Zuberera

Euskera # Fonema. Diptongoak eta hiatoak. Kontsonanteak. Azentua

  • Enviado por: Eneritz, Ander E Iñaki
  • Idioma: euskera
  • País: España España
  • 8 páginas
publicidad

SARRERA

Euskararen jatorria ezezaguna da, hau argitzeko saiakeretan hainbat hipotesi eraiki diren arren. Mundu mailan euskara hizkuntza berezia da, Euskal Herriko eremuari mugatua eta guztiengandik ezberdina. Lurraldeen arabera aldaerak azaltzen ditu hizkuntzaren 4 arloetara zabaltzen direnak, fonologia, morfologia, sintaxi eta lexikoetara alegia.

Euskalki guztiak beraz hizkuntza beraren aldaerak dira, euren arteko desberdintasunak azken 5 mendeotan hazi direlarik bereziki.

EUSKALKIA ETA AINTZINAKO EUSKAL TRIBUAK

Estrabonek, Pliniok eta besteek gaur egungo Euskal Herrian bizi ziren tribuei izenak eman zizkieten. Tribuen banaketa gaur egungo euskalkienarekin bat dator.

Pirinio hegoaldekoei emandako izenak honakoa dira:

Baskoiak, (Nafarroa eta Gipuzkoar ekialdekoei), barduliarrak (Gipuzkoan Pasaia eta Deba bitartekoari), karistiarrak (Deba eta Nerbioi arteko eremukoei eta autrigoiak (Nerbioitik mendebalderakoei).

Pirinio iparraldekoei ordea akitaniarrak zeritzen.

EUSKALKIAK ETA HERRIALDEAK

Euskalkien mugak eta herrialdeen muga politikoak ez datoz bat. Ipar Euskal Herriari dagokionez, bertako euskalki guztiek Nafarroa Garaiko Pirinioetako eskualdeetako euskara aldaerekin hurreko harremanak dituzte:

Lapurterak baztanerarekin

Behenafarrerak aezkera eta zaraitzuerarekin

Zubererak erronkariarekin

Azken hau da sakonkiago aztertuko duguna, hots, zuberera.

Euskal Herriko ipar-ekialdeko herrialdea, egun Frantziako estatuaren barnean, Pyrénées Atlantiques delako departamentuaren hegoaldean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Nafarroa Behearekin batera Euskal Herria osatzen du. Euskal Herriko herrialde txikiena da: 785 km2 (Ipar Euskal Herriaren %25,9a, EH osoaren % 3,8a) eta 16.298 biztanle (20,7 bizt/ km2); “Euskal Herriko biztanle gutxien duen herrialdea”, 1990 (“Zuberotarrak”). Hiriburua Maule du eta hiri nagusiak: Sahüta, Barkoxe, Bildoze - Onizepia, Atharratze - Sorholüze, Urdiñarbe eta Garindañe.

ZUBERERA

KOKAPENA

Zuberoako herrialde osoan (iparraldeko herri txiki batzuetan izan ezik) eta Biarnoko albo herri batzutan (Jeruntze, Eskiula, Landa, Aranitze...) mintzatzen da.

11.000 hiztun inguru ditu ( zuberotarren %78a) eta tradizio handia du Euskal literaturan.

Erdialdeko euskalkien aldera berezitasunak ditu eta aipatu bezala, bere antza du XX. mendean desagertutako erronkarierak edo Erronkariko euskarak. Adituen arabera biak aintzinako ekialdeko eta Pirinioetako euskararen oinordekoak dira.

Betidanik Zuberoako mintzera nagusia izan arren, ez da sekula bertako administrazio-hizkuntza izan (latina, biarnesa eta frantsesa izan dira hurrenez - hurren), baina zubereraz hitz egiten zen beti, Frantziako iraultza arte, Zuberoako aintzinako gorte eta erakundeetan.

Aipatutako egoerari DIGLOSIA deritzo eta termino hau hizkuntza komunitate batean 2 hizkuntza elkarrekin bizi eta hierarkizatuta daudenean erabiltzen da. Zehaztuz, 2 hizkuntza horietako bat gizarteko funtzio konkretu batzuetarako soilik erabiltzen da (lagun artean, etxean...esaterako), kasu honetan zuberera; eta besteak betetzen ditu prestigiodun funtzioak (negozio harremanak, goi mailako erakunde eta instituzioetako zereginak...) gaur egun frantsesak Zuberoan nahiz Iparralde osoan.

