Literatura
Obabakoak; Bernardo Atxaga
OBABAKOAK
Bernardo Atxaga
Jone Moragues 3ºC
Mayo de 1997
AURKIBIDEA
1. AURKIBIDEA 1
2. EGILEA: BERNARDO ATXAGA 3
OBABAKOAK
3. LEHENENGO SEI IPUINEN AZTERKETA 4
3.1. Camilo Lizardi erretore jaunaren jaunaren etxean aurkitutako
gutunaren azalpena 4
3.2. Jose Francisko: Obabako erretoretxean azaldutako bigarren aitortza 5
3.3. Post tenebras spero lucem 6
3.4. Esteban Werfell 7
3.5. Gauero aterako nintzateke paseatzera 8
3.6. Hamaika hitz Villamendianako herriaren ohoretan eta bat gehiago 9
4. AZKEN HITZAREN BILA 10
4.1. Kokapena 10
4.2. Edukina 11
4.3. Egitura 12
4.4. Pertsonaiak 13
4.5. Forma 14
4.6. Ipuinen azterketa 15
4.6.1. Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela 15
4.6.2. Bagdadeko morroia 15
4.6.3. Cocteauk 15
4.6.4. Dayoub, bagdadeko morroia 16
4.6.5. Eskuarekin agur egiten zion norbait 16
4.6.6. Ezkontaurreko izenez, Laura Sligo 16
4.6.7. Finis Coronat opus 17 4.6.8. Goizean 17
4.6.9. Hans Mensher 17
4.6.10. Ipuin bat bost minututan eskribitzeko 18 4.6.11. Klaus Hanhn18
4.6.12. Margarete, Heinrich 18
4.6.13. Ni, Jean Baptiste Hargous 19
4.6.14. Ondo plajiatzeko metodoaren azlpen laburra eta adibide bat 19
4.6.15. Pitzadura bat elur izoztuan 19
4.6.16. Rhineko ardo bat hartuz 20
4.6.17. Samuel Telleria Uribe 20
4.6.18. Wei Lie Deshang 20
4.6.19. X eta Y 20
4.6.20. Zuzia iratxekirik daoenean bizi da 21
4.7. Eritzi orokorra 22
5. BIBLIOGRAFIA 23
EGILEA |
Bernardo Atxaga, Jose Irazu Garmendia benetako izenez, Asteasunen jaio zen 1951.eko Uztailaren 27an. Bere lehen lan literarioak “ Euskal literatura 72 ” antologian argitaratu zituen, 1972.ean. Geroztik lan asko argitaratu ditu:
- Ziutateaz ( nobela laburra) 1976, Donostia.
-Etiopia ( poema liburua ) 1978, Bilbo.
- Nikolasaren abenturak eta kalenturak ( haur liburua ) 1980, Donostia.
- Ramuntxo detektibea (haur liburua ) 1980, Donostia.
- Sugeak txoriari begiratzen dionean ( ipuinak ) 1984, Donostia.
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian ( ipuinak ) 1984, Donostia.
- Oraingoz izen gabe ( zine-gidoia ) 1986.
- Henry Bengoa, inbentarium ( testua ) 1986, Donostia.
- Obabakoak ( narrazioak eta beste ) 1989, Donostia.
- Antzoki iluna (irrati gidoia) 1990, Donostia.
- Behi euskaldun baten memoriak 1991, Iruina.
Obabakoak, Bernardo Atxagaren aurreko lan gustiek posible egin duten liburua da. Argitara azaldu gabeko hainbat lanez gainera, azken urteotan han hemenka agertzen diren zenbait ipuin biltzen dira bertan.
LEHENENGO SEI IPUINEN
AZTERKETA
LIZARDI ERRETOREAREN ETXEAN A CAMILO URKITUTAKO GUTU-NAREN AZALPENA
Bi ikuspuntu eta narratzaile ezberdin bereizten dira ipuin honetan; Camilo lizardiren gutuna aurkitzen duenaren ikuspuntu objetiboa eta gutunaren idazlearen ikuspuntu subjetiboa hain zuzen. Bi parte hauek lehenengo pertsonan idatziak azaltzen zaizkigu. Beraz honela geldituko litzateke kanpo eta barne egitura ere. Gutunaren idazlearen hizkuntza, euskara zaharra da eta ezaugarri honek bi garai desberdinak baldintzatzen ditu: mendearen hasiera eta gaur eguna. Obaba da narrazioaren eszenatoki naguzia.
Gutunean basurde bihurtzen den Javier mutikoaren istorioa azaltzen da. Guztiek pertsona arraroa bazala hartzen zuten mutila basurde bilakatu delaz ohartzen dira denborarekin. Mutikoa baztertu dutenek ordaindu beharko dituzte orduan basurdearen atakeak. Azkenean, mutikoa sufritzen ari dela aitzakiarekin, betidanik Javier defenditu duen Matiasek hura hiltzeko baimena eskatzen dio Camilori. Baina honek bukatu behar du hilketarekin. Gaia, Javier mutikoaren aita ezezagunaren aitormena izango litzateke.
