Filosofía y Ciencia


Jainkoaren existentzia pentzalari desberdinen arabera


JAINKOAREN EXISTENTZIA PENTZALARI DESBERDINEN ARABERA

MAIATZAK 1997


AURKIBIDEA

LEHENENGO TESTUA

BIGARREN TESTUA

HIRUGARREN TESTUA

LAUGARREN TESTUA

BOSTGARREN TESTUA

VI-VII-VIII. TESTUAK

LANAREN AMAIERA

BIBLIOGRAFIA

LEHENENGO TESTUA

1. Azaldu San Anselmoren argudioak jainkoaren existentzia frogatzeko.

San Anselmok, ulertzeko sinestu beharra dugula ideiari eusten dio. Baina gero sinesten duguna ulertzen zaiatu behar dugulari ekiten dio. Hau da, fedea ez aurrejartzea handikeria dela; baina arrazoiari segituan ez apelatzea axolagabekeria da.

Izaki perfektu baten ideia dugu; orduan, perfekzio absolutuak existentzia zorrotza suposatzen du; beraz izaki perfektua existitzen da.

San Anselmoren argudio ontologiko honen arabera, Jainkoa giza inteligentziaren gauzaki behinenkoa da, zein soilik hurrengo eta lehen autemate honen bitartez beste gauzakiak eskuratu ditzake.

2. Nola deitzen zen jainkoaren existentzia eta ezaugarriak frogatzeari ekiten zion filosofiaren atala ?

Teologia razionala edo teodizea.

3. Kokatu autorea historian.

Anselmo Canterbury-koa teologo eta filosofo eskolastiko aipagarria, XI. mendean bizitakoa eta 1093az geroztik Canterbury-ko artzapezpiku izana da. Fedeko dogmei adierazpen razionala bilatu nahi zien, beraren esaldi ezagunak zioenaren arabera: “Credo, ut intelligam”, hots, ezagutzeko sinesten dut. Egia eta Jainkoa gauza bera direla eta zer den egiazkoa egiaren eraginez ezagutzen dugula sinesten zuen. Ontologikoren sortzailea izan zen. Obrak: Proslogion, Cur deus homo?.

BIGARREN TESTUA

!.Azaldu Santo Tomasen argudioa, hau da, tesia.

Jainkoa existitzeko Acto puru bezala agertzen da (bere esentzia ezinbestean existitzen da, bere existentzia da) beraz sorkariak esentzia eta existentziaren konposatu akto-potentzialak dira; sorkarien artean, izaki materialeak konposatuak dira, gainera forma mamitsukoak eta materia banakoak.

Gauza guztiak Jainkoaren partizipazioa dira, izaki absolutua dena. Izakiaren oinarria sortutako izakietan aurkitzen da, horregatik Sortzailea eta sorkarien hartean antzekotasun bat existitzen da.

2.Alderatu orokorrean San Anselmoren argudioekin.

San Anselmoren araberapertsona gustiek izaki perfektuaren ideia dute insensstoa izan arren, hots, nahiz eta jainkoan ez sinestu. Santo Tomasek ere, izaki perfektu horren ideia izango du. Bakoitzak bere argudio desberdinak emanez, izaki perfektuaren existentzia frogatuko dute. San Anselmok, izaki perfektuaren ideia gure ulermenean dagoela esaten du hala nola, Santo Tomasek, gauza guztiak mugiarazteko goi mailako gizaki baten beharra dagoela adieraziko du.

3. Kokatu Santo Tomas historian.

Santo Tomas Aquino-koa Italiako Roccasecca-n jaio zen 1225ean eta 1274ean hil. Dominikoa, Alberto Handiaren ikaslea izan zen Parisen eta gero Teologiako maisu bertan. Beronen irakaslegintza 1254-1273 urte bitartean gauzatu zen.

Heldutasunera hurbiltzean, Aristotele defendatzeari ekin zionez geroztik (1260an edo) harekin gero eta gehiago identifikatuz joan zen eta harez gero kristau-aristotelismoaren sintesi berriaren sortzaile bezala agertu izan da. Parisen indarra hartzen ari zen averroismoaren kontra altxatu zen eta bastertu egin zituen bai agustinismo tradizionala bai Aristotele-ren itxuraz baino Avicena-ren neoplatonismoz gehiago zaharberritutako agustinismo modernoagoa.

Aberroizmoaren aurka fedearen eta arrazoiaren arteko etena ez, baizik eta berorien arteko jarraitasuna eta harmonia prposatu zuen, filosofoen hutsegiteak zuzendueta gero. San Agustin-ek platonismoari zor diona argitan jarri zituen eta, zentzu honetan, hark dituen mugak ere bai; orobat, Aristotele-ren arabiar interpretazioen kutsu neoplatonikoa salatu ondoren, haren doktrina jatorra ondo finkatzeari ekin zion. Hitz laburrez, San Tomas Aquino-koaren ekintza filosofiko nagusia ikuskera platoniko-neoplatonikoaren kritika sistematikoa egitea izan da eta, bide batez, psikologia, epistemologia eta metafisika haren kutsutik garbitzea. Eta, azkenik, tirabira platonikoak direla eta, mundu erdibituaren ordez, ondo mailakatutako substantzien mundu bat ezartzea, bakoitzak bere ekintza propioa edukiz eta, honen bidez, beste guztiekin harremanean egonez prozesu dinamiko bateratu baten barruan. Bertan gizakia, arrazoidun animaliaren egitura, atxilotutako espiritua izan beharrean, mundu horren muturren elkargune bezala izango da.

