Biología, Botánica, Genética y Zoología


Sistema endokrinoa


SISTEMA ENDOKRINOA

Lan honen helburua, sistema endokrinoari buruzko ezagupen berriak jasotzea da.

Zer da sistema endokrinoa?

Hormona deritzon sustantziak askatzen edo ixuritzen dituen ehun eta organismo taldea da. Hauek ere konduktu gabeko guruinak deitzen zaie, izan ere bere jariakinak zuzenean ixuritzen ditu odol zirkulaziora, bitartean exodrina guruinak bere jariakinak jariatzen ditu azaleko gainazal bai barne eta kanpokoa, urdaileko mukosa esate baterako

NERBIO SISTEMAREKIKO LOTURAK

Nerbio sistemak bidalitako aginduak, sistema endokrinoko guruinek jasotzen dute, hau dela eta, elkarren artean komunikaturik egon beharra dute. Hortaz, esan dezakegu sistema endokrinoa martxan jartzeko beharrezkoa dugula nerbio sistema.

Baina noski, bi sistema hauek ezberdinak dira: nerbio sistema bapateko erantzunak ematen ditu bapatean hartutako mezu edo kinadeei. Sistema endokrinoak ordea, ez du bapateko erantzuna ematen, denbora batera baizik, sistema geldoa bait da, baina emandako erantzun hauek sistema nerbiosoko erantzunak baino iraupen haundiagoa daukate, iraunkorrak dira.

Dena den, sistema hauen nolabaiteko erlazio hori hobeto ulertu ahal izateko eta zenbaterainoko antza daukaten ikusteko, hiru jariakin desberdin aztertu behar dira, hau da, jariakin endokrinoa, neuro jariakina eta neurotransmisioa.

JARIAKIN ENDOKRINOA: zelula batek (zelula endokrinoak) gai bat jariatzen du; organismoan dabiltzan jariakariek garraiatzen dute eta gai hori bertze zelula desberdin batek (zelula diana) funtzionamendua edo zeregina aldatzeko gauza izaten da. Bi aldaera ditu:

  • Hormona endokrinoa: bertze zelula batzuekin elkarturik guruin endokrino bat eratzen duten zelula endokrinoak dira.

  • Hormona tisularra: ehunean sakabanatuta dauden eta guruinik eratzen ez duten zelula endokrinoak dira eta zuzenean isurtzen dituzte jariakinak organisnoan barrenean dabiltzan jariakarietara.

NEUROJARIAKINAK: jariakin endokrinoaren antzekoa da, baina, badu berezitasun bat: neurona da jariakina sortzen duen zelula eta neuro hormona deitzen zaio jariatutako gaiari.

NEUROTRANSMISIOA: Neuronen arteko komunikazioari deritzo. Elkarren artean bereizten duten sinapsi gunea gainditzeko, zelulek neurotransmisore deitzen zaion gai bat askatzen dute.

Horretaz gain, jakina da giza gorputzean zelulak funtzio desberdinak betetzeko egokituak daudela eta hauek kontrolatzeko sistema bat beharrezkoa da. Sistema hauek dira nerbio sistema eta sistema endokrinoak betetzen duten eginkizun hau. Honela ere, elkarren arteko antzekotasun bat adierazten du.

HORMONAK

Lehen esan dudan bezala, sistema endokrinoko guruinek jariatzen dituzte hormonak zuzenean odolera dijoaztelarik. Hauek hazkuntza prozesuan, metabolismoan, organuen funtzio eta koordinazioaz gehien bat arduratzen da. Hauen jariatzeak erantzun bat ematen du nahiz eta nerbio sistemarena baino denbora luzeagoan izan, baina denbora luzeagoan irauten du.

Hormonak hiru talde kimikoetan sailkaturik daude: proteinak, esteroidea eta aminak. Proteinetako edo polipeptidoetako hormonetan ere ademohipofisia, area, paratiroidesa eta plazentak sortzen dituen hormonak ere sartzen dira. Esteroidetako taldean giltzurrungaineko, obarioetako eta barrabiletako hormonak sartzen dira.