Ipuina 1903. urtearen inguruan kokatzen da.JOSE FRANCISKO OBABAKO ERRETORETZEAN AZALDUTAKO BIGARREN AITORTZA
Ipuin honetan aurrekoan azaldutako berezitasun berdinak ematen dira forma aldetik, egitura eta narratzaileen ikuspuntuei dagokionez. Ezberdintasun bakarra, gutunean erabilitako euskera zaharra narratzaileak gaur eguneko euskarara pasatu duelan datza. Ipuin honetan narrazioa naguzitzen da, nahiz eta zenbait elkarrizketa agertu.
Gutun honetan agertze den aitormena obaban 1925. urtean kokatzen da, gerrate haundiaren ostean.
Protagonizta eta bere anaiaren semeari eskatutako barkamena grabatu zuen lehenengoak magnetofoi batean. Gure protagonizta, aita-ama, Natalio agurea eta berak eta bere anaia batek neska berarekin izandako harremanaren hondoriozko semearekin bizi zen. Umearen aita nor zen definitu gabe gelditzen da. Natalio, aita eta ama hil egin ziren eta anai batek Montevideora aldegin zuen. Umea mutua zen eta indartsua ere bai eta honek arazoak sortzen hasi zuenez, basora eraman zuten mutikoa. Bere ama bilatzera joan zenean hil egin zuten eta handik gutxira bere anaia Jose hilda agertu zen ere. Egoera jasangaitz honetan, protagoniztak, Franciscok, bere semea - edo bere anaiarena - hiltzen du eta gero bere buruaz beste egiten du.POST TENEBRAS SPERO LUCEM
Ipuin honen toki - kokapena Obaba da berriro ere, Albania auzoa hain zuzen ere. Bertara andereño bezala doan emakumeari zaila egingo zaio bakardadera ohitutzea. Manuel bere ikaslea izango da lagun bakarra eta honek egiten dituen komentario itsusi batzuuen erruz guztiek txarto begiratuko dute andereño gaztea.
Iñoren gutunak jaso barik ez du bertan gehiago jarraitzerik nahi baina hiru eskutitz heltze zaizkio batean eta aurrera jarraitzeko indarra berpizten da bere barnean.
Ipuin hau hirugarren pertsonan idazten du narratzaileak, baina gure maistra protagonistak bere egunkarian egunerokoak eta bere bakardadea isladatzen du, lehenengo pertsonan arituz. Hau izango litzateke gaia; bakardadeak pertsona baten bizitza jarraitzeko animoak hautzi dezakeelaren ideia. Narratzailea subjetiboki eritzen da batez ere.
Egiturari dagokionez, maistraren egunkariaren erreflexioak eta narratzailearen ikuspuntua bereiziko nituzke. Narrazioa eta sentimenduen aldarrikapenaren deskribapena dira formarik erabilienak. ESTEBAN WERFELL
Esteban Werfell-ek bere bizitza aldatu zuen gertaera idazten du. Hamalau urterekin, bere bere aitarekin bizi homen zen Obaban. Bertako ume erlijiosoek elisara joatera gonbidatzen dute Esteban, honen aita jainkogabea dela jakinik. Elizan zorabiatu egiten da eta lotan, neska bat hurbiltzen eta bere helbidea ematen diola amesten du. Aitari kontatzen dio eta honek helbide hartara gutunak idazten laguntzen dio. Neskaren erantzunak jasotzen hasten da baina egun batean neskak mutil bat ezagutzen duela antzematen duen gutuna jasoko du. Laster pasatuko zaio guzti hura Estebani baina, hala ere Hamburgora, bere aitare jaioterrira, joateko duen lehenengo aukeran neska azagutu nahi du. Orduan bere aitak antolatutako “plan” bat zela guztia adierazten dio haren baiduna izandako batek. Bere aitak, hilda jadanik, gutun batean idatzita utzi zion gutunak berak idazten zituelaren aitormena.
Esteban Werfell-ek, ipuinaren protagonizta, tonu alaia erabiltzen du bere esperientzia hau lehenengo pertsonan kontatzeko. Egitura aldetik, idatzi aurretik Estebanek inguruneari buruz ematen azalpenak eta kontakizuna bereizten dira. Gaia, pertsona batentzat bere hizkuntza eta jaioterriko ohiturak zelako garrantzia duen izango litzateke; kasu honetan aitaren Hansburgorko mirespena. GAUERO ATERAKO NINTZATEKE PASEATZERA
Ipuin hau bi zatitan banatzen da. Lehenengoa “Katharinen azalpena” izango litzateke eta bertan bere bikotea zenarenganako emakume baten maitasuna aldarrikatzen da oso era berezi batean; treneko bidai baten azlpenarekin tartekatuz lehenengo pertsonan idatzita.
Bigarren kontakizuna, “Mariren azalpena” da. Marik bere familiarekin paseatzera ateratzen zela azaltzen du. Egun batean, eskolako ikaskideekin tren geltokira doa, Ameriketara joateko eramango dituzten zaldi batzuk ikustera. Marik ez dio usten horietako bakoitza bere Kent zaldiarekin konparatzeari. Etxera bueltatzen denean Kent ez dagoelaz ohartzen da.