Frantziako gobernuak ezer gutxi egiten du euskararen alde baina Iparraldeko biztanleen iritzia ondokoa da:

Oso alde %11

Alde %38

Ez alde/ez aurka %39

Aurka %10

Oso aurka %2

ZUBEROAKOAKO LITERATURA

Euskal literaturaren ikuspegitik zubererazko literatura oparoa da. XV. mendetik, Erdi Aroaren bukaeratik, ahaideen arteko liskar eta guduak oroitarazten dituzten kantak gorde izan dira zuberotarren ahotan.

Joanes Leizarragak 1571n zubererazko hiztegi txiki bat inprimatu zuen bere Testamentu Berria hobeto uler zedin eta Bertrand Zalgizek XVI. mende bukaeran Zuberoako esaera zaharren bilduma bat aurkeztu zuen behenafarreraz. Arnaud Oihenarten arabera, Zalgizeko jauna euskaldun poeta zen, baina ez da lehen zuberotar idazle bide den honen literatura lanik gorde.

Arnaud Oihenart (1592-1672), euskaraz poeta eta erdaraz, latinez bereziki, historialaria izan zen lehen zuberotar idazle handia eta euskal literatura lehen idazle laiko ezaguna.

Joan Tartaskoak, Sohütako apezak, 1624an idatzi zuen lehen liburua zubereraz, “Onsa hilceko bidia”, eta haren ondotik, XVII. mendean erlijio liburu batzuk idatzi ziren zubereraz. Mende horretan edo hurrengoaren lehenengo urteetan zabaldu zen pastoraletarako joera Zuberoako lurraldean; zuberotarren pastoralak dira zalantzarik gabe, euskal herri antzerkiaren erakusgarri nagusia.

XIX. mendean, zuberotar jatorriko 2 euskaltzale nabarmendu ziren euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lanetan: Agosti Xaho (1810-1858) eta Antoine d'Abbadie (1810-1872). XIX. mendearen lehen erdialdean Piarres Topet “Etxahun” (1786-1862) koblakarien irudi zabaldu zen Zuberoan, Euskal Herriak ezagutu duen herri poetarik handienetakoa.

ZUBERERAREN EZAUGARRIAK

Ezaugarri fonetiko fonologikoak:

Bokalak:

Euskarak bost fonema bokaliko ditu, hala ere, zubereran gorabeherak agertzen dira [ü] soinuaren inguruan.

Beste euskalkietan [u] dena, zubereraz batzutan [ü] bilakatzen da, kasu hauetan:

  • hitz bukaeran gu [gü]

  • zu [zü]

    -tu [deitü]

  • -z/ -tz -ren aurrean guz(t)i [güzi]

  • utzi [ützi]

  • -rr- azkarraren aurrean urrun [hürrun]

  • sudurkari baten ondoan (m,n,ñ) gertatzen den o/u alternantzia erabakigarria da Iparraldeko eta Hegoaldeko euskalkiak bereizteko. Hegoaldea ez bezala Iparraldea bitara ager daiteke.

  • on(t)sa un(t)sa

    (h)ongi (h)ungi

    honek hunek

    Diptongoak eta hiatoak:

    Euskal Herri osoan jatortzat hartzen diren beheranzko diptongoak dira normalenak: ai, ei, oi, au, eu.

    Zubereraren ere goranzko diptongoak maiz ematen dira [ja, je, ji, wa, we]

    Diptongo alternantzia nabarmena, au/ai:

    gau gai

    gauza gaiza

    Zenbat eta ekialderago ai > i bilakatzen da:

    naiz niz

    zaitut zitut

    Jainko Jinko

    Triptongorik ere topa dezakegu, ahozkoan eta laburtzapenak gertatu direlako.

    orain [wai]

    Beste euskalkietan agertzen ez diren bokal elkartze edo galtzeak:

    -e+ -a(artikulua)= -ia

    bidea [bidia]

    baratzean [baratzin]

    Kontsonanteak:

    /h/ fonema edo aspirazioa: Iparraldeko euskalkietan bakarrik, baserritarren artean bereziki. Sonante (n,l,r) ea herskari ahoskabeen (p,t,k) ondoren gertatzen da.

    [senhar]

    [ephe]

    [urthe]

    /j/ fonema. [z] ikurraz irudikatzen da eta frantseseko Gilet edo Gironde bezala ahoskatzen da.