Hormonaren sintesia zelularen barnean gertarzen da, eta normalean barnean altxatzen da odolera ixuri arte, baina obarioak eta tiroidesak ordea zonalde bereziak dauzkate hormonen pilaketetarako.

Hauen askatzea odolean aurkitzen diren beste hormonen mailaren araberakoa eta zenbait produktu metabolikoen eraginan datza, hala nola nerbioen estimulatzea.

Ademohipofisiako, hormonen produkzioa eragozten du Diana deritzon glanduletatik (tarteg), giltzurrungaineko, tiroideseko, eta obulu eta barrabiletako hormonak odolean zehar ugaritasunean ibiltzen direnean. Esate baterako, odolean zehar tiroidesetako hormonak soberan ibili ez gero hipofisiak produkzio hau eragozten edo gelditzen du berriro ere behar den mailetako hormona kantitatea eduki arte. Hortaz, hormona mailak denbora guztian zehar kontrolatuak daudela esan dezakegu, termostato baten sistemaren antzera. Prozesu edo ekintza honeri homeostasisa deitzen zaio.

Hauen eragozpena ere odolean aurki daitezkeen sustantzien araberakoa da hormonek nolabaiteko eragipea badauka sustantzia horiengan, noski. Odol mailan glukosa asko baldin badago, produkzio haundiagoa izango dugu eta intsulinaren askatzea ere dakar gehien bat. Honela kaltzioak ere paratiroidesetako hormonek jariatzea ere eragiten du beste hain bat sustantzien antzera.

Hormonen efektu metaboliko eta morfologikoa egiteko edo eragiteko modu asko ezezagunak dira. Dena den, zelularen funtzioarengan daukan eragina zelula ehunen eta entzimek daukaten akzioagatik dela uste da ioien edo beste molekula txikien askatzea kontrolatuz. Nahiz eta itxurez eman ez direla kontsumitzen edo prozesu metabolikoan eraldatzen direla, hormonak degradazio kimikoen eraginez desegin daitezke. “Bukaerako” produktu hormonalen azkar jariatzen dira eta gernuan ugari aurki daitezke, eta izerdi edo gorotzetan ere.

Ziklo endokrinoak

Sistema endokrinoa nolabaiteko efektu erregulatzailea egiten du erreprodukzioko zikloengan, gonadetako hazkuntzan, heldutasun funtzionalaren garaian, eta bere zahartzea, hala nola menstruazio zikloa edo gestazio garaia.

Pubertadea, heldutasun sexualaren garaia, gonadak estimulatzen dituenak hipofisiko hormonen gorakada batengatik determinaturik dago, obario edo barrabilen heldutasuna sortarazten duena eta hormona sexualen jariatzea haunditzen du. Era berean, organu sexual laguntzaleei eta sexu garapen orokorrari eragina egiten diote hormona sexualek.

Emakumezkoetan, pubertatea menstruazio hasierarekin eta obulazioarekin lotzen da. Obulazioa, obulutegiko folikulu bateko obulu batean askatzea dela, gutti-gora-behera hogeita zortzi egunero gertatzen da, emakumezkoaren ziklo menstrualeko hamar edo hamalaugarren egunean gertatzen dena. Zikloko lehenengo zatia menstruazio garaia da, hiru-lau egunetara irauten duena, eta obulutegiko folikuluen heldutasunarengatik hipofisitik datorren folikulu estimulatzailearen hormonaren kontrolpean dagoena. Obulazioa eta gero beste hormona baten eraginean ere luteinizantea deiturikoa, fulikulu hutsak lutero deritzon “goputz” endokrino bat sortzen du progesterona eta estrogenoak jariatzen dituenak eta probablea da aurdunaldian zehar relaxina jariatzea. Progesterona eta estrogenoak aurdunaldirako uteroko mukia prestatzen du, honek ez badu aipaturikoa sortzen, gorputz luteo inboluziona, eta uteroko mukia, hormona estimulatzaileen gabezirik, desintegratzen eta ezkatatzen da odoljario menstruala sortuz. Menstruazioko patroi erritmikoa, estrogenoen eta gonaden estimulatzaile diren hormona hipofisiarioen arteko eragoz-estimulazio elkarrekiko erlazioarengatik da.

