Historia


Guerra de la Independencia


HISTORIA

1.go EBALUAKETA

I. ERREJIMEN ZAHARRAREN DEFINIZIO ETA EZAUGARRIAK ESPAINIA ETA EUSKAL HERRIAN.

II. ILUSTRAZIOA ETA BERE EZAUGARRIAK: ERREFORMAK

III. FRANTZIAKO IRAULTZA ETA BERE EZAUGARRIAK: INDEPENDENTZI GERRATEA ETA 1812KO KONSTITUZIOA

  • ERRJIMEN ZAHARRAREN DEFINIZOIA ETA EZAUGARRIAK ESPAINIAN ETA EUSKAL HERRIAN

  • Hasierea 1492-1789

    Antolamendua ezaugarriak

  • politikoa

  • soziala

  • ekonomikoa

  • Politikoa:

    Monarkia absolutoa: Botere guztia erregeak zuen bera zelako agintaria edo subiranoa.

    Agintaritza gorena duena

    Erregeari botere absolutoa jainkoaren eskutik zetorkion. Herriaren iritzi orokorrak ez zuen balio. Ezin zen zalantzan jarri erregearen hitza, jainkoaren hitza zelako.

    Espainiako erregetzan dinastia aldaketa egon zen. Borboiak jarri ziren tronuan lehengo dinastiaren jarraitasun-ezagatik.

    Asburgotarra

    Bi kandidato

    Borboiak(Jatorriz frantzaiarra)

    Ondoriaotza gerra

    Borboiak frantziako politika zentralista aplikatu zuen. Hau da, erabakiak modu homogeneo batean ezartzea. Eskualdeetako berezitasunak kontuan izan gabe.

    Foruak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan mantendu ziren Borboiaren alde jokatzeagatik.

    Soziala:

    XVIII mendean estamenduzko gizartea zen.

    Estamendua: Funtzioaren arabera sailkatuak . Estatus juridiko propioa.

    NobleziaGizartea defendatu.

    Estametuak Kleroa Otoitz egin arimak salbatzeko.

    Herri xehea Lan egin denak mantentzeko.

    Jaiotzatik definitzen zen pertsona bat estamedu pribilejiatukoa izango zen ala ez. Kleroan ez.

    Burgesia herri xehea da. Pentsalari, filosofo.... Ogibide liberalekoak.

    Pribilejiatuek ez zuten zergarik ordaintzen eta gainera kobratu egiten zituzten.

    Herrietako apaizak pribilejiatuak ziren jakintsuak zirenez herriak beragana jotzen zuelako.

    Erregetza-funtzioak betetzeko noble izan beharra zegoen baina gizarte itsia zenez ezin zen estametuetan gora egin.

    Kleroa, giomailakoa nobleziatik eta behe mailakoa herri xehetik.

    Ekonomikoa:

    Nekazaritzan oinarritutako ekonomia zen eta gainera autarkikoa. (Auto ornikuntza du helburu. Lurralde bateko biztanleek beren beharrak asetzeko gaitasuna). Zegoen egoerak bultzatu zuen ekonomia autarkikoa. Arantzelen bidez, kanpoko produktoaren erosketa ziltzen duenez, autoornikuntza garatzen da.

    Nekazritzaren arazoa, lurren egituraketa zen. Lantzeko moduan zegoen lurrarenvehuneko handi bat amortizatua zegoen. Merkatutik aparte zeuden eta ezin ziren ez saldu ez zati tsikiagotan banatu.

    Nobleziarenak Maiorazgo izeneko instituzio politikoak nobleak kontrolatzen zituen lurrak nahi bezala ez saltzeko

    Amortizatutako lurrak Elizarenak (Esku hilak)

    Herri lurrak

    Lur horiek saldu ahal izateko, desamortizazio prozesu bat egon behar da (merkaturatzeko.)

    Hobekuntzak eta erreformak aplikatu ezin zitezkeenez, produkzioa asko murrizten zen. Honek atzeratu egin zuen industri iraultza.

    Amortizazioa gaindituz gero, lurrak merkaturatu eta jabeak bere partzela propioko produkzioa hobetuko luke.

    Fabrikazioa gremiotan banatua zegoen eta hirietan kokatzen ziren. Produkzioa mugatua eta finkatua zen. (Maisu, ikasle eta ofizialak)

    Merkataritzari dagokionez, kanpo merkatritza. Espainia-Amerika merkataritza. Mexikotik beherakoa. Lehengaiak ekarri (batzutan pixkat landu) eta saldu.

    Barne merkataritza gutsi garatua zegoen garraio txarra eta aduanengatik. Zubiak, errotak... ordaindu egin behar ziren. Bera ez zuen pena merezi aduanak pasatzea ondorioz produktua garestitzen zelako.

    Euskal Herrian:

    Foru errejimena zegoen Euskal Herria. Ohituretan oinarritutako legeak. Gipuzkoak Arabak, Bizkaiak eta Nafarroak, bakoitzak bere foru propioak zituen. Burujabetasuna eskaintzen zuten muga barruan eta berezitasunak ematen zizkieten.

    Lehenengo berezitasuna, foruetako aldarrikapena: `` Euskal Heritar guztiak zirela aitonen semeak´´. Hau da, abiapuntuz denak berdinak zirela(Ez pribilegiaturik egotea). Zerga arruntak ez ziren ordaintzen. Koroarekin negoziatzen ziren ordaindu beharreko zerga. Probintzi bakoitzak diru jakin bat

    Berezitasun garrantzitsu bat, (politikoa) foru baimena edo foru pasea ziren. Erregeka ezin zuen dekretu bat aplikatu batzar nagusiak aldez aurretik aztertu gabe. Foruekin bat bazetorren aplikatu egiten zen eta bestela negoziatu. Honek erregearen ahalmena mugatzen zuen.

    Euskaldunak ez zeuden soldaduska egitera behartuak. Baina arriskuan egonez gero, defendatu egin behar zuten bereb lurraldea.

    Zuzenbide arloan, foruak zituzten lurretako biztanleek berezitasun batzuk zituzten.

    Berezitasun ekonomikoak:

    Berezitasun ekonomikoak kanpo merkataritzan. Merkaturako askatasuna izango zuten mugak barnealderago zeudelako. Modu autonoan jokatu ingurunearekin arremana galduz. Beraz antolamendu honek barne merkataritza eragozten du. Industriak (Bilbo...) eragozpenak izango ditu. Batzr nagusiak erabakitzen zuen zenbat ordaindu behar zen.

    Beranduago, mugak aldatu egin beharko ziren kostaldean jarria arte horrela, industriek barne merkatuan saltzeko.

    Probintzia bakoitzeko erakunde gorena, batzar nagusia zen. Nafarroan gortea zen.

    Batzar nagusia motere legegilea(muga barruan)

    Honen eraketa sorreran eraketa demokratikoa izan zen(ordezkarien autaketa)

    Udal batzarraeskualdeetako batzarraBatzar nagusia(b. Legegilea)

    Erakunde hauen kontrola dirudunen esku geratu zen. Horrela, oligarkizazioa gauzatu zen. (oligarkia: dirudunen gobernua)

    Ondorioz, batzarretako partaideak familia dirudunetako partaideak ziren. Batezere nobleak.

    Diputazioak botere exekutivoa zuen bere esku. Probintzi bakoitzak bere autonomi mailarekin.

    Berezitasun sozialak:

    Euskal Herrian noblezia zegoen gizartearen gailurrean. Noblezia, foru errejimenaren defendatzaile sutsua zen. Aldaketen aurkakoa.

    Kleroa, Hauekin pareka daiteke egitura politiko batzuk defendatzerakoan. Aldaketen aurka.

    Burgesiaren papera aipatzekoa da. Foru errejimenaren aurka zegoen. Batez ere irietan izan ziren garrantzitsu. Aitzin errejimena aldatu nahi zuten.

    Ekonomian 3 sektore:

    Nekazaritzan artoaren kultiboa garrantzitsua izan zen.

    Burdingintzak krisia izan zuen teknika aldetik. Oraindik artisau teknikak zerabiltzaten.

    Merkataritzan Amerikarekin egiten zen kanpo merkataritza aipatu behar da. Produktoen joan-etorria kontrolatzeko erakundeak ( kontsulatuak ) zeuden Bilbon Donostian . Aberastasun iturri izan zen.

    XVIII mendean hasi ziren aldaketa nahiak. Ilustrazioaren mendea delako.

    II ILUSTRAZIOA ETA BERE EZAUGARRIAK: ERREFORMAK

    Ilustrazioa mogimendu orokor bat da. Arrazoiaren garrantzia azpimarratzen zuen.

    Ilustrazioa = Arrazoia

    Gauzak zalantzan jarriko dira. Aitzin errejimenaren zutabeak zalantzan jarriko dira. Aldaketak bultzatuko ditu. Monarkia absolutoa kuestionatuko da.Monarkia ezberdinetan aldaketa beharrak ikusi eta onartu ziren baina pribilejioak e.a. ez ziren deuseztu.Praktikatu zen politikari, despotismo ilustratua deritzo. Dena herriarentzat baina herria gabe.Ilustraziotik komeni zitzaiena aldatu zuten soilik. Ezaugarri bereziak aldatu gabe.

    Karlos III k (1759-1788) izan zen erreformistena, ilustratuena.

    Erreforma ekonomikoak izan ziren garrantzitsuenak. Beraz nekazaritzan hobekuntza.

    Nekazaritza hobetzeko bi erreforma mota:

    1)Batetik, hobekuntza teknikoak(terminoa mugatuz).Ibaiaren urak kanalizatzea, ureztaze sistema

    2)Landutako lur eremuak edaduraz gehitzea.

    a)Lurrak nondik lortu? Herri lurrak desamortizatu salgai jarriz. Horrela jabe libreak hobeto landu eta etekin gehiago atera.

    b)Kolonizatu: Heriak sortuz jendeztatu gabeko lur eremutan. (Andaluzian..)

    c)Mesta erakundearen kontrolpeko lurrak nekazaritzara bideratu.

    Abeltzantzaz arduratzen zen. Abereen joanetorriak kontrolatu. Nobleziaren kontrolpean zegoen.

    Gremioei monopolioa kendu egin zitzaien erregeek sortutako errege fabrikekin. Koroak kudeatzen eta kontrolatzen zituen. Langileak artisauak ziren. Konpetentziaren bidez monopolioa kendu zion gremioari.

    Merkataritzan ere erreformak aplikatu ziren. Barne aduanak kendu ziren baina ez denak. Aduanak kentzean merkatu libre bat sortu zen.

    ======*======

    Konpetitzeko prest ez dauden ekonomietan politkoa protekzionista ezartzen da. Beste merkatuen aurka ezin konpetitu daitekeenean, mugak jartzen dira. Beraz Espainiak garai hartan politika protekzionista ezarri zuen bere merkatua bultzatzeko.

    ======*======

    Ameriketako merkataritza liberalizatu egin zen. Cadiz-ek eta Sevillak(kostaldean egon gabe ibaiaren bidez) kontrolatzen zuten.

    Horrela portu gehiagok izango zituzten harremanak merkataritza hortan.(Bilbo eta Donostia adb)

    Lehengaiak inportatu ondoren landu edo ta berbanatu. Zorrak kitatzeko baliagarriak izan zitezkeen.

    Beste era bateko erreformak. Herriaren adiskideen elkarteen helburua kultura eta zientzia garatzea zen.

    1764- Xabier Munibe, Peñafloridako kontea

    Berak sortu zuen Euskal Herriko adiskideen elkartea. Mintegi bat famatua izan zen. Bergarako erretmintegia, zientzigizonen erreferentzi izan zena. Garrantzia ematen zaio hezkuntzari garapenari dagokionez. XX. Mendean egiten da hau errealitate.

    Erreformekin amaitzeko(berez ez da erreforma), Karlos III ak Jesuitak kanporatu zituen dekretu baten bidez. Ekonomikoki boteretsuak ziren eta politikan parte hartzen zuten zeharka.

    Nobleziaren semealabak ezitzen zituztelako.

    Eskolak jesuiten pean zeuden eta agiteari itzal egiten zioten. Elizaren aginte erlijiosoa oztopo zen aginte politikoarentzat. Bereaz jesuitek agintea kuestionatzen zutenez, nehurri politiko bat hartu zen. Baina ez ziren behin-betirako kanporatuak izan.

    Erreforma hauek pribilejioak ikutzen dituzte eta ondorioz pribilegiatuak politika erreformista honen aurka jarriko dira ( Noblezia, Kleroa ...). Lortuko dute azkenik beren helburua (atzerakada bat) herriak egingo duen matxinada baten bidez.

    1766- Esquilache-ren aurkako matxinada

    Karlos III ren ministraria. Erreformen aldekoa zen. Ez zen oso gogokoa izan. Atzerritarra zen(Xenofobia). 1766an, (gosea) krisi ekonomikoa egon zen. Ogiaren prezioa dexente igo zen garia garesti saltzen hasi zelako. Prezioen tasa desagertzean, ez zuten limiterik prezioetan. Espekulatuz, gariaren prezioa eta ondorioz ogiarena igo egin ziren. Koinziditzen du Esquilacheren jazkeraren aldaketarekin. Delinkuentziarekin erlazionatua.

    Matzinada ondoren politika erreformistak porrot egin zuen eta erreformak amaitu ziren. Egoera Honek jarraituko du (erreformarik gabe) Karlos IV arte? Rekin?

    Karlos IV-ren garaian frantzian iraultza hasi zen eta honek aitzin errejimena kolokan utzi zuen.

    III FRANTZIAKO IRAULTZA ETA BERE EZAUGARRIAK: INDEPENDENTZI GERRATEA ETA 1812KO KONSTITUZIOA

    Frantziako Iraultzak kolokan jarri zuen antzin errejimena.

