Deporte, Educación Física, Juegos y Animación


Soka-tira


Soka-Tira

Soka-Tira

Soka-Tira aurkako norantzan kokaturiko bi giza indarrek soka bat tiratzean datza. Honela talde batek aurrekoa errestan eraman behar du.

Historia

Soka-Tirak dauzkan aztarna zaharrenak zenbait gizartetan egiten ziren errituak dira. Hor daude esate baterako Borneoko Kayan tribua, Indiako Iparraldea eta Birmania. Hileta ospakizunetan onaren eta txarraren arteko lehia adierazten zuen, eta ezinbestekoa zen beste mundura joateko.

Gainera, Soka-Tirak, eguraldia eta uzta iragartzen ei zuen, Birmania eta Indonesian euriaren seinaletzat hartzen zuten eta Korea, Hawaii eta Ginea Berrian uzta ona ekartzen omen zuen.

Soka-Tira Kirol Legez

Soka-Tira k.a. 2500. urtean jokatzen zenaren adierazpen grafikoak daude, Egipton, Mereru-Ka faraoiaren piramide batean aurkituak.

K.a. 500. urtean Greziako Olinpiadetan jokatzen zen Kirol, eta beste kirol batzuetarako entrenamendu bezala.

Txinan XII. Mendean gorteetan oso zabaldua zen Soka-Tira, Turkia eta Mongolian bezala. Hauek ez zuten soka bera arrapatzen, baizek eta sokatik irtetzen ziren kordel txikiago batzuk.

Europako lehen erreferentziak 1000. Urte inguruan datozkigu Eskandinabiatik.

XV. eta XVI. Mendeetan zenbait txapelketa ospatu ei ziren Britania Handian eta Frantzian.

Soka-Tira Kirol antolatu legez

XIX.mendearen bukaeran Soka-Tira antolatzen hasi zen . Lehenik klubak sortu ziren eta gero Federazioak.

Soka-Tira Joku Olinpikoetan

Lehen Joku Olinpikoetan (1900) onartua izan zen kirol olinpiko legez.

Kirol kopuru handiegia zela eta Soka-Tira Olinpiadetatik kanporatua izan zen.

Soka-Tira Erakunde Nazionalak

Soka Tira Erakunde zaharrena Sueziakoa da-Svenska Dragkamp Förbundet- 1933an. Geroago sortu ziren Ingalaterra, Holanda eta Alemaniakoa. 1960an George Hutton Britaniarrak Nazioarteko Federazio bat proposatu zuen. Ideia hau egi bihurtu zen 1964an TWIF izenarekin.

Soka-Tira Euskal Herrian

Ez dago kirol honi buruz antzinako garaietako erreferentzia idatziak. Hala ere XIX. Mendearen amaieran oso ohizkoa ei zen herrietako jaietan, non begibistakoa zen etzela inportatutako kirol bat baizik eta bertokoa, Euskal Herriko toki urrun eta ezkutuenetan jokatzen baitzen.

1978an Irailan Jersey irlan arautegi eta entrenamenduak hizkuntza ezberdinetara itzuliak izan ziren eta ohinetako bereziak inportatu ziren. Euskal Tiralarientzat bapateko aldaketa izen zen hau. Lehen aldaketa lur gainean tiratzea izan zen. Ordurarte harrizko pilotaleku eta plazetan egiten baitzuten. Urrengo urtean 1979 Europako txapelketan bi euskal taldek hartu zuten parte: Mutriku 720 Kg.-ko kategorian eta Aramaio 650Kg. Kategorian. Ondo baino hobeto erakutsi ei zuten arauekiko beraien moldakuntza. Ordutik aurrera 1980an Basilean (Suitza) Mutriku eta Nuarbek jokatu zuten. 1981ean Irailaren 19an eta 29an Folkstonen (Ingalaterra) Nuarbe eta Mutriku berriz ere. Orduko Txapeldun nazionalak.

Hauek izan ziren Sailkapenak:

640Kg.

1.- Suitza

2.- Ingalaterra

3.- Irlandar Errepublika

4.- Holanda

5.- Gales

6.- Suezia

7.- Nuarbe

8.- Jersey

9.- Ipar Irlanda

10.- Guernesy

11.- Alemania

12.- Italia

13.- Eskozia

14.- Frantzia

720Kg.

  • Ingalaterra

  • Suitza

  • Holanda

  • Ipar Irlanda

  • Irlandar Errepublika

  • Suezia

  • Gales

  • Alemania

  • Italia

  • Mutriku

  • Guernesy

  • Eskozia

  • Ordutik aurrera euskal taldeen parte hartzeak konstantak izan dira, txapelketetako lehen postuak irabaziaz. Hala ere TWIFek Euskadik Espainia izenarekin parte hartzea behartu izanak zenbait atzerrirako irteera mugatu ditu. Gure kirol ordezkariek Soka-Tira Euskal Herrian eta Espainiar estatuko beste inon jokatzen dela diote eta Euskal Selekzioa aldarrikatzen dute. Euskal Selekzioa lortu nahian dago gaur egun TWIF (Tug of War International Federation)

    Entrenamenduak

    Nahiz eta Greziarrek Soka-Tira entrenamendu gisa erabiltzen zuten, egokia litzeteke soka-Tiran egin aurretik besoak eta hankak berotzea eta batez ere besoak oso ongi luzatzea.




    Descargar
    Enviado por:Beñat Egiarte
    Idioma: euskera
    País: España

    Te va a interesar