Bi kontakizunek erlazio handia dute. Lehenengoan pertsona maitatu bati buruzkonostalgia aldarrikatzen da eta bigarrenean desagertu egingo den bste izaki maitatu batenganako mirezpena ematen da. Horrez gain Mariren maistra Katharina izatea suertatzen da.
Azken batean gaia maitasun eza izango da. Bietan oso tonu tristea erabiltzen dute lehenengo pertsonan aritzen diren bi protagonistak.HAMAIKA HITZ VILLAMEDIANAKO HERRIAREN OHORETAN ETA BAT GEHIAGO
Protagonista da ipuin osoko narratzailea, beraz lehen pertsonan arituz bere eritziak eta gogoetak eskaintzen dizkigu.
Lehenengo partean haurtzaroko istorio bat kontatzen digu. Eta ondorio bezala bere medikuak emandako kontseilua azaltzen digu; hamaika hitz eta bat gehiago gogoratu behar dela, ez gehiago ezta gutxiago ere. Hau dela eta, Villamedianan pasa zituen egunak hamaika parte txikietan banatzen ditu eta bertako laguneei gehiegi edo gutxiegi gogoratzeak egin zien minak azaltzen digu:
Hasiera batean Villamediana herria deskribatzen digu, bertako bakardadea, isiltasuna eta beraren eta hiriaren arteko ezberdintasun handia. Bertako pertsonaia ezberdinekin izandako harremanak azaltzen dizkigu; esate baterako, hain jakintsua baina erdi zoratuta zeuden Julian eta Benito agureekin elkarrizketak eta baita Tassis edo Daniel lagun minarekin izandakoak ere. Azken partean pertsonaia erdi erotuta ere agertzen zaigu, bere burua kondetzat hartzen zuen poemalaria, “enanos” deitzen zuten pertsonaia berezia.
Ipuin honen gaia hiriko bizimodu eta herri bateko bakardadearen arteko ezberdintasuna izan daiteke eta baita memoria egokia izatearena ere.AZKEN HITZAREN BILA
KOKAPENA
Toki - kokapenari dagokionez istorioaren muina Obaba herrialdean eta honetaraino gure protagonistak eta bere abiakideak jarraitu behar duten bidea aipa daitezke. Obaba Euskal Herriko leku menditsua da, txikia baina gauza berezi azkoren gertalekua. Horrez gain, tartekatzen diren ipuinen leku - kokapenak ezberdinak dira, nahiz eta batzutan Obaba herria ere izendatu. Hanburgo da askenetan gertakizunak jasotzen dituen hiria.
Liburuaren zati honen istorio inportantea hogeigarren mendearen erdiko edo azkenengo urteetan kokatuko nuke, Protagonistaren osabak oraindik bizirik, hemeretzigarren mendeko gizona dela antzematen duelako. Istorio nagusia asteburu batean zehar gertat zen da. Amaiera, berriz, gure protagonistaren bizitzaren zahartzaroan kokatzen dugu. Nobela linealki narratuta dago. Kotxeren existentzia autematen da ere.
Bigarren parte honen generoa nobela da, nahiz eta etengabe ipuinak tartekatu.
Espresaerari dagokionez narrazioa da ugariena. Honi lotuta hainbat deskribapen aurkitzen dugu. Elkarrizketa berriz ez da sarritan agertzen, ipuinetan normalean, narrazioa naguzitzen delako.
Narrazioa: “Eta bapatean oihan guztia ixildu egin zen, ixildu egin ziren txoriak, ixildu egin ziren sugeak eta arrainak, ixildu egin ziren gainerako animalia guztiak ere, eta ixiltasun hartan ayamanan txoriaren nigarra bestarik ez zen gelditu, deika eta deika oihaneko desolamenduan. Eta orduan, Laura Sleldon -Laura Sligo bere ezkontaurreko izenez- kuxkurtu egin zen ikaratutako ume bat bezala, eta nigarrez hasi zen, bera ere nigarrez. Eta guk, Cesar Calvok eta biok, utzi egin genion nigar egin zezan...” ( 238.or ).
Deskribapena: “Nagazaki zen beste taberna horren izen bitxia, eta herriaren irteeran zegoen. Hemen ere jokatu egiten zen, baina altzairu eta plastikozko mahai koloretsuetan. Hara joaten zirenentzat, ordea, herriko tabernak ez ziren ideologiaren arabera sailkatzen, baizik eta egoera ekonomikoak agindu bezala. Hala, plazako aberatzena zen, lur eta ondasun asko zituztenena...” ( 146.or ).
Elkarrizketa: “ `Zer hari haiz begiratzen?' gineratu zuen nire ixiltasuna zela eta.
`Barka ezak,' desenkusatu nintzen-. `Baina begira zer dagoen emen.'
`Hire osabak idatzitako zerbait?'