    Frantziako iraultzaren printzipioak, antzin errejimenaren aurka joango dira. Printzipioetako bat subiranotasun nazionala da. Agintari bati boterea delegatzen zaio. Subiranoa nazioa da. Beraz delegatuen erantzkizun bat zuten. Erregea alda zitekeen.

    Beste printzipio bat, agintea banatzea zen. Exekutiboa legegilea eta ¿??????

    Gizakiaren eskubideak ziren 3. Printzipioa. Gizaki jaio eta izateagatik berdintasuna. Gizarte estamentalaren egituraketaren aurka.

    Printzipio hauek guztiek Frantzia barruan eta kanpoaldean ere eragina izan zuten. Lapurdik Behe-Nafarroak eta Zuberoak ondorioz foru errejimena galdu zuten. Nazioa eskualde bat baino garrantzitsuago zen. Hiru hauek Bearnorekin batera departamentu bat osatu zuten.

    Kanpoaldera begira, burgesiak begi honez hartu zuen baina nobleziak eta kleroak ez.

    Espainiar erregeak isolamendu politika ezarri zuen mugaz gaindi frantziar eredua pasa ez zedin. Ejertzitoa jarri zuen mugak babesten.

    Isolamendu ideologikoa aurrera eramateko, ideiak ez zabaltzeko, inkisizioak zentsura ezarriko du. Inkisidoreek lan egingo dute ideia politikoak jazartzeko beraien ustez errudun zirenak torturatuz. Momentu batzutan beldurgarria izan zen inkisizioa.

    Hala ere ideiak zabaldu ziren nola edo hala.

    Frantziako iraultza peligrosoa zela ikusita, erregeek koalizio bat eratu zuten frantziaren aurka joateko. Koalizioko parte zen Espainia. Frantziako erregea gillotinatu zutenean konturatu ziren zein arriskutsua izan zitekeen erregeentzat iraultza hau. Koalizioarekin gerra deklarazio formala. Alde guztietatik erasotu zuten frantzia.Gerra hau, konbentzio gerra da. (1793-1795)

    Espainiar ejertzituak lortu zuen lurralde serio bat okupatzea baina ez zuen asko iraun eta frantziar ejertzituak kontraeraso zuenean lurra berreskuratu eta Kataluiniatik eta E.H.tik (Baztan aldetik) sartu ziren.

    Bi postura diferente E.H.n Batzuk ez zuten erresistentzirik jarri. Donostiak adibidez. Donostiak helburu politiko bat zuen: Frantzian integratzea baina berezitzasunak (foruak) mantenduz. Negoziazio haiek ez zuten jarraipenik izan guda amaitu zelako. Hala ere ez zuten etorkizunik izango frantziak ez zituelako onartuko.

    1795 Basileako bakea

    Frantziak eta Espainiak bakea zinatu zuten Espainiarentzat ekonomia aldetik beharenzkoa zelako. Gainera Espainiak lurraldeak galtzeko aukera zuen.

    Frantziaren interesa Espainiarekin bakea zinatzeko helburu bat zen: Aliantza politiko bat eraztea bakea firmatu ondoren. Alialtuekin B.H.ri aure egiteko posibilitate handiagoak lituzkeelako.

    E.H. eta Kataluiniaren truke Santo Domingo irla.

    Bakearen ondoren aliantza zinatu zen. Helburua B.H. menderatzea.

    1796 San Ildefontso

    Biek bloke bat osatzea B.H.ren aurrea.

    Frantziaren interesa: B.H. menderatze

    Espainiaren interesa: B.H. Espainiak Ameriketako koloniekin zituen merkatal harremanak eteten saiatzen zen. (piratak) Beraz ...

    Ameriketako koloniek bi potentzia izan zituzten laguntzeko. EEBBak eta B.H.

    Enfrentamentuetan (itsasoan) B.H.k irabazi zuen (1804) Trafalgar . Kostata ingelesek irabazi zuten. Espainiar itsasuntziak galdu zirenez, merkataritza eten zen. Horrela, koloniek independentzia lortu zuten. Espainiak bere aultasunean ezin izan zuen kontrola mantendu.

    Koloniak politikoki independiente bihurtu ziren baina ekonomikoki beste potentzen menpe geratu zeiren.

    Espainiarentzat utsune ekonomiko bat sortu zen. Defizit izugarria ekarri zuen honek eta aziendan somatu egin zen defizita.

    1804. urtea berezia izan zen. Napoleonek kalte ekonomikoa egin nahi zion B.H.ri itsas blokeoaren bitartez (indarrez ezin zuelako). Baina Portugal ez zen alde jarri B.H.rekin merkatal harreman onak zituelako. Aliantza politikoak mugak kendu zituen ejertzito frantziarrak espainia gurutzatu ahal izateko eta Portugal menderatu eta blokeoa onar zezan. Espainiak frantziar tropen zirkulazioa onartu zen aliantzarekin. Tratatuaren izena Fontainebleau ko ituna(1807) Godoy rekin zinatu zuen (Espainiako ministraria) Erreginarekin.... 8-)

    Horrela, portugal 3 printzerritan banatzea zen helburu. 2 Godoy-k administratzeko eta bestea frantziarentzat.

    Paktuak zioen bezala, tropak Espainian sar zitezkeen baina ez zioen ezer berriz ateratzeari buruz(nahita). Napoleonen helburua ere Espainia delako a largo plazo.

    Orokorki ez zen begi onez ikusi eta Godoy-rekiko oposizioa areagotu egin zen.

    Godoy-k ekonimia modernizati nahi zuen politika erraformistaren bidez. Pribilegio batzuk aldatuz. Noblezia horren kontra zegoen. Diru premiari aurre egiteko elizari ondasun batzuk desamortizatu zizkion. Horrela sortu zen aurkakotasuna eta kargutik kendu zuten Aranjuezko altsamenduaren bitartez. (1808).

    Erregeak abdikatu behar izan zuen. Karlos IV-k utzitako tronua bere seme Fernado VII-k hartu zuen (seme zaharrena, Karlosen anaia). Bere bizia jokuan ikusi zuelako utzi zuen tronua.

    Napoleonek Fernando eta Karlos Baionan bildu zituen arazoak konpontzerkotan baina liskarra aprobetsatuz, bitartekari jartzen da eta errege eskubideak bereganatzen ditu trikimailuen bidez. Ondoren bere anaia Jose Bonaparte jarri zuen tronuan.

    Independentzi gerratearen hasiera. 2 egoera diferente. Batetik erresistentzia militar frantsesen aurka eta bestetik iraultza politikoa egin nahiko zen.

  • Sartko dira probintzia guztientan eta koordinatzeko batzorde goren (momentu hartako gobernua) bat zentzralizatuko dituena. Herria zen subiranoa.Batzarren nahia, frantziarrak kanporatzea da (Jose Bonaparte) eta beraien erregea itzultzea(FernandoVII). Independentzia gerratea Napoleonek galtzean FernandoVII itzuliko da.

  • Gerrilen bidez guda luzatzea lortu zuten. Napoleoni ez zitzaion komeni. Napoleon gaizki zebilenez, armada ingelesak parte hartu zuen portugaldik sartuz.

  • Andaluzian frantsesen lehen porrota.

  • Napoleonentzat Errusia inbaditzea errore bat izan zen. Mosku-ra iristean negua zenez eta baliabiderik ez zutenez, Errusiarrek kontraeraso egin zuten. Napoleonek zereginik ez zuenez, Fernandori itzuli zion erregetza (1813). Baina 1814 arte ez zuen errege moduan agindu.

  • Estatu laikoa: Bere printzipioetan erlijiorik nagusitzen ez den estatua.

    Estatu konzesionala: Bere printzipioetan erlijio bat eta bakarra onartzen duen estatua.

    HISTORIA

    1.go EBALUAKETA

    I. FERNANDO VII-REN ERREGETZA (1814-1833)

  • SEIURTEKO ABSOLUTISTA (1814-1820)

  • HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)

  • AZKEN HAMARKADA ABSOLUTISTA (1823-1833)

  • -OINORDEKOTZA ARAZOA

    -AMERIKAKO KOLONIEN INDEPENDENTZIA

  • ISABEL II-REN ERREGINALDIA (1833-1868)

  • ERREGEORDETZA GARAIA(1833-1843)

  • -Mª KRISTINA-REN ERREGINALDIA(1833-1840)

    -ESPARTEROREN ERREGEORDETZA(1840-1843)

  • ISABEL II-REN ERREGINALDIA(1843-1868)

  • I. FERNANDO VII-REN ERREGETZA (1814-1833)

    1813an Fernando VII-k eta Bonapartek itun bat zinatu zuten (Valenay). Horrela F7-kberreskuratu zituen errege eskubideak.

    Bitartean, Espainian gorteak legeztatzen ari ziren Cadiz-ko konstituzioarekin. F7-ren ordez, talde bat ari zen agintzen. Espero zen F7 liberala izatea eta konstituzioa onartzea baina ez zen horrela gertatu.

    1814an bValentziara iritsi zen, baina ez zuen konstituzioa zinatu liberalek espero zutenaren aurka. Noblezia eta Kleroz osaturiko talde batek ongietorria egin zion idatzi bat eta guzti ( Pertsiarren agiria ). Idatzi antiliberal bat zen eta absolutismoa bultzatzen zuena. F7-k onartu zuen eta oinarritzat hartu zuen dekretu bat ateratzeko, Cadiz-ko pauso guztiak deuseztatuz. Dekretu bat ez da nahikoa izango. Estatu kolpe bat eman behar izan zuen Madrilgo hirian atxiloketen bidez. Errege absoluto bezala agintzen hasi zen.

    A) SEIURTEKO ABSOLUTISTA (1814-1820)

    Errejimen zaharreko pribilegioak berrezarri. Mesta neakazaritzan zoritsarrerako. Elizak herriarekiko zuen eragina handiagotu zen lehengoaren modurarte. Zentsura inkisizioarekin berrezarri zen eta jesuitak berriro itzuli ziren. Foru errejimena berrezarri zen ezaugarri guztietan.

    Lehenagoko egoera txarra zen eta gainera gerratearekin egoera ekonomikoa oso latza izan zen. Estatuak defizita zuen.

    Ministrariaren plangintzak zioenez, defizita ikusirik, pribilejiatuek ere zergak ordaindu beharko zituzten. Baina ez zuen lortu (pribilejiatuek ez zioten utzi). Gainera erregeak babesa eman zien. Beraz plangintza hau ez zen errealitate bihurtu.

    Ezegonkortasun soziala zegoen. Liberalak ilegalitatean babestuak zeuden. F7-ri oposizoa egiten zioten elkarte sekretuetatik. Masoia izan zen liberalen babeslea. Egiten zituzten ekintzak pronuntziamenduak edo altsamenduak ziren. Militar liberalek eta gerrileroek gauzatu zituzten.

    Helburua F7-k modu liberal batean agintzea zen Cadiz-ko konstituzioa onartuz. Helburua lortu zuen pronuntziamendua Riego generalaren eskutik etorri zen 1820 urtean.

    Riegok txantai moduko bat egin zion esanez koloniak galduko zituela Riego bera joaten ez bazen behintzat. Beraz derrigortua onartu zuen.

    B) HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)

    Cadizko konstituzioa zinatu zuen. Konprometitu zen baina ez zen nahikoa. Gorteak eratu ziren konstituzioaren arabera legeztatzeko eskubideak babesteko. Gorte hauetako liberalen (guztien) artean banaketa bat nabaritu zen. Moderatuak eta erradikalak.

    Diferentziak:

    Moderatuek erregeari botere gehiago eman nahi zioten. Exekutiboaz gain legegilea gorteekin elkarbanatzea.

    Noblezia eta kleroarekin adostasun bat lortu nahi zuten hauek estatu liberalera erakartzeko.

    Erradikalek konstituzioa onartu zuten aldaketa batzuk eginez. Estatu konfesionala laiko bihurtuz.

    Lliberalismoa gizartean ideologia bezala zabaldu zen. Ideologia zabaltzeko, egunkariak, elkarteak eta kafetegiak (intelektualak biltzeko) sortu ziren.

    Nehurri guztien helburua, errejimen liberala finkatzea zen, errajimen zaharreko ezaugarriekin bukatu.

    Jaunen errejimena deuseztea. (Nekazal edo landa inguruan jaunek zituzten eskubideak edo feudalismo garaitik).

    Basaiuaren jaunarekiko betebeharrak kendu. Menpekotasuna ezabatu.

    Monastegiak itsi zituzten eta horien lurrak desamortizatu salgai jarriz. Dirua lortu nahi zelarik.

    hamarrenak ( lelizari jasotako ondasunen hamarrena ordaintzea)

    Zentsura desagertarazi nahi zen. Bakoitzak idazten zuenetik inprimatzeko eskubidea. Inkisizioa itzalean mantendu zen.

    Analfabetismo tasak jaitsi garapena aurrera eraman ahal izateko. Kualifikatutako jendea behar bait da garapenerako.

    Milizia nazionalaren sorrera. Herritarrez osatutako talde armatua konstituzioa eta estatu liberala babesteko. ( gero guardia zibilak ordezkatuko zuen). Estatuaren zerbitzuan dago gorputz berezi hau estatuaren interesak defendatzeko.

    Euskal Herrian:

    Foru errejimena baztertu zen. Baita instituzioak ere. Foruak oztopo bat ziren errejimen liberala gauzatzeko. Ez dago identitate nazionalik.

    Porbintzi diputazioak mantendu egin ziren.

    Estatutik zetozen aginduak martxan jarri. Nobleziak bakarik osatzen zuen.

    Bilbon, Gasteizen eta Donostian liberalek (Burgesek) bereganatuko zituzten.

    Elizaren kontra joatea, sinismenaren kontra joatea zen. Beraz herria ez zen liberalismoaren aldekoa izan. Liberalismoak ez zizkien ezegonkortasun ekonomikoak kendu. Herriak ahal zuen nehurrian aldaketa oztopatu zuen.

    Ideia: errejimen liberale = foruen desagerpena

    Kleroa noblezia eta erregetza ez zeuden aldaketaren alde. Erregeak ahal izan zuen nehurrian oztopatu eta luzaharazi zituen aldaketak.

    Liberalismoaren aurkakoak, ahal izan zuten nehurrian lieralismoaren alde txarrak adierazi zituzten.

    Prezioak garestitzea mugak kostaratzean merkatu librerako. ( Lehenengo

    momentuetan ez

    zen hain ona izan)

    Zergak ordaindu beharra.

    Soldaduska egin beharra.

    Barneko giro ezegonkorraren ondorioz, F7-k laguntza eskatu zuen espainiatik kanpo liberalismoarekin amaitu eta absolutismoa ezartzeko. Absolutista ziren beste herri batzuei eskatu zien laguntza.

    Kanpoko egoeraren azalpena

    “Aliantza saindua” ideologia absolutistaren aldeko

    “Aliantza militarra” nazioarteko ejertzitua (trope bidez liberaltasunari aurre egin.)

    Jainkoaren izenean, beraz ezin zitzaien

    Aurre egin

    F7-K hauei eskatu zien laguntza.

  • AZKEN HAMARKADA ABSOLUTISTA (1823-1833)

  • -OINORDEKOTZA ARAZOA

    Politikoki gogorrena izan zen. Absolutismoa berrezarri zen. Liberalekiko egin zen jazarpen politika nehurrigabekoa izan zen (errepresioa). Apaizek pulpitutik herriaren pentsaera “kontrolatu” zuten.

    Kanpoko absolutistek absolutista izanda ere, F7-ri esan zioten nehurri batzuk jartzeko (ez desfasatzeko).

    Aurreko garaiko ezaugarri batzuk (ekonomikoak batez ere) mantendu egin zituen. Despotismo ilustratuaren antzeko zerbait. Ez zen arazo ekonomikoari soluzio bat emateko gai izan. F7-k aurrekontu nazionala mantendu zuen.

    aurrekontu nazionala: Jasotzen den dirua eta dauden gastuak kontrolatuz plangintza ekonomiko bat egin, prebisio ekonomikoak egin, defizitak aurreikusu e.a.

    Honek ez luke errejimen zaharrean funtzionatuko (ez zegoelako batasun ekonomikoa). Beraz garai liberaleko ezaugarri hau mantendu zuen.

    Politika protekzionista k lagunduta, industrializazio prozesua eman zen. Baina ez leku guztietan. Batez ere Kataluinian industria boteretsua.

    Politika protekzionista: Mugazariak defendatzen dituena. Garatzen hari diren herriek behar dute konpetitzeko prest ez daudelako.

    Beraz politika honek hasieran bakarrik lagunduko dio. Behin garatutakoan oztopo izango litzateke.

    Oposizioan, liberal erradikalek, mantendutakoa gutsi zela esaten zuten.

    Apostolikoak ultra absolutistak ziren. Errejimen zaharra puntuz-puntu nahi zuten. Aldaketarik gabe. F7-ren Karlos anaia zen Apostolikoen buru.

    Bi talde hauen ezberdintasunak areagotu egin ziren. Oinordekotza planteatzerakoan arazoak egon ziren.

    Lege salikoa: Emakumeak tronuan esertzea galerazten duen legea.

    F7-k ez zuen ondorengorik lehen momentuetan. Beraz Karlos anaia zegoen legitimatuta ondorengo bezala.

    Pragmatica sanción: Lege salikoa abolitzen duen dekretua.

    F7- dekretatu zuen pragmatika sancion. Horrela bere alaba litzateke erregina. Karlosek hau ez zuen begi onez ikusi eta hau izan zen gerra karlistaren hasiera.

    Karlosek absolutistak lideratu eta Isabelek liberalak.

    -AMERIKAKO KOLONIEN INDEPENDENTZIA

    Kreolek botere ekonomikoa zuten. Botere ekonomikoa lortzeko metropolitik askatu behar ziren.

    Kreolek beraien probetsurako egin zuten independetzi prozesua. Minoria oso aberatsa zen eta gehiengoa behartsua.

    Ezegonkortasuna estatu kolpea

    Estatu berria sortu zen baina egin zen bakarra agintaritza aldaketa izan zen.

    Kreolek EEBB eta BH-ren laguntza izan zuten. BH-k merkatal interesak zituen. Independentzia lortuzgero, ez zen espainiaren eragozpenik egongo merkataritzarako.

    Kabildo irekiak batzar bihurtuko dira subirano bihurtuz erregerik ez dagoelako. Prozesu honek ez zuen atzera bueltarik. F7-k ez zuen zereginik independentziaren aurka.

    Jesuitek kolonoen elde jokatu zuten espainiari kalte egiteko.

    I. ISABEL II-REN ERREGINALDIA (1833-1868)

    A) ERREGEORDETZA GARAIA(1833-1843)

    -Mª KRISTINA-REN ERREGINALDIA(1833-1840)

    Mª Kristinak bi eginkizun nagusi. Batetik guda karlista eta bestetik estatu liberala eraikitzea.

    Gerra Karlista auzi dinastikoa dela ta, hau aitzakitzat artuz.

    Gerra Karlistak 6 urte. (33-39)

    Leku garrantzitsuak Euskal Herria, Kataluinia, Aragoi eta Balentzia izan ziren. Konfrontametu latzak. Nazioarteko partaidetza. Herri batzuk Isabel liberalaren alde ( BH Frantzia Portugal ) eta beste batzuk Karlistei lagundu [ Errusia, Austria eta Prusia ( estatu absolutistak)]

    Gerrate karlistan, gizarte modeluagatik borrokatzen da eta ez agintariagatik.

    Karlosek zorrozkeria erlijiosoa, absolutismoa eta foruen defentsa (tradizioen defentsa ) aldarrikatzen zituen.

    Nekazal inguruneko jendea Karlosen alde jarri zen. Euskal foruzaleek foruak aurrejartzen zituzten erregearekiko. Lehentasuna foruek zuten.

    Honen aurka liberalak. Aldaketa nahi zuten. Hiriak liberalak ziren. Goimailako noblezia ere burgesiaz gain.

    Gorabehera askoko enfrentamendua. Euskal Herrian Karlistek lur eremu handia eskuratu zuten Zumalakarregiren eskutik. Nafarroaren hegoaldea izan ezik, Beste nekazal eremu guztiak.

    Lehendik absolutismoaren alde ari ziren taldetxoak bildu eta bera buru zelarik, ejertzito bateratua eratu zuen.

    Karlistek hiriak bereganatu nahi izan zituzten. Bilbo bereganatu nahian ( setiatuz, inguratuz ) Zumalakarregi hil egin zen.

    Zumalakarregiren heriotzaren ondoren, Karlistentzat gainbehera da. Karlisten artean banaketa. Batetik, EH-an foruzaleek liberalekin bakea negoziatu nahi zuten foruak kontserbatzeko. Negoziatuz. Karlismoaren eta foruzaletasunaren banaketa. Bestetik foruak kuestionatu nahi ez zituzten karlistek ere zatiketa.

    Transakzionistak Bakea negoziatu nahi zutenak baldintza batzuk jarriz. (ejertzito Karlista liberalean onartzea, Isabel osabarekin ezkontzea eta foruen defentsa. )

    Apostolikoak Gerran jarraitu nahi zutenak helburua lortu arte.

    1839 an liberalek eta karlistek bakea zinatu zuten Bergarako besarkadan. Maroto Karlistak eta Espartero liberalak.

    Isabel erregina bezala onartzeko prest Karlistak. Trukean, militar Karlistak ejertzitu liberalean sartzea eta foruak errespetatzea estatu liberalean egokituz, liberalen aldetik.

    Esparterok erabakitakoa aurkeztu zion erreginari eta Madrilgo gorteetan ere presentatu zuen. ( Gorteetan gehiengoa liberal moderatua zen. ) Hauek onartu zuten Bergarako besarkada. Progresistek (lehengo erradikalak) , minoria zirenek, printzipioz ez zuten onartu ez bait zituzten foruak inondik inora onesten. Pedro Egaña diputatu moderatuak lortu zuen progresistak konbentzitzea.

    Foruak estatu liberalean integratu egin beharko ziren estatuan eta konstituzioan aldaketa batzuk eginez. Foruak aztertzeke zeudela esanez konbentzitu zituen progresistak. Denborarekin foruak desagertu egingo ziren.

    Mª Kristinak estatu liberala eraiki behar zuen liberalen laguntza izan zuelako bere alaba tronuan jartzeko.

    F7-k estatu absolutista utzi zuen. F7-ren gobernua ldatu zuen moderatuak jarriz Martinez de la Rosa-ren eginkizuna Mª Kristinarekin batera dekretu bat idaztea izan zen. ERREGE ESTATUTUA

    Dekretu hau estatu absolutistatik liberalera pasatzeko sortu zen funtzionamendu politikorako behar ziren arau batzuk finkatuz.

    Gorte batzuen funtzionamendua zeazten zen. Bi ganbaratan osatua. Ganbara batean erregeak izendatutako pertsonak bilduko ziren ( Aristokraziakoak ). Bestea, aukeratutako pertsonez osatua sufrajio zentsitarioaren arabera. Jende gutxik izango zuen bozkatzeko aukera.

    Erregetzak oraidik ere botere handia izango zuen baina ez zen absolutoa izango. Exekutiboaz gain beste batzuk.

    Dekretu horri ezaugarri asko falta zitzaizkion konstituzioa izateko.Gainera hortarako parlamentuak idatzi behar zuen.

    Flashback

    Errege estatutoaren finkaketa garaian liberalismoan moderatuen eta bestetik progresisten talde politikoak zeuden. Funtsezko ideietan ados zeuden. (liberalismoaren printzipioetan).

    Konstituzioa onartu, sufrajio zentsitarioa onartu (erroldaren araberako sufrajioa). Biek onartzen zuten gizabanakoaren askatasuna.

    Moderatuek, interes ekonomikoak politikoak baino garrantzi gehiago zuen estatu bat nahi zuten. Agintzeko momentuan ekonomiak zerikusia izango luke. ( aginten “onenak”, botere ekonomiko dunak ). Sufrajio zentsitarioa burgesiak bultzatzen zuen ideia zen. Hauek ordena zihurtatu behar zuten. Istiluak eta altsamenduak saihestea ekonomikoki arazoak ez izateko. Sufrajio zentsitarioa baina erabat mugatua gutxi batzuk erabaki ahal izateko.

    Progresistek ez zituzten interes ekonomikoak azpimarratzen. Interesak orokorragoak ziren. Gobernuaren partaidetza ez dute hain selektiboa ikusten. Zentsua zabalagoa onartzen dute. Ez dira moderatuak bezain kontserbakorrak.

    Bi talde hauek izan zuten gobernuaren ardura txandatuz. Agintean egongo dira.

    Txandatze hauek altsamenduen baitan gertatu ziren eta ez auteskundeen baitan. Ez zen egonkortasun nahikoa egon oraindik gerra karlista zegoelako. Gerra zibil garaian ezegonkortasun politikoa egon zen. Prozesuaren bilakaera ez da normala izango.

    Altsamendu guztietan garrantzitsuena 1836. Urtekoa. Herriaren eta militarren altsamendua (pronuntziamendua). Granjako altsamendua.

    Liberal progresistak ziren militarrak. Gobernu progresista eratzeko.Errege estatutuak finkatzen duen marko politikoa gaindituz Cadiz-ko konstituzioa oinarritzat hartuz. Egin zitezkeen aldaketak egin ziren ez bait ziren gauza bera 36 eta 12. Urteak.

    1837an egin zuten konstituzio berria. 1812koa oinarri zuelarik. Progresistek martsan jarriko dute desamortizazioa. Desamortizazio hontan nobleen lurrak berezi egin behar dira esku hil eta herri lurretatik. Nobleen lurrek lotura juridikoa bait zuten maiorazgoarekin ( Erakunde juridikoa ). Lotura horiek kendu egin behar ziren eta ondoren egingo zen lurre salmenta. Horrela nobleak bere lurren jabe libreak ziren. Jabetza pribatua estatu liberalaren ideia.

    Esku hilek eta herri lurrek ez zuten lotura juridikorik beraz gobernuak eskuratu zituen enkante batean. Prozesu luze hau momentu ezberdinetan gauzatu zen.

    Bi dekretu direla medio. 1836koa klero erregularraren ondasun guztiak salgai jartzea. 1837koa klero sekularrera zabaldu.

    Gerra karlista finantziatzeko dirua eta nekazal iraultza bultzatzea.

    Dirurik ez zuen estatuaren betebeharrak asetzeko, nazioarteko arakundeei diru laguntza. Edo paper batzuk atera zituzten diruz balioa zutenak. Tituloak.

    Mendizabalek zor publikoak gutsitu behar zutuen tituloak gutxituz. XVIII tik nobleek zituzten tituloak ez zituzten berreskuratu.

    Mendizabalen helburua, gerra karlista finantziatzea eta zor publikoa gutxitzea.

    Zor publikoa Pertsona batzuen eskuetan zeuden tituloak. Espainiak garai batean behar konkretuei erantzuteko atera zituen. Prestamo moduan. Inbertitzeko era bat. Paper horiek diru balioa zuten.

    Noble eta goimailako burges batzuek zituzten paper hauek. Titulo hauen erosleek inbertsio bat egitea lortzen zuten.

    Zor hori kitatzeko, dirua + interes tasak bueltatu behar zituen. Baina diru aski ez zegoenez, lurrekin kitatu zen. Tituloen truke ondasunak.

    Horrela lurrak titulo eta diru bidez eroz zitezkeen. Tituloei, zeukaten balio nominala onartu zitzaien. (emititu zirenean zeukaten balorea).