Aurdunaldia gertatu ez gero, plazentak jariatutako gonadotropina, progesterona eta estrogenoak gorputz uteoa etauteroko mukia mantentzen du, eta bularrak esne produkziorako prestatzen ditu. Estrogeno eta progesterona jariatzea haundiagoa da aurdunaldian zehar, eta maila altuena erditzeko momentua baino pixkat lehenago gertatzen da. Esnea edo laktazia, erditzea eta denbora guttira sortzen da, plazentaren banaketak sortu duen desorekaren ondorioz.

Obulutegien “zahartzaroarekin”, eta estrigenien produkzioaren gutxitzearekin, menopausia delakoa gertatzen da. Garai honetan gonadotropinaren jariatzea haundiagotzen da estrogenoen gutxitzearen eraginez.

Gizonezkoetan, dagokion garaia androgenoen jariatzearen gutxitzean ematen da.

Emakumearen menstruazio garaia.

Guruin endokrinoak

Organismoak behar beharrezkoak dituen gaiak sortzea (txegosketarako urinak, entzimak, hormonak esnea, etb.) eta odolera jariatzea edo hondakin gaiak organismotik kanpora (izerdia, gernua...) iraiztea helburu duen organo zelulabakar edo zelulanitza dugu guruina. Bi motatako guruinak daude:

  • Kanpojarioko guruinak edo exokrinoak.

Guruin hauek, orgaismoaren kanpoaldera isurtzen dute jariakina. Sortutako substantziak hodien bidez kanporatzen dituzte, esate baterako listu guruinek listua jariatzen dute, ugatzek esnea, sego-guruinek segoa, malko guruinek malkoak, digestioan parte hartzen duten zenbait guruinek digestiorako urinak, etb. Eta kasu guztietan guruinek jariatutako substantziak beraien eginkizuna bete beharreko lekuetara zuzentzen dira hodien bidez.

  • Barnejarioko guruinak edo endokrinoak.

Guruin hauek, zuzen-zuzenean jariatzen dituzte sortutako substantzia kimikoak. Guruin honek jariatzen duen substantzia kimikoak. Guruin honek jariatzen duen substantziari hormonak deitzen zaie.

Hauek litzake sistema endokrinoko guruinak

HIPOFISIA

Hipofisia hiru lobuluz osaturik dago: aurrekoa, erdikoa (primateetan soilik denbora labur batean izan ohi dutena) eta atzekoa. Hau, garunaren basean aurkitzen da, eta glandula nagusitzat ematen da. Adenohiposia (aurrekoa) eta neurohiposia (atzeko) lobuluak hormona ezberdinak jariatzen dituzte. Adenohipofisiak, beste glandula endokrinoak estiulatzen dituzten hormonak jariatzen dituzte, adibidez, adrenokortikotropina, adrenokortikotropa hormona edo ACTH, tiroidesa controlatzen duena; folikuloa estimulatzen duen hormona (FSH) eta luteinizante hormona (LH), glandula sexualak estimulatzen dutenak; eta prolaktina, beste hormona bereziren antzera, bular glanduletan esne produkzioaren eragilea ere dena. Adenohipofisia, hazkuntza hormonaren produkzio iturria da, organismoaren ehunei onegiten die, gehien bat gihar eta utero oseoari, eta karbohidratoen metabolismoan eragina du, somatotropia ere deiturikoa. Neurohiposiak ere hormona bat jariatzen du melanozitoen estimulatzailea deiturikoa, honek melanozito edo pigmentatutako zeluletan melanina sintesia estimulatzen du.

