cavern Kluban jotzen zutela konturatu zen. Orduan, hara joan zen eta The Beatles taldean galdetu zuen ea bera beraien “managerra” izan ahal zen baina ordaindu beharko ziotela taldeak irabazten zuen % 25a. Brianek hain modal onak zituenez, taldekideak hunkitu ziren eta sinatu egin zuten.
1962ko Urtarrilaren 1ean, Decca izeneko diskografika batentzat probako zinta bat grabatu zuten baina Deccari ez zitzaion gustatu. The Beatles taldeari, ez zitzaion gustatu zinta ez onartzea, baina beste alde batetik, Mersey Beat aldizkariak egin zuen inkestak esaten zuen bezala, Liverpooleko talderik ospetsuena zen. Decca eta gero, beste konpainia garrantzitsuak ez zieten onartzen eta Epsteinek George Martinekin bakarrik zuen interesa, Parlophoneren produktore bat. Azken bazkun hau, EMIren ordezkaria zen. Brianek, George Martin mehatxatu zuenez, honek kontratatu zituen.
Argitaratu zuten lehenengo diskoa “Love me do” deitzen zen eta Brianek 10.000 disko kaleratzea agindu zuen eta horrela izan zen. Beatles taldea gero eta gehiago gustatzen zitzaion jendeari eta Epsteinek show profesional batean jotzeko esaten zien, bakeroak eta kazadorak debekatzen zizkien eta horren ordez jantzi dotoreak eramatea eta orraztea derrigortzen zituen.
Denbora gutxi eta gero, George Martinek Pete Bestez kexatzen zen eta taldetik bota zuten Richard Starkey sartzeko. Azken honi, Ringo Starr deitzen zioten eraztun asko erabiltzen zituelako (ring-ak).
ROCK-a
Rock-a, musika mota bat da eta bere sorrera musika mota askotatik dator. Gutxi gora behera, 1954an sortu zen Estatu Batuetan. Denborarekin, Rock-a zabaldu egin da mundu osoko musika izan arte.
Modu harrigarri batez sortu zenez eta Amerikako idealak aparte utzi zituenez, ezin da mugimendu musikal bat bezala hausnartu; bere sustraiak rithm and blues-a, gospel-a eta country and western-a tartekatzen dituelako.
Rithm and blues-a beltzek jotzen zutenez eta rock-ak hortik zerikusi asko zuenez, eta gainera jendea oso arrazizta zenez musika mota berria arbuiatzen hasi zen. Arraziztek ere, “erraza zuriari beltzen musika (rock-a) gustatzen bazitzaion kategoriz jeistea zela” esaten hasi ziren. Eta rock-a mesprezatu zuten Elvis Presley heldu zen arte. Elvis txuria zenez, eta oso ondo abesten zuenez gainera, 30 urte iraundu zuten ideiak aldatu ziren eta rock-a jendearen gustokoa izaten bukatu zen.
Presley eta gero, Bessie Smith, Bilie Holiday, Little Richard, eta Janis Joplin jarraitu zuten abesten. Eta guzti hauek dantzan ere egiten zutenez Rock-a Rock and Roll-a zen.
POP-a
Jazz, soul, blues, izpiritual beltzak eta abesti folk-ak hartzen ditu, orokorrean,pop musika, under ground eta jarraikako musika sinonimoak direla esan daiteke. Aipatutako izenetatik gain, folk eta soul musika, ez da alde batera utzi behar John Mayall, musika pop-eko aitzindarietako bat, egia esan jazz-era jotzen duena, Juan Manuel Serrat, espainiar aldeanitza bezala. Eta noski, The Beatles taldea bezala.
BIOGRAFIAK
JOHN WINSTON LENNON
1940ko urriak 9an, Liverpoolen jaioa, eraso aereo aleman baten bitartean . Bere gurasoak, Julia Stanley eta Alfred Lennon hain zuzen, ez ziren berataz gehiegi kezkatu. Fred, denbora guztia itsasoan pasatzen zuen itsas-gizon bat zen, eta bere semea ospetsu egin zenean bakarrik egin zion kasu (noski, dirua ateratzeko).