Potentzia eta aktuaren teoriaren bitartez kreaturiko izadiaren ontologia harrigarria lantzen du, ahalgarritasun huts den “lehen materia”ren behemailatik hasi eta errealitate huts edo “aktu huts” den Jaiko-gailurreraino. Ezagutza-teorian, berriz, Aristotele-ren arabera, sentsuek eta fantasiak duten egitekoa aintzakotzat hartuz, abstrakzioaren teoria proposatzen du, zeren, gu garen izpiritu mugatuaren izakerari dagokion bezala, beti sentipenezko intuizioari lotzen bait gatzaizkio.

Doctor communis eta Doctor angelicus deitua, bera eta erdi aroko filosofo eta teologorik ospetsuenetakoa. Bide berriak urratu bait zituen, merituhandia du eta, San Agustin-ekin batera, geroko filosofia-teologien bilakabidean bera da eraginik handiena izan duena. Obrak: De ente et essetia,1242-1243; Quastio disputata de Veritate,1256-1259; Summa contra gentiles,1259-1260; Summa Theologica, 5 t., 1265az gero.

HIRUGARREN TESTUA

1. Egin laburpena tesi giza.

Engels-en arabera, erlijioa gizakien buruak erantzun edo ulertu ezin ditzakeen kanpo indarren erantzun fantastikoa da. Kausa guztien sortzailea Jainkoa dugu, zein erlijio bakoitzean pertsona desberdinean enkarnatu da.

2. Kokatu hiztorian Engel eta Marx.

*Friedrich EngelsAlemaniar teolari sozialistaeta politikaria dugu, 1820an Barmenen jaioa eta 1895an Londresen hila. Ehula aberats baten semea zen; gaztetan “Gazte hegeliarren” artean ibili zen. Manchesterko Ermen-Engels etxeko enplegatu zegoelarik, langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen; sozialismoaren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak, 1844; Langile klasearen egoera Ingalaterran, 1845). 1844ean Marxekin elkartu zen Brusselen. Elkarrekin Familia Santua, Alemaniar ideologia eta Alderdi Komunistaren Manifestua (1848) idatza zituzten. Alemaniara itzuli ondoren, Kolonian, Barmenen eta Palatinerrian izan ziren matxinadetan parte hartu zuen armada errepublikarrarekin (1848). Mugimendu haren ondamendiaren ondoren Nekazarien gerra (1850), Reich-aren eraketarako Kanpainia (1850), eta Iraultza eta Kontriraultza Alemanian (1851-1852) liburuak idatzi zituen Londresen.1850tik 1869ra arte bere aitaren lantegian lan egin zuen eta era horretan lagundu ahal izan zion Marxi diru kontuetan. Hizkuntzak ikasi zituen, gizarteen historiak hobeto ezagutzeko, arazo militarrak ikertu zituen eta artikulu ugari idatzi zuen. Berriro Londresera itzulirik, Internazionalean bere lekua hartu eta Alemaniako sozial-demokraziaren garapena hurbiletik zaindu zuen (Gothako eta Erfurteko progamaren kritika, Marxekin batera, 1875-1891). Bere azken obretan teoria landu zuen gehienbat: Anti-Dühring (1877), Izadiaren dialektika (bukatu gabea), Familiaren, jabego pribatuaren eta Estatuaren jatorria (1884), Feuerbach eta Alemaniako filosofia klasikoaren bukaera (1888). Marxek bukatu gabe itzi zuen Kapitala burutu zuen.

*Karl Marx filosofo eta ekonomilari alemaniarra, Trier-en jaio zen 1818an eta Londresen hil 1883an. Abolikatu judu aberats baten semea zen eta giro burgesean hezia izan zen. Jaioterrian, Bonnen eta Berlinen (1836-1841) egin zituen ikasketak eta azken hiri honetan jarri zen filosofia hegeldarrarekin harremanetan; hau izan zuen ondorengo formazio intelektualaren abiapuntua. Bere iritzi politikoengatik, hasitako Zuzenbide-ikasketak utzi egin behar izan zituen. Ikasi ordez, artikulu periodiztikoak idazteari ekin zion Rheinische Zeitung-erako eta aurrerago berorren zuzendari izatera izatera iritzi zen (1842). 1843an debekatu egin zuten aldizkari hau argitaratzea eta Marx, Alemania utzi eta Parisen jarri zen bizitzen. Bertan ezagutu zuen Friendrich Engels eta antze ekin zioten, beren bizitza guztian zehar iraungo zuen lankidetzari.

Frantziatik bota egin zuten 1845ean eta Brusselara aldatu zen, eta ondoren, Londresera (1847an) non komunisten ligan sartu baitzen. Mugimendu honek eskatuta, Marx eta Engelsek, Alderdi Komunistaren Manifestua idatzi zuten (Londresen argitaratua 1848an), eta obra hori sozialismo iruaultzilearen eskuliburu bilakatu zen.

