Jarraian anorexia eta bulimia deritzon gaixotasuneei buruzko ausnarketa sakona jorratuko dugu:
Pertona bat egoera zail honetara arrazoi anitzengatik irits daiteke, hots; famili egoera txarrak (Guraso separatuak edo protekzionistegiak), pertsona gertu baten heriotza, heredentzia, depresioa edo stressa, anaiarreben artean bai lehenengoa, bai azkena izatea, ....
Dana dala, argi dagoena zera da: gaixotasun hauen faktore sortzaile nagusienak gizartearen ideologia idealista eta bazterkeria dira; telebistak erabat markatzen ditu gure arteko gazte asko. Gizarteak era zehatz bateko pertsona saltzen digu eta denok Kate Moss edo Claudia Schiffer ditugu kanon eredugarritzat. Gutxik gogoratzen dute dagoeneko ez dagoela argala izan beharrik polita izateko eta, are gehiago, ez dagoela polita izan beharrik norberaren arimarekin pozik egoteko.
Anorexia jarraian azaltzen diren ezaugarrietan bereiz daiteke; gazte anorexikoek beraien elikagai kopurua mugatzen dute, kalorikoki gehiegi kargaturik dauden elikagaiak erabat baztertuz, familiarekin bazkaltzea saihesten dute. Bestalde beraien ariketa fisikoa gehitzen dute, arrazoi zehatzik barik. Elikagaiei buruzko jakinduria sinesgaitzaz jabetzen dira. Beraien umorea txit aldagaitz bilakatzen da; orain pozik, orain haserreturik. Beren sukaldari sena pizten da, baina bestalde beren arazoa deuseztatzen dute eta jateko tresneriarekin eta baita jangaiekin ere jolasten dute. Honez gain, jatordu bakoitzaren ostean komunerako gogoa daukate. Nolanahi ere, inoiz ez du gazte anorexikoak bere gaixotasun larria onartuko, gizena dagoela baieztatuz. Gutxiegi lo egiten du eta egunean zehar ahuldurik dabil. Honi jarraituz, bere lagunengandik urruntzen da, baita familiakoengandik ere, horrenbestez besteekiko erlazioak hozten dira eta mesfidantza giroa nabari daiteke.
Honen ondorioz gaitz anitz sortzen dira. Ondorio hauek fisikoak nahiz sikologikoak izan daitezke.
Ondorio fisikoen artean bihotzaren gainbehera, urdaila eta hesteen arazoak janaria liseritzeko, hezurren gogortasun galtze nabaria, hilekoarekin zailtasunengatik eta, bukatzeko, garunan sor daitezkeen zingurrituak, gaitz neuralgikoak eta baita kalambreak ere. Hau guztia bitamina eta mineral basikoen ezaren ondorio arruntak dira. Gutxi ematen badu ere, ez dugu ahantzi behar gaitz hauen ondorioz beste gaitz batzuk sor daitezkeela eta, ez hori bakarrik, baizik eta askotan ere sortzen direla.
Zer esanik ez gaixotasun larri hauek dakartzaten ondorio sikologikoei buruz; sahiestezin eta krudelak.
Lehen esan bezala, beren umorea aldatuz doa. Halaber, erreztasun askorekin haserretzen dira. Hau guztia dela eta, beren familiekin egote hutsagatik larritzen dira. Modu berean, ez dute inoiz onartzen argalak daudenik, gizenegiak daudela argudiatuz.
Bestetik, beren lagunenganako distantzia sortzen da. Hau honela izanik, bakarrik sentitzen hasiko dira: Besteenganako distantzia honek gehiago larrituko du beren joera, ez dagoelako inor beraiei laguntzeko.
Laburbilduz, bai anorexia, bai bulimia, oso gaixotasun serio eta larriak dira; alde batetik gero eta gehiago ematen direlako gaurko gizarte idealista honetan eta bestalde oso zailak direlako aurrehartzen,batez ere ondorioak nabariagoak izan baino lehen.
Beraz etzazu sinetsi argudio faltsuetan eta bizi pozik zure gorputzarekin!!