Oso txikia zenean, bere amak bere arreba Mimiren kargu utzi zuen, eta bakarrik noizbehinka agertzen zen bere semea ikustera.
Bere izeba Mimiren etxean igarotzen du Johnek bere haurtzaroa, Doveldade deituriko lehen mailako eskolara joanez, non azkarra dela erakusten duen.
12 urterekin Quarry Bank eskolan sartu zen, bere etxetik hurbil zegoen eskola publiko txiki bat, non bigarren mailako ikasketak egin zituen.Ez zen eskolako mutil ezagun edo maiteena, guztiz kontrakoa baizik, “kale terrorista” bat bezala ezagutzen zen, gustu txarreko bromak egiten denbora guztian. Irakasle batek informeetan zera idatzi zuen: “Ez du beste ikasleen denbora alferrik galdu besterik egiten.” Eskola honetan bere lehen taldea osatu zuen, The Quarrymen..
Ondoren, bere ikasketak jarraitu zituen Goi Mailako Arte Eskolan, non bere lehen emaztea ezagutu zuen, Cynthia Powell (berarekin seme bat izan zuen, Julian). Denbora gutxira ikasketak utzi zituen musika munduan betirako sartzeko.
1968an Yoko Ono ezagutu zuen eta berarekin ezkondu zen hurrengo urteko martxoan. Bikoteak ezkontzan pasatako gorabeherak betirako grabatu ziren TheBallad of John and Yoko abestian. Yokoren ondoan protagonizatzen ditu gertatutako eztabaida batzuk, gehienak pùblikoak kritikaturikoak.
1970 ean, Beatlen separazioa baino lehen, bakarlari bezala grabatzen du, bere denbora guztia Yokorekin eduki duen Sean semeari emateko.
1980an bere azken diskoa izango zena grabatzen du, Double Fantasy. Urte honetako urriak 8an, 25 urteko gazte batek zegoen hotelaren sarreran hil baitzuen.
PAUL McCARTNEY
Waltoneko Heritetxe Horokorrean jaioa, 1942 ko ekainak 18an. Jim McCartneyen, garbiketa departamentuko ikuskari eta Jazz -eko talde baten integratzaile ,eta Mary Patricia Mohinen ,erizain eta emagina zenaren lehen semea . 1955ean Mary hil zen, ugatzeko kanzer ebakuntza batean.
Joseph Williams.ek Lehen eskolan egin zituen bere lehen ikasketak. Ikasle ona zen. 1953an Liverpooleko Institutuan onartua izan zen, hiriko bigarren hezkuntzako eskola dohaineko onena. Honek, Goi Mailako Arte eskolarekin edifizio berdina banatzen zuen (beranduago, John sartuko zen Arte eskolara).
Skiffleko kiska hasi zenean, bere aitak kitarra bat erosi zion, inoiz utzi ez zuen saletazuna . Hasieran, ezinezkoa egin zitzaion instrumentua jotzea. Ondoren, nahiz eta eskuina ia gauza guztietarako erabili, ezkerrarekin hobeto jotzen zuela konturatu zen. Uda batez, Butlineko Udako Kanpamenduetan, bere anaia Michael sinestarazi zuen lehiaketa batean berarekin parte hartzeko. Ez zuten irabazi, baina Paulek ikusi zuen zenbat gustatzen zitzaion publiko artean jotzea.
Gutxi barru John ezagutu zuen. Jane Aserrekin senargai bezala urteak egon ondoren, utzi eta beranduago Linda Eastmanekin ezkondu zen .
The Beatles.en artean, bakarra da bakarka taldeak bezain arrakasta haundia izan duena, 1980ko urrian Records Guinness liburuaren saria lortu zuen munduan gehien saldu diren abestien konpositore bezala. Bere Yesterday abestiak 2500 bertsio daramatza jadanik, estilo musikal askotan eginak.