1848ko iraultza piztuzenean, Marx Alemaniara joan zen eta handik hurrengo urtean bota zuten. Berriro Londresera itzulirik, industrializazioaren hasieran lanfile-klaseek jasan zuten esplotasio bihozgabearen lekuko izan zen. 1850etik aurrera, miserian murgilduta, Engels-en diru -laguntzei esker bizi izan zen. 1859an idatzi zuen giltzarri izango zen bere obretako lehena: Ekonomia politikoaren kritikari ekarpena. 1864ean, Langileen Nazioarteko Elkartea sortu zen (Lehen Internazionala bezalaezagunagoa izan zena) eta Marx berorren buruzagi eta inspiratzaile bilakatu zen. Aldi berean, Kapitala izeneko obra lantzen jarraitu zuen eta berorren lehenengo zatia 1867an argitaratu zuen. Bigarren eta hirugarren zatiak berriz, Engelsek argitaratu zituen garai hartako gai politikoei buruz.

Zientzi gaien ikasle handia izaki, Marxek adimen analitiko zorrotza zuen eta izaera oldartsua, eta hau, hala familian nola lagunartean bere burua gailendu eta iritzia ezartzeko erabiltzen zuen.Historiaren eta gizarte kapitalistaren bere azterketa, kontzeptu materialistan oinarritzen da (Hegelen kontzeptu idealistaren aurka), eta berorren arabera, gizartearen garapena ekoizpen-moduek (ekonomiak) zehazten dute. Kapitalismoari buruz egin zuen analisian, Marxek zioen, langile-klaseek boterea iraultzaren bidez lortuko zutela eta proletargoaren diktadura ezarriko zutela, gero klase-bereizketarik gabeko gizarte bilakatuko zena, hots gizarte sozialista. Doktrina politiko gisa, marxismoak, eragin paregabea izan du gizarte-pentsamenduan eta nazioartekopolitikan.

3. Gaur egun Marx-en esandiarekin “erlijioa herriarentzako opioa da”, hitz joko bat eginez, batzuk zera adierazi dute: “Futbola herriarentzako opioa da”. Azaldu hitz jokoa eta adierazi zure eritzia berari buruz.

Marx-en esaldiaren hitz joko horrekin adierazi nahi dena, zera esan nahi du: Futbola opio bezala, hots, droga bat bezala da, engantzatu egiten duena eta beste gai batzuetan interesik ez izatera eragiten du, atentzio guztia arlo horri eskeinarazten dizulako. Jende askok kirol hau arazoen irtenbide edo desahogorako praktikatu zein jarraitzen dute; eta badirudi hain efikaza dela engantzatu egiten duela beste gauzengan intereza galtzea eragiten duela eta lehendabiziko arduraz bihurtzen dela.

LAUGARREN TESTUA

1. Zein da jainkoaren jatorria Freud-en arabera?

Haurtzaroan gurasoek eskeitzen duten zaindaritzaren beharra hasten da eta bizitzan zehar babestasun falta honen ekintza aurkitzeak, beranduago gizakiari beste guraso hilezin indartsuago baten existentzia asmatzera eraman zion. Asmatutako gizaki hilezin eta indartsu hau Jainkoa dugu.

2. Zein izan zen Freud-en aurkikuntzarik garrantzitsuena?

Sigmun Freud-en aurkikuntzarik garrantzitsuena inkoszientea eta ume sexualitatea izan zen. Freud-ek aurkikuntza hau egin harte, ordurarteko pentsalari guztiek giza jokabidearen maila guztiak kontzienteak zirela uste zuten, gizakiaen oinarrizko ezaugarria arrazoia zelarik. Ferud-ek ordea, giza psikismoa kontzientea, prekoszientea eta inkoszientean banatu zuen, gure jokabidea batez ere motibo inkoszienteek gidatzen dutela esanez. Subsistema hau, inkoszientea alegia, irriken ordezkari diren erreprimituriko elementuek osatzen dute; elementu horiek kontzientzia eta ekintzara itzultzen saiatzen dira, baina ez dute aurkitzen oharmen-kontzientziaren mailara irizteko helbiderik, konpromisuzko egituren bitartez eta zentsurak inposatutako kamuflaiaz jantzirik ez bada behintzat.

Bestalde, Freud-en arabera gizakiarengan bost aro daude non hauetariko bakoitzan sexualitatearekin zerikusia duten gatazka bat konpondu behar da. Aro guztiak ondo gainditzen dituen pertsonak, pertsona halduan bihurtzen da, batez ere sexualki. Beste batzuk alderantziz, aro batean gelditzen dira finkaturik aro horretako gatazka ez gainditzeagatik. Pertsona hauen nortasuna berezia izango da eta batzutan gaisotasun mentala ere izan ditzakete.

3. Azaldu zure eritzia Freud-ek duen erlijioaren ikuskeraz.

Freud-en arabera, erlijioa gizakientzako nolabaiteko iluzioa da, hots, honetan sinespena aurrera jarraitzeko laguntza bezala aurkezten du erlijioaren funtza. Pertsona zorigaitzekoenak, fede handikoak izaten dira normalean, goi mailako izaki poteredun eta hautsiezin baten beharra sentitzen dute, zoritzarretatik at dagoena eta pertsona hauei eusteko indarra ematen diena. Beharbada arrazoia du Freud-ek, hau da, beharbada zenbait pertsonak erlijioa euren arazoen salbamen moduan baliogarria zaie, hau da, honekin asaskatzen direla. Baina bakoitzat bere arazo eta zoritzarrak nahi duen bezala lasaitzen ditu eta nire eritziz erlijioa ez da bide txarra, okerragoa iruditzen zait drogetan sartzea, hiltzea, lapurtzea...etab.