1970-eko hamarkadan, zientifikoak konturatu ziren adenohipofisiak endorfinak deritzon sustantziak sortzen zituela, hain zuzen nerbio sistema zentralean eta periferikoan oinazearen sentsibilitatea gutxiagotzeko peptidoak dira.

Hipotalamoa, garuneko zati berezi bat, antidiuretika hormona jariatzen du basopresia deritzona, neurohipofisian lobuluan zirkulatu eta pilatzen dena. Basopresinak giltzurrunetatik ixuritako ur kopurua kontrolazen du eta odol presioa areagotzen du. Neurohipofisiak ere hipotalamoak egindako oxitozina deituriko hormona pilatu edo gordetzen du. Hormona honek muskuluen kontrakzioa estimulatzen du, uteroa bereziki, eta bular glanduletako esne sortzea ere.

Adenohipofisiak jariatzen

duen hiru hormonak hipotalamoaren

garunaren egitazko argazkia

kontrolpean daude: tirotropinaren ixuriketa tirotropinaren askatze faktoreak estimulatzen du.

GILTZURRUNGAINEKO GURUINAK

Giltzurrungaineko guruin bakoitza badauka barrualdeko zonalde bat, muina deritzona, eta kanpokaldeko zonaldea azala deiturikoa. Bi muin hauek giltzurrunen gainean kokatzen dira.

Giltzurrungaineko muinak adrenalina, epinefrinalina ere deiturikoa, eta noradrenalina, organisoko hain bat funtzioei eragiten diona, sortzen du. Sustantzi hauek bihotzaren aktibitatea estimulatzen du, tentsio arteriala areagotzen du, eta odol hodiak eta giharreak uzkurtu eta dilatatzen ditu. Adrenalinak odoleko glukosa kantitatea haunditzen du. Akzio guzti hauek, organismoari egoera larri batean hobeki erantzuten laguntzen digu ere.

Giltzurrungaineko azalak glukokortikoide deritzon hormona taldeak egiten ditu, kortisola eta kortikosterona ere sartuz, eta ineralokortikoidesak, aldosterona eta beste sustantzia hormonalak bizitzarako beharrezkoak eta estresaren adaptaziorako beharrezkoak direnak ere sartuz. Giltzurrungaineko jariakinak organismoaren ur eta gatza erregulatzen ditu, tentsio arterialean ere eragina du, ehun infatikoan eragina du, sistema inmunologikoko mekanismoan ere eragina du eta proteinen eta karbohidratoen metabolismoa erregulatzen du. Gainera, hauek ere hormona ar eta emeak sortzen ditu nahiz eta neurri txikian izan.

TIROIDESA

Tiroidesa lepoan aurkitzen den glandula bilobulatua da. Tiroideko hormonak, tiroxina eta triyodotironina, oxigeno kontsumoa areagotzen du eta aktibitate metabolikoaren tasak estimulatzen ditu, hazkuntza eta organismoaren ehunetako “heldutasun” prozesua erregulatzen ditu, eta egoera psikiko edo fisiko larrietan ere iharduten dute. Tiroidesak ere kalzitonina deritzon hormona bat jariatzen du, honek odoleko kaltzio eta fosforoa mailak jeisten ditu eta ioi hauen askatzea edo galtzea eragozten du.


GURUIN PARATIROIDEOAK

Hauek tiroidesatako guruinetan edo hauen inguruan aurki daitezke. Honek ixuritzen duen hormonak, glandularen izen bera jasoz, odoleko kaltzio eta fosforo mailak haunditzen ditu erreabsortzioa areagotuz.

OBARIOAK

Obarioak emakumearen ugaltze organoak dira. Almendra itXurakoak uteroaren goiko aldeetan kokaturik simetrikoki. Hauek obuloak sortzen dituzte eta estrogenoak deritzon hormona batzuk jariatzen dituzte, beharrezkoak direnak ugal aparatoen hazkuntzarako eta beste 2. mailako ezaugarri sexualentzat: koipeen distribuziorako, aldaken handitzea, bularren handitzea eta axiletan eta pubisean hile jaiotzea.