Bakarlari bezalako lanean edukitako arrakasta batzuk hauek dira: “Uncle Albert / Admiral Halsey”, “Live and Let Die” James Bonden pelikulako abestia, berdin deiturikoa eta berarengatik gai musikal onenaren oskarra irabazi zuena ; “Coming Up”, “Paul McCartney II” bakarlari bezala grabaturiko diskoan agertzen dena . Stevie Wonderrekin “Ebony and Ivory”abestia grabatu zuen eta Michael Jacksonekin “The Girl is Mine”abestia, Thriller elepearentzat grabaturikoa .
GEORGE HARRISON
George Harrison bere haurtzaroa heriotza edo dibortzio batez apurtua izan ez zen beatle bakarra da .1943ko otsailak 25ean jaioa, hiru mutiko eta neskatila baten familian, txikiena zen. Bere aita, Harold, autobus urbano baten gidaria zen . Bere ama, atezain bat,auzoan guztiek ezagutzen zuten amatxoa zen . George ume argi bat zen. John bezala, Lehen Mailako Doveldade eskolara joan zen, bere etxe frentean kokatua. Bere bigarren ikasketak Liverpoooleko Institutuan egin zituen. Goizero Paulekin aurkitzen zen Omnibuseko geltokian, zeinek institutura eramaten zituen . 14 urte zituenean, bazen kitarraren jarraitzaile handi bat. Bere lehengo kitarra bigarren eskukoa izan zen, beste ume bati eskolan erositakoa, bere amak ordaindu zuena. John ezagutu zuenean, Georgeren interpretatzeko kalitatea oso txikia zen taldearen mailarako, orduan John and the Moondogs deiturikoa .
A Hard Day's Night-en grabazioan, Pattie Boyd ezagutu zuen, Mary Quanteko ex-modeloa, elkarrekin urte batzuk bizi eta gero ezkondu zenarekin. Beatlen taldea desagertu zen urte berdinean, George Harrisonek bakarlari bezala bere lehen diskoa ateratzen du, All Things Must Pass hirukoitza. My Sweet Lord sinplea, bere jarrera erlijiosoa gero eta haundiagoaren isladapena, mundu osoan arrakasta da, Estatu Batuan eta Erresuma Batuan lehen zenbakia .
Bangladesh herriaren onerako kontzertu bat egiten du, Bob Dylan, Eric Clapton, Ringo Starr eta beste batzurekin. Baina burukrasiarengatik dirua ez zen bere lekura iritsi 10 urte beranduago arte.
Bere seilu diskografiko pribatua egiten du, Dark Horse, eta honekin kaleratzen ditu 331/3 (1976) ; George Harrison (1979); Somewhere in England (1981), eta Gone Troppo (1982.)
RINGO STAR
Richard Starkey, 1.940-ko uztailak 7an jaioa, Elsie Gleave eta Richard Starkey (aita) okinen semea, Dinglen hasi zen, ilun eta itsusia zen Liverpool-eko auzo batetan. Ezegokia benetan. Bere aitak etxetik alde egin zuen berak hiru urte eskas zituenean. Bere familia mantentzeko, bere ama kamarera bezala lan egiten hasi zen, Ritchie bakarrik gelditzen zen bitartean. Sei urte zituenean, Saint Silas eskolan hasi eta urte bat geroago, Ritchie tripako min bat sentitu zuen eta heritetxera eraman zutenerako, min hori, peritonitizen bihurtua zegoen. Hamar aste eman zituen koman, eta konplikazio haundiekin urte oso bat eman zuen hospitalean. Eskolara iritsi zenerako, oso atzeratua zegoen eta ez zekien ez idazten ez irakurtzen. Handik aurrera ikasi zuen gutxia auzoko neskatila batek erakutsi zion.