BOSTGARREN TESTUA

1. Egin laburpena tesi giza.

Nitzsche-ren arabera gu geuk jainkoa hil egin dugu. Honekin adierazten diguna, erantzun ezin genituen indar zein galderak azaltzeko sortu genuen Jaikoa, behar izateari utzi egin diogu piskanaka historian zehar zientzia aurreratu ahala eta galdera hauen kausak frogatzea lortzean. Beraz, behar falta hau heriotzarekin simbolizatzen du Nietzsche-k.

Arrazonamendu honi ondorio etiko bat eutsi zaio: Jainkoa existitzen ez bada, Ongia eta Gaizkia ere ez dira existitzen, ez bait dago hauek finkatzen dituen izaki naguziarik.

2. Kokatu autorea hiztorian.

Röcken-en jaio zen 1844ean. Haurtzaroko famili giroa eliztarra izan zuen, baina ez zorrotz-zorrotz horietakoa. Umetan hil zitzaion aita eta laster Saale-ko Naumburg-era joan ziren bizitzera. Han hasi zen eskolara, baina ez zen hartara ondo moldatu eta hamabi urterekin izugarrizko buruko minak jasan behar izan zituen, ikusmen-akatsak berarekin zeramatzala. Bizitzan guztian zehar beti buruko minez bizi izan zen. Hamabost urterekin, Pforta entzute handiko eskolan sartu zen bigaren mailako ikasketak egitera Han, matematikarako ez, beste guztietarakoaparteko sena agertu zuen, batez ere humanistika arloan. Hantxe ezagutu zituen bere bizitzan, eta intelektualki, nolabaitekoeragina izan zuten zenbait lagun: Paul Deussen, idazle ekialdezalea; Steinhart, Platon-en itzultzailea, etab. Garai honetan hasi zen, baita ere, Schopenhaurrrer irakurtzen. Hemengo ikasketan amaitu ondoren (1864), Bonn-era doa Teologia eta Filologia klasikoak ikastera. Paul Deussen-ekin batera, ikasle-talde batean ihardun zen, baina ez zihoakion ondo jendearekin. Hurrengo urtean Teologia ikasketak uztea erabaki ondoren, Köln-era abiatu zen hizkuntzalari izateko asmoz eta handik Leipzig-era aldatu Filologia klasikoa ikastera, eta bertan Ritschl eta Erwin Rhode filologo ospetsuak eta Warner musikalaria ezagutu zituen. Baina, beharbada, beste guztien gainetik bere bizitzan eragin eta garrantziarik handiena ukan zuena, bere arreba Elisabeth izan zen. Berak bultzatu zuen pentsatzera, berak bultzatu argi ikustera. Horixe eta gehiago izan zen Elisabeth bere nebarentzat: Antigona gorrotatua, hala ere goxoki eta liluraz desiratua zuena, hitleriana baldarra, oinaze etengabea, bizimodu garbi batetik alderatu zuena... Hogeita lau urterekin Basel-eko katedra eskuratu zuen eginkisun akademiko bikain bati hasiera emanez. Bolada honetan eman zituen hitzaldi batzu (Die Geburt der Tragödie deitutako idazlanaren oinarri bilakatua) zirela medio, txarto ikusia izaten hasi zen. Gero 1880az ondoko hamarraldian, gaixoaldiak eta ikusmen-akatsek gero eta neketsuago egiten bait zioten irakustzea eta idaztea, Europan zehar hara eta hona bidaiatzen hasi zen, diruz eskas, gaixorik, haize garbi eta lurralde eguzkitsuen bila. Honela joan zen haren bizitza argitsua, !900eko Abustuan Weimar-en hil arte.

Haren bilakabide filosofikoan hiru aldi bereizi ohi dira: Lehenbizi, Sokrate-aurreko kultura grekoan murgiltzen da, hango izpiritu trajikoa bereganatuz, bertan benetako ideialak, bizitzaren baieztapenean oinarritzen direnak, aurkitzen dituela; bigarrenean, Voltaire.ren araberako argialdi-giro batean ihardungo da, giza gogoaren sakonean murgilduz eta berorren goibeheak --handinahi eta inusentekeriak-- ondo neurtuz; azkenik, gertu dago bere filosofiaren muina emateko, eta gun horren zera bezala, bizitzaren filosofia pragmatista baten testuinguruan, baloreen kreazioaren ideia agertuko da, zeina kulturaren derrigorrezko funtsa izango bait da.

