Música


Bertsolaritza


SARRERA:

'Bertsolaritza'
Bertsolaritza egungo ahozko literaturaren ardatza dela esan daiteke. Izan ere, antzinako ahozko euskal literaturak zuen zenbait genero, denbora pasa ahala, ahultzen joan den bezala, bertsolaritza indartzen joan den generoa da. Horren lekuko dira, esate baterako, bertso-eskolen ugaritasuna, txapelketetan parte hartzea, etab.

Dena dela, bertsolaritza ez da Euskal Herrian soilik sortu den fenomenoa.

Lirikaren barnean, tradiziotik ez datozen generoen artean kokatzen da bertsolaritza. Izan ere, bat-batekoa denean norbaitek grabatzen ez badu, sortu bezain laster galtzen da bertsoa.

Jendaurrean bertsoa asmatu eta kantatu egin behar da, entzulea ukitu eta liluratuz.

Bertsoolaritza egituratzeko unitatea bertsoa da, ahapaldi edo estrofa esaten dena. Bertso batek hiru arau nagusi bete behar ditu:

- Kantatu ahal izateko doinua behar da.

- Molde bakoitzaren arabera silabak ondo neurtu behar dira neurria oso zehatza bait da.

  • Puntu bakoitza errimatu egin behar da.

Hiru osagai horiek kontuan izanik, hainbat bertso molde daude: txikia, handia eta berezia.

HISTORIA

'Bertsolaritza'
Bertsolaritzaren hastapenak ezin dira historian kokatu. Bertsolaritzaren abiapuntua artzainaroan koka genezake. 1452. urtera arte itxaron beharko dugu ahozko ihardunaren lehen aztarnak erabakigarriak izateko. Bertsolaritza idatzia Bernart Etxepareren liburuarekin hasi zen eta bertan bertso eta kantu ugari ageri dira.

1799an kantatutako bi bertso gorde badira ere 1801ean zaia izugarri bat izan omen zen Villabonan. Orduko zaioetatik zalbatutako bertsoak zortziko eta bederatziko txikiak dira batez ere.

XVIII.mendeko lehen berrogehi urtean nagusi izango dira bertso guduak.

Bertsolaria eskolatu gabea da, ez du inolako ikasketarik: irakurtzea idaztea bezain arrotza egiten zaio. Baserri giroak dira esagutzen direnak. Herri hizkeraz mintzo direnak, herrikide eta ahaideen soiltasunez ari direnak.

Karlistadek (1833-1839, 1872-1876) bateko eragina izango dute baita bertsolariengan ere. Euskal gizartean zatituta dago. Aldarriak zabaltzeko, bertso paperek bat-batekoek baino lan hobea egingo dute. Bertso jarraiek, beraz, sekulako loraldia izango dute, bertso guduek behera egingo duten bitartean.

Bat-bateko bertsoak gora egin zuten lore jokoei esker. Jokook ahozko literatura eta poesia bultzatzeko sortutako lehiaketak ziren.

Bat-bateko bertsolaritzaren ohiko adieraz tokia, taberna eta ostatuak ziren. Bertsolari bufoi, eskolatu gabea da, jendeari dibertitzeko mozkorra.

1960tik aurrera, txapelketetatik aparte, bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako aldarrikapen bide bihurtu da. Bakarkako gaietan bertso jantziagoak eta sakonagoak sortzen dira:Lopategi, Xalbador, Azpillaga...

1977tik aurrera, jaialdiak ugaldu egiten dira. Bertsolari eskoletako lehen bertsolariak sortzen dira: Sarasua, Euzkitze... Bertsoak komunikabideetara salto egiten dute eta bertsozaleriak inoizko kopururik handienak sartzen du.

Bertsolaritza baserritik hirira jaisten da, bertsolariak ikasketan aurrera eginez.

'Bertsolaritza'

DOINUA

Bertsolaria, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.000 doinu ikertu eta sailkatu ditu.

Bertsolariak ahots sendo eta belarri on behar duela pentsa badaiteke ere, adituen esanetan “komunikazioaren arrakasta eddo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik”.

NEURRIA

Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu eddo gaizki.

Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:

  • Zortziko handia

  • Zortziko txikia

  • Hamarreko handia

  • Hamarreko txikia

BESTELAKO ZENBAIT EGITURA

Gehien erabiltzen diren neurriak aurrekoak badira ere, badaude beste neurri batzuk, koplak, tradizio handikoak eta oso erabiliak eskerako eta errondarako:

  • Kopla handia

  • Kopla txikia

Neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere:

  • Zazpi puntokoa

  • Itsaso hori dago zatarra

  • Bederatzi puntokoa

ERRIMA

Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatzen denez, “askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara, bertsotan ari gara”.

Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.

ZORTZIKO HANDIA

Lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-hitza azken hauetan doa.

.....................10 emakumeok mikrofonoan

.................8A jaso izan dugu burla,

....................10 gaur ere batzuk aserre daude,

.................8A ezin dute disimula,

....................10 ni ziur nago egunen batean

.................8A erakutsiko dugula,

....................10 bertsolaritza barrabilekin

.................8A zerikusirik ez dula.

ZORTZIKO TXIKIA

Zortziko haundiak bezala, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da.

.............................7 Gozatu bat hartzea

.........................6A da nere erronka,

.............................7 hementxe ibiltzen naiz

.........................6A kota eta kota.

.............................7 Belodromoarena

.........................6A gaur zaila dago-ta,

.............................7 argirik gabe ere

.........................6A ez dio inporta. (bis)

HAMARREKO HANDIA

Zortziko haundiaren egitura bera du, baina puntu bat erantziko diogu. Egokia da berbaldi luzeagoak adierazteko.

..........................10 “ostegun joan danian

..........................8A hamabost Ernaniñ,

..........................10 betroi baten tratua

..........................8A genduen egiñ,

..........................10 Inaziyo saltzalle,

..........................8A erostuna Fermiñ,

..........................10 hemeretzi ezkutu

..........................8A genion eragiñ;

..........................10 sabelian du miñ,

..........................8A iñork ase eziñ,

artuari muziñ;

ez du nai edoziñ;

atzeti bear ditu

zazpi medeziñ »

HAMARREKO TXIKIA

Aurreko egitura bera du, baina puntu bat eta errima bat erantsita.

.............................7 Batetikan korroska

...........................6A bestetikan herrena,

.............................7 ohia okupatu du

...........................6A hori da txarrena,

.............................7 ez da pinta kabala

...........................6ª honek dakarrena

.............................7 kantzontzilorik gabe

...........................6A ohean barrena.

.. ..........................7 Pixkat gutxio edan

...........................6A ezazu hurrena.

KOPLA HANDIA

......................10 lukaintxo bi guri emotea

...................8ª ez da milagro handie,

......................10 etxekoandrie barkatu

...................8ª ez bazara ondo notadu.

KOPLA TXIKIA

.......................7 Joaten nintzanian

....................6A Madaritik gora,

.......................7 trokotza sartu jatan

....................6A ipurditik gora.

BEDERATZI PUNTOKOA

...................7 “mutil koxkor bat itxu-aurreko

..................6A zubela aldamenian,

..................7 gizon buru-soil, bizar-zuri bat

............5A bi makuluaren gañian,

....................7 kale ertzian ikusi nuben

..................6A iñora ezin joanian;

....................7 ta bera nor zan jakin nayian

..................6A inguru nintzanian…

..................6A limosnatxo bat eskatu zidan

..................6ª jainkoaren izenian”(4)

..................6A

..................6A

....................7

............5A

LAZKAO TXIKI

Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbesterekin kantatu zuen. Mattinekin bikotea osatuz, bertsolari-saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore onekoa eta bizia zen; halaber, sentimendu eta ateraldi handikoa. Hilondoan, Lazkao Txikiren irudiak beste dimentsio bat hartu du, komikoa askotan, bere pasadizo eta kontakizunak argitaratu direlarik. Txistea uste zenaren azpian kritika eta ironia aurkitu ahal izan dira. Hala erakutsi zuen heriotzako orduan ere, anestesiatu behar zutelarik sendagileek lo har araziko zutela esan ziotenean «eta nork ipiniko du esnagailua?» galdetu zien. Galdera horren barregarriak, ordea, bere heriotza iragarri zuen.




Descargar
Enviado por:Ane
Idioma: euskera
País: España

Te va a interesar