Arazo guztien gainetik, Richard ume zoriontsu bat zen, eta bere amak Harry Greaves deituriko margolari bat ezagutu zuenean, Richard-ek haren maitasun asko jaso zuen. Greaves izan zen berarentzat bizitzan euki zuen aita baten antzerakoena. 13 urte zituenean, katarro bat pleuresian bihurtu eta birikak ahuldu zitzaizkion. Hurrengo bi urteak Heswall, umeen eritetxean eman zituen. Inoiz ez zen eskolara bueltatu. Eritetxetik irten zenean, hamabost urte zituen eta bakarrik mezulari bezela topatu zuen lana. Azkenean Britainako ferrokarriletan lana topatu zuenean, sei aste ondoren kalera bota zuten mediku azterketa ez gainditzeagatik. Harry Greaves-ek lana aurkitu zion mekaniko konpainia batean.
1956a zen, Skiflle mania esnatu zenean. Ritchiek eritetxeko areto bateko bandan jo zuen bateria. Eddie Clayton-ekin (lagun bat) talde bat osatu zuen. Anarryeman zirkuitu berdinean aktuatzen zuten. Skifflea bukatu zenerako Ritchiek asko hobetu zuen, eta jadanik Liverpool-eko talderik onenenean jotzen zuen, Kory Storm and the Hurricanes.
Rory Stormen zegoenean izan zen Ritchie “Ringo” bihurtu zen unea, eraztun (ring) pila eramaten zituelako behatzetan, eta “Starr” Starkey ordez, bera bateria soloa “Starr Time” (momentu estelarra) deitu ahal izateko.
Beatleek ondo ezagutzen zuten Ringo, ez bakarrik Liverpool-etik, Hamburgotik ere, hilabeteak pasa baitzituzten Rory Stormen ikusten. Sinplea zen, dibertigarria eta ondo moldatzen zen taldeko guztiekin... Pete Best baino askoz hobeto. Egunez egun, Rory Storm ezagunago egiten zen, eta Hurrican taldea Butlineko Oporretako Kanpamentuan kontratu pobre bat besterik egitera iritsi zen.
THE BEATLES-AK 1963- AN
Beatlesak, 1960 ko hamarkadako Britania Haundiko talde musikala zen, rock eta pop musikak iraultzatu zituenak, eta bere konpozizioak genero hauen artean garrantzitsuenen artean daude.
Liverpooleko lau gaztez zegoen osaturik :John Winston Lennon(1940 -1981) kitarra ritmiko bezala;Richard Starkey (1940) ,Ringo Star bezala ezagutzen dena,baterian; James Paul McCartney (1942), bajista bezala eta George Harrison (1943), kitarra bakarlari bezala.
Liverpoolen sortu ziren talde askoetako bat besterik ez zen gure taldea, portu-hiria izanik 1950eko hamarkada erdialdean estatu-batuarra zen rock and roll.a iristen zen bertara. Beatleek, hasieran ,Elvis Presley, Chucle Berry, Little Richard, Carl Perkins, Fats Domino eta mota honetako beste abeslari ospetsuen musika jotzen zuten, noski.
Ospetsuak egin ziren Mersey-ko zonaldean, nahiz eta diskografia etxe batetan ere kontraturik ez sinatu. Azkenean, George Martineriezker lortu zuten hau, musika klasikoko produktorea eta taldearentzat garrantzi haundia izan zuen pertsona .
Beren lehengo grabaketa zuzenean jotzen zuten estiloa izan ziren, hau da, rhythm and blues eta rock and roll-a . Baina denborarekin, beraiek hasi ziren bere abestiak konposatzen, non parte haundienean abotsa sartzen zen. Gero eta ospetsuagoak egin ziren, eta honekin batera, beste herrialde batzuetara iritsi ziren, 1963-an dimentsio nazionalak hartu arte, beatlemania deituriko fenomenoa sortuz, 1964-an Erresuma Batua forma harrigarriz hartuz, eta beraien lehen gira egin zuten herrialde honetan.