    Diruaren balioa gutsitzea da inflazioa. Beraz, esan bezala, tituloei ez zitzaien inflazioa aplikatiu. Beraz lurra ordaintzeko gutsiago ordaindu behar zen tituloen bidez.

    Hirugarrena, nekazal erreforma. Erreformaren pretentsioa, jabetzan zegoen diferentzia orekatzea. Latifundioak eta minifundioak ziren gehieneak eta erdimailako jabetza bultzatu nahi zen. Horrela jende gehiago izangio zen lurren jabe. Beraiena bazen lurra hobeto landuko zen eta zoriontsuak izango ziren. Jabeek lurrak ondo esplotatzen dituztenez, denak ateratzen dira onuradun.

    Nekazal erreforma garrantzitsua izan zen industrializazioa martsan jartzeko. Europako beste lurraldetan nekazal erreforma lehenago gauzatu zen.

    Nekazariek elikatzeko, lurrean berriz inbertitzeko eta kontsumorako irabaziak atera zitzaketen.

    Nekazaritza emankor bat bultzatzea zen helburu. Diruarekin kontsumitzaile bihurtu ziren eta industria garatu behar izan zen.

    Baina nekazal erreforma ez zen gauzatu. Gauzak planteatu ziren moduan jendeak ezin zituen lurrak bereganatu eta multzo bat ( herritar gehiengoa ) aukera gabe geratu zen. Beraz jabetza ertaina ez zen gauzatu. Latifundismoa areagotu zen.

    Eta horrela, industri garapena atzeratu egin zen.

    Desamortizazioa ez zen azkenekoa izan. Beste bat ere egin zen Isabel II-a erregina zenean. Herria ondasun guztiak ( Ez lurrak bakarrik ) salgai jarriz.

    Progresistek konstituzio progresista bat idatzi nahi zuten Cadiz-koa oinarritzat hartuz. Baina moderatuekin akordio batera iritsi behar zuten Karlisten aurka bateratu azaltzeko. Puntu komun bat behar zuten etsai komun baten aurka. Moderatuek ere parte hartu behar zuten konstituzioan.

    1837ko konstituzioak bi eginkizun izan zituen estatu liberalerako. Desamortizazioa eta konstituzioa.

    Beraz ez zen erabat progresista izango moderatuen eskakizun batzuk onartu behar izan zituztelako Karlisten aurrean banandurik ez azaltzeko. Beraz printzipio moderatuak eta progresistak ditu.

    Funtsezko printzipio progresista, subiranutasun nazionala da Cadizkoak zioen bezala. Eta botere banaketa, errege estatutoan azltzen ez dena.

    Udaletako alkate eta zinegotziak sufrajio zentsitario bidez herritarrek aukeratuko zituzten. Udalei aginte eta boterea emango zaie beren ingurunea defendatzeko milizia nazionalarekin. ( Herritar boluntarioz osatutako armada ). Honek Cadi-ekiko aurrerapauso bat adierzten zuen.

    Zentsurarik ez izatea. Inprimatzeko eta adierzteko askatasuna.

    Moderatuek urrengoa lortu zuten barneratzea:

    Erregeari botere garraintzia ematean. Gorteekin kontatu gae hainbat gauza erabakitzeko ahalmena.

    Klero katolikoaren mantenua rekonozitzea lortu zuten. Estatuak mantendu behar zituen.

    Foruak ez zituzten erabat indargabetu. Foru diputazioak desagertarazi zituzten.

    Liberalek ez dute berdin ikusten nola aldatu behar den foru errejimena. Progresistek guztiz kendu nahi zituzten eta moderatuek foru errejimenetik puntu batzuk aprobetsatu zituzten nahi zituzten helburuak betetzeko beraien estatu modeluarentzat onuragarriak zirenak eta ez norbaitu mesede egiteagatik edo.

    Hau finkatu ondoren aplikatu egin behar zen. Horretarako gorteak eratu ziren auteskundeen bidez. Liberal bi motatakoak aurkeztu ziren auteskundeetara. Erroldarenaraberako sufrajioa.

    Gehiengoa moderatuek lortu zuten. Modertatuek izango zuten gehiengoa gorteeta eta estatua bereganatu zuten agintean jarriz.

    Printzipio batzuk moderatu nahiko zituzten. Udalen milizia ta hori aldatu eraketa zentralizatua izateko. ( Kanotarrak aukeratzea)

    Progresistak asarre. Buelta emateko aukera bakarra altsamendua. Honen ondorioa boterea bereganatzeaz gain Mª Kristinak boterea galtzea izan zen.

    -ESPARTEROREN ERREGEORDETZA(1840-1843)

    Hiru urte hauetan bere eginkizuna bergaran itzartutakoa betetzea.

    Negoziazio politkiko hortan, hasieran lau probintziek batuta nogoziatzea proposatzen zen baina ez zen horrela egin. Ordezkariak autatzean Nafarroan progresistak eta besteetatik moderatuak bidali zituzten. Foruekiko ez zituzten ideia berdinak. Bi postura diferente planteatzean, batasunean ezin zen negoziatu eta ondorioz bakoitzak bere aldetik negoziatu zuen.

    Nafarroak jaso zituen lehenengo ondorioak

    1841 “ hitzarturiko legea”

    Nafarroak erreinu izaera eta zituen foru berezitasun gehieneak galdu zituen bat izam ezik. Berezitasun administratiboa.

    Araba, Bizkaia eta Gupuzkoaren prozesua konplexuagoa izan zen. Esparterok foru baimena edo pasea kentzea erabaki zuen. Kentze honek altsamendu bat ekarri zuen Esparteroren kontra.

    Esparterok altsamendua militarki zapaldu zuen eta dekretu bat atera zuen “ foru errejimenarekiko lehen baliogabetze garrantzitsua”. (Aduanak kostara, foru erakundeak kendu e.a.)

    Berezitasun fiskalak eta militarrak geratu ziren. Nehurri hauek artzerakoan Esparterok joera autoritarioa ekarri zuen. Beraz hau estatu liberal batean kontraesana da eta oposizioa sortu zen. Oposizio honetan moderatu eta progresistak zeuden nahiz eta Espartero liberala izan. Oposizioak herbesteratu egin zuen.

    HISTORIA

    2. EBALUAKETA

    I. BILAKAERA EKONOMIKOA; SEKTTORE EKONOMIKOEN IKUSPEGI OROKORRA

    II. GIZARTEAREN EBOLUZIOA

    -Demografiaren bilakaera

    -Gizarte aldaketak

  • KULTURA

  • BILAKAERA EKONOMIKOA; SEKTORE EKONOMIKOEN IKUSPEGI OROKORRA

  • 1840 arte ez zen ekonomian aurrerakuntzarik izan. 40tik aurrera zuzperraldi ekonomikoa. Azkuntza motel bat (ez lotu industrializazioarekin )¿?

    Mendearen bukaeran industri iraultzarekin garatu zen. Desfase bat zegoen beste herriekiko.

    Nekazaritzan aldaketak nabaritu ziren desamortizazioagatik. Gehiago produzitzen zen baina ez teknikak hobetzeagatik baizik eta lur gehiago landu eta jabeak hobeto landuko zituelako lur eremu propioak.

    Industrializazioa modu desorekatu batean garatu zen eta gainera berandu besteekiko. Kostaldean industria garatu zen eta barnealdean ez. Hasieran garatu ez zirenak gero errenka ibili ziren.

    Andaluzia, Malbella, Katalunia ( eta bere inguruak ), asturias eta E.H.-n batez ere Bizkaia.

    Barne merkatuaren faltaren ondorioz prozesu industriala mugatzen da. Lehengaien faltak ere mugatu zuen. Burgesia kapitalista baten falta inbertsioetarako.

    Gabezia hauek 1840tik aurrera gainditzen hasi ziren (estatu liberalarekin lotu).

    Barnealdeko mugak desagertzearekin batera, errejimen zaharreko monopolio pribilejio guztiak kenduko dira askatasun ekonomikoa lortuz. Kanpo kapital eta teknikek aukera izango dute Espainian sartzeko eta burgesia hasiko da inbertitzen.

    Hasieran garatu ziren industriak ehungintza eta siderurgia izan ziren. Bi hauek oinarrizko industriak dira.

    Ehungintza Bartzelonan garatu zen bereziki. Bilakaera etengabea jarraituko du XIX. Mendean zehar. Oso goiz teknifikatu zuten. Gainera gobernuaren politika protekzionista mesedegarria izan zen, barne merkatua bereganatuz. Burgesia diruduna bildu zen katalunian.

    Siderurgian: Lehenengo labe-garaiak Andaluzian(Marbella), Erabiltzen zen erregaia egur-ikatza zen. (Harrikatzak gehiago berotzen zuen). Egurrikatza zerabiltenez, ezin zuten konpetitu Asturiasko burdingintzarekin azken hauek arrikatza zerabiltelako. Nagusitasun horren erreleboa Bizkaiak hartu zuen hainbat faktoreren ondoriaoz.

    E.H.n industrializazioa garatzeko hainbat faktore. Kokapena, ohizko industriak eta burdin jazimenduak (hematitea burdinean aberatsa. Desperdizio gutsi.)

    Burdin hau saldu eta lortutako kapitala izango zen industri iraultzarako behar zena.

    Gipuzkoan industrializazioa beste era batetara gauzatu zen. Industri desberdinak (txikiagoak) papelerak, metalurgia eta ehungintza gutsiago.

    Ondorioz 3. Sektorean aldaketak nabaritu behar ziren. Garraioak hobetu behar ziren (trenbidea ferrokarril sarea). Bigarrena, entidade finantzieroen sorrera sare egoki bat sortuz. Bankuak, S.A.(dirudunen elkarte bat dirua inbertitzeko) ...

    1855ean ferrokarril sarea plangintzatzen hasi zen. Ordurarte ez zegoen kapitalik eta orografia zaila zen. Lege batek onartu zuen kanpoko teknikak erabiltzea. Askotan biraguneak egin ziren interes propioen ondorioz.

    ===========

    || ||

    ======= BURGESA =======

    Hasi zen baina ez zuen jarraipenik izan. Mende bukaeran eta urrengoaren hasieran.

    Ekonomia hobetu zelibatua gutxitu + gazteago ezkondu ahur gehiago produkzio handiagoa behar langile gehiago fabrika gehiago Burges gehiago

    Klase sozialak ¡= estamentuak

    E.H.ko industrializazioari buruz. Mugak kanpoaldera eramateak industrializazioa garatzen lagundu zuen.

    II. GIZARTEAREN EBOLUZIOA

    -Demografiaren bilakaera

    XIX.mendean Espainiako biztanleriak hazkunde iraunkorra izan zuen baina mendearen laugarren hamarkadan, gatazkak amaitu zirenean,hazkundeak gora egin zuen.

    Hazkunde honen arrazoi nagusiak:nekazaritzako produkzioaren handitze aramerikako emigrazioaren gainbeherarjaiotza taaaren gorakada eta heriotzaren beherakada batez ere haurrena(elikaduraren hobekuntzarmedikuntzan eta osasunean egindako aurrerakuntzak)iizan ziren.Hala ererez zen iraultza demografikorik gertatu, jaiotzak eta heriotzak oso altuak baitziren oraindik eta oztopo koiunturalen menpe zueden(hornigaien krisiak,kolera ga gaixotasun periodikoak Hazkundea ez zen uniformea izan rhiriguneetan eta koataldeko ingu runetan gertatu baitzen naguaikirRatalunian eta Euskal Herriko itsasertzean adibidez;ingurune horiek landatik hirira zuzendutako migrazio-korronteen probetxu atera zuten, Honen ondorioz hiriak ikaragarri handitu ziren (Bilbok bere biztanleria bikoiztu zuen). Euskal Herrian ,Araba eta Nafarroak ez zuten hazkuntza handirik eduki,bai ordea Bizkaiak eta Gipuzkoak.Hau lurralde hauen industria lizaziorako onuragarria izan zen.

    Industrializazioak aldaketa demografiko handiak sortu zituen..Hirigune modernizatuetan ezkongabe indizeak gora egin zuenrneska gazteek alde egiten baitzuten neskame gisa lan egiteko.. Industri guneetan soldatapeko lanak ezkontzeko adina jaistea ekarri zuen eta emakumeen zelibatuaren(ezkongabea) ia erabateko desagerpena.

    -Gizarte aldaketak

    Iraultza liberalak Lege Zaharreko pribilejioen araberako estamen tu sistemari amaiera ematea zuen helburu nagusi ,biztanle guztiak hiritar bihur zitezen. l830.urtetik aurrera gertatu zen klase-gizartearen sorrera.

    Gizarte honeta berdintasun juridikoa, norbanakoaren askatasuna eta jabetzaren eskubidea nagusitu ziren,pribilejioak eta elementu komunak baztertuz.

    Gizarte-klase boteretsuena garai bateko nobleziak (orain latifundista eta lurjabea zenak) eta goi-mailako burgesia finantzario,komertzial eta Industrialak osatzen zuten, batez ere Kataluniako ehungintzako industriariek, Andaluziako eta Asturiaseko meatzeetako enpresariek, Bizkaiko esportatzaileek eta Madrilgo bankariek. Erdi-mailako klaseetan , hirigunetako langile publikoak, merkataritzako eta industriako behe-mailako burgesia, lanbide liberaleko kideak, armadakoak eta azkenik nekazaritzafto lur-jabe txikiak zeuden.

    Egoera txarrena zuten gizarte-taldeak herritarrek osatzen zutenena da. Industri eta nekazaritza inguruneetan hauen lan eta bizibaldintzak oso gogorrak ziren:haur eta emakumeen lana, etxebizitzakaxkarrak oso&un ãldetik,gaixotasun asko elikadura desegokiagatik. Guzti honek langileak antolatzea eta elkartzea bultzatu zituen,horrela ideolojia Anarkista(nekazal eta ?ndustri inguruneetan), Sozialista zabaltzen joan ziren hainbat gatazka sozial sortaraziz.