'Sistema endokrinoa'
Progesteronak bere eginbehar garrantzitsuena aurdunaldian zehar uteroko mukosaz arduratzea da. Estrogenoekin batera ere baginaren haunditze eta elastizitatean ere eragiten du. Obarioek ere relaxina deituriko beste hormona bat jariatzen du, aldaken eta uteroaren lepoko ligamentuetan eragina duena eta erditzeko momentua hauek relajatzen ditu, honela erditzea erraztuz.

TESTIKULU EDO BARRABILAK

Gizon gonadak barrabiletan kokatzen dira. Testikuluetako Leyding deritzon zelulek bat edo gehiago gizonezko hormonak sortzen dituzte androgenoak deiturikoak. Hauetarik garrantzitsuena, testosterona, 2. mailako ezaugarri sexualak estimulatzen dituena, prostataren handitzean eta semen besikulan eragiten du eta hauen jariatzeak. Barrabilek ere esperma sortzen dituzten zelulak dauzkate.

(MARRAZKIA GOIAN)

AREA

Arearen zatirik gehiengoa exodrino ehunez osaturik dago, honek duodenoan entzimak askatzen ditu. Badago zelula endokrino talde bat Langerhansen irlak deiturikoak, ehun guztian zehar zabaldurik daude intsulina eta glukagon askatzen dutelarik. Intsulinak karbohidratoetako metabolismoan eragiten du, proteinak eta koipeak, glukosaren erabilpena handituz eta proteinen osaketa eta koipeen bilketan oneginez. Glukagonak odolean azukre tasa igotzen du gibeleko glukosa askatzen joango delako.

PLAZENTA

Plazenta, aurdunaldian zehar sortzen joaten den organoa fetoaren mintza sortzen denetik da. Honek, obariotako eta hipofisiko hain bat funtzio endokrino betetzen ditu oso garrantzitsuak direnak aurdunaldian zehar edo honen mantenimendurako. Jariatzen duen hormona gonadotropina-korionikoa da, aurdunaldian zehar gernuan aurki dezakegun sustantzia eta aurdunaldiaren frogetan jakiteko ere erabiltzen dena. Organu honek progesterona eta estrogenoak, somatropina koriotikoa (hazkuntza organoen zenbait ezaugarri dituen hormona), laktogeno plazentarioa eta hormona laktogenikoa sortzen ditu ere.

EPIFISIA

Hau, guruin endokrino zurigorria dugu. Gizonengan ilarraren itxurakoa izaten da, honen kokapena ordea, burmuinaren bi zatien eta zerebeloaren artean dago. Nahiz eta oraindik bere betekizuna oso garbi ez egon, dirudienez sexu oraganoen garapena geldiarazten du.

BESTE ORGANOAK

Organismoko beste ehun batzuk ere hormonak edo itsurako beste sustantzi batzuk jariatzen dituzte.

Giltzurrunak renina deritzon hormona jariatzen du gibelak sortutako angiotensina hormonak aktibatzen duena. hormona honek tentsio arteriala areagotzen du, eta uste da giltzurrungaineko estimulazioarengatik sortzen dela. Giltzurrunak ere “eritropiyektina” deituriko hormona sortzen dute hezur-meduleko globulu gorriak estimulatzen dituena.

Lixeriketa aparatuak bere funtzionamendu egokirako sustantzia berezi batzuk sortzen ditu, esate baterako urdaileko gastrina, azido jariatzea estimulatzen duena, eta heste mearreko koleszistokinina eta sekretina, arean hormonen eta entzimen jariatzea estimulatzen duena. Koleszitoninak ere behazun maskuriaren kontrakzioa ere estimulatzen du.

1980 hamarkadan, jakin izan zen bihotzak ere hormona bat jariatzen zuela faktore natriuretiko atriala izendaturikoa, tentsio arterialaren erregulatzean, eta organismoaren ekilibrio hidroelektrikoan zerikusia zuena.