Nietzsche filosofo morala da batipat. Konbentzitua dago bere garaiko moral moderno burgesa ez dela benetakoa. Moralezko arau historikoen alderaketak, “sasimoral” horren nahaskeria erakusten digu, bi moral-mota funtsezko eta elkartezin hauek josten saiatzen bait da: batetik, gizaki bikainaren autobaieztapena eta, bestetik, esklabuaren (irudimenez bakarrik mendeku hartzen dakianaren) herragunea. Moralaren muina, ordea, botere-nahian datsa eta kristautasuna bera ere berorren adierazpide eta nahitaez, ahularen eta zapuztuaren ingurukeria eta maltsurkerien bidetik bada ere; hortik dator gorputz-gogoen bikaitasunari dion aiherra, hortik, halaber, munduko ondasunen gaitzestea arimaren onerako, hau da, beste munduko botere erabatekoaren eta mendekuaren esperantza. Gizaki jator eta leiala, ordea, moral horren gainetik dago, herragunearen gainetik, ugazaba nahiz esklabuaren moralaren gainetik, biak elkarkideko bait dira.

“Supergizona” on-gaizkien gainetik jartzen den gizona dugu; beragan botere nahiak bere erabateko indarra agertzen du, ohizko kulturaren erorbidetik aldendu eta bizimodu arriskutsua eramaten saiatzen den heinean. Supergizonaren moral-jarrera berriarekin heldua zaigu balioe eraldakuntza.

Etika eta erlijioa izan baziren Nietzsche-ren ardura nagusiak, epistemologia eta metafisika alorretan ere barneratu zen. Haren filosofiaren alderdi hauek balorazio moral berriaren sostengu izatera deituak zeuden. Ezagutza bizitzaren, biologiaren, manupeko bezala jarri zuen, kontzientziaren, niaren eta borondate onaren gezur idealistak kritikatuz eta azken errealitate bezala “botere-nahia” aitortuz; horretarako naturalezaren indar egituratzaileari, nahiaren barru-barruko indarra erantsi nahi izan zion, “botere-nahia” aitortuz; horretarako naturalezaren indar egituratzaileari, nahiaren barru-barruko indarra erantsi nahi izan zion, “botere-nahi” kontzeptu horrek azaltzen duen bezala. Eta, azkenik, metafisika eta erlijio ezabatuen ordez, “amaigabeko itzultze”aren doktrina proposatu zuen. Mundua botere-nahiaren azalpena denez, bere etengabeko bilakabidean betirautea merezi den izate bakarra da, eta hala ulertu behar dugu metafisikoki; eta bere joanairari nork bere burua egokitu behar dio, bertatik kanpoko betetasunik esijitu gabe, sekula pot eta gogait egin gabe. Ikuskisun latza iruditzen bazaigu ere, baloreen eraldakuntza, hauxe da inmanebtziak eskain diezaiokeen salbamenaren beneteko itxura. Obrak: Die Gerburt der Tradogödie, 1872 (espaineraz itzulia): El origen de la tragedia, 1953); Also aprach Zarathustra, 1883-1884 (ezpaineraz itz.: Así hablaba Zaratustra, 1929); Ecce homo, 1889 (espaineraz itz.).

3. Nitzsche Nihilismo-aren barruan kokatu da. Begiratu hiztegian zer den Nihilismoa.

Filosifian: Edozein errealitateren existentzia eta,beraz, edozein balio ukatzen duen ditrina edo jokabideari deritzo. Erabateko eszeptizismoa adierazten duen filosofia molde hau Sokrateren garaikide zen Gorgiak aldarrikatu zuen lehen aldiz.

XIX. mendeko filosofiari dagokionez, nihilismoa Schopenhauer-en pesimismoa eta borondatearen ukatzea adierazteko erabili da. Bestalde, Nietzsche-k XIX. mendeko sartaldeko zibilizazioaren balioen hondamenari ere nihilismo deritza.

Politikan: XIX. mendean Errusian garatu garatu zen higikundea da. Filosofia klasikoa erabat ukatzen zuten eta, era berean, aginpideak oro arbuiatzen zituzten (estatua, elisa, familia). Ezarritako ordenaren aurkako jarrera horrek anarkisten atentatuetan esku hartzera bultzatu zituen zenbait nihilista, hasieran nihilismoa eta anarkismoa higokunde bereziak baziren ere.

VI-VII-VIII. TESTUAK

1. Egin laburpena tesi giza.

VI. Testua: Fedea gizakiaren botere sortzailea da, hau da, potentzia sortzilea eta honek bere objetua sortzen du. Jainkoarekiko fedea orduan, Jainkoa sortzean datza, eta Jainkoa denez berarekiko fedea ematen diguna, Jainkoa da gugan etengabe bera berean sortzen ari dena.

VII. Testua: Gu hil arren eta fisikoki lurretik desagertu, bertan dena berdin dirau, hots, betiko jarratasuna dute. Honek esan nahi du, nahiz eta gure gorputza hil gure ispiritua, lurreko gauza oro bezala, hor jarraituko du. Beraz, ideia hau Jaiko baten nolabaiteko existentzia inplikatzen du.

VIII. Testua: Aintzinean Jainkoarengan sineaten zutenek, Jainkoa momentu guztietan beraiekin zegoelaren konfidantza zuten. Gaur egun ordea, gauzak aldatu egin dira; existentzia hau zalantzan jartzen bait da. Sinestu arren, ez da esperientziaren ondorio zuzena, horregatik bere falta izaten dugu.

  • 2. Kokatu autoreak historian.