    III. KULTURA

    Irakaskuntzari dagokionez,XIX.mendean gobernu liberalak Espainiako analfâbetismo-maila handia txikitzen saiatu zen.Arazo hau larria zen behe-mailako klaseetan eta emakumeen kasuan. Euskal Rerrlan analfabetismoa are handiago zen euskarari zegokionez , gehiengoarentzat aho hizkuntza boterik ez zelako ,gutxi batzuk baitzekiten irakurtzen,

    1857an Moyanoren legeak lehen mailako irakaskuntza derrigorrezkoa egin zuen mutilen nahiz nesken kasuan.lege honek ez zuen analfabetismoa deagertarazi,praktikan erdi eta goi mailako klaseentzat izaten jarraitu zuen.Mendeak aurrera egin ahala irakaskuntza sekularizatu zen eta Estatuaren kontrola handiagotu zen.

    Euskarari dagokionez,atzerakada izan zuen , alfabetizazioa gazteleraz egin zen garai honetan hizkuntza hori kulturaren sinonimoa baitzen.

    Korronte kulturalei dagokionez Erromantizismoa eta Errealismoa garatu ziren. lehenengoak, sentimenduak adierazten saiatu zen eta Erdi Aroa izan zuen inspirazio iturria.Gainera Erromantizismoak komunitateen barnean gizakiek zituzten loturak eta herrien bere zitasunak baloratzen zituen. Horrek guztiak herri desberdinen errea litatea erakutsi zuen eta Kataluniako eta Euskal Herriko ohitura historia eta hizkuntza berezien azterketak bultzatu zituen.Kataluniaren kasuan Reinaxenca edo berpizkunde kulturalaren garaia da.katalanez idatziako poesia eta nobela berpiztu zen eta naziona, lismoarentzat oinarri garratzitsua zen hau, herri identitatea sortarazi xuelako.

    Euakal Herrian ere Erromantiziamoak literaturaren indarberritzea eta berrikuntza linguistikoa eta historiografiko ekarri zuen. XIX. mendearen haaieratik ideologia foruzalea eta kontserbadorea garatu zen (liberala nahiz karlista) Estatuaren zentralismo liberalaren aurka.

    Kultur adlreazpenak ugariak izan ziren. rpar Euskal Herrian Agost; Xahok eta Antoine D-Abbadiek euskararen inguruko azterketak egin zituzten zazpi lurraldeetan;Xahok 1844an lehenengo egunkari elebiduna argitaratu zuen;1853an Euskal Herriko lehen Lore Jokoak antolatu zituzten eta bertan bertsolarien,olerkien eta bestelako literatur lanen bidez euskarazko kultura zabaltzen zen. Mugimendu erromantiko foruzalea areagotu egin zen 1850tik aurrera eta Egaña anaiek hainbat ikerketa historiografikoak egin zituzten 1856an IRURAC-BAT egunkaria sortu zuten.Azkenik Francisco Navarro Villosladak idatzitako "Amaya o los vascos en el siglo VIII " eleberri historlkoa aipatu behar dugu.

    HISTORIA

    2. EBALUAKETA

  • ISABEL BIGARRENAREN ERREGINALDIA (1844-68)

  • -Hamarkada moderatua (1844-1854)

    -Biurteko progresista (1854-1856)

    -Moderantismoaren itzulera(1856-1868)

  • SEIURTEKO DEMOKRATIKOA (1868-1874)

  • -1868ko iraultza eta une hartako gatazkak

    -Amadeo Saboiakoaren erregealdia (1871-1873)

    -Lehenengo errepublika (1873-1874)

    III. HIRUGARREN GUDA KARLISTA (1872- 1876)

  • ISABEL BIGARRENAREN ERREGINALDIA (1844-68)

  • Erreginaldiak bi ezaugarri. Erreginaldi moderatua izan zen. (Moderatuak egon ziren agintean bi urtetan izan ezik).

    Bigarrena, orden falta arlo politiko ekonomiko eta gizartean. (Bizitzaren arlo guztietan). Orden falta honek estatu sendo baten falta dakar.

    Zergatik orden falta??

  • Erakunde politiko ekonomiko ~~~~~ koordinazio falta.

  • Heldutasun demokratikoaren gabezia batez ere alderdi politikoei dagokionez. Erabili behar diren formulen ordez (auteskundeak e.a.) gobernuak aldatzeko altsamenduak zerabiltzaten.

  • Ejerzitoaren parte hartzea politikan. Politikan ejerzitua arrotza da eta askotan parte hartzen duenean arazoak sortzen ditu. Ez da ejerzituaren eginkizuna politika egitea.

  • Garapen ekonomikoaren falta , azpiegitura falta. Azpiegitura gabe industrializazioa modu desorekatuan.

    -Hamarkada moderatua (1844-1854)

    Moderatuek interes ekonomikoei ematen zieten garrantzia. Konstituzio berri bat. 1845ekoa. 1837koan oinarritua(progresista zena baina ez erabat). 37koaren printzipio progresistak moderatu egin zituzten. 45ekoaren arabera, subiranotasuna erregina eta gorteen artean konpartitua zen. Erreginak exekutiboaz gain legislatiboko zati batzuk.

    Gorteak (parlamentua) existitzen dira. Bi ganbara

    Udalak milizia nazionala zuen orden publikorako. Boluntarioz osatua eta ez ierarkikoa. Guardia zibila ierarkizatua izango da.

    Milizia nazionala desagertu egiten da eta beste antolamendu bat azaltzen da.

    Elizarekin harremanak berriro egin nahi dira. (Mendizabalenarekin autxira).

    Konstituzioa, erlijo katoliko apostoliko erromatarra erlijio bakarra eta egitazkoa. Estatu konfesionala.

    Konstituzioa idatzi eta gero, legeztatu egin behar da (babes juridikoa) eta legearen arabera neurri konkretuak aplikatu. Aplikazio praktikoak. Ez bada betetzen, zigorra.

    Bi neurri.

  • Elizarekin pakto bat (konkordatua: eliza eta estatuaren paktua) harremanak berbideratzeko. Baina elizaren lurrak saltzen ari direnez, salmenta hori gelditu egin beharko dute. Estatua konprometitu zen salmentatatik ateratako diru likidoa kleroaren mantenurako erabiltzea.

  • Honekin batera, beste konpromezu batzuk. Elizak eragin soziala eta irakaskuntza parte hartuko zuen (garrantzia baina ez monopolioa).

    Idatziak argitaratu baino lehen zentsura (ez inkisizioa). Inprimatzeko askatasuna murriztua.

    Elizaren aldetik estatuari elizaren erabaki batzutan parte hartzeko aukera.

    Konkordatua 1851n atera zen.

  • Antolamendu orokorrean eraginaizango duten neurriak.

  • Legedi maila kode bateratu bat. Lehendik eskualde bakoitzak bere berezitasunak zituen eta ezin zen aplikatu. Ordurarte ezinezkoa izan zen.Ez zuten lortu argitaratzea. Baina beranduago oinarritzat hartua izan zen.

    Lurraldearen antolamendu berria probintziaka banatua eta gaur-egun mantentzen dena.

    1833 Javier de Burgos

    1833an projektua hutsean geratu zen. Hau gauzatzean, probintzia bakoitzeko aginte gorena gobernu zibilak zeukan. Honek antolatzen zituen udal guztiak. Gobernadore zibilak izendatzen zituen bere eremuko udaletako alkateak. Eta bere kontrolpean orden publikoa mantentzeko Guardia zibila milizia nazionala ordezkatuz. Egitura ierarkikoa ejerzituak bezala.

    Beste neurri bat estatuak zituen beharrei (administratiboei) erantzuteko funtzionari figurra sortu zen. Funtzionari izateko oposaketak egin behar ziren.

    Errejimen zaharrean ez zeuden behar hauek. Garapenaren ondoren sail ezberdinetako beharrak asetzeko funtzionariak.

    Hezkuntzaren plan orokorra egin zuten. Hiru maila eta banaketa geografikoa. Lehen mailako ikastetxeak herrietan, bigarren mailakoak probintzietako hiriburuetan eta hirugarren mailakoak (unibertsitateak) hiri inportanteenetan.

    Elizaren garrantzia agerikoa da irakaskuntzan baina estatuaren menpeko eskolak ere bazeuden. Ikastetxe laikoak.

    Ikastetxeak eratzeko dirua behar zen. Horretarakoneurri ekonomiko bat. Zergak bi eratan banatu ziren. Zuzenekoak (aktibitateak zuzenean ordaindu) eta zeharkakoak( kontsumidore bezala ordaitzen direnak.

    Bilakaera politikoa:

    Hamar urte hauetan politikoki gora-beherak. Lehenengo arazoak karlistekin. Karlistak une eta leku desberdinetan. (EHn ez) altsamanduak. Altsamendu hauek bigarren guda karlista dute izena. EHn ez zuten eraginik izan. Ez dute gerra jarraiaren itsura hartuko.

    10 urte hauetan alderdi politiko berri batzuk sortu ziren. Alderdi errepublikano eta demokratak. Gobernu moduari oposizioa alderdi errepublikanoak. Alderdi demokrata alderdi progresistako progresistenek osatzen zuten. Sufrajio unibertsalaren aldekoak. Benetako demokraziaren bideak.

    Bilakaera politiko honetan, moderatuen agintzeko moduan, hamar urte hauetan, eboluzioa moderantismorantz. Kontserbazionismorantz. Dekretu bidez gobernatu zuten45ekoa kontutan izan gabe. Erabaki bat hartu eta idarrean jarri, beste bat hartu eta...

    Bilakaera honek ondorio txarrak. Tendentziak sortu ziren. Zatiketak. Progresistei ez zitzaien espaziorik eman parlamentuan beren desadostasunak azaltzeko.

    Pronuntziamendua izan zen progresisten errekurso bakarra. Honen bidez boterea eskuratu zuten.

    -Biurteko progresista (1854-1856)

    Pronuntziamenduaren bidez hasi zen. Progresistak izan ziren altsamendu honen protagonistak baina ez bakarrak. O´Donell militarra buru. Vicalvarada (Vicalvaron) progresistek ez zuten zuzenean eskuratu. Pronuntziamenduak ez zuen presio nahikoa egin Isabel Iirengan. Herrikoiagoa izatea falta zitzaion. “Manzanaresko manifestuaren” bidez zabaldu zitzaion herriari. Bertan progresisten ideia politikoak azaltzen ziren. Egile inportante bat Antonio Canovas del Castillo izan zen.

    Horrela Isabelek onartu zuen progresistek agintzea nahiz eta moderatuak nahiago zituen.

    Bi eginkizun izan zituzten.

    Lehenengoa: Kontituzio berri bat idaztea izan zen erabat progresista izango zena (printzipio progresistekin) moderantismoaren puntuak gaindituz. Konstituzio hau 1856an bukatu zuten idazteaz. Argitaratzeko aukerarik izan ez zuenez,“Non nata” deitu zuten. Ezin izan zen beraz indarrean jarri. Printzipio moderatuak: sufrajio zentsitarioa, botere banaketa, milizia nazionala...

    Bigarrena: Beste desamortizazio lege bat. .

    1855 Madoz(Aziendako ministroa)

    Desamortizazio zibila. Udalen ondasunak (Batik-bat) eta estatuak konfiskatutako lurrak salgai jartzea izan zen. Baita zenbait elkartetako lurrak ere. Desamortizazio zibila izan arren lege honek here barneratzen zituen elizaren lurrak saldu gabe zeudenak ere salgai jarriz. Gelditutako prozesua berriro martsan. Desberdintasun nabarmenak zituen Mendizabalenaren aldean.

    Lehenengo diferentzia: Dirua erabiliu behar zen erosteko. Erosketa gauzatzeko epe batzuk. %40ª lehen momentuan eta gainontzekoa 14 urtetan zehar urtero plazo jakin bat ordaindu behar zen.

    Ateratako diruaren parte txiki bat estatuak jasotzen zuen eta inbertitzeko( garapen ekonomikoa sustatzeko ) eta zor publikoa kitatzeko erabiltzen zuen. Ferrokarrila eraiki... elkarte anonimoak erregulatu...

    Parte handiena gobernuaren esku geratzen zen baina udalen izenean. Udalen ondasunak ( terreno publikoak ) saltzean, gobernuak dirua bereganatu. Salmenta honetan udalak bonu bat jasotzen zuen garantia bezala. Garantia honekin, beharra zuenean, bonu horren bidez gobernuak dirua bideratzen zuen beharra asetzeko.

    Gobernuak dirua berbanatu behar zuen interes orokorren arabera. Latifundistak eta aberatsak atera ziren irabazten honekin guztiarekin. Galtzaileak lehen lur haiek erabiltzen zituztenak.

    Galtzaileei geratu zitzaien aukera bakarra fabriketara joatea izan zen. Industrializazioa lekuen arabera desordenatua zioanez, leku batzuetan beste lekuetan baino jende gehiago.

    Desamortizazioaren helburua helburu ekonomiko soila zen. Ferrokarrilak garantizatzen zuen produktoaren joanetorri arina eta industrializazioa garatzea.

    Elkarte anonimoak garatu . Banketxeetan arauak. Hau guztia dirua ( inbertsiorako) erraz ( eta erruz ) lortzeko. Sare finatziero berria.

    Legedi bat sortu zen hau garatuko zuena. Arazo sozialekin azal daiteke progresisten gobernu galketa.

    Progresistek problemak Katalunian eta konkretuki Bartzelonan langileen erreibindikazio ekonomikoengatik. Hemen sortu zen lehenego greba orokorra. Konfrontametu latzak. Gobernuak erreprimitu zituen.

    Minimo batzuk lortzeko borrokatu zuten. Hemendik aurrera, langileen artean sozialsimo eta anarkismoaren ideiak zabaldu ziren.

    Beste leku batzuetan altsamenduak ere baina nekazarien eskutik iraupen krisiak bultzatuta.

    Gobernua gastatzen joan zen eta honen ondoren moderatuak itzuli ziren. Iraultza sozial baten arriskua zegoen. Moderatuak berriro itzuli ziren. ( Altsamendurik gabe).

    -Moderantismoaren itzulera(1856-1868)

    Progresistek hartutako neurriak desegin zituzten. Desamortizazioa gelditu egin zen. Batzuk egin, besteek desegin. Dinamika hura ez zen positiboa ez politikoki ez ekonomikoki baina hura zen egiten zutena. Garapenarentzat negatibo izate hark urte haietan alderdi politiko berri bat ekarriko zuen zeinek dinamika hura aldatzea zuen helburu. Horretarako progresistak eta moderatuak fusionatu nahiko ditu talde berean. Batasun liberal. Progresisten aldetik moderatuenek eta moderatuen aldetik progresistenek hartuko zuten parte.

    Batasun liberala bien artean zegoen bi ideoligiak batuz eta dinamika hura autsiz. O´Donell izan zen Batasun Liberalaren bultzatzaile. 1858-63 izan zuen gobernuaren ardura. Urte hauek izan ziren egonkorrenak bi faktore alde izan zituelako.

    1: Arrazoi ekonomikoa: Koiuntura (egoera jakin bat leku eta denbora konkretuetan ) ekonomiko faboragarria. Hau da, garapen ekonomikoa.

    2: Arrazoi politikoa: Kanpo politikan Espainiak ekintza askotan hartu zuen parte. Lurralde berriak bereganatzen zituen kanpoan. Zenbait interbentzio Ipar-Afrikan.

    Militarrak parte aktibo eta euskarri. 63an egoera orokorra aldatzen hasi zen. Batasun liberalak gobernua utzi zuen.

    63an ekonomian aldaketa. Beranduago krisia etorriko zen. Seinale batzuk zeuden, tendentzia ekonomikoa aldatzen hasi zen aurrerakusten etorriko zen krisia.

    Moderatuen eta progresisten ideologia bereizketa areagotzean ezin izan zuten gobernatzen jarraitu. Desberdintasun haiek agintea oztopatzen zuten. Batasun liberalak agintea galdu zuen eta Isabel Iiak moderatuei eskaini zien.

    Hauekin sortuko ziren kondizio egokiak 68ko iraultza gertatzeko. Isabel Iiren erreginaldiak iraungo zituen gainerantzeko 5 urteetan gobernatu zuten. Eta ondoren ere.

    Iraultzan ez zen konfrontamenturik gertatu orokorrean iraultzaren alde zeudelako.

    Kondizio ekonomikoak ( eta ondorioz herriaren parteartzea ) eta politikoak.

    63tik 66ra krisia handitu zen. Krisi orokorra (koiuntura ez faboragarria, fase B) arlo guztietan. Nekazaritzan iraupen krisia. Uzta txarra eta gosea. Industrian, Kataluniako industriek reperkutitu zuten (kotoigintza) lehengai faltagatik. Lehengaia EBetatik inportatzen zuten. XIX. Mendean EBetan guda zibila ( Ipar Vs Hego). Gerra honek zeharkako eragina izan zuen industrian. Honegatik lehengai falta.

    Krisi finantzieroa trenaren eraikuntzarekin lotuta. Diru falta. Biurteko progresistan Elkarte anonimo batzuk enkargatu ziren trenbidea eraikitzean kosteaz. Trenbidearen erabilpena kaxkarra, Espainiako barne merkataritza txarra. Prozesua luzatu eta garestitu zen.

    Kondizio politikoa, erreginaldiaren ibilbidea ez zen egokia izan, bestalde moderatuen agintzeko modua azken urteetan autoritarioa izan zen. Honek oposizioko talde politikoetan paktu politikoa ekarri zuen. Ados zeuden helburuan. Denak batera etsi komunaren aurka nahiz eta izugarrizko desberdintasun ideologikoak egon. Foru eskubideak berreskuratzea + estatu instituzioak.

  • SEIURTEKO DEMOKRATIKOA (1868-1874)

  • 68an Isabel Iiren monarkia ezabatu zen. Aukera monarkia demokratiko ( erregearen ahalmenak mugatuz. Exekutiboa eta ez gehiago ) bat eratzeko. Nahiz eta aukera izan, aukera izan zen arazo handiak egon zirelako. Ez zen finkatu.

    -1868ko iraultza eta une hartako gatazkak

    Lehenengo altsamendu iraultzaileak Cadizen Topete itsas almirantearen gidaritzapean. Altsamendu hau orokortu eta arazo handirik gabe zabaldu zen Espainiako egoera faboragarriagatik.

    Berriro eratu ziren batzar iraultzaileak. Batzar hauek printzipio iraultzaileak aldarrikatu zituzten. Botere banaketa, subiranotasun nazionala, askatasuna ( Hezkuntzan, gutzeko askatasuna eta erlijiosoa... zeintzuk estatu laikora garamatzate) Gizonezkoen sufrajio unibertsala.

    Gobernu probisional bat eratu zen. Antolamendu politiko berriak ideia iraultzaileen espirituaz. Horretarako gizonezkoen sufrajio unibertsalaren bidez gorteak autatu eta eratu ziren. 68ko ideiek izango zuten presentzia.

    Ideologikoki aldersi anitzak egon ziren. Karlistek arrakasta inportantea izan zuten (EHn). Ideien aurkakotasunaren ondorioz. Botere erlijiosoa zen garrantzitsua karlistentzat.

    Gorteen eginkizuna, konstituzioa idatzi odoren (69koa, 68ko printzipio iraultzaileekin.) legeztatzea. Konstituzio aurrerakoia printzipioak onartzen dituelako mugarik gabe. Subiranotasun nazionala, botere banaketa orekatua (botere exekutiboa errege bati)Oraindik errepublikanoak ez ziren indartsu. Legegileko bi ganbarak autatuak izan behar ziren. Judiziala epaileei.

    Konstituzio honek antolamendu deszentralizatu bat bultzatzen zuen. Maila handiago edo tsikiago batean. Errealidade politikoa konplexu eta zaila zen konstituzioa idatzi zenean.

    Espainiaren barnean eta kanpoan egoera mahasia zegoen ( egoera orokorra ). Kuba eta Puertorikok gerra idependentziaren alde. Kreoleek lortu nahi zuten independentzia. Cespedes izan zen mogimenduaren buru. Gerraren kostu ekonomiko eta pertsonena hnadia izan zen eta iritzi publikoan eragin negatiboa. 10 uerte iraun zuen.

    Talde politikoek oposzioa egingo zuten konstituzioa idaztearekin paralelo.

    Oposizioko talde politikoetan errepublikanoak aipatu behar dira. Exekutiboan (erregea ) monarkia autatu zen eta errepublikanoak honen kontra.

    Oposizioan langileen mugimenduak ere. Erreibindikazioak. Langileak berezi egin behar dira. Industri langileek (Bartzelona, Katalunia...) kondizio minimo batzuk eta bestetik nekazal langileak ( latifundiotan ) latifundioak banatzea.

    Bien atzetik Anarkismoa eta Marxismoa ikusi behar dira. ( korronte ideologikoak). Ekintza aktiboak bultzatzen zituzten. Karlismoa ere erradikaldu egingo zen. Zenbait tendentzia moderati karlisten inguruan bilduziren. Ehtik zabaldu zen batez ere. Karlismoak oposizioa utzi zuenean gerrari ekin zioten.

    Errege izendatzea falta zen. Hainbat izendagaitatik Italiako erregearen seme zen Saboiako Amadeo autatu zuten.

    -Amadeo Saboiakoaren erregealdia (1871-1873)

    Erregetza laburra. Zergatik? Arazo asko eta laguntza gutxi izan zuen alderdi politiokoen artean, progresistek lagundu zioten bakarrik. Arazoak konpondu ordez erradikaldu egin ziren. Aurka demokratak, errepublikanoak,...

    Errepublikanoen alderdia garatua zen. Bi aldetan banatu zen.

    Errepublikano federala: Lurralde bat federaziotan banatua non bakoitzak bere erara gobernatzeko askatasuna duen. Egon daitekeen deszentralizatuena. Federzio guztine gainetik estatuko instituzioak.

    Errepublikano bateratua: Hauek estatuak agintzea, erabakitzea, gobernatzea federazioen autonomia gabe modu berdintsuan aplikatuz. Modu zentralizatuan.

    72an Amadeoren erregealdiarekin koinzidituz, 3. Gerra karlista. Ez zen absolutista edo liberalengatik (liberala finkatua zegoen) borrokatzen. Karlistak printzipio berrien aurka altzatu ziren. 33ko printzipio berdinak bultzatzen zituzten. Konfrontamendu armatuak.

    Liberal moderatuak sentido batean oposizioan. Alfontsinoak (Isabelen seme) ziren. Alfonso nahi zuten errege. Tendentzia politiko berriekin. Sendi hau Parisen zegoen exiliatua. Alderdi alfontsinoaren buru (manzanaresko manifestua idatzi zuena) Kanobas zen.

    Demokratak errepublikanoengana urbildu ziren.

    Langilegoa?????

    Amadeok hainbeste oposizioren aurrean tronua utzi zuen. Kongresua eta senaua bildu ziren asanblean eta porrota ikusita errepublika ezartzea erabaki zuten.

    -Lehenengo errepublika (1873-1874)

    Lehenengo momentuetan errepublika aldarrikatu zenean, egitura bateratua defendatzen zutenek osatu zuten gobernua. Baina denbora gutsian izan zuten boterea federalen presioaren ondorioz. Hura izango zen une garrantzitsuenea. Errepublikako presidente, federalen bozeramale zen Pi i Margall jarri zen. Hauek neurriak eta erabaki garrantzitsuak eta eginkizunak burutu zituzten. Praktikan jarri ahal izateko konstituzio bat idatzi zuten (73). Ez zen praktikan jarri. Bertan idatzirik azaltzen da antolamendu federala. Estatua 17 federaziotan banatzen zen eta bakoitzari ematen zitzaion autonomia-askatasuna bere burua gobernatzeko. Hau da ideia inportateena. Bigarren bat subiranotasun herritarra izango litzateke. Gizabanakoen baturaren subiranotasunaren ondorioz sufrajio unibertsala. Botere banaketa erabatekoa eta estatua eta elizaren arteko banaketa. Estatuak ez zuen eliza mantenduko.

    Hauek dira puntu bereizgarrienak. Indarrean jarri ez izanagatik ez zuen garrantzirik galdu.

    Betse erreforma batzuk ere egin zituzten. Batez ere ezaugarri sozialekoak. Esklabutza abolitu zen (kolonietan). 10 urte baino gutxiagokei lana debekatu zitzaien.

    Neurri eta erreforma hauek guztiak gauzatu arren federalek arazo ugari izan zituzten. Kolonietan gerrak eta gerra karlistak dira aurreko garaietatik zetozen problemak. Federalekin Kantonalismoa, altsamendu modura etorri zen. Kantonalismoak estatu txiki eta subiranoak aldarrikatzen ditu bakoitza kantoi bat litzatekeelarik. Mugimendu hau, Espainiaren hego eta ekialdean garatu zen batik bat. Hau izango zen hirugarren problema bat. Honek ere erreformaekonomiko eta sozialak bultzatzen zituen polotikoez gain. Lurren banaketa e.a. Problema biurtu zen interes ikutzen dituelako.

    Hauekin lotuta, langileen mobilizazioak. (grebak).

    Lau hauek indarraren bidez erreprimitu behar izan ziren ejertzitua eta abarrekin. Kantoi deklaratu zirenek erresistitu egin zuten eta aurka egiteko indarra.

    Dirudunek (kontserbadoreek) presioa egin zioten (gobernuari) eta talde alfontsinoaren inguruan bildu ziren eta errepublikanoaren aurka joan.

    Girua zutenek, hau da, zerbait galtzeko aukera zutenek ikusi zuten errepublikarekin galtzen atera zitezkeela.

    Oraindik errepublikak jaraituko du. Pi i Margall-ek eta federaek gobernua utzi zuten ez zirelako kapazak nahasteari aurre egiteko eta Bateratuek gobernua eskuratu zuten. Postura politukoaren eboluzioa egon zen. Aurreko desorden guztiak ekarri zuen hau. Erradikalizazio horiek ez zuten lortu eta bateratuek zuten errepublika salbatzeko aukera bakarra kontserbadoreago zen era bat aukeratzea zen.

    Orden publikoa berrezartzen saiatu ziren guardia zibila eta ejerzitoaren bitartzez. Kantoi batzuk erresistentzia gogorra jarri zuten.

    Honekin batera elizarekiko arremanak berbideratu ziren izaera kontserbadoreko une honetan. Hau da, beraien arteko liskarrak (konstituzioak dionagatik) konpontzen saiatu ziren.

    Presidente bezala Salmeron eta Castelar (ultra kontserbadorea) zeuden. Azkenengo bi presidenteak.

    Eboluzio honekin ez zeuden denak ados. Federalak beste batzuekin saiatu ziren errepublikako boterea lortzen eta kontserbadorismoarekin amaitu. Hori hasi ziren. Castelar kedu nahi zuten agintetik eta berriz ere dena erradikaldu nahi zuten. Hori lortu baini lehen, militarreko estatu kolpea egin zuten. (Estatu kolpea altsamenduaz harantza doa) 1874ko urtarrilean Pabia izeneko jeneralak.

    Gorteak eta dena disolbatu ziren eta gobernua eratu zen.

    Ilabete batzuetan, abendua arte, transizio une bat egon zen. Tarte honetan monarkiaren errestaurazioa egin zen. Agintariak (diktadoreak) militarrak izan ziren.