`Bere itzulpean batzuk direla iruditzen zaidak, eta oso intentzio gaiztoarekin ...' ”. (273-274.orr).EDUKINA
Haurtzaroko argazki baten misterioa argitu nahian eta bere osabarekin ipuin - irakurketa bat gauzatzeko intentzioarekin, gure protagonizta lagun batekin doa obabara asteburua igarotzera. Gauez sekretua argitzen saiatuko dira baina, misterioan areagotuko dira Smith pertsonaiaren agerpenarekin. Hurrengo egunean, osabarekin gozaldu eta ipuin - kontaketaren ondoren, aurreko gaueko misterioak piskanaka argitara aterako dira. Gure protagonista guzti honen ondorioz eta jadanik denbora luzea pasata, beste pertsona batean bihurtuta agertuko zaigu bere bizitzaren azken momentutan.
“Nobela-erdi” honen gaia, gure pritagonistak, bizitako guztia idatzi ondoren,azken hitza aurkitzekoduen nahi ez-betea izango litzateke. Guztia bilatze horren inguruan mugituko da.
Idazlea gure protagonista bera da; beraz subjetiboa da nobela. Ipuinetan ere, narratzaile bakoitzak bere eritzi propioak eskaintzen ditu lehenengo pertsonan arituz. Erabiltzen dituzten tonua desberdinak dira baina, melankolia eta tristura apur bat nabaria da kapitulu guztietan.
EGITURA
Liburuaren bigarren parte hau hogei kapitulutan egituratuta dago. Bakoitzea istorioaren muinari jarraitzen zaio, gehienetan ipuinez baliatuz. Bakoitzaren barne - egituraketa banaka azalduko dut geroago, kapitulu bakoitzaren azterketan.
Hasiera, argazkiaren misterioa argitzeko nahiak bultzatuko duen bidaiaren prestakuntza izango da. Muina, Obaban gertatutakoa osotuko luke. Eta azkenez, amaiera, gure protagoniztaren bukaera tristea izango litzateke.
PERTSONAIAK
Pertsonaiarik garrantzitsuena gure protagonista da. Bere azken hitza aurkitzearen inguruan mugitzen da istorio osoa. Deskribapen fisikorik ez dago baina normala da bere izakera deduzitzea; pertsona argia, azkarra eta helburu markatuekin. Baina bere bizitzaren azken aldian, 360 graduko bira ematen du hura zoritzarrez.
Obabarako bidean bisitan lagunduko dion adizkidea pertsonaia garrantzitsua ere bada. Bere agerpenak kutsu berezia ematen dio igandeko ipuin - kontaketari.
Protagoniztaren osaba, “Montevideoko osaba”, Amerikara alde egin behar izan zuen eta bertan denbora luzea igaro zuena da nire eritziz pertsonaiarik bereziena. Bere ideia argiak eta bere arintasuna eta azperientzia liluragarriak dira. Bere janzkerari buruzko deskribapen bat besterik ez dago.
Smith, gure protagonista eta adizkideari hitzegiten hasi zitzaien agure interesgarri, luzeaka eta atsegina, osabaen lagun mina dela suertatzen da. Jadanik pertsona heldua da eta ezkonduta Dublinen bizi dena.
Okerra eta Albino Mario eta beraien artean garai batean gertatu zena da, gure protagonista Obabarako bidaia egiteko bultzatzen duena.
Gero banaka aipatuko ditut ipuin bakoitzeko pertsonaiak.
FORMA
Formari dagokionez liburuan zehar konparazioak oso ugariak direa aipatu beharra dago.
“Zabaltze ari zen gure aurrean,indi oilarraren isatsa bailitzen...” ( 200. or ).
“(...) festara lehen bait lehen ailegatu beharra daukan zeremonia maisu bat zirudien.” ( 257. or ).
“Fusila jasotzera zihoazenean telefonoa hoska hasi zen, urduri, eszena hari begira ego eta izutu izan balitz bezala”. ( 308. or ).
Pertsonifikazioak ere etengabe agertzen dira.
“Halere, bere biurritasuna eta guzti, korretura ez zitzaigun oso nekagarria gertatu, (...)”. ( 261. or ).
“Pozak itxutu egiten zuen, (...)” ( 298. or ).
“Irla mugimendu eta kolorez jantzita zegoen, (...)” ( 309. or ).
Metaforak ere badira baina aurrean aipatutakoak baino neurri txikiagoan.
“(...) su hartzen zuen paisaiak ematen zion berotasunarekin”. (263. or ) = hiperbolea ere izan liteke.
Maila fonokoari dagokionez, onomatopeia bat aipatuko dut: “Eta tropela gure aurretik ziz-ziz eginez (...)” . ( 266. or ).
Orokorrean, errekurtso estilistiko ugariz hornitutako liburua dela esan dezakegu. Aberaztasun honek hobeto deskribatuta usten ditu lekuak eta enfasi handiagoa jartze dio kontakizun bereziei.IPUINEN AZTERKETA
Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela
“Azken hitzaren bila” - zati honen lehen kapitulua da hau. ,gure protagonistak haurtzaroko argazki bateko misterioa argitzeko adizkide bat deitzen du berarekin Obabara, haurtzaroko herria, joan dadin. Argazkiko okerra gazteak eskuetan zeukan muskerra badirudi bere ikaskide Albino Mariaren belarretik sartu eta hau ondorioz tontoldu zela. Misterio hau argitu nahiean eta Obabarekin ipuin-irakurketa gauzatzeko intentzioarekin Obabara aldegiten dute gure protagoniosta eta bere adizkiddea. Bideko pub batean okerrarekin hitzegiteko aukera dute baina honek ez die gehiegirik argitzen; defenditu egiten du bere burua.
