Música


Santa Águeda


SANTA AGEDA

Santa Ageda koplak kantatzeko hainbat doinu daude . Ezagunena ondorengoa izango da ziur aski, musikagile askok zabaldu dutelako koruen giroan . Urolaldean, kantatzen omen zen Nemexio Etxaniz zenari kasu eginez gero, Azkoitian behintzat bai.Berak jarri ziten lehenengo azaldu diren bertso gehienak , bere gaztetan herrian kantatzen zirenak nola edo hala egokituz. Baina lur berri bila liburuan argitataratu zituen eta geroago Boga-boga kantu bilduman eta gaur egun herri askotan kantatzen dira.

Beste leku askotan mantentzen den doinua,aldaketa txiki eta ugariz , dios te salbe da. Hau beti koblariek eta koruaren arteko txandakatzean oinarritzen da. Doinu hau eta kopla besteetan ere erabiltzen dira , Urte Zaharretan eta San Juanetan esaterako .

Santa Agedak zergaitik lortu duen hain arrakasta handia gure errian ez dakit . Garai batean Europa osoan zabaldu zen bere historia. Eta oraindik ere zenbait lekutan ,Portugal eta Galizian gure artean baino sendoago dirau tradizio honek . Kastidadearen gaia mendehetan zehar oso estimatua izan da eta akaso hor egon liteke gakoa

Santa Agedako koplak erronda kanta anonimoak dira . Hauek otsaiak 4ean abesten dira batez ere.

Hauxe du letra :

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna.

Eta hauxe partitura :

Letra bereziak ere badu:

Dios te salve, ongi etorri!
Gabon Jainkoak diela!
Legearekin kunpli dezagun
Santa Ageda bezperan




Descargar
Enviado por:El remitente no desea revelar su nombre
Idioma: euskera
País: España

Te va a interesar