Beraien lehen largometrajea , Richard Lesterren aginduetara , 1964-an egin zen, Hard Day^s Nigth , taldearen bizitzako gau bat kontatzen zuena . Hurrengo urtean , eta zuzendari berdinarekin, Help ¡ grabatu zuten .1964eta 1966 artean mundu guztitik jirak egin zituzten, grabazioko sesioekin, non muska gero eta zailagoa zen, instrumentu berri eta metodo berritzaileengatik. Horren adibidea, Eleanor Kigbyn dago, instrumentazio bakarra kordako laukote bikoitz batek osatzen duena.
Gainera beraien estiloa zaila zen estabilizatzea, rock and roll osoa, soul, jazz elektroniko, blues edo musika indiarra zeukana.
1966ko abuztuan beraien kontzertuei bukaera eman zieten, beraien musika eszenategi gainean ezin baitzen plasmatu. 1967ko ekainan publikatu zen bere disko ospetsu bat, Sgt. Pepper´s Lonely Club band bere esperimentuko emaitza non Beatleek bere esperimentu guztiak batu zituzten, instrumentuekin eta grabazioko sistemekin baita. 1967an Magikal Mistery Tour protagonizatu zuten, telebistarako pelikula bat beraien lehen kritikako porrota izan zena.
1969ko urtarrilan, estudioan grabatzen zuten bitartean, filmatu zituzten, Let it Be elepean bihurtuko zena bere lehen abestiak egongo ziren diska bat izateko, hau da, zuzeneko grabazioa, estudioko errekustsoak erabili gabe.
Dena dela, diferentzia pertsonal eta musikalak nabariak egin ziren eta grabazioak ez ziren kanpora irtengo 1970ko uda arte. 1969ko udan, Beatleak bere estudioetara bueltatu ziren bere azken grabazioak egiteko, Abbey Koad deituriko Lpa, askorentzat taldeko lan onena dena, partaideen freskotasunaren gain. 1971ko aprilean, Paul Mccartney.k bere lagunak epaimahaietara eraman zituen Beatleak legalki banandu zitezen.
1994-1995 artean, geratzen ziren taldeko hiru lagunak Lennon.en abestien maketekin lan egin zuten abots eta tresnak jarriz. Abesti hauek taldekoak izango balira bezala argitaratu dira, argitaragabeko lan bat izango balitz bezala, taldearen osagaiek kontaturiko dokumental eta aurretiko toma batekin batera.
EKARRITAKO MUSIKAREN AZALPENA
The Beates taldean arrakasta haundia izan duen kanta bat ekarri dugu:YELLOW SUBMARINE .
Kanta honetan instrumentu hauek agertzen dira:
-kitarra ezberdinak
-abotza
-bateria
-hizezko musikatreznak
-okarina
-soinu bereziak
-...
Hauxe da bere letra euskeraz
Ni jaio nintzen hirian Gizon bat bizi izan zen zein itsasoratu zen Eta berak kontatu zigun bere bizitza (tik) Submarinoen lurraldean. Beraz, gu eguzkirantz itsasoratu ginen Topatu arte itsaso orlegia. Eta gu bizi izan ginen olatuen azpian Gure submarino horian. Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. Eta gure lagun guztiak daude barne Beraitako gehienak gure auzolagunak dira Eta banda jotzen hasten da Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. | (abiadura osoz aurrera, abiadura osoz aurrera abiadura osoz aurrera doa, Sgt. Moztu kablea, bota kablea Bai, jauna, bai Kapitaina, kapitaina) Komodidadeko bizi bat bizi dugunez, Gutariko guztiok daukagu behar dugun guztia. Zeru urdina eta itsaso orlegia Gure submarino horian. Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. Gu guztiok bizi gara submarino hori batean, Submarino horia , submarino horian. |
Descargar
Enviado por: | Amaia Izaguirre |
Idioma: | euskera |
País: | España |