Episodio honen argazkikomisteriioa argitzeko gure protagonistak dituen irrikak izango dira.
Kapitulu honetako protagonista narratzaile bera da, beraz lehenengo pertsinan eta subjetiboki aritzen da. Narrazioa eta gure partsonaia naguziaren erraflexioak dira naguzi, baina bera eta bere osaba, eta bera eta bere adizkidearen arteko elkarrizketak ere badira.
Bagdadeko morroia
Kapitulu honetan gure protagonistak, Obabako bideari ekin aurretik, bere lagunari kontatzen dion ipuin ezezagun bat azaltzen da; beraz hirugarren pertsona erabiltzen du. Bagdadeko morroia heriotza ikusi zuen azokan eta beldurrez Ispahan herrira aldegiteko baimena eskatu zion naguziari. Naguziak baimena eman ondoren morroia amenazatu beharra zuen galdetu zion heriotzari eta honek, trebeki harridura keinua egin ziola baieztatu zuen, gau horretan bertan Ispahanen harrapatu behar zuela, morroia bertatik oso urrun zegoelako.
Ipuin laburtxo honen gaia heriotzaren botere deseginezina antzematen da; ezin dugu harengandik aldegin. Gehiegoa elkarrizketa moduan antolatuta dago. Cockteauk Aurreko ipuina komentatu hondoren, gure protagonista eta bere lagunari, Okerraren pubean oraindik, edanda dagoen gizon heldua hurbiltzen zaie ipuin hobea kontatzeko asmotan baina, urduritasunak eta zaratak ez dio usten bere asmoak betetzen. Bi lagunek harriturik pubetik irtetzen dira eta Obabako bidea hartzen dute. Baina gure protagonistak “Bagdadeko morroia” ipuinaren amaierari egindako bariazioa bere lagunari erakutsi nahiean zerbeza bat hartzeko geldituko dira. Episodio honetan gure protagonistaren lagun medikuak kantatzen dion ipuin bat tartekatzen da; beraz bi narratzaile subjetobo eta lehenengo pertsonan aritzen direnak daude. Mathilde Loise frantzesak luxusko festa batera joateko bitxi batzuk eskatzen dizkio lagun bati. Baina izugarri ondo pasa ondoren bitxiak galdu zitzaizkiolaz ohartzen da. Ondorioz beste batzuk erostearen beharrean dirurik gabe gelditzen da. Urte batzuk geroago bere lagunak, beste intentzio batzuekin, bitxiak faltsuak zirela baieztatu zion. Gure protagonista iraganari buruz ari da idazten. Kapitulu honetan obabarako bidea deskribatu egiten du, tximeleta ugaritasuna adibidez antzemanez. Bayoub, Bagdadeko morroia “Bagdadeko morroia” ipuinaren bariazio propioa eskaintzen digu gure protagonistak kapitulu honetan. Bagdadeko morroia heriotzarekin topatu hondoren Ispahun-era aldegin zuen. Bertako Kalbum Dahabin-ek laguntzeko prestatu zen eta honen dedara abiatu ziren. Egunsentia laster helduko zelakoan eta morroia galtzeko arrizkuan, heriotza dendara joan eta bertan morroiaren isladapenarekin ispilu ugari ikusi zituen. Pentsatu barik, ispilu horietako bat hartu eta korrika aldegin zuen. Episodio honetako gaia heriotzaren eskuetatik alde egiteko posibilitatea existitzen dela izango litzateke. Narratzaile hirugarren pertsonan aritzen da. Eskuarekin agur egiten zigun norbait Lehenego pertsona erabiliz berriro, gure protagonistak pubeko agure zaharraren agerpen berria kontatze digu. Smith-ek lehenengoko ipuina kontatzeko asmotan, magnetofoia atera eta Eskontaurreko izenez, Laura Sligo ipuin erreala kontatzeari ekingo dio. Elkarrizketan betetzen da kapitulu honetako zatirik handiena. Muina kapitulu honetan Smith jaunaren agerpen berri eta bitxia izango litzateke. Ezkontaurreko izenez, Laura Sligo Smith-ek kontatzen duen ipuin honetan, dirudienez erreala, Laura, Cesar Calvo eta Smith bera, Amazoniako oihanean Laura Sligo-ren senar desagertuta, ashaninkatribuaren lurretan aurkitzeko edo hari buruz zerbait jakiteko hara abiatu ziren. Smith-ek, suge batek pozoinduta, tribukoen harrera ezin hobea izango duen arren eta sendatu bazuten ere, ez zuten Lauraren senarrari buruz, Tomasi buruz, seinalerik eman. Smith, Laurarekin oao maiteminduta, zerbait aurkitu nahian, tribuko buruzagia Laurare senarra zelaz ohartu zen. Ez zuen ezer esan baina bueltarako bidean Laurak egia ezagutzen zuela adierazi zien eta horrez gain berarekin aldegiteko asmoak erakutzi zizkion. Horrela Dublinera aldegingo dute biek. Ipuin honen bitartez, Smith-ek bere bizitzako gertaerarik garrantzizkoenetariko bat kontatzen digu, bere maitasuna Laurarenganako aldarrikatuz