Sistema endokrinoaren definizio funtzionalari buruz nahaste asko izan dira, izan ere hormona tipiko asko aurkitu bait dira funtzio hormonalik betetzen ez dituzten lekuetan. Noradrenalina presinapsian aurki daiteke, hau sinapsiara jariatzen da, honela gero postsinastiara iritsiz. Renina-aniotensina sistemako osagaiak garunean aurkitu dira bere bete beharrak ezezagunak direlarik. Heste peptitu gastrina, kolezistokinina, heste peptitu baloaktiboak (VIP), eta GIP-a garunan ere aurkitu da.

Endorfinak hesteetan daude, eta hazkunde hormonak lehenago aipaturiko Langerhans irletako zeluletan agertzen dira. Arean ere, hazkuntzeko hormona aurkitu da.

GURUIN ENDOKRINOAK TAULAN

Hemen, nere ustez, guruin aipagarrienak eta euren funtzio nagusiak aipatzen ditut.

GURUINAK

HORMONA

BETE BEHARRA

HIPOFISIA

HAZKUNTZARENTZAKO HOMONA

Gure gorputzak behar dituen garapenak

betetzeko gehien bat haur eta

pubertaroan.

PROLAKTINA

Hau pubertaroan ugatzen hazitzea dakar

eta aurdunaldia eta gero esne emaria.

OXITOZINA

Erditzerakoan umetokia uzkurtu

egiten du.

TIROIDESA

TIROXINA

Hazkuntzako prozesuan zelulen

arnasketa eta proteinen

metabolismoa eragiten du.

PARATIROIDEA

PARATIROIDEOA

Odoleko fosforo eta kaltzio

erregulatzen ditu.

GILTZURRUN-GAINEKOA

ADRENALINA

Larrialdi egoera batean gorputza

erantzun dezan prestatu

AREA

INTSULINA

Odoleko glukosa maila kontrolatu

BARRABILAK

ANDROGENOAK

Gizonezko sexu oraganoen eta sexu

ezaugarrien garapena.

OBULUTEGIAK

ESTROGENOAK

Emakumezko sexu organo eta sexu

ezaugarrien garapena.

PLAZENTA

GONADOTROPINA KORIONIKOA

Aurdunaldiaren mantenimenduaz

arduratzen da.

* Hipotalamoa ez dut guruin endokrino moduan jarri, izan ere nahiz eta gure liburuan hala agertu, bilatu dudan informazioan ez dute sistema endokrinoaren guruintzat hartzen.

SISTEMA ENDOKRINOAREN FUNTZIO OROKORRA

Giza gorputzean zelula bakoitza funtzio bat betetzeko dago. Hau dela eta, beharrezkoa suertatzen da erregulatu eta koordinatuko dituen kontrol sistema bat edukitzea. Ekintza hau betetzen du sistema endokrinoak. Horretaz gain, gizakiak mota aunitzetako zelulak dituela badakigu, horietako aunitzek-zelula barreiatuek eta guruinek- hormonak sortzeko helburua dute. Lehen aipatu dudan bezala, hauek guztiak biltzen dituen multzoari deitzen zaio sistema endokrinoa. Guztira hamar eremuz osatua dago (guruin eta zelula sakabanatuz) eremu horiek hormona balioa duten kimika mezulariak isurtzen dituzte.

Guruin endokrinoak askatzen dituzten hormonak, hazkuntza, garapen eta ehun askoren funtzionamendua erregulatzeaz gain, organismoko prozesu metabolikoak koordinatzen ditu.

Hormonak sortzen dituzten ehunak hiru taldetan sailka ditzakegu: guruin endokrinoak, hormonak soilik sortzen dituztenak, guruin endo-exokrinoak, hormonaz gain beste jariakinak sortzen dituztenak, eta beste ehun batzuk ez direnak guruinak, esate baterako nerbio sistemako ehun nerbioso autonomoa, hormona itxurako beste jariakin batzuk sortzen dituztenak.