    Errepublikak jarraitzaileak galdu zituen. Batez ere dirudunen artean. Hauek alfontsinora pasa ziren. Dirudunak kontserbadoreenak. Alderdi alfontsinoa indartzen joan zen. Alfonso XII.

    Abenduaren 29an oposizio gabe pronuntziamendu baten bidez Alfontso XII jarri zen errege.

  • HIRUGARREN GUDA KARLISTA (1872- 1876)

  • (Amadeo Saboia- Errepublika osoa- Errestaurazioaren hasiera)

    Isabel IIaren erregealdian foru-sistema errespetatu zen estatu katolikoaren Barnean; iraultzaile demokratiko eta antiklerikalak gobernura iritsi zirenean estatu laikoa ezarri zuten eta,Euskal herrian bertako herritarren sentimendu erlijioso sakonaren atentatu gisa hartu zen ekintza hori.

    Katolizismoaren defentsa izan zen hain zuzen ere izaera tradizionalista zuen alderdi karlistaren sendotzea eta hirugarren guda karlista (bigarrena Euskal Herrian )ekarri zituena seiurteko demokratikoaren iraultzaileek foru-errejimena errespetatu baitzuten.

    Karlistek prentsan eta Elizak pulpituetan eta aitorlekuetan egindako propaganda politiko trebeari esker,Euskal Herriko biztanlerioren zati bat berriro erakarri zuten (hirietan ez zen hain arrakastatsua izan. Bai nekazal inguruneetan ordea.). Karlos VIIaren monarkiaren berrezarpenak gizarte tradizionalaren oinarriak(Foruak eta katolizismoa) eta ordena mantentzeko aukera eskainiko zuen.

    Jainkoa, Aberria ,Foruak eta Erregea printzipiotan oinarrituta karlistak parlamentuan parte hartzetik ekintza armatuetara pasa ziren.

    Hirugarren guda hau 1872ko apirilean hasi zen Karlos VIIak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean.Hasieran partida karlistek Serrano jeneralak zuzendutako armadaren aurrean galdu egin zuten (Arrigorriaga,Mañaria, Oñati).Orokietako borrokaren ondoren tregoa labur bat sinatu zen Zornotzan.

    Egoera honek gutsi iraun zuen eta berriro guda hasi zen (Santa Kruz apaiza pertsonai garrantzitsua izan zen).Bigarren une honetan (errepublika) karlistek eta gerrila taktika erabiliz euskal lurraldearen kontrola lortu zuten. Kataluinan ere sistema bera erabili zuten. Oraingo honetan ere hiriburuak ezin izan zituzten bereganatu.

    Borroka militarrek 1876 arte iraun zuten;hala ere Alfontso XIIa agertu zenean politikan ,karlistekin bat egin zuten errepublikarren kontrako eta liberal foruzale kontserbadore (ez dira kontraesanak)askok utzi egin zioten Karlos VIIaren alde egiteari. 1875ean liberalek armada karlista menderatzea lortu zuten Kataluinan eta Maestrazgon.l876an, otasilean Lizarra erori ondoren , liberalek behin-betiko garaipena lortu zuen.Karlistek guda galdu ondoren,Cánovasen gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876an,Euskal Herriko historian etapa berri bati hasera emanez.

    HISTORIA

    2. EBALUAKETA

    I. ERRESTAURAZIOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

    -AlfontsoXIIren erregetza (1875-1885)

  • Mª KRISTINARENERREGEORDETZA (1885-1902)

  • III. KULTURA

    I. ERRESTAURAZIOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

    -AlfontsoXIIren erregetza (1875-1885)

    1874KO ABENDUAREN BUKAERAN Martinez Canpos generala Sabuntan pronuntziatu zen eta Alfonso XII errege izendatu zuten problemarik gabe. 75ean hasi zen errege moduan agintzen.

    Berekin batera garai luze bat (errestaurazioa 75-23) hasi zen. Errestaurazioa da errestauratzendelako monarkia Borboiengan.

    1868 baino lehenagoko gizarte moderatura bueltatzea zen ideia baina itsitasun politikorik gabe, iraultza arriskua saihesteko. Antolamendu zaharra eta berria nolabait uztartu. 68ko ezaugarri batzuk eta une hartakoekin gauza hibrido bat bakea eta ordena lortu nahi zutelarik. Errestaurazioaren bultzatzaile Canovas izan zen.

    Bi oinarri Canovasen..

  • 1876ko konstituzioa (1931 arte iraun zuena)

  • 76ko konstituzioa aldez aurreko beste konstituzio batzuetan oinarritu zen. 45 (erebat moderatua) eta 69( aurrerakoiagoa) koak

    Konstituzio hau ez da ez moderatu ez progresista. Bi iturri zerabiltzan. Gizabanakoen eskubide orokorrak mantenduko zituen 69tik.

    Subiranotasun konpartitua (44tik) errege eta gorteen artean. Erregeak exekutiboa + legegilea. Figura inportantea.

    Gorteak bi ganbaratan.

    Senatua: Batzuk autatuak sufragio zentxitario (oligarkioa zen sistema politikoaren euskarri) bidez eta besteak izendatuak, goi klaseko jendea.

    Kongresua:

    Askatasun erlijiosoa mugatu eta katolikoa ofizial.

    Honen guztiaren zaindari ejerzitua izan zen. Hau eta erregearen figura elkarrekin joan ziren. Guardia zibilak existitzen jarraitu zuen.

  • Alderdi bitasuna:

  • Canovasek Britania Handiko eredua hartu zuen. Bi alderdi handi agintean txandakatu. Alderdi kontserbadorea eta liberala.

    Kontxerbadorea Moderatuak eta batasun liberalekoak. Alderdi kontxerbadoreko liderra Kanovas.

    Liberala Liberal progresistek. Liderra Sagasta.

    Bi alde auetan ez dira denak laburtzen. Errepublikanoak, demokratak (batzuk errepublikarrekin batuak), langileen mogimendu, anarkistak, karlistak, sozialistak. Hauek ez zuten parte hartu antolamendu politikoan.

    Zergatik? Kontserbadore eta liberalek (adostuta) sortu zutelako auteskunde sistema berezi bat oinarrietatik manipulatua besteek ez aukerarik izateko. (faltsukeria, iruzurra, tongoa ...)

    Lehenengo gobernua eta gero kongresua aukeratzen zen (oinarritik faltsua zelako). Gobernuan zeudenak bakarrik aurkeztu zitezkeen auteskundeetara. Sistema honek laguntzak jaso zituen. Latifundistak, burgesak e.a. ateratzen ziren irabazten. Besteek itsaron behar izan zuten krisia etortzean aprobetsatzeko.

    Prozesu honen hasiera erregean datza. Erregeak ikusten zuenean gobernua aldatu behar zela oposizioko buruari gobernu berria eratzea agintzen zion eta parlamentua desegiteko dekretua ematen zion.

    Gobernu berria osatzen zen eta odoren zabaltzen zen auteskonde deia. Ondoren autagaien zerrenda idazten zuen gobernu berriko partaide batek parlamentua eratzeko (gobernazio ministroak edo gaur-egungo barne-ministroak). Zerrenda horiek zabaldu egiten ziren probintzietara. (Gobernadore zibilen eskuetara). Honek jauntso edo kazikeen eskuetara banatzen zuen. Hauek dira beren ingurunean dena kontrolatzen dutenak. Kazikeak kanpaña egiten zuen zerrendaren alde. Kolaboratzen zutenak sarituak izaten ziren. Kazikeak berdin

    Gaixo

  • Mª KRISTINARENERREGEORDETZA (1885-1902)

  • Liberalak zeuden agitena eta hauek erreformak egin zituzten. Kodigo zibil bat gauzatu zuten eta indarrean jarri. (Honek baterakuntza azaltzen du). Herri juradoa erabiltzen hasi ziren.

    Erreforma militarra. Honek soldadu eta ofizial kantitatea murriztea ekarri zuen gehiegizkoa zelako.

    Erreforma militar hau ez zen burutu moderatuek beraien txandan ez zutelako aurrera eraman. Kolonien galtzeekin kopurua haditu egin zen eta XX mendean arazoak jarraitu zuen.

    Gizonezkoen sufrajio unibertsala ezarri zen. (Baina auteskunde sistema ez zen aldatu).

    Mendearen bukaerarako krisia. Aspektu diferenteetan koloniak galtzeaz gain. Krisi ekonomikoak duen eragin sozialarekin eta krisi politikoa (kolonien galera).

    Krisi ekonomikoa: Horretarako kanpoko erreferentzia behar da.

    XIX mendean industrializazioa. 2 industri iraultzak. Era guztietako aurrerakuntzak.

    Herrialde guztietan asko produzitu konpetentzia.

    Lehen iraupen krisiak gero superprodukzio krisia merkeegi saldu beharra.

    Espainian eragin berezia izan zuen ez zegoelako konpetitzeko prest (errentagarriagoa zen kanpoko produktoa erostea). Ez zegoen garatua erabat. Batez ere nekazaritzan, zerealen produkzioan, industria (Siderurgia eta ehungintza). Beraz protekzio bat eskatzen dute aurrekoek. Politika protekzionista jartzea. Aurrekoak kazikeak zirenez, gobernuak hauek alde izan nahi zituen, beraz kasu egin zien. Neurriak ez ziren interes orokorrari begira hartu.

    Honi lotuta egoera soziala. Nekazal eta fabriketako langileek lehendik bizi zuten krisia. Orain aprobetxatuko zuten kejatzeko ideologia batzutan oinarriturik.

    Errestaurazioarentzat hau ez zen ona izan. Anarkismora (nekazal ingurunean) eta sozialismora (industri inguruetan) urbildu ziren eta sendetuz joan ziren. Formula errepublikanoa sendotu zen.

    Nazinaltasunaren ideia ez zegoen oraindik oso garatua baina azaldu ziren eraginak eta mugimendu nazionalistak.

    Krisi politikoa: Lotu behar da kolonien galtzearekin. Espainiak beste herriek ez bezala galdu egin zituen bere koloniak. Nazio bezala porrot egin zuen besteek hedapen inperialista zutelako eta koloniak beregantzen zituztelako.

    EBen eragina garrantzitsua izan zen. Une honetan ari zire eragiten.

    amerikako kontinentea

    EBren zabaltze puntuak Karibea (Kuba eta PR)

    pazifikoa(filipinak)

    Ebek interes ekonomikoak zituzten Kuban inbertsioak egin zituztelako. Independentziaren alde zeuden baina interesekin. Besteak ere estratejikoki defendatzen zituzten. Armak eta salduz lagundu zuten.

    1895 inguruan, Kuban eta Filipinetan altsamenduak egin ziren Ebren laguntzaz.

    Espainiar gobernuak militarki eta neurri politiko batzuk hartuz altsamenduak baretu zituzten.

    Kubak autonomi maila handiagoa lortu zuen. 95eko konponbidea problema atzeratzea izan zen. Itsurazko konponketa soila.

    Ebek lortu zuten Kuba eta PR independinete izatea gerra bidez. 98an Ebek probokatu zuten gerra. 98an EB Espainia baino boteretsuago zen. Oinarritzat hartu zuten arrazoia, Ebtik Kubara zihoan barku bat lehertu zela eta espainiarrei bota zieten errua gerra hasteko. Aitzakia soila.

    Tratatu bat idatzi zuten. 98. Honek espainiaren porrota errekonozitzen zuen Kubaren independentziarekin batera. Baina hala ere Ebrekiko menpekotasuna izan zuen. PR Ebko estatu bat da. Kubaren bilakaera Ebek kontrolatu zuten. PR eta Filipinak ordea zuzenean pasa zirenEBren menpera.

    Espainiaren inperioa murriztu zen.

    Kopiatu.

    Mogimendu hauek izango dira:

  • erregenerazionismoa

  • 1898ko belaunaldia.

  • Erregenerazionismoan errestaurazioa kiritikatzen da. Aipatzenzituzten arazoak, oligarkia, kazikismoa edo jauntsokeria, analfabetismoa, latifundismoa... Hauek alboratu eta oinarritik berria izango zen antolamendu bat sortu nahi zuten. Hortik dator erregenerazionismoa.

    Joaquin Kosta Izan zen bultzatzaile garrantzitsu bat eta bere idatzietan aldarrikatzen ditu aurrekoak.

    1899ko belaunaldikoek berrikuntza proposatzen zuten errestaurazioarekin batera. Pio Baroja, Unamuno, Vallinclan, Aflorin, Zuloaga, Maestu eta matxado.

    HISTORIA

    2. EBALUAKETA

    I. EEKONOMIA: EGOERA OROKORRA ETA EUSKAL HERRIKOA

  • HAZKUNDE DEMOGRAFIKOA

  • LANGILE MUGIMENDUAK: ANARKISMOA, SOZIALISMOA ETA SINDIKALISMO KRISTAUA

  • GIZARTEA

  • EEKONOMIA: EGOERA OROKORRA ETA EUSKAL HERRIKOA

  • Errestaurazio garaian (75-23) azkunde ekonomikoa. Mende bukaeran arazoak baina politika protekzionistak konpondu zuen. Une onetan oraindik nekazaritza zen sektore ekonomiko garrantzitsuena. (Jende altibo asko eta errenta).

    Egoera eterogeneoa zen. Errealidade difernteak faktore ezberdinengatik. Jabetza egitura. Alde batetik latifundioak eta bestetik minifundioak. (desoreka). Erdimailako jabetza falta zen. Desamortizazioaren ondorio tsarretako bat izan zen erdimailako jabegoa ez izatea. Honen ondorioz nekazal iraultza ez zen gauzatu beste lurraldeetan bezala. Nekazaritzan teknikak aurreratuak erabiltzen ziren. (zitrikotan). Teknika atzeratuak eta lurra ez behar bezala explotatzea latifundioetan. (zerealak e.a.) Horrela egoera diferenteak. Krisia egon zen....???? Industriak kanpoaldean kokatzeko joera (Madril salbuespen) eta barrualdea industrializatu gabe. Espainia duala. XX. mendean kotsumoko indutriak sortu ziren baina garai honetan metalurgia eta ehungintza ziren nagusi.