Amazoniako trtibuen bizimoduak eskaintzen duen bake eta paisai natural galezina izango litzateke. Mr. Smith-ek etengabe deskribapenean eskeintzen dizkigu, oihaneko animaliaen aipamena sarritan eginez.Edozein gauza naturarekin harremanetan bizitzeko utz daitekeela da ipuin polit honen mezua. Nire eritziz ipuinik ederrena da. Finis Coronat Opus Smith-ek aldegin ondoren gure protagonistak eta bere adizkide medikuak bideari jarraitzen diote. Beraien arteko elkarrizketa da ugariena kapitulu honetan. Gure protagonista Obabako inguruari buruz mintzatzen zaio lagunari denbora luzean, bertatik egin ohi zituzten bizikleta-lasterketeei buruz. Obaba-ko Hilario txirrindulariaren karrerak adirazi zizkion eta baita nola, guztien zorigaitzarako, beste txirrindulari batzuekin konpetitzerakoan azkena gelditu zela ere. Bidetik okerra ikusten dute kotxetik at, musker bat eskuetan nola hartzen duen hautemanez. Azkenez, osabaren etxera heltzen dira. Episodio honeta deskribapen ugari tartekatzen dira Obabako inguruneari buruz eta gure protagonista, lehen pertsonan arituz, bere haurtzaroko kontakizunak antzematen ditu. Goizean Goizean gure bi lagunak esnatzen dira eta ipuin irakurketa gauzatuko den gelara abiatzen dira. Obaba kaleran gosaroarako janaria erosten dagoen bitartean, berak itzulitako ipuin bat irakurtzen dute, bere iloba behintzat plajioaren ondorioz harrituta geldituz. Osabak irakurtzen harrapatzen ditu eta plajioarena gosaldu hondoren kontatuko diela adierazten die. Kapitulu honetan ere gure protagonista subjetiboki aritzen da, lehenengo pertsonan. Egiturari dagokionez, osabaren ipuin itzulita tartekatzen da, kursibaren bitartez muinatik bereiztu nahian. Hans Mensher Ipuin-irakurketari hasiera emateko gure protagonistak ipuin labur honekin liluratzen gaitu. Brinnen, Hamburgon kokatu beharra dago narrazio hau. Bertako Hans Mensher pintorearen etxetik pasatzen diren paseatzaileei ez zaie interesatzen bertan 1923. urteko Uztailaren 27an zena. Badirudi pintoreak bere bizitzare azken egunetan arabiar paiaiak besterik ez zituela pintatzen, bertako emakume batekin maiteminduta zegoelako. Pintoreak arabiarrek hilko zutela etengabe esaten zuen, baina erotzat hartuta izan zen. Normalean, artxiboetan bilatzen arduratzen den paseatzaileak hil zela ziurtatu dateke eta aldi berea, Hans-en maitalea arabiarraren kontra salaketa gauzatu zuela ere. Ipuin honen bitartez arabiarren kulturaren ohitura gogorra aldarrikatzen da. Horrez gain, bi arraza eberdinetako pertsonen arteko maitasunaren onarpenaren behar eza isladatzen da. Gertakaririk garrantzitsuena 1923. urteko Uztailaren 27an eman zen; horren inguruan kontatuta dago ipuina. Ipuin bat bost minututan izkribatzeko Gure protagonistak kapitulu honetan ipuin bat bost minututan idazteko teknikak eskaintzen dizkigu adibide batez baliatuz. Beraz gaia didaktikoa da. Lasaitu ondoren, zure hiztegia jaso eta edozein hitz aukeratu ondoren lehenengo esldia burutu behar duzu. Hemendik aurrera erreztasunez burutu dezakezu ipuinaren ideia generala baduzulako. Narratzileak, trebeki bigarren pertsonan arituz, adibide bat eskeintzen digu, azalpen didaktikoen artean tartekatzen dena. Aurpegia sare batez estalita zuen andre ederra, eskuak erreak ere zituenak, maite duen gizon baten gutuna jasotzen du, zeinean gizonak aurpegia erra duela adierazten bait dio. Emakumea penatuta, gizon honek maitatu izana uzten dio eta ondoren hiltzen du. Azken ipuin honen gaian, maitasunaren indarra azpimarratzen du. Klaus Hanhn Pertsonaiarik garrantzitsuena ipuin honetan, Alexander anaiaren heriotzaz eroturik dagoen Klaus Hanhn izango da. Gure protagonistak, hirugarren pertsonan arituz, Klaus-en eta bere barneko ahotsaen, Alezander bere anaiaren, arteko elkarrizketa eta intentzioak azaltzen dizkigu. Klaus diruz jozita jadanik, tortoken irla batera joateko asmoarekin arropa berriak erosi eta bere urtebetetzea ospatzera hiriko errestauranterik gareztienera doa. Hegazkina hartu aurretik, edandako guztiak bultzatuta lo gelditzea pentsatzen du. Etengabeko Alexanderrek, ibaian itotako anaia txikiaren ahotsak, aginduak ematen dizkio eta hegalaldia galduko duen ustearen anaia txikia ostikoka hasten zaio. Ipuin