SISTEMA ENDOKRINOAREN DISFUNTZIOAK

Endokrino produkzioko alterazioak bi taldetan sailkatzen ditugu: hiperfuntziokoak (soberazko aktibitatea) edo hipofuntziokoak (guttiegiko aktibitatea).

Glandula edo guruin baten hiperfuntzioa, tumore hormona ekoizle onuragarri batek sortua izan daiteke, edo oso kasu gutxietan bezala tumore kaltegarri batek. Hipofuntzioa berriz, sortzetiko gaixotasunak, kantzerrak, hanturazko lesioengatik,dejenerazioengatik, hipofisiaren transtronoengatik diana deritzon organuei afektatuz, traumatismoak, edo, tiroidesetako kasuan, yodo gabeziak. Hau ere , guruin baten erauzi kirurjiko baten ondorioz edo radioterapiaz deuseztutako guruina izan daiteke.

Adenohipifisiaren hiperfuntzioak hazkuntzako hormonak gainezka jartzean akromegalia edo gigantismoa sortzen du, edo giltzurrungaineko hormona estimulatzaileak gainezka jarri ez gero, “Cuchin” deritzon gaixotasuna ekar dezake berarekin ere hipertentsioa, ahuleria, polizitemia, larruazaleko ildo purpurikoak, eta loditasun berezi bat ekarriz.

Adenohipofisiaren eskasiak, enanismoa edo ipotxtasuna, (biziaren hasieran zehar agertu ez gero), sexu atalen ez garatzea, ahuleria, eta zenbaitetan desnutrizio larriak dakar.

Giltzurrungaineko guruin baten aktibitatearen gutxitzeak Addinsonen gaixotasuna ekar dezake, edo alderantziz, gehiegikeriak Cuchin-en gaizotasuna eta beste gaixotasunak, hala nola bigarren mailako ezaugarri sexualen agerpen gizonezkoak emakumeetan edo azkarregi umeetan.

Bai obarioetako edo bai barrabiletako hormona gainerazko baten hazkuntzak, gehien bat garapenari eragiten dio eta lehenengo eta bigarren mailako sexu ezaugarriei.

Tiroidesetako eskasiak kretismoa eta enanismoa sortzen dute laktantean, eta mixedema, helduetan, honek erreakzio falta ekar dezake bai fisikoki edo psikikoki. Tiroideetako hiperfuntzioak (baxuen gaixotasuna, bozio toxikoa) begietako hazieraz, daldarea eta izerdia, bihotz taupaden gorakada eta hurduritasun narritakorrak ditu ezaugarritzat.

Insipida edo baitare geza deituriko diabetesa, hormona antidiuretiken eskasiagatik sortzen da. Eta mellitus desbastase ordea, intsulina areko hormona produkzio akats batengatik sortzen da, edo organismoaren erantzun desegoki baten ondorioz.

BIBLIOGRAFIA

MICROSOFT, Enciclopedia Encarta, 97.

J. BERASATEGI, R. GORROTXATEGI, R. MUÑOA, G. ZULUAGA. Nola funtzionatzen du gure gorputzak? Natur zientziak D.B.H. 3, 5. Unitatea. Elkarlanean, Donostia,1998.

.

Pankreasko konduktua

Pankrea burua

urdaila

duodenoa

falopioren tronpa

Graaf-en folikulua

Obulua

obulutegia

epididimoa

'Sistema endokrinoa'

Konduktu eferentea

Konduktu eferenteak

Tubulu seminiferoak

BARRABILA

OBULUTEGIAK

Fertilitate maximoa

posiblea

posiblea

Endometrioaren kanporaketa eta folikuluen heldutasuna

obulazioa

Endometrioa hazten segitzen du eta obulua azkenik hitzen da.

zereberoa

Enbor zerebrala

hipotalamoa

hipofisia

Hemisferio zerebrala




Descargar
Enviado por:Miren
Idioma: euskera
País: España

Te va a interesar