  • MIGUEL DE UNAMUNO

JUAN RAMÓN JIMÉNEZ Espainiar olerkaria dugu, 1881.ean Huelvan jaioa eta 1958.ean Puerto Ricon hila. 1900an joan zen Madrilera eta Ruben Dario ezagutu zuen han. Orduan argitaratu zituen bere lehen lanak, erromantizismoz beteak. Helios aldizkaria, modernismoaren historian bere biziko garrantzia izan zuena, sortu zuen Valle-Inclán, Machado eta beste zenbaitekin batera. Haren lehen obretan frantses sinbolisten eta Espainiako modernisten eragina nabarmena da (Rimas, Arias Tristes, Jardines lejanos, Elegias, Pastorales...). 1916an ordea beste poesia mota bati ekin zion, Estatu Batuetara joan eta Zenobia Camprubirekin ezkondu zenean, hain zuzen. Pasadizo sentimentalak eta modernisten erretorika baztertu zituen, metrika tradizionaletik aldendu eta barne ikuspegietan oinarritu zen, arimaren ikuspegietan (Diario de un poeta recien casado, Eternidades, Piedra y cielo). Ildo horretatik jarraitu zuen 1949.urtean Animal de Ronda lana idatzi zuen arte. Honetan eta Dios deante y deseado izenekoak metafisikan eta existentzialismo modernoan murgildu zen. Hitz lauz ere idatzi zituen lanak, Platero y yo (Platero eta biok,Bingen Amezagak euskaratua), eta bere garaikideen karikaturak diren Españoles de tres mundos lana, adibidez. 1956an literaturako Nobel saria jaso zuen.

J.L. ARANGUREN Espainiar idazle eta filosofoa dugu, 1909an Ávilan jaioa. Gaztelan falanjista izan zen; geroztik kristau joera desberdinen bateratzailea, etika katedraduna izan zen Madrilgo unibertzitatean (1955-1965), Francoren gobernuak katedra kendu zion arte. Ikuspegi etikotik abiatuta, arazo soziologikoez arduratuta da azken urteotan. Obra naguziak: La comunicación humana (1968), Moralidades de hoy y mañana (1973), La cultura española y la cultura establecida (artikulu bilduma,1973), Bajo el signo de la juventud (1982).

3. Bilatu panteismoari buruzko informazioa.

Zentzu hertzian, gausa guztiak Jaiko direla, edota Jainkoa eta mundua bera zera direla dioen doktrina da. Hau bi modutara uler daiteke:

1. Jaikoa da zera erreal bakarra. Mundua errealitate iraunkorrik ez duen agerpen edo emanazioen multzoa besterik ez da. Honelakoxea da, adibidez, Spinoza-ren panteismoa.

2. Mundua da zera erreal bakarra. Jainkoa diren gauza guztien batuketa besterik ez da. Honelakoxea da, bestalde, Holbach eta Diderot-en panteismoa, sarritan panteismo naturalista deitua.

LAN AMAIERA

1. EEBBetan ez dago erlijio “indartsu”rik, Espainian edo Inglaterran gertatzen den kontrakoa. Hor ordea, zektek garrantzi handia omen dute. Zergatik da zure ustez fenomeno hau?

Sektak, doktrina edo irakatzi berdinai, gehienek onartzen dituzten bestelakoei, jarraitzen dioten pertsonen taldea dugu; erlijioa ordea, jainkoari ematen zaion kultua.

Nire ustes honen arrazoia naguzia kutsu historiko-kulturala du. EEBBak herri sortu berra da, Napoleonen aurkikuntzan ez zegoen sorturik; hala nola, Espainia eta Inagletarra aintzineko herriak ditugu. Espainian, errege katolikoen garaian, erlijio kristaua asko inartu zen eta gaur egun ere, garrantzia galdu izan arren, indartsuena da.

Hala ere, denboraren poderioz erlijioaren esanahia aldatuz doa. Grezian eta Erroman politeistak izatetik, monoteismora aldatu ginen eta gaur egun, gero eta garrantzia gutxiagoa du erlijioak gure bizitzetan. Batez ere, erlijioarekiko aldentze hau estatu aurreratuenetan eta hiri haundietan ematen ari da. Horregatik leku hauetan, besteoak erlijioan aurkitzen dutena, sekte desberdinetan bilatzen dute.

2. Azaldu erlijioaren zentsua gure garaian positibismoaren arabera. Kontutan hartu gaur egun pentsamendu positibizta edatuena dela zientzilarien artean.

Auguste Comte izan zen positibismoaren teoria hasi eta landu zuena. Comte-k pentsatzen zuenez, errealitatea aztertzerakoan, emandako gertakariak besterik ez dira kontuan hartu behar. Emandakoaren esentziari eta zergatiari buruzko gogoeta antzuak, beraz, baztertu egin behar dira, soil-soilik fenomenoak bait dira ezagutzaren iturri. Comte-k zioenez, zientziaren disziplina guztiek, baita ere gizakiek, hiru unetako bidea egin behar dute. Lehenengoa teologikoa edo fikziozkoa deitutakoa da, bigarrena metafisikoa edo abstraktua eta hirugarrena, zientifikoa edo positiboa, azkenekoan egiazko zientziak edo zientzia positiboak agerturik. Ezagutza positiboa ezagutza razionalaren eta esperientziaren bidez egiaztatutakoa da. Ezagutza zientifiko hori lortzeko, legeak eta fenomenoak bilatu behar dira, baina metafisikaren arrazoiak alde batera utziz. Hautematen duen errealitateaz arduratzen da zientzilaria, gertakariez haraindikoari buruz pentsatu gabe.

Ezagutza positiboa egiazko ezagutza bakarra bait da positibisten ustez, gizakiaren adimena bakarrik da fenomenoak ezagutzeko gai. Garai teologikoan gizakiak indar misteriotsu eta naturaz gaindikoak existitzen zirela sinesten zuen, gauzak azaltzeko beste modurik ez zuelako; garai metafisikoan ideia abstraktuagoak agertzen dira eta garai positiboan, berriz, zientziak sortzen dira, gauzak eta errealitatea esperientziaren eta behaketaren bidez aztertzen dituztenak. Hrrola, garai positiboak beste lehengo bien lekua hartuta, filosofiaren eginkizuna zientziei buruzko gogoeta bihurtzen da. Zientzia balio mugagabeaz jabetzen da eta, izpiritu positiboa zabaldu denez gero, leku naguzia hartzen du gizartean. Filosofiak guztiekiko printzipioak bilatu behar dizkie zientziei, eta printzipio hauetan oinarrituz antolatu behar da gizartea.

Hala ere, pentzalari askok kritikatu dute joera hau. Comte-k uste zuenez, teologia eta metafisikaren objetua zientziarena zen, nahiz eta lehenengo biak zientziaren metodoak ez erabili edota, hobeto esanda, natur fenomenoak modu sasi-zientifikoaren arabera esplikatu nahi izan. Baina esan daiteke, baita ere, teologiak eta metafisikak beste objetu eta helburuak dituztela; teologiari Jainkoa bederentz aztertzea dagokio eta metafisikari, berriz, giza bizitzaren zentzuaz galdetzea.

Positibista bati Jainkoaren existentziari buruz galdetzeak, ziur agnostikoa dela erantzungo dizu, hots, absolutoa ezagutezintzat jotzen dute, giza ezagumenari ezarritako mugen arabera. “Agnostiko” hitza, deitura bezala, berez ezagutezinezko zerbait badela honartzen duten doktrina filosofikoei leporatzen zaie, nahiz eta elkarrekiko urruti egon. Hume eta Kant-en sistemak proposatu ohi dira eredu klasiko giza. Egon, badaude razionalistagoak direnak eta, areago, ezagumenari egoak mozten dizkiotenak, nahiz eta denak honetan ados etorri: alegia, alferrik dela giza ezagumena bere senetik ateratzea, beraz ez bait da gauzen osotasunari aurre emateko. Hau gertatzen denean eritziaren etendura beste beste irtenbiderik ez dago. Batzuk noumenoa onartzen dute, eta geroztik ez dira errealitatearen dimentzio metafisikoa ukatzera heldu. Beste batzuk dimentzio horren ulergaitza zenbaterainokoa den desberdinki erizten dute: edo adimenari dagokio bakarrik eta ez beste izpirituren baten ekintzei; edo nahimenarentzat edo hunkipenezko bizitza osoarentzat berdintsu balio du; lehen kasuak, bigunena izanda, ia-ia “agnostizismo” deitura ez du merezi, eta orduan Kant-ek ere bere eredutasuna galdu egingo luke.

Agnostizismoaren forma sustraizkoenek problema metafisikoak oro gezurrezko problematzat jotzen dituzte eta inguru horretako edozein galdera zentzuz usten dute. Hala enpirismo logikoak. Baina hau dogmatismo hutsa izan ezik, enpirismoaren enpirizmoz edozein esperientzi mota aitortzera beharturik gaude, arrazoiskoa ez bada ere. Hala, dogmatismoak gaindituz, agnostizismoa bera esperientzia galbaituko lukeen metodo hutsa bihurtuko litzateke, esperientzia horren gainetik eraikitakoek tinko iraun dezaten.

3. Bereizi ateizmoa eta ezseptisismoa.

Ateizmoa:

Eszeptizismoa: Gizakiak, ezagutzari dagokianen, ezin duela ziurtasunik lortu sinestuz gero, jakintsuek erabateko baieztapenarik egin gabe aztertu behar dute errealitatea. Eszeptikoek edo pirronikoek ez dute dogmarik sortzen, egia aurkitzea ezinezkoa dela uste bait dute. Teoriaren mailan, judizioak eskegita ustearen alde daude, praktikan ezer ez erabakitzea aldezten dute.

K.a. III. agertu omen zen Antzinateko lehen eskola eszeptikoa. Hiru gari berezi ohi dira: zaharra (Pirron, Timon), ertaina edo akademikoa (Arkesilao, Karneade) eta berria (Anesidemo, Sextuz Empiricus). “Atarazia” edo gogozko lasaitasunaren bidez eskuratzen duen zoriontasunaz goza dezan, mundua ezagutzeari uko egin behar dio gizakiak. Jarrera honen oinarriak dira Pirron-ek emandako hamar arrazoiak, egiarik ez dagoela frogatu nahi dutenak. Gizaki guztiak eta berauen zentzua desberdinak direla eta, beraien ikuskerak tradizio eta erlijioaren menpean daudela eta, azken batean dena erlatiboa dela eta, ez dago ezer jakiteko posibilitaterik.