honen gaia, anaia baten heritza dela eta eragotzita dagoen pertsona baten barne-elkarrizketa erotuek osotuko lukete. Nahiko ipuin astuna da erreflexioek osotzen dutelako zatirik handiena eta nire eritziz ez delako oso argi gelditzen ipuinare helburua. Margarete, Heinrich Gure protagonistaren laugarren ipuina eta azkena da. Ederrenetarikoa. Heinrich, bere arreba maitatuarengandik urrun bizi den pertsonaia ixil eta bakartiak, hura tren batek harrapatuta hil delaren notizia jasotzen du. Nahazia eta penatuta, bere arrebaren arropak betirako janztea erabakitzen du, berarekin beti gogoratzeko dela zin eginez. Denborarekin gizon bat ezagutzen du, zeinen bere bihotza eta gorputza eskaintzen bait dio eta horrela harreman estua gauzatuko dute, Henrichen arreba ahastu duela pentsatuz, bere buruaz beste egiten duen arte. Ipuin honen gaiak, pertsona baten bizitzan, arreba batenganako maitasunak hautsi dezakeen beste sentimendu guztiak lantzen du. Ipuina hirugarren pertsonan idatzita dago baina narratzailea nahiko subjetiboa da. Trena sinbolo bat bezala har daiteke, Henrich eta margarete elkar-lotzen zituen sinbolo metaforikoa bezala. Istorioa 1934. urtean kokatzen da. Ni Jean Baptiste Hargous Gure protagonistaren adiskideak kontatzen duen ipuin bakarra da. Jean Baptiste Hargous hamazazpi urterekin gudara joan beharra izan zuen eta bertan ezagutu zuen Pierre gaztearekin harreman estu eta ontzaz apurtezina gordetzeko aukera izan zuen. Elkar maite zuten bi lagunak herotzak bananduko ditu, normandarrengandik ihes egiten saiatu zirenean, zaldiek zapelduta hil egin zirelako. Ipuin honen gaiak edozein gerratearen bukaera, beti tristea, isladatzen du; zeinek maitasuna, familia eta kasu honetan adiskidetasunarekin bukatzen bait du. Istorioa 867. urtean kokatzen da, normandarren aurkako gudaren garaian. Jean Baptistek, Narey hirikkoa, lehenengo pertsonan arituz bere bizitzaren amaiera kontatzen digu. Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat Obabak plajioak onartu eta egiten hastearen arrazoia eta metodoa eskaitzen digu kapitulu honetan. Obabarentzat idazle gorenak, Axularrek, plajioek Euskal literatura bultzatu zutela ulertarazten dio amets baten bitartez, guztiek plajiatzen zutela adieraziz eta plajioa egokia egiteko behar diren pausoen zerrenda gauzatzera behartuz. Pikuak ematen dizkio Axularrek ametsean eta errealitatean jadanik pikuak jaten ditu eta hauen laguntzaz plajiatzeko metodo erreza eskeintzen digu. Ipuin zaharra eta norberaren hizkuntzara itzulita dagoen baten mezuari jarraituz pertsonaia eta objetuak aldatzea nahikoa da plajioa burutzeko. Osaba lehenengo pertsonan aritzen da, bere esperientzia propioak aurkeztuz. Bere azalpen honen gai ezkutatuta, literatura bultzatzeko plajioaren beharra da. Euskal herriko piku arrunten sinbologiarekin jokatzen du idazleak. Pitzadura bat elur izoztuan Ipuin hau osabak plajioaren metodoa erabiliz idatzitako bere lehen plajioa da; adibide bat. Philippe Auguste Bloy mendigoizalea pìtzadura batean erori zen. Berarekin lan egiten zuen Mathias Reimz-ek haren bila abiatu zen baina adiskidearen aurrean zegoela, bere emakumearekin oheratzen zela aitortzera bultzatu zuen. Amorratuta, Mathiasek ez zuen haren bizitza. Philippek nekez pitsaduratik ateratzea lortu zuen baina Mathiasek bultzatu egingo zuen berriro behera jausi arte. Osabak hirugarren pertsonan idatzitako ipuin honen gaia, norberaren emaztea eta lagun minaren arteko erlazioaren ondorioz, adizkidearenganako gorrotoa da. Rhineko ardo bat hartuz Irakurketa-saioren ondoren ardo baten laguntzaz hiru lagunek osabaren bizitzaz mintzatzen ari dira eta honek Montevideoko adizkide on baten existentziaz hitzegiten die; Samuel. Bat batean etxe aurrean aparkatu duen kotxe batetik, okerrak lagunduta, gaueko Smith jauna ateratzen da eta pertsonaia berezia hura osabaren Montevideoko lagun mina dela suertatuko da. Kapitulu honetan Amerikara joan behar izan zuten euskaldunen egoera eta bizitza aipatzen da. Elkarrizketak betetzen du parterik ugariena eta badirudi piskanaka gauzak argitzen doazela. Kapitulu honetan gure protagonista lehen pertsonan aritzen da berriro. Samuel Telleria Uribe Episodio honetan gure pertsonaiek