    Bizkaia eta Gipuzkoa industrializatu ziren lehenengo. Badaude diferentzia bi hauen artean. ¿????????

    1) Bizkaian geografikoki bilboren ondoan kontzentratuak.

    Gipuzkoan berriz sakabanatua dago territorioan zehar.

    2) Bilbokoak tamaina aldetik (langile kopuruaru begira) handiak eta famili gutxi batzuen esku.

    Gipuzkoan txikiak eta ertainak eta dirua ez zen familia dirudunetan kontzentratuko. Kapital sakabanatua. Ez zegoen oligarkia finantzierorik.

    3) Bizkaiko industrializazioa siderurgian oinarritu zen. (burnia, altzairua).

    Gipuzkoan mota aldetik industria gehiago. Papregintza, ehungintza eta baita siderurgia ere.

    Bizkaian, siderurgiaren garapenaren arrazoia, burnia eta altzairua lortzeko burdingaia behar zen eta eta burdungai mehak onak zituztela Bilbo inguruan. Mehatzaritzan burdingaia explotatu zen (ematitea). Hasieran esportatu egin zen europara. Kostaldetik gertu egotek izan zuen eragina. Hori kapital iturri izan zen gero industrializazioa bultzatuko zuelarik. Honi lotuta, elkarteak sortu zirenfamili boteretsuak) hau ondo ustiatzeko. Ibarratarrak.

    Momentu honetan iraultza gauzatu zen. Bizkaiko lehenengo labe garaiak 41ean sortu zen baina iraultza 80ko hamarkadan hasi zen. Hasieratik erabiltzen zuten teknologia berria, horrela asko eta kalitate onekoa produzitzen zutelarik. Baina aipagarria da mende bukaerako krisia. Libreganbioa ez politika protekzionista.

    Sortutako siderurgia industriak fusionatzeko joera izan zuten. Horrela sortu ziren Bizkaiko labe garaiak.

    Ontzigintza aipatu behar da. Ontzigintzan inportantea eta erreferentzia gunea izan zen. Garai luze batean barkuen eraikuntza bere monopolio moduko bat izan zen. Sota y Aznar. Boterea baita politikan ere.

    Bigarren mailan, aurrekoekin konparatu ezin daitekeelarik industri elektrikoa. Estatuko beste puntuetara exportatuz.

    GIPUZKOAN

    Papergintza, Tolosan, La esperanza. Estatuaren beharrak ornitzen zituen. Beranduago Oreretan. Teknika modernoak. Ibai ertzak behar zituzten. Siderurgia Bizkaikoari lotuta. Bizkaiko material landua birmoldatuz. Beasainen CAF (trenak) eta armagintza Eibarren. Ehungitza ere inportantea. Jantzigintzari lotua. Tolosako txapela.

    Hirugarren sektorea. Komunukabideak eta finantzial erakundeak.

    Komunikabideak. Ferrokarrila. Sarea nahikoa eratua gune industrializatuetan.

    Trenbidea: Konexioa Madrilekin. Produkzio guneak hiriburuak. Modu mailakatu batean eraiki zen.

    Finantziar guneen bilakaera. Batez ere Euskal Herrian. Banketxe ugari. Banko de Bilbao ... Hauek inbertsioak egin zituzten EHn eta baita kanpoaldean ere. Industri elektrikoa e.a.

  • HAZKUNDE DEMOGRAFIKOA

  • Orokorki hazkunde demografiko motela. Hau da, jaiotze tasa altuak baina erio tasak ere. Gerra karlista eta kolonietakoengatik.

    Bizi esperantza laburra. 35 urtetan. Aurren Herio tasa altua. Gutxi iristen ziren 5 urtetara. Kokapen desorekatua. Jendea industri guneetara. Exodo rural.

    Lehengo kolonietara migratzea.

    EHn hazkuntza bizkorrena Bizkaian. Gipuzkoak ere dexentea. Bizkaia izan zen jedea hartzeko gunea.

    Ezkondu gabeko jendearen kopuruak behera egin zuen Jaiotze tasak gora. Batez ere lehen mailako klaseetan. Langileetan.

    Lehenengo klase sozila maltusianoak goi klaseak ziren.

    Medizinak paper inportantea izan zuen herio tasa jeisterakoan.

    Hiriaen azpiegituran ere hobekuntzak egon ziren.

  • LANGILE MUGIMENDUAK: ANARKISMOA, SOZIALISMOA ETA SINDIKALISMO KRISTAUA

  • Langile mogimendual industrializazioari lotuak. Langileek elkartzeko joera izan zuten.

    Lehenengo elkarteek ez zuten beraien artean koordinakuntzarik izan.

    Baliabide gutxi.

    1868 urtean Europako langileen ordezkariak bildu egin ziren eta langileen elkarte internazionalak sortu ziren. Helburuak finkatzeko bildu ziren eta hauek lortzeko bidea koordinatzeko.

    Marxismoa edo sozialismo zientifikoa eta garaikide den Anarkismoa izan ziren mogimendu nagusuak.

    1874 arte legalidade baten barruan funtzionatu zuten. Elkarte hauek debekatu egin ziren eta klandestinitatean ezkutatu ziren. Bake sozialaren izenean debekatu zituzten. Sagastarekin berriz jarri ziren 81. urtean eta hemendik aurrera korrnte ideologiko nagusiek eragina izan zuten baliabideak erabiliz.

    Korronte hauek, Anarkismoa, sozialismoa eta bigarren maila batean sindikalismo kristaua...???

    Sozialismo libertario anarkismoa, antolamendu politiko zeatzik gabe. Beste antolamendu alternatibo bat proposatzen zuten. Desorden bat orden baten barruan. Gizartea kolektibidadetan banatua.

    Anarkismoaren barruan 1874tik 1881 ra bi postura. Klandestinidaden . 1) moderatuago akordioen bidez helburua lortu nahi zutenak. 2) postura erradikala. Helburua lortzeko indarkeria proposatzen zuten. Iraultzaileagoak.

    Bi hauek elkartuta 81ean lehenengo elkarte anarkista (langieleen elkartea) sortu zuten. Federación de trabajadores de la región española. Industrietako eta nekazaritzako langileak bildu ziren.

    Talde bat sortu zen. Esku beltza. Latifundisten kontrako ekintzak burutu zituen. Neurrigabeak ziren ekintzak baina errepresioa ere halakoa izan zen. Elkarte honek 81etik XX mendearen hasierarte iraun zuen. Diferentziak zituztelako bukatu zen. 1911ean sortu zen sindikatu anarkista CNT. Honek bultzatuta anarkistak ekintza inportanteetan parte hartu zuten. 1917ko greba orokorra anarkistek bultzatuta bauzatu zen.

    Sozialistek baino lehenago izan zuten eragina langileengan. Nekazaritzan eta kualifikatu gabeko langileen artean izan zuten eragina.

    Hasieran fabriketan denak langileak ziren baina gero ierarkia bat sortu zen. Behekoetan (ez kualifikatuak) eragin zuten batez ere anarkistek. (Katalunian, Andaluzian, lebante aldea, Zaragoza, Aragoi, Donostia, Errenteria..) Bizkaian sozialismoa izan zen inportanteago.

    CNT-k 23a arte iraun zuen diktadurak gogor erreprimitu zituelako. Primo de Rivera. Arriskutsuak zirelako. Ekintza zuzenak egiten zituztelako.

    CNT-k zatiketa bat izan zuen. Hortik talde bat sortu zen. FAI. Talde erradikala, anarkista ere zena. ( Federazio Anarkista Iberiarra).

    Anarkismoarekin batera Sozialismoa ere garatu zen. Sozialismoaren oinarriak: Bi pertsona. Marx eta Engels. Hauek erabiltzen zuten terminoa proletargoa zen. Beren arazoen irtenbidea, langilegoak iraultza bidez botere politikoa lortzea zen garai berri batetara iritsiko zirelarik horrekin. Gizarte komunista. Klase sozialik ez, denak berdinak ...

    Praktikak berriz ez zuen hori adierazi. Jabetza kolektiboa. Marxistek onartzen zuten antolamendu politikoa. Hau zen anarkistekiko desberdintasun nagusia. Eta auteskundeetan beste talde politikoekin parte hartzea onartzen zuten. Zenbaitetan negoziatzeko prest azaldu ziren. Zatiketa honek auldu egin zituen anarkistak eta sozialistak. Hau aprobetsatua izan zen.

    1879an Pablo Iglesias eta Jaime Verak , inprentako buruek, osatu zuten sozialismoaren alderdi politikoaren oinarria.

    88an, ia 10 urte beranduago, ideia honekin lotuta dagoen sindikatua sortu zen. UGT.

    Alderdi sozialista honetan langile kualifikatuak sartu ziren. Sindikatuak, Bizkaian eta Madrilen inguruan garrantzitsuak izan ziren.

    XX mendean zatiketa bat gertatu zen alderdi politiko honetan. Arrazoia ez zegoen Espainian kanpoan baizik. Bigarren internazionala izan zen arrazoia. Eztabaida ideologikoak sotru ziren marxismoaren inguruan. Eztabaida horretatik bi talde. Batzuk marxismoa aplikatu zitekeela iraultza eginez Marxek zioen bezala (alderdi komunista, ultraortodoxoak) eta besteek Marxen ideologia errebisatuz eta erreformen bidez lortu nahi zituzten helburuak.

    Sozialisten artean bi tendentzia. Batzuk funtsean ados zeuden baina bariante batzuk aplikatuz. Sektore moderatua. Honen buru, bizkaitarra zen Indalezio Prieto izan zen.

    Francisko Largo Kaballero izan zen sektore erradikalaren buru. Fronte popularrean boterea.

    Bigarren maila batean sindikalismo kristaua zegoen. Elizaren eraginez sortu ziren langile sindikatuak. Langileen arazoei aurre egiteko. Leku batzutan inportatenteak izan ziren, EHn adibidez. ELA

    IV)GIZARTEA

    Espainiako gizarteak Errestaurazioaren garaian gizarte-egitura oso polarizatua izan zuen hirian nahiz landan. Gobernuan zeuden taldeek botere ekonomikoa eta-politikoa zuten, baina gizarteko gehiengoa nekazaritzako langile-klaseek eta hirien inguruetan sortutako industrializazioaren babesean zeuden industri langileek osatzen zuten.

    Gainera,erdi-mailako klaseen ahultasunak gizarteko mugimenduak zeharo aaihesten zituen.Hego Euskal Herrian,eta Bizkaian zehazki,industrializazio prozesua, eta hazkunde demografikoak aldaketa handiak sortu zituzten gizartean.Industriako langileen eta nekazarien bizi-baldintzak eskasen ondoriez gizarteko tentsioa areagotu zen eta greben bidez, ekintza aldarrikatzaileen bidez eta baita indarkeriaren bidez ere adierazi zuten tentsio hori.

    Goi-mailako klaseak

    Botere politikoa eta botere ekonomikoa biltzen zuen gizarteko elitea osatzen zuten.Bertan latifundistak eta kostaldeko burgesia industs ial eta f inantz iari oa barnerat zen di ra . Bilbo-bart zelona-Valladolidek burgesiaren ardatza ziren.

    Bizkaiaren kasuanr boterea monopolizatu zuten familien artean:Ibarra,Artetxe besteak beste aipatu behar dira.

    Erdi-mailako klaseak

    Hauek minoritarioak ziren biztanleria guztiarekiko. Bertan lanbide liberaletakoek,merkatari txikiek eta nekazaritzan eri-mailako ja beek osatzen zuten.Hauen artean ideoiogi aniztasuna egon arren, denek iraultzari beldurra zioten.

    Hego Euskal Herrian ez zuten botere politikorik eduki eta hauengan ideologi nazionalistak eragina izan zuen.

    Langile klaseak

    Industriako langileak gero eta gehiago ziren eta bizi-baldintza txarrak (soldata baxuak,lan jornada luzeakletxebizitza eskasak, emakume eta umeen lana)hobetu nahi zituzten elkarteak sortuz eta grebak nahiz indarkeria erabiliz.Asturiazko meatzariak,Euskal Herriko metalurgiako langileak eta Kataluinakoak nabarmendu ziren Lehenengo lan-erreformak XX mendearen hasieran izan ziren:1900urtean lan-istripuei eta emakume-haurren lanari buruzko legeak;1914 urtean lan-jornada bederatzi orduetara jaitsi zen.

    E.Herrian langile hauek gehienbat kanpotarrak ziren (orokorki kualifikatu gabeak) eta hauek izan ziren nagusiki sozialismoaren jarraitzaileak.

    Nekazaritzan, lurrik gabeko jornalarien egoera oso txarra zen.Hauekin batera maizter eta kolonoen a aipatu behar da.Talde honek arazo ugari zituen bizirik irauteko lantze-sistema atzeratuak eta jabe handiekin ezin konpetitu).Hauengan anarkismoak eragin handia izan zuen eta zenbait ingurunetan, Andaluzian adibidez; talde aktiboak sortu ziren terrorismoa erabilizutena bide bezala bere helburua lortzeko ( Esku Beltza edo mano negra taldea)

    19

    Pribilegionen arabera. Ezin da gora egin.

    Botere ekonomikoaren arabera. Klase sozialean igo daiteke

    Kongresua:Ordezkari autatuak. Sufrajio zentsitario oso mugatuaren bidez.

    Senantua:(bitalizioa) Erreginari zegokion izendatzea.




    Descargar
    Enviado por:Aritz Galdós
    Idioma: euskera
    País: España

    Te va a interesar