Barcelona # Bartzelona

Turismo. Medios de comunicación. Clima. Cultura. Museos. Actividades. Hoteles

  • Enviado por: Atime
  • Idioma: euskera
  • País: España España
  • 6 páginas
publicidad
publicidad

BARTZELONA

KOKAPENA

Bartzelona Espainako hiri handi bat da, Katalunian kotatua dagoena. Mediterraneoko kostaldean dago, 160km-k hurruntzen dute Pirinioetatik.

'Barcelona # Bartzelona'

NOLA IRITSI BARTZELONARA

Airez:

Erraztasun handiz iritsi daiteke garraio hau erabiliz, Bartzelonako aeroportuari esker (Aeropuerto Internacional del Prat). Hau hiritik 15km-tara dago kokatua. Aeroportua oso ondo dago lotuta autobus, taxi eta trenekin, zerbitzu ona eskainiz.

Itsasotik:

Bartzelonako Portuaren bidez iritsi daiteke, Europako garrantzitsuenetarikoa, bai kargak eramateko orduan, bai pertsonen garraioan.

Lurretik:

Trenean joan ahal gara, RENFE lineari esker; autobuses, kotxez... Errepide eta autopista asko ditu eta egorea onean daude, baina udako oporretan karabana handiak egoten dira. Hau izango litzateke errepide mapa:

Elgoibartik Bartzelonara 600km inguru daude, 7-8 orduko bidaia.

BARTZELONAKO EZAUGARRI OROKORRAK

Klima:

Klima mediterranearra du, hau da, udak beroak eta negu epelak. Urteko bataz besteko temperatura 15,7 gradukoa da. Oso bero handia egiten du Bartzelonan eta hezetasuna eta ia haizerik ez egoteak lagundu egiten dio bero horri, gure txarrerako. Prezipitazioak udazkenean egoten dira bereziki, udan oso eskasak dira.

Turismoa:

Turismoa gero eta garrantzitsuagoa da Bartzelonako ekonomian, bereziki 1992-ko Joku Olinpikoen ondoren. Gaur egun Bartzelona helmuga turistiko handia da Europan. 2005.urtean 5 milioi turista iritsi izan ziren, 2004an baino %11 gehiago. Bartzelonako hotelek ere igoera dexentea jasan zuten (%8).

Biztanleria:

1.593.075 biztanle ditu eta 100km2, dentsitate oso altua (15867 bizt/km2)

Orografia:

Laua da orokorrean, baian MontJuic deituriko mendi txiki bat du, argitasun iturria dagoen tokian, benetan ikusgarria. Parke askok landaredi espezie arraroak dituzte eta fauna pribilegiatua dago zooan.

Kostak ez dira Euskal Herrian bezalakoak, hondartzak daude, eta asko.

EGIN DAITEZKEEN JARDUERAK

Bartzelonak era askotako jarduerak egiteko “posibilitasunak” ematen ditu, ona hemen batzuk eta bisitatu daitezkeen lekurik ederrenak:

Kostaldeko zonaldea:

“Itsasoko hiria” ireki zenetik, 80ko hamarkadan, kostaldeko zonaldea astialdirako leku garrantzitsuenetarikoa bihurtu da. Zazpi milioi turista iristen dira urte guztian zehar Bartzelonako hondartzetara, ekipamendu eta zerbitzu guztiak dituzte eta. Urte batzuk barru Itsas Zoo batez disfrutatu ahal izango da.

Museoak:

Garrantzi handiko patrimonioa dute.

Aktibitate ezberdinak eskaintzen dituzte: gauen joateko oportunitatea, eskol tailerrak, kurtsoak, konferentzia zikloak, musika... Museoetara joaten den jendearen kopurua zazpi milio izatera iritis da. Garrantzitsuenak: Picasso Museoa eta Joan Miró Fundazioa.

'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'
'Barcelona # Bartzelona'

Rambla:

XVIII. mendean Ramblako kalea pasealeku bihurtu zen.

Hasieratik, zonalde altuenetik, (Catalunyako enparantzatik) bukaeraraino (Colon monumenturaino), kale honek bost izen ezberdin hartzen ditu. Lehenbizi Canaletas deiturikoa, Canaletes iturriarengatik hartu du izena. Esaten denez, iturri horretatik edaten bada, Bartzelonara bueltatuko zarelaren pronostikoa da.

Horren ondoren Rambla dels Estudis (ikasketena) dator.

Jaisten jarraitzen baldin badugu Rambla de les Floren (Lorena) izenarekin ezagututako zatia dago, XIX. mendean loreak saltzen ziren leku bakarra.

Hurrengo zatia Rambla del Centro (erdigunearena) da eta azkenik Santa Monica deituriko zatia, parrokia dagoen tokia.

Aipatu behar diren beste toki batzuk: Famili Sakratuaren basilika, Guell parkea, Gràcia Pasealekua, “Palau de la Música Catalana”, Estadio Olimpikoa, Ciudadella parkea...

Aktibitate gehiago egin daitezke, eskalada, raftina Bartzelonatik gertuko inguruetan...

BARTZELONAKO HOTELAK

Hona hemen Bartzelonako hotel batzuen zerrenda, han oporretan geratu nahi baldin baduzu, hotel bat aukeratu! Diru mailak kontuan hartu ditugu, luxuzkoak eta normalak jarri ditugu zerrenda honetan:

ABALON *

Modestu eta atsegina, Sant Pau Hospitalaren ondoan kokatua dago. Aire familiarra eta turistikoa du. 25€ gau bakoitzeko, gosaria barne.

ABBA SANTS ****

Hiriaren zonalde ezin hobean kokatua dago, Sants tren estazioatik metro batzuetara. Zerbitzu oso onak ditu, atsegina. 140 gela ditu. 57€ gau bakoitzeko, gosaria barne.

AMREY SANT PAU **

Instalazioak emateko filosofiarekin jaiotako hotela. Ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu: 93 gela, lavanderia eta tintoreria, kafeteria, garajea... 30€ gau bakoitzeko, gosaria barne.

PALACE *****

1919 hasi zen hotel moduan erabiltzen, Bartzelonako hoteleik onenen artean dago. Luxu handikoa, elegantzia ezin hobea. 105€ gau bakoitzeko, gosaria barne

'Barcelona # Bartzelona'