    Bustidura: Fonema baten artikulazio nagusia ahosabai gogorrean kokatzen denean. Fenomeno automatiko gisa, i soinuak eraginda, edo borondatez ager daiteke adierazkortasun puntu bat emateko.

    langile [langille]

    baino [baiño]

    tippi, ttonttor, Maddalen

    Txistukariak. Zubereraz s,z,x fonema txistukari hauek ahostun bihurtzeko ahitura dago.

    Dardarkariak (r eta rr). Frantsesetiko interferentziaren kariaz, dardarkari ubularea (eztarrikoa alegia), [R], da gehienetan egiten den soinua, eta ez hortzobietakoa, hala [r] ahula nola [rr] azkarra izan. Beraz, zaila da bi soinuak bereiztea.

    Dardarkari ahula [r], bokalartean, ez da ebakitzen sarri askotan, mututu baizik.

    orai(n) [oai]

    hori [hoy]

    Iruri [Iui]

    Herskariak (p, t, k; b,d g). Ahoskabeak (p, t, k) mantentzeko joera dago euskararen joera nagusiaren kontra, sonanteen atzetik herskari ahostunen (b, d, g) aldeko errenditzea edo neutralizazioa baitago.

    jende jente

    galde gálthe

    hango hánko

    malda malta

    Azentua:

    Gainerako euskalkien azentua baino azkarragoa, intentsuagoa da zubererarena.

    Normalez, atzetik hasi eta bigarren silaba da azentuduna. Eta mugikorra da, azken silaba da azentuduna. Hauek besteak beste, diptongo beheranzkoetan bukatutako hitzak dira (zumáit, izéi) eta baita mailegu hitzak ere (malerúz).

    Honek guztiak oso berezia egiten du zubereraren azentua.

    Ezaugarri morfosintaktikoak:

    Deklinabidea:

    Nori erreferentzia egiten duten hiru forma:

    -ei (buruei) -eri (burueri) -er (buruer)

    Norekin forma -ekila(n) modura ager daiteke:

    Aitakila igorri dute

    Nora forman -la(t) ager daiteke atzizki gisa.

    Non formak mugatzailea galtzeko joera du:

    Etxen, mendin,...

    Izenordeen deklinabidean -ene bitartez adierazten da nire.

    Forma indartzeko metodoak:

    NIHAUR (neu) NIHAURRE (neuk)

    Erakusleetan o/u alternantzia ematen da:

    Hunek, hunen,...

    Aditza:

    Aditzoina -n den kasuan:

    Aspektu burutugabea adierazteko -iten forma:

    egoiten, emaiten...

    Aspektu burutua adierazteko -en gehitzen zaio:

    eginen, esanen...

    Aspektu burutua zubereraz -tü da; gorthü, sorthü

    Izan eta ukan-en arteko bereizketa ematen da; iragankor eta iragangaitz bereizketa:

    Jin izan da egon izan da

    baina,

    erosi ukan dut idatzi ukan dut

    Aditz laguntzailea:

    Niz zait deizü (dizu) düt

    Hiz zaikü deit (dit) ...

    Da zaizü deikü (digu)

    Joskera:

    Zenbatzaile zehaztugabeak izenaren eskuin edo ezkerrean joen daitezke; asko, hainitz, frango, deus...

    Galde perpausetan , Bai/ Ez erako galderetan, jokaturiko aditzari -a gehitzen zaio:

    Etorri al dea Nahi al duia?”

    Hitzen ordenan askatasun handia ematen da, aditz laguntzailearen aldaketa bereziki, aditz nagusiaren aurrera pasatzeko ohitura dago:

    nik nuen segurtatu behar

    jaun horrek du ikusi

    Zehar galderen eraketan -ene(n)tz erlazio atzizkia sarri ageri ohi da:

    Beha ea nehor etorri denentz

    Erlatibozko esamoldeak aditz jokatugabe eran ematen dira;

    Atzo egin bileran... (egindako)

    Mendebaldearekiko -ere-ren erabilera desberdina ematen da:

    Baziren haurrak, eta ere gizonak

    Ezaugarri lexikalak:

    Jakina denez lexikoa hainbat kasutan desberdina da, frantsesetik harturiko hitz ugari baitituzte, bere gertutasunagatik:

    portrer, kaileur, ato, xarmangarri...”

    Hala ere badira euskal moldeko hitzak:

    Jin > esan erran > esan orin > ordu

    karrika > kale

    eta esakuneak:

    erran gabe doa > ez dago esan beharrik

    Egileak: