Historia


Guerra Zibilaren Kausak


GERRA ZIBILAREN KAUSAK

-Berrikuntza aldia

XIX. mendearen bukaeran eta 1930 hartean, aurreneko gizarte aldaketa handia izan zen Espainan, oinarri sendoa batez ere industrian zuen ekonomia baten eraginez.

Oro har, gizarte eta ekonomia eragile guztiek gizarte modernorako iragate bat adierazten zuten. 1931etik 1922ra industriako produkzioa hazten joan zen 1930 arte. Hiriak asko hazi ziren: Bilbo, Madrid, Bartzelona, Valentzia,... hiri handiak bihurtu ziren, eta hiriko biztanle kopurua igo egin zen; heriotza tasak ere nabarmen egin zuen behera aldi horretan bertan eta jaiotze tasa mugatu egin zen. Datu hauek adierazten dute Espainako gizartea asko modernizatu zen garai hartan.

-Bigarren Errepublika

Bigarren Errepublika ez zen une egokienean iritsi; ekonomiaren krisia indar betean zegoenean iritsi zen. Itxaropen handiak sortu zituen herriarengan, monarkiak estututa baitzeukan. Urte bat beranduago, 1930ean, udal hauteskundeek ekarri zuten erregimen aldaketa, monarkiaren aldeko ala kontrako erreferendum gisa aurkeztu baitzitzaien hautesleei; monarkiak galdu egin zuen hiriburu nagusietan, Alfontso XIII.a erbesteratu egin zen eta 1931ko abenduan eman zen errepublikaren konstituzioa.

GERRA ZIBILA

1936-1939. urteen artean Espainan gertatu zen gerra izan zen. Espainako errepublika ezarri zenetik (1931ko apirilean) karlistak eta Alfontsoren aldeko talde monarkiazaleak azpijokoan ibili ziren errepublika indargabetu eta behera botatzeko. Estatu kolpea emateko saio bat baino gehiago izan ziren guztiak, talde konspiratzaileak ezin izan zirelako ados jarri beren artean. Frente Popularrak 1936ko otsailean garaipena lortu zuenean, Mola jeneralak egitasmo zehatz bat prestatu zuen gobernuaz jabetzeko, eta Frente Popularraren eskuinaldera zeuden talde guztiak. Euzko Alderdi Jetzeilea izan ezik, bildu zituen bere inguruan. Konspirazioaren buru Sanjurjo jenerala izan zen. Molaren egitasmoak armada buruzagitzako gehienak zituen aldeko, brigadako jeneral gutxi batzeuk, dibisioko jeneral asko, eta ofizial ugari. Konspirazioaren helburua gobernua botatzea zen. Goded jenerala izan ezik, armadako beste buruzagiak eta polizia buruak edo zalantzan egon ziren edo errepublikaren alde jarri ziren.

-Matxinadak:

Estu kolpea egun t´erdi aurreratu zen eta 1936ko uztailarenj17an hasi zen Marokon, jeneral buruzagirik gabe. Hilaren 18an Franko jenerala, garai hartan Kanarietako komandante nagusia zena, errepublikaren kontra azaldu zen. Aldi berean, Queipo de Llanok armadako buruzagi kargutik kendu zuen Villa-Abrile jenerala Sevillan. Errebelatuek, Marokotik presaka etorritako oste batzuen laguntzarekin, Cadiz eta Algeciras hartu zituzten. Itsas armadako ofizialek matxinadaren alde egin zuten, baina marinelek gerra ontziez jabetu eta errepublikaren alde jarraitu zuten. Marokoko armada bakarrik geratu zen, eta Iberiako penintsulako matxinatuei laguntzeko aireko zubi ahul bat besterik ez zuen oso hegazkin gutxirekin. Madrilen errepublikaren aurka altxatu ziren militarrek ez zuten beren helburua lortu; Asturiasen, Bizkaian, Gipuzkoan eta Katalunian izan ezik, militarren matxinadak arrakasta izan zuen penintsulako iparralde guztian.

-Nazioetako laguntza

Errepublikaren aurka matxinatu zen armadak Espainako kapital handiaren laguntza ekonomikoa izan zuen, baina estatu kolpea izan behar zuena gerra zibil bihurtu zenean, militar errebelatuek kanpoan bilatu behar izan zuten laguntza. Hitler-ek eta Mussolinik gerrako materiala, armak eta soldadu ondo prestatuak bidali zituzten militar errebelatuei laguntzeko. Errepublikaren gobernuak zailtasun handiak izan zituen kanpotik laguntza lortzeko. Stalinek bakarrik bidali zituen armak, gerrako materiala eta gizonak, baina Alemaniak eta Italiak baino askoz ere gutxiago. Beste estatu bakar batzuk ere bidali zituzten armak, baina oso gutxi.Espainako gatazka nazioarteko arazo bilaka ez zedin, ez parte hartzeko batzordea sortu zen, eta borrokan ari ziren bi aldeetako bati nola edo hala laguntza ematen zioten estu gustiek parte hartu zuten bertan. Batzorde hura alemaniarren eta italiarren eskakizunetara makurdu zen beti, eta errepublikaren kalterako izan zen.

-Bilakaera politikoa:

Militarren matxinadarekin batera Giral-en gobernua erori zen eta haren atzetik Largo Caballeroren bi gobernu etorri ziren eta Negrin-en beste bi; azkenik, gerra bukaeran, Casado korolenak estatu kolpea eman zuen. Errepublikaren gobernu haiek guztiek ezin izan zituzten talde politikoak behar bezala menderatu eta hura izan zuten arazo nagusia, izan ere, alderdiek eta sindikatuek talde armatuak zituztenez, bakoitzak aginpide apur bat baitzuen bere esku. Negrin-en bi gobernuek eginahal guztiak egin zituzten estatuaren aginpidea antolatzen eta administrazioa, armada eta ekonomia egituratzen eta gidaritza bakar baten mende jartzen. Katalunia eta Euskadiko gobernu autonomoek hobeto menderatu zituzten gauzak beren lurraldeetan. Militar errebelatuen alderdian, berriz, buruzagirik gabe geratu ziren Sanjurjo jenerala 1936ko uztailaren 20an hegazkin istripuz hil ondoren. Hala, matxinatuen buruzagiek eratu zuten “Nazio Defentsarako Junta” izeneko batzar baten esku gelditu zen aginpidea. 1936ko irailean errebelatuen jeneral buruzagiek bi bilera egin zituzten, hilaren 21ean eta 28an, eta haietan erabaki zuten Franco hautatzea armadako “jeneralisimo” eta estatu berriko gobernuburu. Estatu kolpea bultzatu zuten taldeak bere alde jartzea lortu zuen Francok, eta tradizionalismoan oinarri hartuta ideologia lauso eta batez ere zehaztasunik gabekoa sortu zuen.

-Ekintza militarrak:

Militar matxinatuen asmoa estu kolpea azkar bat emate zen berez. Baina ikusi zutenean gatazka luzerako zihoala, hegoaldeko eta iparraldeko armadak bateratzea izan zuten aurreneko helburua, eta horretarako Extremadura hartu zuten lehenik. Madril hartzera izan zuten bigarren helburua; Madrilek, ordea gogor eutsi zion erasoari eta guduak 1937. urtearen hasiera arte iraun zuen. Madrill ezin izan zuenez hartu, Francok Kantauri itsasertzean errepublikaren esku zegoen lur zerrendara bideratu zituen bere gudaristeak, eta haiekin batera, italiarren eta alemaniarren osteak eta armak ere bidali zituen. Euskal udalosteel gogor egin zuten borroka, baina soldadu frankistek eta karlistek askoz ere arma egokoagoak zituzten, eta nahi adina gainera; armen aldetik zegoen alde ikaragarriak garaipena eman zien errebelatuei. Errepublikako buruzagiek Bruneteko eta Teruelgo erasoak jo zituzten, eta hasieran arrakasta handia izan bazuten ere, atzera egin behar izan zuten berehala. Francoren hurrengo helburua Mediterraneoa izan zen. Francoren gudalozteen erasoak bitan banatu zuen errepublikaren lurraldea, eta Katalunia eta Valentzia bereizita geratu ziren. Alderdi hartan Franco egiten ari zen presioa lasaitzearren, 1938an Rojo jeneral errepublikazaleak erosoaldi gogor bati ekin zion Ebroko frontean. Ebroko guduak hiru hilabete t´erdi iraun zuen eta bi alderdietako soldadu asko hil ziren. 1938ko azaroan gauzak lehenean zeuden, errepublikarrek erasoaldia egin aurretik zeuden bezalaxe. 1938ko bukaera aldean errepublikar buruzagiek beste eraso bat jo zuten Extremaduran, baina hark ere ez zuen ondorio aipagarririk karri. Errepublikar armada indarrak ahituta geratzen ari zen, eta horrek bidea erraztu zien Francoren gudarosteei Katalunia hartzeko. Aldi berean, Munich-eko konferentzian Frantziak eta Ingalaterrak amore eman zioten Hitler-i, eta Francoren garaipena onartu zuten, isilean izan bazen ere. 1939ko martxoan Casado koronelak estatu kolpea eman zuen Negrin-en errepublikar gobernuaren kontra; hark beste gerra berri bat piztu zuen lehenengoaren barruan, eta errepublikaren eta gerraren amaiera ekarri zuen. Martxiaren 28an Francoren armada Madrilen sartu zen eta apirilaren 1ean Francok bukatutzat eman zuen gerra.

-Gerraren taktikak:

Espainako armadak ez zuen parte hartu Europako lehen gerra handian. Zuen esperientzia guztia Marokon izandako gerretatik zetorkion, eta hango etsaiak gaizki armatuta zeuden eta gerrako taktikarik ez zuten ezagutzen. Hala, soldaduek oldeka erasotzen zioten etsaiari, usadio zaharrari jarraiki; tankeak eta gerrako blindatuak oinezko gudarosteen laguntza gisa erabiltzen zituzten, horien abantaiak nola baliatu jakin gabe. Bigarren Mundu Gerran gertatu zenari aurrea hartuz, hegazkinak erabili ziren eraso guztietan. Alemaniarren eta italiarren laguntza funtsezkoa izan zen horretan, eta airean errebelatuek izan zuten nagusitasuna gerraren hasiera hasieratik. Sobier Batasunak errepublikari bidali zizkion ez ziren iritsi.

-Zapalkuntza

Bi aldeetan izan zen zapalkuntza, baina 1936ko udakoa bereziki gogorra izan zen. Bi eragile nagusik piztu zuten matxinadaren sua; batetik arrazoi politikoak zeuden eta besterik mendeku hartu nahia. Errepublikaren aurka matxinatu ziren errebelatuek eman zioten hasiera errepresioari. Aurreneko egunetan matxinadarekin bat etorri ez ziren jeneralak eta gobernadore zibilak hil zituzten. Ondoren herriko jendea hiltzen hasi ziren; eskola maisuak, langileak, errepublikazaleak, abertzale nazionalistak, etab. Bereziki gogorra eta odoltsua izan zen errepresioa Badajozen, 4.000 preso inguru hil baitzetuzten han, zibilak gehienak. Errepublikaren aldetik alderdi politikoek eta sindikatuek eragin zuten zapalkuntza, eta estatua ez zen gai izan hura kontrolatzeko. Aristokraziak, aginpide ekonomikoa bere esku zuen burgesiak eta Frente Popularreko kide ez ziren militarrek eta politikoek pairatu zuten, batik bat. Apaizen eta elizaren aurkako zapalkuntza ere izan zen: 283 moja hila ziren eta 6.549 apaiz.

GERRAREN ONDORIOAK

Gerraren ondorioz 300.000 pertsona inguru hil ziren. Gerra bukatu zenean 270.000 preso zeuden kartzeletan, kontzentrazio esparruetan gatibu zeudenak kontatu gabe. Horrez gainera, 300.000 pertsona erbesteratu ziren zapalkuntzari ihesa. Gerra irabazi zuen errejimena frankistak 30.000 pertsona inguru hil zituen 1939 eta 1950. urteen artean, eta zapalkuntza politiko arrunt gogorra ezarri zuen. Pentsamendua eta ideologia zapaltzeko Eliza Katolikoaren lagutnza izan zuen.

FRANCISCO FRANCO

-Biografia:

Espainar jenerala eta politikaria (Ferrol, 1892 - Madril, 1975). 1970an Toledoko Infanteriako Akademian sartu zen. Hiru urte geroago, teniente zela, Marokoko gerrara joan zen. Afrikako gerran (1912) nabarmendu zen. Abd-El-Krim-ek Marokoko gerra berriro piztu zuenean, Tertzioko Lehen Banderaren buru zela ekintza nagusietan hartu zuen parte: Xauen hartzea, Melillaren defentsa, Gurugu hartzea eta Dar-Drius berriro eskuratzea (1921-22), eta talde beraren buru zela Alhuzemasko lehorreratzean eta Afrikako gerraren amaian (1923-25). Primo de Riverak Zaragozako Akademia zuzendari izendatu zuen (1928-31). Garai hartan jadanik Europako jenerala gazteena zen. 1931n Errepublika eratu berriak Baleareetako komandantzia militarrera bidali zuen. Gerrako ministroaren aginduz, 1934eko Asturiasko Iraultza sozialista zapaldu zuen. Hurrengo urtean Estatu Nagusi Zentraleko buruzagitza hartu zuen eta Gerrako kontseilu Goroneko lehendakaritza bere esku gelditu zen. Herri Fronteal gaina hartu zuenean (1936ko otsailaren 16a), Kanarietako Lomandantzia militarrera bidali zuten. Hala ere, harreman oso estuak gorde zituen marxismoaren garapena eragotzi nahi zuten gainerako buruzagiekin. Afrikako osteak gobernu errepublikarraren kontra altxatu zirenean (1936ko uztailaren 17a), hegazkinez Marokora heldu eta haiekin batera sartu zen penintsulan. Irailaren 29an Generalisimo izendatu zuten, eta 1938ko urtarrilaren 30ean estatuburu. Frankistek gerra irabaztean, Espainako Caudillo izendatu zuten(1939ko ekainaren 5ean). Gerra Zibila bukatu zenean, Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean eta ondorengo urteetan, Espainiako erregimen berriaren kontrako blokeoa izan zen beste estatu gehienen aldetik. Erregimen totalitarioen gisara antolatu zuen Espainia. Gorteak eratu zituen, Espainolen Forua ezarri eta erreferendum legea eman zuen. Era askotako gobernuak antolatu zituen, frankismoaren oinarrizko joeral aldatu gabe izan arren, une bakoitzeko gorabeheren arabera( militarrenak, teknokratenak,...), Atzerriko harremanei dagokienez, Espainia beste herrialdeetatik independiente gorde nahi izan zuen “autarkia”-ren ideiari jarraituz; Hitler-ekin negoziazioetan huts egin ondoren, Bigarren Mundu Gerran ez sartzea erabaki zuen, Errusiara Division Azul delakoa bidali zuen. 1950eko hamarkadan Estatu Batuekin eta NBErekin negoziazioak hasi zituen, eta poliki-poliki beste herrialde batzuekin era harremanetas sartu zen, ekonomiak hala eskatzen baitzuen. Baina Espainaren ortodexia bereziaren ideiari eutsi zion betiere. Alderdi politiko bakarra onartu zuen beti, bera alderdi horren buru zela: Falange Española Tradicionalista y Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista (Fet y Jons). 1966an Estatuaren Lege Organiko berria eman zuen. Bere ondorengo izateko Joan Karlos Borbongoa aurkeztu zuen Espainako errege izateko. 1973an gobernuburu kargua Carrero Blanco almirantearen esku utzi zuen. 1973ean ordea, ETAk Carrero Blanco hil zuen, eta era horretara Francoren ondorengo erregimenaren jarraipena zalantzan jarri zen. Franco 1975aren azaroan hil zen; lehenxeago ETAko bi kide eta FRAPeko hiru hiltzera kondenatu eta hilarazi zituen. Franco hil eta berehala hasi zen erregimen aldaketa, lehenik ere prestatzen hasia baitzegoen.

-Frankoren kolaboradoreak:

Franko hil arte 113 ministro erabili zituen. Ministro guztietatik hogeita sei 8 urte baino gehiago egon zeuden karguan, beste hogeita hamahiru lau urte baino gehiago egon zeuden eta beste batzuk 12,14,15 urte eta gehiena Carrero Blanco izan zen, 22 urte egon zen. Hezkuntza Elizari utzi egin zuen.

-Frankoren diktadura:

Francisco Francoren diktadura luzea gerra zibil odoltsu baten emaitzan eta oposizio politiko ezabatzean oinarritu zen. 1939ko Erantzunkizun Politikoen Legeak legez kanpo utzi zituen oficial ez ziren alderdi eta sindikatu guztiak, eta zapalkuntza lazgarria eragin zuen: 200.000 lagun erailak edo kartzeletan hilak, beste hainbeste nola edo hala mendekatuak, milioi erdia ia erbesteratuak. Erregimena saiatu zen diktadorearen irudiaren inguruan gerran irabazleen aldean parte hartu zuten indar politiko guztiak biltzen. Hasieran, Falangeak izan zuen eraginik handiena, nahiz eta espainar diktadorearen eredua oso urrun egon bere eredu aleman nahiz italianotik. Heriaren mobilizazioaren eragile, ideologia edo Falangea baino areago, diktadorearekiko lotura pertsonala izan zen, eta gerra zibila “Gurutzada” gisa definitu zuen eliza (batez ere irakaskuntzan eta gizarte ohituretan). Bigarren Mundu gerraren amaierak eta “gerra hotz” delakoaren hasierak aurreko bakardadetik irtetera bultzatu zuten erregimena: izan zuen horretan zerikusirik Vatikanoarekin eta Estatu Batuekin akordioak izenpetu izanak, edota bi rute geroago NBEan sartu izanak. Aldaketa horiek antzeman ziren politikaren esparruan ere. 1957an Falangeak, formalki eta behin betiko “Movimiento” ari egin zion leku, eta horrek esan nahi zuen “urdinak”, postu nagusietan, teknokratek ordeztuko zituztela eta haiek gehienak Opus Dei enpresa indartsuekin lotuak zeuden. 1958ko maiatzaren 17an Movimientoaren Printzipioen Legea aldarrikatu zuen Francok. Urte berekoa da Hitzarmen Kolektiboen legea, eta estatuko administrazio antolamenduaren berregituratzea, López Rodók egin zuena. Aldaketa horrek bazuen esanahi ekonomikorik: autarkiatik zabaltze eta garapenezko aldi batera igaro zen ekonomia. Urte horietan hasi zen sumatzen oposizio taldeen lana ere. 1956ko ikasleen mugimendua, langileen udaberriko grebak, Herri Askapenerako Frontearen sorrera, PCEk bultzaturiko “nazio adiskidetza”. Errepublikaren garaiko alderdien eta sindikatuen barneko krisia, Ekinen sorrerak aurrena eta ETArenak gero euskal nazionalismoan eragin zuten barne haustura.HOAC eta JOAC talde kristauen protagonismoa eta USOren fundazioa ... horiek guztiek adierazten zuten oposizioaren bizitasuna, nahiz eta oraindik gauza izan ez erregimena benetako arriskuan jartzeko eta bestetik bazirela funtsezko aldaketak antifrankismoaren baitan.

IRITZI PERTSONALA

Gerra batean barbaridare asko egiten dira. Nire ustez gerra zibil bat herrialde bateri txarrena da, zeren gero irabazi dutenak eta galdu dutenek oso zaila da denak elkar bizitzea, gero gehienak ez dute astuko beraren familiari egindakoa. Eta gero zerotik astea oso zaila izango litzateke.

Nik uste dut diktadura bat ez da gaur egungo gobernatzeko era bat, herria parte hartu behar dute beraien arazoak konpontzeko, ez pertsona batek botere osoa edukitzea eta bera nahi duena egitea.

GERRA ZIBILA ETA FRANCO 01/02/01

- 8 -




Descargar
Enviado por:Oier
Idioma: euskera
País: España

Te va a interesar