XVI. mendean berragertu ziren eszeptikoak (Montagne, Charron), hein batean Ilustrazio frantzesari bidea eman ziotelarik.

4. Zure ustez azaldu ahal da edo ahal izango da unibertsoaren jatorria eta gizabizitzaren zentsua zientziaren bidez, hau da erlijiorik gabe.

Gaue egun zientzia oso aurreratua dago, eta bere aurreratze prozesua era nahiko azkarra da. Historian atzera begiratuz gero, frogaezinak eta azinezkotzat jotzen ziren gauza asko, gaur zientifikoki guztiz frogatuak eta onartuak daude. Beraz, nahiz eta gaur zaila eta ezinezkoa iruditu arren, ez dut zalantzatan jartzen etorkizun batean unibertsoaren jatorriaren azalpen bat egongo denik. Gaur egun ere badaude zenbait teoria, batzuk besteak baino onartuagoak. Onartuena dioenez unibertsoak limiteak ditu, hau da, explozio baten ondorio da, big-ben-a alegia. Baina nukle masa handidun hau sortzeko helkarkuntza bat sortu behar izan zen. Horregatik ezaten da, unibertsoa hasten doala bere limeteetaraino ailegatu arte eta gero berriro ere txikituz doa dena helkartu arte, gero berriro ere estanda eginez eta prosezua errepikatuz. Baina kate hau amaierarik al du? Eta, zer dago unibertsoaren atzean? Inork ez daki.

Horregatik edozein erlioren bitartez hau azltzea edota sinbolizatzea, errezagoa eta ulergarriagoa da pertsonen ulermenarako. Baina nahiz eta gatazka honi erantzuna bilatu, gizakiak galdera berriak egingo dizkio bere buruari, gauza gehiago jakin nahi izango ditu; horregatik, beti izango dugu ez dakigun zerbait eta erlijioaren bidez gure jakiteko irrikak lasaitzean saiatuko gara.

Nire eritziz gauza guztiek sentzu bat dute, zerbaitengatik existitzen dira, horregatik ez dut kasualitatean sinesten. Nire ikuspuntutik, nahiz eta gure autemateak ezin auteman, gauza guztiek arrazoi bat gutxienez dute.

5. “Jainkoa exisez bada, dena egiteko baimena dugu” dio Dostoievski-ren pertsonai ateo batek bere obra batean. Zer deritzosu?

Nire ustez, ez digu inork esan behar egin behar duna ezta zer dagoen ondo eta zer ez. Gauzak etikoki edo moralki egin behar dira. Faktore hauek, nahiko subjetiboak izan arren, gizartearengatik jadanik finkaturik daude. Pertsona oro libre da nahi duena egiteko, baina askatasun honen mugak norberak kontrolatu behar ditu ingurugiroari kalte egin ez diezaion.

6. Zein esanahi dauka Jainkoak zure bizitzan. Egiozu galdera bera 40en bat urtetako pertsona bati eta 60en beste bati.

Nire eritzia nire amarenarekin bat dator (41 urtekoa). Gure ustez Jainkoa azalezinaren esan nahia adierazten du, hau da, erantzun gabeko galderen soluziotzat jotzen dugu. Gure bizitzetan bai erlijioak zein jainkoak ez du garrantzi handirik betetzen. Nire ustez lehenego gauza zeure buruan sineztea da, hau da, zugan konfidantza izatea eta baita ere pertsonetan sinestea oso garrantzitsua dela. Nik ez naiz erlijiosoa baina kristautasunaren mandamendu batekin oso ados nago: Albokoa zu zeu bailitzan maita ezazu. Nire amamari galdetzen badiot, badakit zer erantzungo dit, sinezten duela eta oso fededuna dela. Baina nik uste dut hau heziketa eta garaiaren kontuak direla.

7. Ipini lanari izenburua eta egin berari buruzko balorapena.

Lan honen helburua oso positiboa iruditu zait. Historian zehar egon diren pentsalari desberdinen jaikoaren existentziaren argudiok ezagutu eta aztertzeaz gain, lan bat antolatzen eta burutzen ikasi dugu. Hau gauza garrantzitsua da, azken finean eguneroko bizitzan hori da egiten dena (lan egiten dutenek adb.). Errezena apunteak jasotzea eta ikastea izaten da, baina era honetara gure kontura ikasi dugu, asko gainera eta era honetara ikasten diren gauzak betirako barneratzen dira, ni behiztzat bai. Nire eritzik hau lan kreatiboagoa eta gustagarriagoa da, eta sartu ditudan orduak merezi izan dutela uste dut. Gaia aldetik interesgarria iruditu zait, horregatik proposatuko nuke klasean debate bat egitea eta besteen eritziengan zerbait berria ikastea. Gai honetan bakoitzak bere jarrera propioa du eta enak onargarriak edo beintzat erraspetagarriak direla uste dut

BIBLIOGRAFIA

Gran Enciclopedia Universal.

Nueva Enciklopedia Larousse (Planeta).

Lur Hiztegi Entziklopledikoa.

Gazteen Entziklopedia.

Filosofia Hiztegia.

Diccionario Espasa Escolar.

Adores 2 Hiztegia.

1

2




Descargar
Enviado por:Jone Monagues
Idioma: euskera
País: España

Te va a interesar