okerraren inguruan mugitzen zen misterioa argituko dute, Smith osabarekin mintzatu bitartean. Okerra muskerren defentzan parte hartzen duen pertsonaia dugu. Misterio hau argitu ondoren, osabarenera bueltatuko dira eta Samuel ipuin baten kontaketari ekingo dio. Gaia aurreko misterioen soluzio izango da. Wei Lie Deshang Samuelek hirugarren pertsona erabiliz kontatze due ipuina da hau. Nei Lie Deshang-ek Aga Kubali gobernariaren kontra altzatzearen ondorioz, bere gurasoen bizitzekin bukatu zuelako, bere gerlari estadua galdu zuen. Dirua bildu ondoren palazio izugarria eraiki zuen eta mendeku bila ibili zen ordutik Wei Lie trebea, annamitar gerlari onak eta inuzenteei beraien jainkoa zela sinestarazi zien eta hauek kristoko hilketa gauzatu zuten Aga Kubali-ren lurraldeetan. Honek ez zuen inoiz jakingo nor izan zen bere semea hil zuena, annamitarrak bere jainkoaren, Mohameren, partez zihoazela adieraziko diotelako. Ipuin honen gaia, gurasoen heriotza gauzatzen dutenen kontrako mendeku nahia izango litzateke. Horrez gain, Siddarta, Mohamed eta annamitarren kulturaren zenbait gauza aipatzen dira. Narrazioa da gehien erabilitako esprezaera nahiz eta elkarrizketa agertu. X eta Y Gure bi adizkideek osabari kontatzen diote Okerrarekin gauez eta orduan izandako elkarrizketak. Osabak muskerrek gauzatu dezaketen tontelkeria existitzen ez dela adierazten die eta beste biek gaia bukatutzat hartzen dute. Smith aurretik eta gero bere bi lagunak euren etxeetara bueltatzen dira. Baina gure protagonista okerraren etxean animalien-defentsaz arduratzen den taldearen plakarik ez zegoelakoan, bertara bueltatze da soluzio bat aurkitzeko asmoz. Okerrak harrapatu egiten du eta gaizoak gau guztia pasa beharko du lotan muskerren artean. Goizean Albino Mariak esnatuko du eta presaka aldegingo du bertatik. Kapitulu honen gaiak, gehiago jakiteko irrika bultza dezakeen ondorioak landuko lituzke. Elkarrizketa kapituluaren hasieran ematen da batez ere, hiru lagunen artean, eta gero narrazioa naguzitzen da. Gure protagonista lehenengo pertsonan aritzen jarraitzen du. Zuzia iratxekirik dagoenean bizi da Kapitulu honetan argitzen da zergaitik idatzi duen aurreko guztia gure prtagonistak; aurkitu ez zuen azken hitza aurkitzekotan. Hau da nobelaren bigarren zati honen gai naguzia. Gure protagonista zahartuta jadanik, bere adizkide medikuarengana joan behar izan zuen bere geroz eta handiagoa zen gorreria kontrolatu zezan. Baiza medikuak musker bat zuela adierazi zion eta baita mina egiten hasia ziola ere. Baina gure protagonista ez gauza garrantzitsutzat hartu ezta geroago bere osabak hilko dela adierazi zionean ere. Berak Albino Mariorekin jolasten ibiltzea nahiagokoa zuen txorakeriak entzun baino lehen. Agertzen den esprezaera bakarra narrazioa da eta gure protagonistaren, jadanik aldatuta, erreflexio infantilak bertan tartekaturik. Lehenego pertsonan aritzen da. Ipuin luze honek, sineskera edo obsezio batek sortzen duen errealitatearen indarra azpimarratzen du oso modu gogorrean. Benetan meritua du gure Bernardo Atxagak.ERITZI OROKORRA Liburu osoa, aurreko ipuinak ere kontutan izanik, oso ederra iruditu zait. Ipuinak entretenigarriak izateaz gain, interesgarriak ere badira. Badirudi helburu didaktikoren bat duela bakoitzak, istorio berezi eta gai latzak tratatzen dutenei buruz ari direlako etengabe. Amaiera, benetan esperoezina, oso gogorra da. Bortitza da ipuin eta fantasiaren inguruan bizi izan den pertsonaren bizitza halako amaiera latza izatea. Ume bat izatetik, gizon heldua izanda, berriro ume bat izatera pasatu da bere bizitzan zehar. Behintzat horrela interpretatzen dut nik. Nahiz eta liburu luzea izan azkar irakurtzekoa izango litzateke, zenbait deskribapen kenduko balituzte. Gehien atsegin zaidana kontatzen diren ipuinen bitzitasuna da. Beti daukate kutsu berezia, zeinek irakurlea liluratzen bait du. Horrela gertatzen da amaierarekin ere, espero ez duzunarekin aurkitzen zara. Beti harritzen gaitu Bernardok era honetara, Behi euskaldun baten memoria-n adibidez. BIBLIOGRAFIAOBABAKOAK Bernardo AtxagaErein LiteraturaAdorez 2 HiztegiaErein
1
4
Descargar
Enviado por: | Jone Monagues |
Idioma: | euskera |
País: | España |